Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Artikulu hau itzulpen automatikoko sistema batek itzuli du. Informazio gehiago, hemen.

Euskarara itzultzeko sistemek aurrerapen handiak izan dituzte azken urteotan, baina oraindik badute zer hobetua. Hobekuntza horren parte izan nahi? Aukeratu esaldi osoak nahieran, eta klikatu hemen.

Zure kasua EROSKI CONSUMER aldizkarian ebaztea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. EROSKI CONSUMER aldizkariak interesgarrientzat jotzen dituen kontsultei bakarrik erantzungo die eta ez du besterik argitaratuko.

: Aitaldeko abizena aldatzeko, aita biologikoaren baimena eduki behar

Gure alaba jaiotzean ene ezkontideak abandonatu egin gintuen, gurekin deus nahi ez zuela argi eta garbi utzita. Geroztik haren berririk ez izateaz gainera, umea ikusteko ahaleginik ere ez du egin, banantze-itunean erabaki genuen 25.000 pezeta hori hilero-hilero sartzen duen arren. Orain beste senar bat hartu dut eta harreman berri horren ondorioz semea daukagu. Anai-arrebek abizen berberak izatea gustatuko litzaiguke, ene oraingo senarra alabarentzat ere benetako aita gisakoa baita. Abizenak aldatzeko alabaren aitari baimena eskatu behar zaion jakin nahi nuke, harekin aurrerantzean ere ez dugu eta inongo harremanik izan nahi.

Alabaren aitaldeko abizenak aldatu eta oraingo zure ezkontidearenak ipintzeko, oraingo senarrak alaba adoptatu egin beharko luke eta, horretarako, nahitaezkoa da neskatxaren aita biologikoren baimena izatea. Bete beharreko legezko urratsak direla eta, dagokion lehen instantziako epaitegiaren aurrean prozedura judizialari ekin behar zaio, bertan epaileak adin txikikoaren interesen alde jardungo duelarik. Amaren (edo aitaren) ezkontideak adin txikiko baten adopzioa formalizatzeko guraso biologikoaren onespena edukitzea beharrezkoa da baina badira salbuespenezko bi kasu: epaiketaren bitartez, guraso biologikoari guraso-agintea kendu izana edo hori lortzeko lege-kausa hasita egotea, Kode Zibileko 177 artikuluak xedatua duen bezala. Jujamendu Zibilaren Legeko 1831 artikuluak, gainera, gurasoa epaiketara dei egitea agintzen du.

Gauzak horrela, adopziozko prozedura judizialari ekin nahi bazaio, guraso biologikoa kontuan hartu ez ezik, dei egin beharko zaio, onespena eman dezan. Esandako salbuespenetatik lehena ez da bidezkoa, aita biologikoari ez baitzaio kendu guraso-agintea behin betiko epaiaren bidez. Bestelako zerbait gertatu da, hau da, epaileak neskatxaren zaintza gauzatzeko ama izendatu du, umearen elikabidea ordaintzeko pentsioa ordaintzeko beharra aitari ezarri eta bisitak egiteko eskubidea aitortu dio, banandu zenez geroztik horrelakorik egin ez badu ere.

Aita biologikoaren onespena kontuan hartzetik salbuetsiko lukeen bigarren kasuari dagokionez, egoera larri-larri batean bakarrik hartuko luke epaileak horrelako erabakirik.

Zaudeten egoeran, ezer egin aurretik, famili arazoetan espezializatutako abokatuarekin kontsulta egitea izango duzue bide egokiena.

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak