Katuak nola zaindu

Etxeko animalia guztien artean, katua da etxebizitza batean bere beharretara egokitzen den habitata aurkitzen duen bakarra.
1 martxoa de 1999
Img consejos listado

Katuak nola zaindu

Etxeko katuek lasaitasuna maite dute eta gogokoago dute atsedena ekintza baino. Independienteak eta bakartiak dira eta ez txakurrak bezain esigenteak; baina katuek ere badituzte euren beharrak, garbitasun, elikadura eta maitasunezkoak.

Aholkuak
  • Katu bat adoptatu bezain laster, eramazu albaitariarenera. Bederatzi aste inguru dituenean funtsezkoa da batzuetan hilgarri gerta daitezkeen bi birusen aurkako txertoa ipintzea: katuen enteritisa eta katuaren gripearen aurkakoa. Etxera katua ekarritakoan lehenengo egin behar dena: bere garbiketarako erratilua leku egokian jarri eta animaliare bizigunea finkatzea.
  • Katurik gehienek ingurunea ikertu nahi izaten dute lehenbailehen. Lehen asteetan, atea irekitzen den bakoitzean ihesik ez egitea zaindu beharko duzu. Etxe berrira egokitzen denean utzi ahal izango diozu irteten, baina beti zainduta. Jarriozu lepokoa, bere izen eta gainerako datuekin.
  • Txakurrak ez bezala, katuak oso zoriontsu bizi daitezke etxetik irten gabe. Ez dezala jostailurik falta izan, denbora eman eta ariketa fisikoa egiteko. Hatzaparka egiteko zerbait utzi bere esku (katuentzako zuhaitzak deitzen direnak). Zure katuaren hazkazalek eta etxeko altzariek asko eskertuko dizute.
  • Jakinminak heriotzera ere eman dezake katua. Itxita izan itzazu leihoak eta geletako ateak, altzariak eta etxeko tresna elektriko handiak. Erraz apurtzen diren gauzak, ebakitzen duten tresnak, produktu eta landare toxikoak eta janaria katuak ez hartzeko moduan izan behar dira. Ez utzi sukaldeko mahai gainean edo sutegiaren gainean ibiltzen edo likidoren bat irakiten duzunean zure alboan egoten.
  • Katuak esigenteak dira janariarekin. Emaizkiozu zure laguntxoari janari osasungarriak eta eduki garbi janariaren eta uraren ontziak garbi eduki. Katu bat baino gehiago baduzu, bakoitzak bere katiluak izatea komeni da.
  • Katuek elikadura zaindua behar dute, orekatua eta anitza, poteko janariak, lehorrak eta freskoan, aldi berean izango dituena. Katu nagusien kasuan egunean jatordu bat egitea izaten da egokiena, ahal dela beti ordu berean. Katutxo gazteak egunean 3 edo 4 jatordu beharko ditu.
  • Haragijale direnez, egunero behar dute haragia. Ez kendu gantza, txakurrak ez bezala, ez baitu sintetizatzen eta animalia gantza behar baitu. Ez eman txerrikirik eta hegazti-hezurrik. Arrainak prestatua izan behar du beti (lurrunetan egina). Arrain gordinak B bitamina suntsitzen duen sustantzia bat du -tiaminasa-. Ez eman katuari limoiz onduriko jan-hondarrik, limoia pozointsua baita katuentzat. Kontu izan arrain-hezurrekin.
  • Ez ordezkatu ura esnearekin. Esnea ez da ezinbestekoa katuaren elikaduran eta katu batzuk ez dute ondo digeritzen behi-esnearen laktosa. Katuak gustuko badu eta kalterik egiten ez badio, epela eman, baina sekula ere ez hozkailutik atera berria. Ez eman esne gaingabeturik eta iraupen luzekorik.
  • Belarra zuntz-iturri ona da. Gainera, komeni ez zaiona (ile-bolak, adibidez) botatzen lagunduko dio. Zuen katua beti etxe barruan egoten bada, izan dezala mastekatzeko belarren bat. Belar arrunta edo katuentzakoa izan daiteke; ezkaia, salbia edo perrexila bestela.
  • Bainua salbuespenetan baino ez da erabili behar, katuek izua baitiote urari. Zuen katuak ile luzea badu, egunero orraztea komeni da, ordu berean, jan ondoren ahal bada. Ile motzekoa bada, astean behin eginda nahikoa izaten da.
  • Katuak ez dira bidaizale izaten. Bidaian eraman beharra baduzu, otzara berezi bat erabili, gogorra eta ondo aireztatua. Bidai luzeetarako lasaigarri arinen bat ematea komeniko da, albaitariari eskatuta. Katuak garraio publikoan joan behar badu, enpresa garraiatzaileak onartutako kaxa batean eraman beharko duzu. Egun batzuetarako kanpora bazoaz, katua bakarrik utz dezakezu etxean, behar diren neurriak hartuta. Utzi behar adina pentsu lehor eta ur, irauli ezin dituen ontzietan eta bere eginbeharretarako erratilu batzuk ipini, azpiak garbi izan ditzan. Luzarorako alde egin behar baduzu eta familiarteko edo lagunen laguntzarik ez baduzu, eramazu katua egoitza berezi batera, baina erreserba egin aurretik ikusi nolakoa den. Leku garbia eta segurua izan behar du eta katuek elkar ikusi arren, ez dute elkarrekin egon behar.