Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura
Haurraren bizitzan, lehen urtea da hazi eta garatzeko eperik azkarrena eta, aldi berean, gizakia heldugabeen eta erasokorren agertzen den garaia.
Horregatik, behar bezalako elikadura emateak berebiziko garrantzia du, hiru helburu iritsi nahi baditugu: bere nutrizio-premiak asetzea, egoera patologikoen prebentzioa eta tratamendua egitea eta, azkenik, elikatzeko aztura egokiak sortzea harengan. Elikatzeko ildoak Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Elkartearen (FAO), Europako Pediatria Akademiaren Nutriziorako Batzordearen eta Nutrizio eta Gastroenterologia Pediatrikoaren Europar Elkarteko Nutrizio Batzordearen aholkularitza eta txosten teknikoetan adierazten dira eta zehazki mugaturiko hiru etapari egokitzen zaizkio:
Edoskitzaroa. Adin horretako elikagai nagusia amaren bularra izango da (edo izan behar du): esnea bakarrik hartuko du aurreneko hilabeteetan, emakumearen esnea bete-betean egokitzen zaielako bularreko haurraren nutrizio premiei eta digestioaren ezaugarriei, elikadura osagarria sartu bitarteko garai horretan.
Seigarren hilabetetik aurrerako haurrak premiazkoak dituen energia eta nutriente guztiak ez dizkio amaren esneak bakarrik emango; bestetik, haurraren digestio-funtzioak heldu egin direnez, elikabidean janari berriak sartu behar dira, arau jakin eta zehatzei jarraiki. Hirugarren hilabetea baino lehenago ez da zertan elikagai berriak sarturik eta, era berean, seigarrenetik aurrera egitea ere ez da komeni, elikagai desberdin askorik ez hartzea, maiz, jateko gogo-bizitasunik ezaren arrazoia izaten delako eta, horrekin batera, era askotako eta behar adinako elikadura orekatuari egokitzeko haurrari ateak zabalduko dizkion oinarrizko elikagaiak ezagutzeko eta dastamena hezteko garai aproposa alferrik galduko delako.
Bularreko haurraren esne-hartualdiak banan-banan utzi eta, horien ordez, aurreranzko elikadura moldatuko duten elikagai berriak (zereal-ahia, fruta, barazkiak pure eginik, etab.) sartu beharko zaizkio pixkanaka haurrari, janari berriak onartzeko bezainbeste denbora emanez, jaki berririk sartu aurretik umearen tolerantzia ezagutuz eta, organismoari hazkurri ezezagunak ezagutu eta egokitzeko premiazkoa duen denbora emanez. Aldi honetan berebiziko garrantzia du, apetituaren arabera, elikagai kopurua egun batetik bestera ez ezik, aste batetik bestera ere aldatzeko bezain malgua izateak.
Hilabeteak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ama esnea | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X |
Hastapenetako esnea | X | X | X | X | X | |||||||
Jarraitzeko esnea | XX | XX | X | X | X | X | X | X | X | |||
Glutenik gabeko zerealak | XX | X | X | X | X | X | X | X | X | |||
Glutena duten zerealak | X | X | X | X | X | X | ||||||
Fruta zukuak | XX | X | X | X | X | X | X | X | X | |||
Fruta ahia | X | X | X | X | X | X | X | X | ||||
Barazkiak | X | X | X | X | X | X | X | X | ||||
Haragia | X | X | X | X | X | X | X | |||||
Arraia (zuria) | X | X | X | X | ||||||||
Arrautza gorringoa | X | X | X | X | ||||||||
Arrautza osoa | X | |||||||||||
Jogurt natural gozatu gabea | XX | X | X | X | X |
XX: elikagaiak hilabete horretan sar daitezke, aukeran; bestela, XX adierazitako hilabetera arte itxaron dezakegu.
X: elikagai horiek oraintxe sartzea komeni da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa