Hari gabeko telefono digitalak

Aukera onena, prezio merkeenean

Hari gabeko telefono digitalek analogikoek baino soinu argiago eta komunikazio seguruagoak eskaintzen dituzte
1 maiatza de 2003
Img analisis 2 listado

Aukera onena, prezio merkeenean

Komunikazioen segurtasuna hobetuz eta interferentziak ezabatuz, DECT teknologia digitala baliatzen duten zortzi telefono hari gabeko aztertu dira oraingoan. Prezioetan alde handiak daude: 62 euroetatik (Philips Xalio 200) 109 euroetara (Sagem DCP 300). Philips markako lagina da kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena ematen duena, denetan merkeena izateaz gainera, osoko kalitate hoberenekoa baita, bere eskuliburu eta menuek balorazio txarrenak merezi zituzten arren. Siemens Gigaset A 100 ere aukera polita da, merkeenetako bat izaki (70 euro), kalitate on-ona ematen duelako.

DECT telefonoek 120 irrati-kanalen artetik, unean uneko komunikazio hoberena emango duena hautatzen dutenez, analogikoek baino estaldura zabalagoa interferentziarik gabe eta, gainera, soinu garbiagoa eskaintzen baitute. Beste aldetik, egungo esku-telefonoek bezala, seinalea formatu digitalean igortzen eta jasotzen dute; horri esker, berbetaren pribatutasuna babestuago gertatzen da horrela. Hari gabeko telefono konbentzionalen moduan, telefono-hartune batera entxufatuta dagoen euskailua eta aurikularra dira bi osagaiak; azken hauetatik, euskailutik hamarka (areago, ehunka) metrora jaso edo egin daitezke deiak.

Aparatu hauen kalitatea kontuan hartzeko unean, pisua (ahalik eta arinena izan behar du) faktore garrantzitsua da, jende askok etxean bertan dela, honelako telefonoa beti aldean eramaten duelako. Aurikularretan arinenak (bateria barne) Telecom (95,3 gramo) eta Sagem (95,5 gramo) gertatu ziren; Brigmton (142,5 g.) eta Siemens (141,3 g.) dezente astunago ziren.

Bateria batetik bestera, alde handiak

Zortzi telefonoetako lauk (Philips, Brigmton, Siemens eta Daewoo) nikel-kadmiozko bateriekin funtzionatzen dute: horrelakoek, kutsadura handiagoa sortzeaz gainera, “oroimen efektua” nozitzen dute, hau da, ziklo bakoitzean erabat kargatu eta deskargatu ezean, gaitasuna pixkanaka murriztu egiten dute. Beraz, okerreko erabilerak aparatua baliogabetu egiten du, azkenean. Beste lau laginek (Telecom, Mx-Onda, Overtech eta Sagem) nikel-metalhidrurozko bateriak dauzkate, aurrekoen arazoak ez dituztenak.

Overtech laginak ditu bateria iraunkorrenak (120 ordu zain-posizioan eta 585 minutu berbetan); ondotik Telecom datorkio (111 ordu zain-posizioan eta 615 minutu berbetan). Independentzia laburreneko telefonoak dira Daewoo eta Mx-Onda (345 minutu berbetan eta 86 – 90,5 ordu zain-posizioan).

Eraikin baten barneko estaldura-erradioa inolako eragozpenik gabe etxebizitza zabal-zabaleko bazter guztietara iristen denez, proba praktikoan hori ez da kontuan izan. Aitzitik, hari gabekoak aire zabalean nola dabiltzan neurtu da. Philips, Siemens eta Overtech laginek kilometro erdiko irismena dute (449 metro). Mx-Onda (174 metro) eta Daewoo (196 metro) laginek erakutsi zuten helmenik motzena.

Erorikoen aurkako erresistentzia

Aparatu hauek lurrera erortzea maiz gerta daitezkeenez, berrogeita hamar erorikoren pareko den testaren bidez (iraulketa-upelean 25 irauli) lagin guztien erresistentzia frogatu da. Proba amaitutakoan telefono guztiek segitu zuten funtzionatzen eta, gainera, kalterik ez zuten nozitu. Beraz, zortziak ere erresistentzia handikoak direla ondoriozta daiteke.

