Obsesioak

Eguneroko ogi garratza

Nork ez ditu noizbait izan behin eta berriz errepikatzen zaizkion ideiak edo kezkak eta horietatik aldentzeko zailtasunak?
1 martxoa de 2001
Img interiormente listado

Eguneroko ogi garratza

Ez dira gutxi sistematikoki zalantza izaten dutenak: atea ondo itxi ote duten, gasa kendu ote duten, argia itzali ote duten… eta bai, egin dutela konfirmatzen dute behin eta berriz. Beste zenbaitek mania jakin batzuekin erritoz betetzen du bizitza: sukaldeko baldosak edo etxerako eskailera mailak zenbatu, lurreko marrak ez zapaltzea, autoen matrikula zenbakiak gogoan hartzea, bilera eta jatorduetan beti leku berean jartzea, poltsikoan ezertarako balio ez duen objekturen bat eramatea… Baina horiek anekdotak besterik ez dira, benetako arazo psikologiko bihur daitezkeen ohituren agerpen hutsak. Guztiok ditugu, maniatzat har daitezkeen arren, normaltzat jotzen ditugun ohiturak. Baina pentsamendu edo mania horiek sufriarazten digutenean, obsesiozko aldaketa konpultsiboen aurrean gaude. Obsesioak behin eta berriz errepikatzen diren pentsamenduak dira, norberak hala nahi ez arren, eta pertsonak ezin ditu kontrolatu.

Obsesiozko pentsamenduak jokaerako keinu ia automatiko izatera iristen badira, konpultsio, ekintza edo mania bihurtzen dira eta pertsonak errepikatu egin behar izaten ditu, ongi -edo gutxienez lasai- sentituko bada. Konturatzen da zein zentzugabe eta irrazionalak diren, baina ezin ditu saihestu. Konpultsioak, elkarrekin lotu eta katea osatzen dutenean, erritual patologiko bihurtzen dira.

Obsesiozko erritualen katalogoa


Ia beti honako hauek izaten dira tartean:

  • Garbitasuna.. Obsesio hau dutenei izua eragiten die ukitzen dutenaz kutsatzeak eta behin eta berriz garbitzen dituzte eskuak. Jendea agurtzerakoan eskua emateari eta bestelako edozein kontaktu fisikori uko egiten dioten. Altzari batean hauts izpi bat ikustea ikaragarria iruditzen zaie
  • Ordena. Ezin dute jasan ezer bere lekutik kanpo ikusterik, aldi baterako izanda ere. Bere lekuan egonda ere, simetria zainduta eta mahaiaren angeluen arabera kokatuta egon beharko du. Ingurukoek euren ordenaren kanon konpultsiboak ez betetzea ere ezin dute jasan eta etxean bizi diren pertsonek -helduak izan edo ez- zorrotz bete beharko dituzte mania hau duen pertsonak ezarritako ordena eta garbitasunari buruzko arauak.
  • Portaera zalantzatiak. Adibidez, atea itxi aurretik behin eta berriz begiratuko dute etxea nola dagoen. Eta, itxi ondoren ere, berriro sartuko dira. Edozein erabakiren aurrean, garrantzirik gabea izan arren, hilabeteetan zehar pentsatuko dute. Eta erabakia hartu eta gero zalantzan izango dira, erabaki zuzena izan ote zen. Eta etengabe gogoeta egingo dute, ongi egin ote duten, edo beste norbaiti kontsultatuko diote..

Pentsamendu negatiboak

Pentsamendua, orokorrean, geure buruarekin izaten dugun elkarrizketa da eta egoera jakin batzuei buruzko baieztapenak egiten ditugu pentsamendu horietan. Positiboak izan daitezke, ongi sentitzen bagara eta lagundu egiten badigute; edo negatiboak, emozio negatiboak eragin eta sufriarazten badigute. Arrazionalak izango dira errealitatean gertatzen denarekin bat badatoz, eta irrazionalak errealitatean gertatzen denetik aldendu egiten badira.

Sufrimendurik handiena pentsamendu irrazional negatiboek eragiten dute. Hona hemen horietako batzuk:

  • Pentsamendu iragazlea.
  • Pentsamendu iragazlea.Xehetasun negatiboak hartu eta handitu egiten dira, egoeraren alderdi positiboak bereiztu gabe.
  • Pentsamendu polarizatua.Manikeismoa: gauzak zuriak edo beltzak dira. Pertsonak perfektua izan behar du; bestela, frakasatu hutsa da. Ez dago erdibiderik.
  • Pentsamendua orokortzeaGertaera soil batetik ondorio orokorra ateratzen da. Noizbait gauza txar bat gertatzen bada, behin eta berriz gertatzea espero izango du
  • Pentsamenduaren interpretazioa. Besteek zer pentsatzen duten eta jokatzen duten moduan zergatik jokatzen duten badakiela uste du. Besteek berari buruz zer uste duten asmatzeko gai sentitzen da.
  • Ikuspegi katastrofista. Irrazionalki, hondamena iragarri eta espero du. Pertsonak, bere buruari esaten dio: ” eta halako gertatzen bada?”, ” eta niri gertatzen bazait?”
  • Pertsonalizazioa. Jendeak egiten eta esaten duen guztia bere aurka erreakzionatzeko modu bat dela uste du. Eta besteekin konparatzen du bere burua, dotoreago edo argiago nor den edo itxura osasuntsuagoa nork duen identifikatu nahirik.
  • Erruduntasuna. Besteak egiten ditu bere sufrimenduen erantzule edo alderantzizko ikuspegia hartzen du: bere burua egiten du inoren arazoen errudun.

