Denontzako literatura
Interneten badira ekimenak, haren aitzindarien izpiritua bere horretan mantentzen dutenak. Haietako bat Gutenberg Proiektua da, 1971n Michael Hart-en burutik sortua. Helburua, zein eta literatura orokortzea da, Interneten milaka obra argitaratuz, modu errazean eta doan eskuragarriak. Baina, ekintza handizale guziak bezala, oztopo ugari saihestu behar ditu. Lehenik, egile-eskubideak, jende guztiaren jabetzako obrak aurkitzeko ia 100 urte atzerago jo behar baita. Ondoren, sistema xume bat aurkitu behar da, jende guztia sartzen erraza eta ordenagailu eta programa guztiekin bateragarria.
Hartek ametsetan liburutegi unibertsala ikusi zuenean, Internet ez zen enbrioi bat baino. izan ere, artean Arpanet bezala zen ezaguna, eta igorri zuen lehen ‘e-testua’, Estatu Batuen Independentzia Deklarazioa, ehunen bat erabiltzaileri zuzendu zien. Baina Sarea handitu egin zen, eta harekin batera Gutenberg Proiektua, dagoeneko ia 8000 liburu digitalizatu izan eta funtsezko bi premisa mantentzen dituena: liburuek merkeak behar dute izan, haien prezioaz inor ez arduratzeko modukoak, eta maneiatzen errazak, erabili, irakurri edo bilatzeko eraz inor ez kezkatzeko.
Proiektuak bere lehen urratsak egin zituenean ordenagailuek disko gogor txiki bat zuten eta Sarea unibertsitate-tresna mugatu bat zen. Horrenbestez, hasteko, Hartek testu laburrak eta edozein makinak uler zezakeen formatu bat, ASCII (testu karaktereak soilik), hautatu zituen.
Eta hasierako ideia horrek indarrean jarraitzen du: Gutenberg Proiektuko liburuak ‘txt’ (testua soilik, irudirik gabe) eta ‘zip’ (testua soilik, baina konprimiturik) bertsioetan daude eskuragarri; modu horretara diskete batean zenbaitzuk sartzen dira eta topa genezakeen ordenagailurik zaharrenak ere irakur litzake. Oso ondo editatutako liburuak banatzen saiatu gabe, garrantzitsuena ahalik pertsona gehienengana iristea da. Hala ere, testu lauak edizio berriak formatu aurreratuagoetan egiteko oinarri gisa balio du, esate baterako, Adobe Reader-en edo Mikrosoft-en, edozein gailuk erosoago irakur baititzake.
Luze gabe hamarnaka internauta prest agertu ziren testu digitalizazio eta edizio lanetan laguntzeko. Izan ere, Gutenberg kolaboratzeko eta interesik gabeko proiektua baita, eta lantzean behin baino ez du enpresaren edo instituzioren baten laguntza jaso.
Unibertsaltasun asmo horrek testuei berei eutsi zien: Gutenberg Proiektuak irakurle kopururik handienak eskatutako tituluak hautatzen ditu eta ez du gai marjinaleko obrarik argitaratzen; gainera, ez da saiatzen bere bertsioak perfektuak, ez adituentzat erantzunezinak izan daitezen.
Hiru motatakoak dira www.gutenberg.net-en aurki daitezkeen liburu elektronikoak, larriki esanda: literatura ‘arina’ (esate baterako Peter Pan edo Esoporen alegiak), literatura ‘astuna’ (Bibliatik Moby Dick-era, Shakespeareren obretan zehar igarota) eta thesaurusek, almanakek, hiztegiek eta abarrek osatutako taldea. Eta haiek lortzeko izenaren gainean klik besterik ez da egin behar.
Gutenberg Proiektuaren orri ofizialaren datuen arabera, 2002an 1.975 e-book berri argitaratu ziren; hartara, iazko azaroan 6.267 ziren orotara. Hartek, 2001ean 10.000 iritsi asmo zituen, baina, berak dioen bezala, “lortu ahal ditugunak baino helburu altuagoak jartzen ditugu beti”.
Eta etorkizuna? Berriro ere haga oso urruti jarrita, “hurrengo 10 urtean milioi bat liburu iritsi” nahi ditu. Hobeto esanda, liburuak bakarrik ez, izan ere, proiektuan bor-bor ari baitira liburutegia osatzeko ideiak: musikaz, artez, audio-liburuz, 3-D objektuz, eta abarrez. Halaber, asmotan dago egunkari eta aldizkariak digitalizatzea, baita testuak argitaratzen direneko hizkuntzak gehitzea ere, egun ingelesez egiten baita nagusiki. Gaztelaniaz, esaterako, hiru klasiko -klasikoak direnez- baino ez dago aurkitzerik: Don Quijote, La Celestina eta El Lazarillo de Tormes.
Edonork, nahi badu, etxetik kolabora dezake PC batez, www.gutenberg.net/vol/wannabe.html-en aurkituko dituen jarraibideak betez. 5.000tik gora boluntariok beren denbora eskaintzen dute era desberdinetan. Hasteko, zein obra dauden edo egoteko diren copyright-etik aske arakatzea da lanetariko bat. Herrialde gehienetan egile-eskubideak gehituz joan dira, egilearen heriotzatik kontatzen hasita 50 urtetik 70era emendatu baitira. Beraz, oraindik orain argitaratutako obra bat nekez izango da jende guztiarentzat eskuragarri 100 urte baino lehen.
Behin nahi den liburua, jende guztiaren jabetzakoa, aurkituta (eta erreproduzitzeko baimena eskuratuta), testua eskaneatu edo tekleatu egin behar da, konputagailura biltzeko. Ondoren, litezkeen akatsak begiratu eta beste boluntario bati igorriko zaio lana, bigarren zuzenketa egin dezan. Testua prest dagoela uste denean, talde editoreari bidaliko zaio eta hark Proiektuaren bildumari erantsiko dio.
Copyrhight delakoa murrizteaz gain, Gutenberg Proiektuak oztopo handiago bat saihestu behar du, formatu elektronikoko liburuak irakurtzeko zailtasuna, hain zuzen. Izan ere, erabiltzaileak hautatu egin behar du pantaila batean irakurri edo haiek inprimatzea, eta bigarren aukerak doakotasuna kaltetzen duela kontuan hartu behar da.
Gutenbergen fitxategiak eraldatu egin daitezke edozein gailutara egokitzeko. Baina teknologiak ez du oraindik ezer garatu papera bezain arin, malgu eta lekualdatzen erraza izan eta haren bereizmena lortzen duenik. Gailu espezifikoek, esaterako Rocket Ebook-ek edo Softbook Reader-ek, HTML formatuaren antzeko batean irakurtzea, azpimarratzea, oharrak idaztea, hitzak bilatzea, etab. ahalbidetzen dutenek, ez dute arrakastarik izan, beren prezio handia eta argitaratze-eskaintza txikia direla eta.
Halarik ere, badira erabiltzaileak liburu elektroniko bat PDAn deskargatu eta haren pantaila txikian irakurtzen ohituta daudenak. Eta etorkizun hurbilak iraultza handi bat segurtatzen du. Tinta elektronikoak testu digitalak paperaren berdintsua den euskarri baten gainean jartzea ahalbidetzen du.
Cervantes birtuala
www.cervantesvirtual.com
Miguel de Cervantes liburutegi birtuala Espainiako eta Latinoamerikako kulturaren ondare bibliografiko, dokumental eta kritikoarenaren edizio digitalerako proiektua da, eta bere borondateaz Interneten erabiltzaileen zerbitzura dago nabarmendutako obra eta dokumentuak hedatzeko.
Online liburuak
www.library.upenn.edu
Pennsylvaniako Unibertsitateko liburutegiak edizio elektronikoarekin lotutako baliabide ugari ditu. “Online liburuen orrialdea”-k , besteak beste, 20.000 e-book baino gehiago eskaintzen du.
Murrizketadunak
www.librodot.com
380egileren 2.200etik gora obra doan, astean liburu bat baino gehiago deskargatzeko harpidetza txiki bat (urtean 12 dolar) ordaindu behar bada ere. Era berean, elaleph.com-ek zenbait formatutako liburuak saltzen ditu, baina baita oparitu ere: PDFko edo PDArako 1.300 liburu, zehazki.