Deiak egin eta jasotzeaz gainera, geroz eta prestazio gehiago eskaintzen dituzte hari gabeko telefonoek. Aukeretako batzuk esku-telefonoek ere badituzte (telefono-zenbakien memorizazioa, zenbaki horiek izenen bidez ordezkatzea, teklak blokeatzea, etab.). Besta hainbat -estalduraz kanpoko ohartarazpen akustikoa, haurrentzako interfono, etc. (Telecom eta Overtech laginek dituztenak)- aparatu hauetan bakarrik aurkitzen dira.

Zenbakiak memorizatzeko gaitasuna biziki aldatzen da, lagin batetik bestera: Sagem, Overtech eta MX-Onda 20, 40 eta 50 telefono-zenbaki memorizatzeko aukera ematen dute. Gainerakoek, berriz, hamar erregistro baizik ez dute onartzen (mahai gaineko telefono gehientsuen modura). Telecom eta Overtech dira prestazio gehien dituzten terminalak (21 lehenak, 22 bigarrenak). Siemens, beste muturrean, zortzi baizik ez dituelarik, urriena da atal honetan. Beti-beti toki berean egoteko diseinaturik ez dagoen aparatu honen prestaziorik interesgarrienetako bat teklatuaren blokeoa da, baina horrelakorik ez dute Philips, Mx-Onda eta Sagem laginek.

Euskailua eta telefonoa

Hari gabeko telefono digital batzuen abantailarik esanguratsuenetako bat, euskailu berari dagozkion aurikular bat baino gehiagoren artean doaneko deiak egiteko gaitasuna da. Bestela esateko, erabiltzaileak aurikular bakarra baino gehiago erosi badu (bereiz ere saltzen baitira merkatuan), euskailu berean denak konektatu eta hari gabeko batetik beste batera hots egin ahal izango du, dei horrek telefono-fakturan inolako agerpenik izan gabe. Horretarako, bistan da, ezinbestekoa da bi terminalak euskailuari dagokion estaldura-erradio barnean egotea.

Era horretan, beraz, etxe handi-handietan barne telefono-sarea instalatzea soil eta erosoa ez ezik merkea ere bada. Teknologia horri esker, era berean, bi euskailu bi telefono-lineatara konekta daitezke, batera zein bestera eginiko deiak aurikular beretik kontrolatzeko.

Etxe-sare horretako aurikularrak GAP teknologiakoak badira (Brigmton, Telecom, Daewo, MX-Onda eta Overtech laginak bezala) doan egin eta jaso daitezke barne deiak, telefonoak marka berekoak ez izan arren. Bere euskailuak aurikular bat baino gehiago onartzen ote duen adierazten ez digun bakarra Siemens lagina da; gainontzekoetan, gehieneko aurikular-kopurua aldatu egiten da, laginen arabera: lau jaso ditzake Brigmton markakoak eta zazpiraino doa Telecom laginaren gaitasuna.

Proba praktikoa

Honelako telefonoen ohiko erabiltzaile diren hiru pertsonak lagin bakoitzaren hainbat alderdi 1etik 5erako puntuazioaz kalifikatu zituzten. Proba hori denek gainditu zuten arren, aldeak nabarmendu ziren lagin batetik bestera: Daewoo (4,3 puntu, 5ekiko) lehenik, ondoren Mx-Onda eta Overtech (biak ere, 4,2 puntu) izan ziren balorazio hoberenekoak, beren eskuliburu eta pantailako menuak ulergarri gertatzeaz gainera, erabiltzeko errazak direlako. Beste muturrean Philips (2,9 puntu) eta Brigmton (3 puntu) laginek huts egin zuten eskuliburuan, menuetan, kontroletan eta ergonomian (tamaina eta pisua).

Hona hiru erabiltzaileek egin zuten beste proba subjektibo bat: etxe barnean (estaldura on eta txarrarekin) eta kanpoan (estaldura txarrarekin bakarrik) soinuaren kalitatea baloratu zuten: Philips (4,7 puntu, 5ekiko) lagina izan zen hiru egoeretan kalitate hoberena erakutsi zuena; ondotik Overtech (4,5 puntu) zetorkion. Balorazio txarrena Telecom laginari eman zitzaion, test hau ez baitzuen gainditu (2,3 puntu, 5ekiko).

