Etxean aurrezteko

Gakoak: gastua arrazionalizatu, kontsumoa planifikatu eta tarifa merkeak kontratatu

Eguberrietan eta beherapenetan egin ohi diren gastu handien ondoren, familien poltsikoak mehe samar geratzen dira, erabat hutsik ez bada. Eta orduan, premiak eraginda eta arkatza eskuan hartuta, gastuak murrizteari ekiten diogu.
1 otsaila de 2001
Img consejos listado

Gakoak: gastua arrazionalizatu, kontsumoa planifikatu eta tarifa merkeak kontratatu

Ez dago gutxiago gastatzeko formula magikorik, baina errazagoa izango da energia kontsumoa murriztu eta telefono, elektrizitate eta gasean tarifa merkeagoak kontratatzen baditugu. Ur, gas eta elektrizitatearen kontsumoari ahalik eta etekin handiena aterata ere aurreztu egingo dugu eta horretarako egokitu egin beharko dugu etxea: metagailuak, kontsumo txikiko bonbilak, termostatoak, ate-leihoetarako burletak… Erosketetan ere egin daitezke murrizketak: zerrenda hobeto pentsatu, behar dena besterik erosi ez eta preziorik onenak bilatuz gero, dirua aurreztuko duzu.

Argindarra eta gasa

  • Kontratatu zure beharretara gehien egokitzen den potentzia eta tarifa. Galdetu gaueko tarifaz eta aztertu errentagarri ateratzen zaizun.
  • Argindarra behar denean bakarrik erabili. Ez utzi argirik piztuta inor ez dagoen geletan.
  • Betiko bonbilen ordez, jarri boltaje txikiko halogenoak edo lanpara fluoreszente trinkoak. Argi bera egiten dute, 8 bidez gehiago iraun eta %80 arte aurrezten dute.
  • Egiaztatu etxetresna elektrikoen kontsumoa. A eta B mailak izaten dira eraginkorrenak. Aztertu berogailu elektrikoen ordez bero-metagailuak jartzea eta kontratatu gaueko tarifa. Berogailutan %50 aurrez daiteke.
  • Gutxitu bero-ihesak eta babestu etxea hotzaren aurrean kristal bikoitza eta burletak (isolamendu termikoa handitzeko ate eta leihoetan jartzen diren tirak) jarrita. Berogailutan %20 eta %40 arte aurreratuko duzu.
  • Ahal dela berogailuaren tenperatura 20º C inguruan eduki, horixe baita etxerako tenperatura egokia. Hortik gorako gradu bakoitzak %5 gehitzen du energia kontsumoa.
  • Egokitu hozkailuaren termostatoa giroko tenperaturaren arabera. Elikagaiek 3º C – 5º C behar dute; hortik beherako gradu bakoitzak %5 gehitzen du gastua.

Ura aurreztu

  • Garbigailua eta ontzi-garbigailua ahalik eta beteen erabili. Ura, garbikaria eta energia aurreztuko dituzu. Eta tresnek gehiago iraungo dute.
  • Kontrolatu ur kontsumoa. Iturriak irekita 5 litro gastatzen ditu minutuko. Konpondu ur-ihesak. Iturria dariola baldin badago 60 litro ur alferrik galtzen dira egunean.
  • Bainuaren ordez, erabili dutxa. Laurdena gastatuko duzu uretan eta ura berotzeko behar den energiatan

Telefonoaren faktura

  • Aztertu nora eta noiz deitzen duzun eta konparatu operadoreen tarifak, merkeen zein ateratzen zaizun jakiteko.
  • Ahal dela ordutegi “murriztuan” egin deiak. %50 arte aurreztuko duzu.
  • Eskatu informazioa zure konpainiari bono eta deskontuei buruz. Operadore eta dei motaren arabera, %45 ere aurreztuko duzu.
  • Sakelako telefonoa baldin baduzu, ezinbesteko deietarako bakarrik erabili eta gainerakoak etxetik egin. Telefonia finkoaren tarifak merkeagoak dira.
Erosketak
  • Etxetik irten aurretik, egin beharrezko gauzen zerrenda eta ez erosi besterik. Konparatu produktu berean marka bakoitzak dituen prezioak.
  • Egin erosketa handi bat hilean edo hamabostean behin. Hobeto kontrolatuko duzu gastua eta tentazio gutxiago izango duzu “bulkadaz erosteko”.
  • Kreditu txartela gutxiago erabili eta ordaindu dirutan. Gehienetan gutxiago gastatzen da.
  • Aprobetxatu produktu ez-galkorren eskaintzak (kontserbak, garbiketa eta higienerako produktuak…) despentsa betetzeko.
  • Erosi banatzailearen produktu zuriak. Produktu motaren arabera, %25 arte aurreztuko duzu.
  • Hilabete bukaeran egin argindar, ur, telefono eta antzeko gastuen koadroa eta hitz egin familiarekin gastuok murrizten saiatzeko.
  • Eraman diru-kontuak egunean. Apuntatu gauero egunean zehar zer gastatu duzun. Horrela alferrik egindako gastuez ohartu eta berriro ez erortzen saiatuko zara.