Internet: Erabilgarria ala ezinbestekoa?

1 urria de 1999
Img editorial listado

Internet: Erabilgarria ala ezinbestekoa?

Gaur egun hainbat gauza lor daitezke Internet bidez: ikasketak edo lana etxetik bertatik egin, burura etor dakigukeen gairik espezifikoenaren inguruan dokumentatu, irteteko bikotekidea bilatu, gure hobby-ari buruzko iritziak edozein herrialdetako ezezagunekin kontrastatu, diskoak, liburuak edo baita janariak ere erosi, oporretako bidaia prestatu eta kontratatu, atzerriarekin modu merkean elkarrizketa telefonikoak mantendu, mezuak bidali bai gure etxekonekoari eta munduaren beste muturrean bizi den lagunari, argitalpenak irakurri (egunkarietatik hasi eta aldizkari edo liburuetaraino), azken orduko ikerketa zientifikoen berri eduki,… Internetek baditu, gainera, beste abantaila batzuk: erabilerraza da, eta egunetik egunera hobea da eta hobeto antolatua dago. Merkea da, bestalde, gunerik gehienetako irispidea doakoa baita, posta elektronikoa erabiltzeak apenas ezer balio duen eta Sarera konektatuak egoteko telefono-deia besterik ez da ordaindu behar, pixkanaka merkatuz joango dela baitirudi. Eta asko ugaldu dira Sarera konektatzen gaituzten doako zerbitzariak.

Interneten erabilgarritasuna frogatzeko aukera eduki dugu CONSUMERen. Hilero milaka kontsumitzaile sartzen dira gure aldizkari elektronikoan, eta nahi izanez gero 1998ko urtarriletik aurrera CONSUMERen argitaratutako edozein informazio kontsulta dezakete. Baina ez da hori guztia: zuek, irakurleok, gero eta gehiago jotzen duzue Internetera zuen iritziak, iradokizunak, eskabideak, argitaratzeko gutunak, etab. guri bidaltzeko (revistaconsumer@eroski.es). Ez gutunazalik, ez seilurik, ezta gutunik ere erabili behar izan gabe. Eta guretzako ere modu ordenatuan, berehala eta merke erantzuteko modua ematen digu, gure mezua jasoko duzuen ziurtasunarekin. Zorionez, etxeko ordenagailuen kopurua eta Interneteko erabiltzaileena etengabe ugalduz doaz. Bi mila irakurletik gora izan dira “Orreagatik Santiagora” izeneko CONSUMERen Gida Praktikoa etxean jaso dutenak, e-mail baten bidez (Internet bidez egindako mezu elektronikoaren bidez) eskatu eta gero.

Ez da luze joango Internet bidez zerbitzu eta informazio gehiago eskainiko dizkizuegun arte. Internetera konektatutako ordenagailurik eskura ez dutenak lasai egon daitezke hala ere, ez dira geratuko eta gure ikerketa eta produktu informatiborik gabe. Dena den, datorren hamarkadan bere garaia bete-betean bizi nahi duen edonork, ordenagailua eskura eduki eta Interneten mugitzen jakin beharko du.