Telefonoen elkargarritasun elektromagnetikoa aztertzeko asmoz, deskarga elektrostatikoen aurrean zenbaterainoko inmunitatea duten bilatu zen, hau da, elektrizitate estatikoz kargaturik dagoen pertsonak aurikularra ukitzen duenean sortarazten duen fenomenoa simulatu egin zuten. Elektrizitate estatikoa sor daiteke moketa baten gainean ibiltzearren edo hezetasun gutxiko giroan egotearen ondorioz. Oker-okerrenean, horrelako deskarga batek deia eten eta berriro eginarazi beharko lioke erabiltzaileari, bere kostu eta guzti. Egiaztatu zenez, Siemens, Mx-Onda eta Sagem telefonoek proba honetan balorazio on-ona lortu zuten. Philips eta Brigmton laginetan hainbat anomalia gertatu arren, deskarga gertatu ondoren ere funtzionatzen segitu zuten. Telecom, Daewoo, eta Overtech telefonoetan, berriz, komunikazioa eten egin zenez, aparatu horiek arautegia urratzen dutela ulertu behar da.

Azterturiko zortzi telefonoek segurtasun proba fisikoak gainditu bazituzten ere, Daewoo laginaren eskuliburuan ez da gai horri buruzko informaziorik ematen. Brigmton eta Sagem markako telefonoek arautegia urratzen dute, arauak xedatua duen gutxieneko bermea (sei hilabete) ere eskaintzen ez dutelako.

Gainontzekoen bermearen iraunaldia urtebetekoa da, Daewoo laginarena izan ezik: honek bi urte ematen ditu, aurki Estatu espainiarrak onetsiko duen legeriari aurrea hartuta.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Hari gabeko zortzi telefono digital aztertu dira, 62,19 eta 108,51 euro bitarteko preziokoak.
  • Zortzietatik bostek araua urratzen dute. Brigmton eta Sagem laginek ez dute bermerik; Telecom, Daewoo eta Overtech laginek ez dute gainditu elkargarritasun elektromagnetikoko proba.
  • Funtsezko eginkizuna denek betetzen dute ongi: euskailutik aski urrun daudela, deiak egin eta jasotzea soinu-kalitate on batez.
  • Bateriak berriro kargatutakoan, funtzionatzeko autonomia luzeena Overtech laginak eskaini zuen (120 ordu zain-posizioan eta 585 minutu berbetan).
  • Estaldura-erradio handienekoa Siemens da (50 metro etxe barruan eta 449 metro aire zabalean).
  • Prestazio osagarri gehien dituztenak, Overtech eta Telecom.
  • Balorazio funtzional eta ergonomikoan hoberena Daewoo ADP-1000 izan zen.
  • Soinu-kalitaterik onena Philips laginarena.
  • Osoko kalitatean, hoberenak Philips Xalio 200 eta Siemens Gigaset A 100.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Philips Xalio 200 da: denetan merkeena izaki, osoko kalitatea on-ona du, balorazio ergonomiko funtzionalean okerrena izan zen arren, bere eskuliburua eta pantailako menua ulergaitzak zirelako.
Marka eta Modela PHILIPS XALIO 200 SIEMENS Gigaset A 100 OVERTECH DECT B-060 MX-ONDA MX -TF1925
Prezioa (euro) 62,19 69,56 69,00 75,46
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
CE Marka Bai Bai Bai Bai
Adostasun azalpena Bai Bai Bai Bai
Erabil eta mantentzeko argibideak Bai Bai Bai Bai
Segurtasunaz informazioa Bai Bai Bai Bai
Ingurunea babesteaz informazioa Bai Bai Bai Ez
Bermea Urtebetea Urtebetea Urtebetea Urtebetea
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Elkargarritasun elektromagnetikoa (EMC) Zuzen Zuzen Ez da zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak
Adierazitako tamaina
Aurikularearen altuera
x zabalera
x lodiera (mm)
Ez dio Ez dio Ez dio Ez dio
Euskailuaren
altuera
x zabalera
x lodiera (mm)
Ez dio Ez dio Ez dio Ez dio
Pisua, aurikularra gehi euskailua (g) 267,7 274,2 299,1 227,2
Aurikularraren pisua (g) 131,7 141,3 125,7 101,7
Autonomia
Bateria mota Ni-CD Ni-CD Ni-MH Ni-MH
Zain posizioan (h) + 120 + 120 + 120 90,5
Hizketan (min) 510 510 585 345
Estaldura
Barnealdean (m) Ez dio 50 Ez dio 50
Kanpoaldean (m) 449 449 449 174
Agenda, adierazitako datuak
Telefono kopurua 10 10 40 50
Karaktere kopurua 23 22 25 20
Bilaketa metodoak 1 1 2 2
Iraunkortasuna Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Adierazitako aurikular kopurua, euskailuko 5 Ez dio 5 5
Adierazitako prestazioak 10 8 22 18
Osagarriak Sarerako haria Sarerako haria Sarerako haria Sarerako hariad
Guerrikoko lotura
Erabilera proba1
Osoko balorazio funtzionala / ergonomia (1 – 5) 2,9 3,2 4,2 4,2
Soinu -kalitateare balorazioa (1 – 5) 4,7 3,9 4,5 3,0
Osoko kalitatea Oso ongi Oso ongi Ongi Hainbestekoa
Marka eta Modela TELECOM DCT 400 DAEWOO ADP -1000 BRIGMTON BDECT -2000 SAGEM DCP 300
Prezioa (euro) 76,20 93,20 95,56 108,51
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
CE Marka Bai Bai Bai Bai
Adostasun azalpena Bai Bai Bai Bai
Erabil eta mantentzeko argibideak Bai Bai Bai Bai
Segurtasunaz informazioa Bai Ez Bai Bai
Ingurunea babesteaz informazioa Ez Ez Ez Ez
Bermea Urtebetea 2 urte Ez dio Ez dio
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen Correcto
Elkargarritasun elektromagnetikoa (EMC) Ez da zuzen Ez da zuzen Zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak
Adierazitako tamaina
Aurikularearen altuera
x zabalera
x lodiera (mm)
117×52
x23
140×46
x26
157×60
x28
No indica
Euskailuaren
altuera
x zabalera
x lodiera (mm)
108×149
x57
127,5×109
x65
75×143
x180
No indica
Pisua, aurikularra gehi euskailua (g) 226,8 302,8 248,7 282,3
Aurikularraren pisua (g) 95,3 121,1 142,5 95,5
Autonomia
Bateria mota Ni-MH Ni-CD Ni-CD Ni-MH
Zain posizioan (h) 111 86 + 120 + 120
Hizketan (min) 615 345 375 375
Estaldura
Barnealdean (m) 50 Ez dio 30 50
Kanpoaldean (m) 272 196 296 346
Agenda, adierazitako datuak
Telefono kopurua 10 10 10 20
Karaktere kopurua 25 24 30 20
Bilaketa metodoak 1 2 2 2
Iraunkortasuna Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Adierazitako aurikular kopurua, euskailuko 7 6 4 6
Adierazitako prestazioak 21 17 19 15
Osagarriak Sarerako haria
Guerrikoko lotura
Sarerako haria
Guerrikoko lotura
Hormako torlojoa
Sarerako haria
Guerrikoko lotura
Sarerako haria
Karkasa aldagarriak
Erabilera proba1
Osoko balorazio funtzionala / ergonomia (1 – 5) 3,8 4,3 3,0 3,4
Soinu -kalitateare balorazioa (1 – 5) 2,3 3,7 3,5 3,1
Osoko kalitatea Ongi Hainbestekoa Ongi Ongi

(1) Erabilera proba: hiru adituk eginiko batez besteko balorazioak .

Banan-banan

Hari gabeko zortzi DECT telefonoak

PHILIPS XALIO 200

  • 62,19 euro
  • Osoko kalitatea: Oso ongi
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Denetan merkeena. Nikel-kadmiozko bateria: “oroimen efektua” eta kutsadura gehien sortzen duena. Prestazio osagarri gutxien eskaintzen dituenetako bat (10 prestazio). Balorazio funtzionalean eta ergonomikoan okerrena (2,9 puntu, 5ekiko); soinu-kalitaterik hoberenekoa (4,7 puntu 5ekiko).

