Denetan garestiena, larruazala gutxien hidratatzen duena da
Gel baten eginkizun nagusia, hautsak eta zelula hilak larruazaletik garbitzea da, batetik, eta gehiegizko gantz eta izerdia kentzea, bestetik. Aldi berean, ez du larruazala narritatu edo lehortu behar eta, biskositate hobezina agertzeaz gainera, urez erraz ezabatzeko moduko apar ugari sortu behar du, gizakiaren larruazalaren pH-tik (5,5) gertukoa izanik.
Zortzi gel horietan kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Palmolive laginak (bigarren merkeena) erakutsi zuen, osoko baloraziorik hoberena ez ezik, proba analitiko batzuetan emaitzarik onenak lortu zituelako, S3 laginarekin batera (denetan merkeena). Hidrogenesse ere aukera polita da.
Laborategiko azterketez gainera, bi sexuetako eta adin askotako 54 gizaki helduk probatu zituzten zortzi laginak. Gelaren itxura, kolorea eta usaina, sortzen duen aparra, garbitu ondoren larruazalak duen usain eta leuntasuna, urez garbitzeko erraztasuna eta erabiltzaileak atzemaniko hidratazio-sentsazioa baloratu ziren proba hartan.
Osoko puntuaziorik hoberena (7,5 puntu, 1etik 9rainoko eskalan) Dove laginak erdietsi zuen, ondoren Lactovit zetorkiola (7 puntu). S3 laginak eraman zuen kalifikazio okerrena (5,5 puntu), ondotik Natural Honey etorri zela (5,7 puntu). Dove markakoak irabazi zituen kalifikazio hoberenak itxura eta kolore, urez garbitzeko erraztasun eta hidratazio-sentsazioan; S3 izan zen erabiltzaileei hidratazio-sentsazio ahulena transmititu ziena. Lactovit (7 puntu) eta NB (6,8 puntu) ongi balioztatu zituzten kontsumitzaile horiek.
Nolanahi ere, proba praktikoan esku hartutakoek atzeman zuten hidratazioa eta egiazko hidratazioa neurtzeko laborategian eginiko azterketetakoak ez datoz bat: laborategian S3 gertatu zen laginik hidratatzaileena, eta Dove okerrena. Neurtze analitiko hori egiteko, sei erabiltzailerekin test bat egin zen: bi besoetako hidratazioa larruazaleko geruzetako hidratazio maila neurtzen duen korneometro aparatuarekin egiaztatu zen, produktua aplikatu aurretik eta ondoren. Egiazko hidratazioa produktua larruazalean ordubetez utzi zen kasuetan bakarrik gertatu zen adierazgarri; aurreneko hamabost minutuetan, berriz, lagin bakar batek ez zuen erakutsi eraginkortasun-atalasez (3 puntu) gainetiko hidratazio-ahalmenik. Areago, ordubetea igarota ere, Dove eta Johnson’s laginak ez ziren atalase edo muga horretara iritsi.
Laburbilduz, erabilera konbentzionalean (minutu gutxiko dutxan) produktu horiek ia-ia ez dira hidratatzaile. Ikusi batera, erabiltzaileen sentsazio subjektiboa eta laborategian eginiko proba zientifikoagoak (gizakietan ere eginikoak) harturik, elkarren kontrako diruditen datu hauen zergatia erraz azaltzen da: hidratazio pertzepzioan, sustantzia leungarri eta lubrifikatzaileek dute eragin handia, nahiz benetako hidratazioarekin zerikusirik ez izan, hauen efektuek okerreko bidetik erraz eraman gaitzaketen arren.
Gel horien oinarrizko elementua detergentea da, tentsioaktibo anionikoez osatua. Eragile horiek larruazala lehortu egin dezaketenez, beren eragina orekatzeko leungarri diren bestelako eragileak (polimero kationiko, silikona eta tentsioaktibo batzuk) ere baliatzen dira formuletan: hauek, okerreko hidratazio-sentsazioa transmititzen diote erabiltzaileari. Bestelako osagaiak ere eransten zaizkio, produktua opakuago bihurtzeko, nakar distira emateko, loditasun edo biskositatea orekatzeko, aparra egonkor bihurtzeko, bitamina, kontserbatzaile eta gelaren itxura, pH-a edo egonkortasuna hobetuko duten bestelako aditiboak, etab.
Gel batek zenbat eta materia organiko gehiago eduki, orduan eta sustantzia eragile gehiago izango ditu. Johnson’s laginak eraman zuen alderdi honetako balorazio hoberena (%22 materia organiko) eta S3 (%13), aitzitik, beste muturrean ageri zen. Johnson’s laginak dauzka aparra egonkortzeko eragile, detergente eta leungarri gehien bere formulan.
