Aldian behin garbitu eta olioztatzea, mantentze-lanen gakoa

Aholkuak: Bizikleta prest jartzeko

Errepide, bazterbide, auzoko bide edo bidegorrietan zehar bizikletaz ibiltzeak baditu arrisku batzuk, hala gustatu ala ez.
1 maiatza de 2001
Img consejo del mes listado

Aholkuak: Bizikleta prest jartzeko

Errepide batzuen egoera kaskarrari eta zikloturismo arloan orain dugun heziketa urriari, bizikleten mantentze-egoera txarra erantsi behar zaie istripuen arrazoi gisa. Horregatik, azterketa eta prestakuntza zorrotza egin behar zaio bizikletari berriro hartu aurretik, zulatu, galgatze desegoki edo martxekin sortzen diren bestelako arazo edo antzeko ezusteko desatseginik gerta ez dakigun.

Aldian behingo mantentze-lana

  • Garbitu bizikleta zapi bustiekin, errodamenduen ingurua izan ezik. Hobeto ibiliko da eta korrosioa saihestuko duzu.
  • Egiaztatu ez duela pitzaturik koadroan, hagunetan eta bieletan.
  • Neurtu katea eta egiaztatu plato eta pinoiak egoera onean daudela. Oso gastaturik badaude, aldatu. Garbitu katea bere lekutik kendu gabe, spray bidezko disolbagarriak eta trapuak erabiliz eta, ondoren, eman lubrifikatzailea kate-mailen arteko ziriei.
  • Olioztatu atzeko desbideratzailearen polea gidariak eta atzeko tiratzailearen barruko errodamenduak. Egin beste hainbeste aurreko eta atzeko desbideratzaileen juntekin ere eta balaztetan eta balazten heldulekuetan.
  • Egiaztatu bizikletaren pieza guztiak behar bezala estutu eta doituta daudela. Egiaztatu pedalierreko, balaztetako, zubietako, kableetako eta atzeko esekidurako piboteen torloju eta azkoinak.
  • Garbitu eta olioztatu esekidurako urkilen barrak eta hauspoak, barruko aldea ahaztu gabe. Olioztatu pedal automatikoen malgukiak. Aire konprimituzko esekidura urkilak baditu, egiaztatu airearen presioa.
  • Egiaztatu direkzioa behar bezala doituta dagoela. Egiaztatu gurpilak behar bezala lerrokatuta daudela, hagunek zentraturik egon behar dutela ahaztu gabe.
  • Egiaztatu balazten zapaten egoera eta gogortuta edo gastatuta badaude, jarri berriak. Garbitu hagunak sarri-sarri, bertan pilatzen den zikina zapatetara iritsi eta balazten eraginkortasuna gutxitu ez dadin. Aldian behin, pasa alkoholez bustitako zapi bat zapata eta hagunei.
  • Eman olio tanta batzuk martxa hirukoitzeko abatzei.
  • Bizikletaren jarlekua larruzkoa bada, garbitu xaboi bereziarekin. Larruarentzako koipea ere eman dakioke.
  • Egiaztatu pedalen puntakoaren egoera.

Irten aurretik…

  • Egiaztatu gurpilen presioa. Presio egokiarekin ibiltzeak eraginkorrago ibiltzea esan nahi du.
  • Egiaztatu katea behar bezala olioztatuta dagoela.
  • Aztertu gurpilen egoera: koadroan ongi erdiraturik egon behar dute eta itxiera azkarreko mekanismoak ongi itxita.
  • Begiratu balaztak gurpilekin zentraturik eta zapatak hagunekiko ongi jarrita dauden. Egiaztatu balaztaren itxiera azkarreko mekanismoa itxita dagoela. Eragin balazten palankei, behar adina ibilbide badutela eta eskulekua ez dutela jotzen egiaztatzeko.
  • Astindu bizikleta, pieza solterik edo ongi estutu gaberik duen jakiteko.
  • Egiaztatu puzgailua eta konponketarako tresneria bizikletari ongi lotuta daudela.

Etxeratzean…

  • Kendu gurpilen marrazkian itsatsirik geratu diren hondarrak eta egiaztatu gurpilak ongi daudela.
  • Oso zikina baldin badago, garbitu mauka bidez, baina errodamendu boladunak eta koipea dituzten zatiak zuzenean ukitu gabe. Kendu ur larregia eta utzi bizikleta leku epel eta lehor batean. Jarlekua larruzkoa baldin bada, lehortu ongi.
  • Lehortu katea eta eman lubrifikatzaile apur bat.