SIEMENS Gigaset A100

  • 69,56 euro
  • Osoko kalitatea: oso ongi
  • Aukera polita, hau ere. Nikel-kadmiozko bateria: “oroimen efektua” eta kutsadura gehien sortzen duena. Prestazio osagarri gutxien eskaintzen dituena (8 prestazio). Balorazio funtzional eta ergonomikoa: 3,2 puntu, 5ekiko; soinu-kalitatez, 4,7 puntu 5ekiko.

OVERTECH DECT B-060

  • 69,00 euro
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Bigarren merkeena. Elkargarritasun elektromagnetikoaren proba gainditu ez izanak adieraz dezake dei batzuk eten egin daitezkeela. Nikel-metalhidrurozko bateria, “oroimen efekturik” gabea. Autonomia luzeenetako bat (120 ordutik gora zain-posizioan eta 585 minutu berbetan). Prestazio gehien dauzkana (22). Balorazio funtzional eta ergonomikoan: 4,2 puntu, 5ekiko; soinu-kalitatez, 4,5 puntu 5ekiko). Bietan ere, bigarren hoberena.

MX-ONDA MX-TF1925

  • 75,46 euro
  • Osoko kalitatea: hainbestekoa
  • Nikel-metalhidrurozko bateria, “oroimen efekturik” gabea. Funtzionatzen, bigarren autonomia laburrena (90,5 h zain-posizioan eta 345 min. berbetan). Aire zabalean estaldura urrienekoa (174 metro). Telefono-zenbakiak memorizatzeko gaitasun handieneko agenda (50 zenbakiraino). Balorazio funtzional eta ergonomikoan, bigarren hoberena: 4,2 puntu, 5ekiko; soinu-kalitatez, bigarren okerrena: 3 puntu 5ekiko)

TELECOM DCT400

  • 76,2 euro
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Elkargarritasun elektromagnetikoaren proba gainditu ez izanak adieraz dezake dei batzuk eten egin daitezkeela. Telefonorik arinena denetan (95,3 gramo). Nikel-metalhidrurozko bateria, “oroimen efekturik” gabea. Autonomia luzeenetako bat (111 ordu zain-posizioan eta 615 minutu berbetan). Euskailu berean terminal gehien onartzen dituena. Balorazio funtzional eta ergonomikoan: 3,8 puntu, 5ekiko; soinu-kalitatez, 2,3 puntu 5ekiko, denetan okerrena

DAEWOO ADP-1000

  • 93,2 euro
  • Osoko kalitatea: hainbestekoa
  • Bermerik luzeenekoa (2 urte). Elkargarritasun elektromagnetikoaren proba gainditu ez izanak adieraz dezake dei batzuk eten egin daitezkeela. Nikel-kadmiozko bateria: “oroimen efektua” eta kutsadura gehien sortzen duena. Autonomia laburrenekoa (86 ordu zain-posizioan eta 345 minutu berbetan). Soinu-kalitatearen balorazio subjektiboan, 3,7 puntu 5ekiko. Osoko balorazio funtzional eta ergonomikoan, 4,3 puntu 5ekiko.

BRIGMTON BDECT-2000

  • 95,56 euro
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Bigarren garestiena. Bermerik gabea. Aurikularrik astunena (142,5 gramo). Nikel-kadmiozko bateria: “oroimen efektua” eta kutsadura gehien sortzen duena. Letra-kopuru handiena onartzen du memoriako (30 karaktereraino). Balorazio funtzional eta ergonomikoan, bigarren txarrena (3 puntu 5ekiko). Soinu-kalitatearen balorazioan, 3,5 puntu 5ekiko.

SAGEM DCP 300

  • 108,51 euro
  • Osoko kalitatea: ongi
  • Denetan garestiena. Bermerik ez. Aurikularrik arinenetako bat (95,5 gramo). Nikel-metalhidrurozko bateria, “oroimen efekturik” gabea. MX-Onda laginarekin batera, karaktere-kopuru txikiena memoriako (20 baizik ez). Balorazio funtzional eta ergonomikoan, 3,4 puntu 5ekiko. Soinu-kalitatearen balorazioan, 3,1 puntu 5ekiko.