Tentsioaktibo anionikoak (eragile detergenteak, bestela esateko) ugariago dira Heno de Pravia (%13) markakoan. Formularen biskositatea doitzen duten sustantzia mineralak (kloruroak), berriz, ugariago dira Hidrogenesse (%2,4) laginean; Lactovit, Johnson’s eta Dove markakoen edukia ozta-ozta iristen da %0,8ra.
Gel baten pH eredugarriak gizaki osasuntsuaren larruazalaren berezkotik gertuenekoa izan behar du (5,5), hura ez eraldatzeko. Era horretan larruazalaren arazoen prebentzioa egiten da, babespenezko geruza zaindu egiten delako. Heno de Pravia, Lactovit eta Natural Honey maila egokien horrez gainetik agertzen dira.
Biskositateaz ari garela, ezinbestekoa da, baina ez larregi (gelaren irteera galaraziko luke horrela), ez urri edo likidoegia (produktua dosifikatzea eragotziko lukeelako): 5.000 eta 10.000 zentipoise (cps) bitarteko biskositateak egokitzat hartu izan ziren gure azterketan. Tarte horretatik kanpo zeudenez, hiru lagin ez ziren zuzentzat jo: Hidrogenesse eta Heno de Pravia, azpitik zebiltzalako, eta Dove, gainetik.
Hona begi bistan erraz hauteman daitekeen kalitate irizpideetako bat: apar ugaritasuna eta gela urez garbitzeko erraztasuna. Apar bolumena neurtzeko, 15 gramo gel nahasi ziren litro bat urekin, 50º C-ko tenperaturan. Johnson’s izan zen apar gehien sortu zuen lagina (486 ml.). Beste muturrean, S3 laginak 421 ml. baizik ez zuen osatu. Apar horren egonkortasuna frogatzeko, osatu zenetik bost minutura zenbateraino urrituta zegoen neurtu zuten. S3 laginak erakutsi zuen aparrik egonkorrena eta Hidrogenesse markakoak, berriz, ahulena.
Gizakiari dagozkion zergatien (zahartzea, estresa, botika jakinak hartzea, okerreko elikadura, gaixotasuna) edo bestelakoen (kalefakzioa, kutsadura, tabakoa, aire egokitua, giro lehorra, eguzkitan ordu asko ematea…) ondorioz lehor daiteke bere larruazala.
Larruazaleko geruzak berez hil eta sortzen dira, etengabe. Zerrenda sakonenetan sortzen dira zelulak eta, lau aste irauten duen prozesuan, barrutik azalerantz bultzatuak izango dira. Hortik bi astera, kanpoko geruza aldatu eta erori egingo da (ezkatak edo zahia). Gizakia zahartu ahala, azala berriztatzeko gaitasun hori geroz eta ahulago bilakatuz doanez, sakoneneko geruzak (bertan zelula zaharrak, urik gabekoak dautzala) loditu eta gogortu egiten dira, zimurrak ugalduz. Prozesu hori ezin saihestuzkoa bada ere, arindu egin daiteke, larruazala ahalik eta hidratatuen mantenduz. Horregatik komeni da dutxako gelak, hidratazio-sentsazioa transmititzeaz gainera (hori, leungarriak baliatuz sortu egin daiteke), barreneko zelulak hidratatzea.
Laburbilduz eta konparaketako taula
Laburbilduz
- Bainu edota dutxarako zortzi gel aztertu dira; horien prezioak, litroko, 3 euro baino gutxiagotik (sei lagin) 3,8 eurora (Heno de Pravia) doaz.
- Dove laginaren prezioa 7,75 euro da, litroko.
- Gelak hautsa eta zelula hilak larruazaletik garbitu eta, aldi berean, gehiegizko izerdi eta gantzak ezabatu behar ditu. Biskositate zuzen eta 5,5etik ahalik eta gertueneko pH faktorea -horixe baita gizakiaren larruazalarena- duela, urez aise suntsituko den apar ugari sortu behar du, larruazala lehortu edo narritatu gabe.
- Bi sexuetako 54 pertsona helduk probatu zituzten zortzi laginak: erabiltzaileek gelen itxura, kolorea, usaina eta aparra, baliatu ondoren larruazalean uzten duten lurrina, produktua urez kentzeko erraztasuna eta transmititzen duten hidratazio-sentsazioa baloratu zituzten. Dove izan zen denetan hoberena (7,5 puntu), ondotik Lactovit (7 puntu) zuela. S3 laginari eman zitzaion kalifikazio txarrena (5,5 puntu), Natural Honey (5,7 puntu) laginaren aurretik.
- Proba praktikoan erabiltzaileek hauteman zuten hidratazio-sentsazioa eta egiazko hidratazioa neurtu zuten laborategiko probetako emaitzak ez datoz bat: S3 da denetan hidratatzaileena eta Dove kaskarrena.
- Minutu gutxiko dutxan gel horiek ia-ia ez dute hidratatzen larruazala.
- Azterketa honetan, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena NB Palmolive laginak eskaini zuen (2,69 euro litroko).
MARCA | PALMOLIVE | HIDROGENESSE | S3 | HENO DE PRAVIA | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Prezioa (euro litroko) | 2,69 | 2,75 | 2,65 | 3,8 | ||||
Formatua (ml) | 750 | 750 | 750 | 750 | ||||
Paketatze eta produktuaren itxura | ||||||||
Itxura orokorra | Correcto | Correcto | Correcto | Correcto | ||||
Likidoaren itxura | Opaco | Opaco | Opaco | Opaco | ||||
KUsainaea | Blanco | Blanco | Marfil | Verde | ||||
Usaina | Pefumado | Pefumado | Pefumado | Pefumado | ||||
Ezaugarri fisiko eta kimikoak | ||||||||
pH-a | 5,8 | 5,3 | 5,7 | 6,4 | ||||
Biskositatea 1 | Correcto | Insuficiente | Correcto | Insuficiente | ||||
Estraktu lehorra (%) 2 | 15,1 | 19,8 | 15,4 | 19,6 | ||||
Materia organikoa (%) 3 | 14,2 | 17,4 | 13,2 | 18,4 | ||||
Anfoteroak + ez ionikoak (%) 4 | 5,8 | 6,3 | 3,6 | 5,5 | ||||
Tentsioaktibo anionikoaks (%) 5 | 8,4 | 11,1 | 9,6 | 12,9 | ||||
Kloruroak (%) 6 | 0,9 | 2,4 | 2,2 | 1,2 | ||||
Aparra egiteko ahalmena | ||||||||
Apar bolumena 30 s (ml) | 462 | 477 | 421 | 443 | ||||
Aparraren egonkortasuna | Menos estable que los demás | Más estable que los demás | ||||||
Hidratazio test a 7 | ||||||||
15 minutu igarotakoan | Negativo | Negativo | Negativo | Negativo | ||||
60 minutu igarotakoan | Positivo | Positivo | Positivo | Positivo | ||||
Osoko balioztapena | Muy bueno | Muy bueno | Muy bueno | Muy bueno | ||||
Erabilera proba | 6,8 | 6,4 | 5,5 | 5,8 |
MARCA | LACTOVIT | NATURAL HONEY | JOHNSON`S | DOVE |
---|---|---|---|---|
Prezioa (euro litroko) | 2,87 | 2,76 | 2,87 | 7,75 |
Formatua (ml) | 750 | 750 | 750 | 750 |
Paketatze eta produktuaren itxura | ||||
Itxura orokorra | Correcto | Correcto | Correcto | Correcto |
Likidoaren itxura | Opaco | Opaco | Opaco | Opaco |
KUsainaea | Blanco | Blanco | Marfil | Blanco |
Usaina | Pefumado | Pefumado | Pefumado | Pefumado |
Ezaugarri fisiko eta kimikoak | ||||
pH-a | 7,0 | 7,0 | 5,6 | 5,0 |
Biskositatea 1 | Correcto | Correcto | Correcto | Excesivo |
Estraktu lehorra (%) 2 | 17,2 | 16,1 | 22,8 | 19,4 |
Materia organikoa (%) 3 | 16,4 | 15,2 | 22,0 | 18,6 |
Anfoteroak + ez ionikoak (%) 4 | 8,4 | 5,6 | 10,1 | 9,7 |
Tentsioaktibo anionikoaks (%) 5 | 8,0 | 9,6 | 11,9 | 8,9 |
Kloruroak (%) 6 | 0,8 | 0,9 | 0,8 | 0,8 |
Aparra egiteko ahalmena | ||||
Apar bolumena 30 s (ml) | 452 | 457 | 486 | 433 |
Aparraren egonkortasuna | ||||
Hidratazio test a 7 | ||||
15 minutu igarotakoan | Negativo | Negativo | Negativo | Negativo |
60 minutu igarotakoan | Positivo | Positivo | Negativo | Negativo |
Osoko balioztapena | Bueno | Bueno | Aceptable | Aceptable |
Erabilera proba | 7,0 | 5,7 | 6,6 | 7,5 |
(1) Biskositatea: 5000 eta 10000 arteko balioak zuzentzat hartu dira; 5000tik beherakoak, eskas;10000tik gorakoak, gehiegizko.
(2) Estraktu lehorra: ura suntsitutakoan, geratzen diren materia organiko eta mineralen kopurua.
(3) Materia organikoa: produktuaren sustantzia eragileak
(4) Tentsioaktibo anfotero eta ez ionikoak: aparrak dauzkan eragile ikuzgarri, emultsionagarri eta egonkortzaileak.