Pentsamendu irrazional negatiboen aurrean nola jokatu

  • Ohar gaitezen nolako eragina duten gure jokaera eta emozioengan. Geure buruarekin izaten ditugun bakarrizketak izaten dira pentsamenduak, ingurua eta geure burua interpretatzeko erabiltzen ditugunak. Baina frogatu beharreko hipotesiak baino ez dira.
  • Identifikatu pentsamenduak, zehaztu zein neurritan diren objektiboak errealitateaz egiten ditugun interpretazio horiek eta zein puntura arte diren zentzuzkoak. Eta zein puntura arte ote diren gure baimenik gabe sartu diren eta arrazoirik gabe sufriarazten diguten polizoiak. Beldurra, angustia edo tristura bezalako pentsamendu negatiboak eragiten dizkigunetan pizten da alarma. Bistara dezagun polizoia eta azter dezagun zentzua eta errealitatera egokituta.
  • Zehaztu zein neurritan diren objektiboak errealitateaz egiten ditugun interpretazio horiek eta zein puntura arte diren zentzuzkoak. Eta zein puntura arte ote diren gure baimenik gabe sartu diren eta arrazoirik gabe sufriarazten diguten polizoiak. Beldurra, angustia edo tristura bezalako pentsamendu negatiboak eragiten dizkigunetan pizten da alarma. Bistara dezagun polizoia eta azter dezagun zentzua eta errealitatera egokituta.

Nola aztertu pentsamenduak errealitatearekin bat datozen

  • Errealitateko zein datu objektibok indartzen edo atzera botatzen du errealitate hori?
  • Pentsamendu hori zein argudiorekin defendatuko genuke beste norbaiten aurrean?
  • Zein aukera dago pentsatzen den hori gertatzeko?
  • Beste norbaitek pentsamendu hori balu, zer esango nioke nik oker dagoela ikus dezan?
  • Hori ote da egoera interpretatzeko modu bakarra ala badago gehiago ere?

Nola aztertu egoera emozionalean eta jokaeran eraginik duten

  • ¿Nire helburuak lortzen laguntzen dit?
  • Mesede ala kalte egiten dit?
  • Nola eragiten du nire aldartean?
  • Nola eragiten dio nire jokaerari?

Nola aztertu zer gertatuko litzatekeen pentsatzen dena egia balitz.

  • Pentsatzen dudana zuzena izanda ere, katastrofea ote da benetan?
  • Zein ondorio erreal izango luke niretzat, gertatuko balitz?
  • Hala izanda ere, normala da nigan hainbesteko eragina izatea?
  • Gertaera txar bat gertatzen bada, betirako izango da? ala aldi baterako?
Obsesiozko pentsamenduak bereiztu

Guztiok izaten ditugu maniak, kezkak edo pentsamendu errepikakorrak. Baina obsesioa gizarte harremanak zaildu edo eragoztera iristen bada, pertsonak askatasuna galtzen badu … nahaste obsesibo-konpultsibo baten aurrean egongo gara eta espezialistaren laguntza eska dezake horrek.

Pentsamendu irrazionalek konta ezin ahal ondorio izaten dute jasaten dituzten pertsonengan eta eurekin bizi direnengan. Katalogoa oso zabala da, eragozpenik txikienetatik hasi eta amaiera dramatikoetarainokoa. Eta hori guztia errealitatea distortsionaturik interpretatzeagatik. I. mendena Epicteto filosofo estoikoak adierazi zuen bezala, “gizakiak ez dira gauzen eraginez erotzen, gauzez egiten duten interpretazioaren eraginez baizik”. Edozein kasutan ere, obsesioei nola ihes egin eta pentsamendu irrazional eta distortsionatu horiei aurre egiten jakitea da interesgarriena. Eta, ondorioz, jokaera konpultsiboak gainditzea nola lortu. Psikologia zientifikoak, Ellis, Beck, Mahoney edo Golfried autoreen eskutik, Berregituratze Kognitiboa sortu du, pertsonek egoera jakin batzuetan edo beste pertsona batzuen inguruan dituzten interpretazio edo pentsamendu okerrak identifikatu, aztertu eta aldatzea helburu duen teknika psikologikoa.