(5) Tentsioaktibo anionikoak: eragile ikuzgarri eta apar-sortzaileak
(6) Kloruroak: eragile lodigarriak, biskositatea doitzeko
(7) 3 mailakoek, berriz, hidratazio erantsi adierazgarria eragiten dute.
Banan-banan
DUTXAKO GELAK, BANAN-BANAN
NB PALMOLIVE
- 2,69 euro litroko
- Bigarren merkeena, prezioa eta kalitatearen arteko erlazio egokiena. Kolore zurikoa. Estraktu lehor gutxien daukana (%15,1). Biskositatea eta pH-a, zuzen. Hidratatzen hasten da aplikatu eta handik ordubetera, ez lehenago.
- Osoko balorazioa: oso ona. Erabilera-proban: 6,8 puntu. Usain atsegina, nahiz intentsitate apalekoa, dutxatu ondoren.
- 2,75 euro litroko. Merkea.
- Aukera polita. Kolore zurikoa. Kloruro -biskositatea doitzeko eragile lodigarriak- gehien daukana (%2,4); pH zuzen, baina biskositate apala: likidoegi gertatzen da. Apar ugarieneko bigarrena, baina egonkortasun urrikoa. Hidratatzen hasten da aplikatu eta handik ordubetera, ez lehenago.
- Osoko balorazioa: oso ona. Erabilera-proban: 6,4 puntu. Usaina ez zen atsegin gertatu. Aplikatu ondoren hondakinak utzi zituen.
- 2,65 euro litroko
- Denetan merkeena. Boli kolorekoa. Materia organiko eta tentsoaktibo anfotero eta ez ioniko gutxien dituena; pH eta biskositatea, zuzen. Aparra egiteko ahalmen apalekoa, baina denetan aparrik egonkorrena. Aplikatu zenetik ordubetera larruazala gehien hidratatu zuena.
- Osoko balorazioa: oso ona. Erabilera proban okerrena: 5,5 puntu. Hidratazio-sentsazio urria, usainari kritikak egin zitzaizkion.
- 3,8 euro litroko
- Berde kolorekoa. Gehien garbitzen duena, tentsoaktibo anioniko gehien dauzkalako. Larruazalaren pH-a baino handiagoa (6,4). Biskositate apalekoa (likidoegia da). Hidratatzen hasten da aplikatu eta handik ordubetera, ez lehenago.
- Osoko balorazioa: oso ona. Erabilera-proban: 5,8 puntu. Usain sakon-sakona. Dutxa hartutakoan, larruazalaren usainean, leuntasunean eta urez kentzeko erraztasunean, kalifikazio kaskarrak.
- 2,87 euro litroko
- Zuri kolorekoa. Gutxien garbitzen duena, eragile anioniko gutxien dituelako. Kloruro -biskositatea doitzeko eragile lodigarriak- gutxien daukana. Beste lagin batekin batera, pH handienekoa (7). Biskositatea, zuzen. Aplikatu zenetik ordubetera larruazala gehien hidratatu zuen bigarrena.
- Osoko balorazioa: ona. Erabilera-proban, bigarrena: 7 puntu. Usainean eta dutxa hartu ondoren, larruazalaren leuntasunean, kalifikazio onenak.
- 2,76 euro litroko. Merkea.
- Kolore zurikoa; pH-rik altuen duten bietako bat (7): egokiena, 5,5 inguruan dabil. Biskositatea, zuzen. Hidratatzen hasten da aplikatu eta handik ordubetera, ez lehenago.
- Osoko balorazioa: ona. Erabilera-proban, bigarren txarrena: 5,7 puntu. Itxura, kolore eta usainean, balorazio txarrenak, bai produktuarenak, bai dutxa hartutakoan, larruazalarenak.
- 2,87 euro litroko
- Boli kolorekoa. Estraktu lehor, materia organiko eta tentsioaktibo anfotero eta ez ioniko gehien dauzkana. Kloruro (biskositatea doitzen duten eragile lodigarriak) gutxikoa. Biskositatea eta pH-a, zuzen. Apar ugari eta egonkorra. Aplikatu eta handik ordubetera ez zuen era adierazgarrian hidratatu.
- Osoko balorazioa: onartzeko modukoa. Erabilera-proban: 6,6 puntu. Kolore eta usain atseginak, nabarmen.
- 7,75 euro litroko, denetan garestiena, askozaz ere
- Kolore zurikoa. Kloruro (biskositatea doitzen duten eragile lodigarriak) gutxikoa. pH-a zuzen baina gehiegizko biskositatekoa. Aplikatu eta handik ordubetera ez zuen era adierazgarrian hidratatu.
- Osoko balorazioa: onartzeko modukoa. Erabilera-proban, hoberena: 7,5 puntu. Hiru kalifikazio onenak produktuaren itxuran eta usainean, urez garbitzeko erraztasunean eta hidratazio-sentsazioan.