Tarifak konparatzea merezi
Enpresek sarri erabili izan dutelarik, automobila alokatzea partikularren artean geroz eta ohikoago bilakatu da: hauek, autorik ez daukatelako edo daukatena aukeratutako tokiraino iritsiko ez den beldur, atzerria bisitatu edo beren herrialdea zeharkatzea erabaki dutenean. Sektore berri horrek harturiko garrantziaz jabeturik, automobilak alokatzen dituzten konpainien (gehientsuenak, mundu osoan delegazioak dituzten multinazionalak) marketing departamentuek uda partean negozio-begia zabaldu eta patrika guztietara egokituriko eskaintzak egiten dituzte.
Automobila alokatzeko bi baldintza bete behar dira, ordea: gidariak 25 urte baino gehiago izatea eta gidatzeko baimenak, berriz, urtebetea. Horrezaz gainera, ibili beharreko kilometroak eta datak ahalik eta zorrotzen betetzea komeni izaten da, kontratua ez betetzekotan, dena baita zigor eta isun. Kontsumitzaileak kontuan hartu beharreko beste kontu bat: sektore honetako hornitzaile batetik bestera sekulako aldeak daude prezioetan: tarifak konparatzea merezi du.
Autoa alokatu aurretik…
Zain itzazu ibilgailua alokatzea erraztuko dizuten alderdi batzuk:
- Helmuga. Zenbat eta kilometro gehiago egin orduan eta gehiago ordaindu beharko. Ohikoena, bulegoan zenbat kilometro egin behar ditugun galdetzea izaten da; autoa itzultzean kopuru hori gainditu dugula ikusten badute, alokairua 3tik 6 zentimora bitarte garestiago kostatuko zaigu.
-
Aukeratutako automobilaren gama. Hartu dugun autoaren gamaren arabera ere aldatzen da prezioa. Hona tarifa batzuk:
- A gama: Opel Corsa motako txikiak, hiru atedunak, oro har. Prezioa: 235 eta 350 euro asteko (gehi BEZ, %16).
- B gama: Seat Ibiza, Renault Clio eta antzeko 5 atedun automobilak dira. Prezioa: 275 eta 400 euro asteko (gehi BEZ, %16).
- C gama C: Renaul Megane eta tankerakoak. Prezioa: 415 eta 480 euro asteko (gehi BEZ, %16).
- Gainerako gamak: exekutiboarena, luxuzkoa, minibusa, monobolumena edo kabriolet. Prezioak: 480 edo 500 eurotik aurrera, asteko (gehi BEZ, %16).
- Alokatutako autoan ibili behar dugun egun kopuru zehatza. Hitz emaniko egunetik aurrera, automobilaren entrega berandutzen den egun bakoitzeko, eginiko kilometroen araberako zigorra ordainduko da.
- Ibilgailua itzultzeko tokia. Autoa jaso den toki berean entregatzen ez denean (hori ez kontratuan, ez hitzez hitzarturik ez bazegoen) zigorrak ezartzen dituzte enpresa batzuek; zenbaitetan, bidaian goazela telefonoz abisua emateko aukera ematen digute.
- Lagunen kopuru zehatza. Bost lagunek bidaia luzea egin behar dutenean monobolumena alokatzeko parada ere kontuan hartzea komeni izaten da, euro batzuk garestiago kosta daitekeen arren, askoz ere erosoago gerta dakigukeelako.
- Gidarien kopurua. Ibilgailua lagun batek baino gehiagok gidatuko dutela aurreikusten baduzu, jakinaraz iezaiozu enpresari, nahiz eta gehixeago ordainduko duzun. Bestela aseguratzaile batzuekin arazoak izan zenitzake, ezbeharrik izatekotan, gidari doana kontratuko titularra ez bada.
- Ordaintzeko era. Nola ordaindu nahi dugun -eskudirutan ala txartelaren bidez- argi eta garbi adierazi behar zaio bulegokoari. Horrela ez dizute kobratuko kontratu osoaren prezioa fidantza kargatu duten txartelean, beste txartel batekin edo eskudirutan pagatzea nahiago baduzu.
Ibilgailuak alokatzeko baldintzak
- Ibilgailua alokatuko dizute baldin eta gidariak 25 urte baditu eta bere gidatzeko baimenak urtebetea.
-
Kontratua sinatzen duzun bulegoan kreditu txartel baten zenbakia eman beharko duzu: zor txartelik ez dizute inola ere onartuko. Agian, txartela alokairu enpresan utz dezazun eskatuko dizute: dena den, ez duzu horrela jarduteko obligaziorik eta, gainera, ez dela komeni txartela inongo establezimendutan uztea. – Automobila itzuli arte ez dizute zerbitzua kobratuko. Enpresako tekniko batek arreta osoz aztertu eta hitzarturiko baldintzak bete dituzun aztertuko du:
- Depositua bete erregai entregatu behar duzu, hartu zenuen bezala.
- Erregaia automobil horretarako egokia dela egiaztatuko dute; bestelakorik izan eta autoa kalteturik gertatzekotan, titularrak ordaindu beharko ditu kalteak. Depositua ia hutsik baldin badago, bete bitarteko erregaia gastuengatiko diru kopuru bat kobratuko dizu enpresak.
- Kilometro kopurua egiaztatuko dute. Autoaren gamaren arabera, gehiegizko kilometro bakoitza honela kobratuko zaizu:
- Gama apal edo ertainekoa bada (Seat Ibiza eta antzekoak) 0,009 euro kilometroko, gehi BEZ %16.
- Gama ertain edo garaikoa bada (Opel Zafira, adibidez) 0,13 euro kilometroko, gehi BEZ %16.
- Entregatzeko orduari dagokionez, hitzartutakoa betetzea komeni zaizu. Adierazitako ordutik 59 minutu itxoingo dizute, kortesiaz. Hortik aurrera, konpainiak finkaturiko zigorra ordaindu beharko duzu.
- Trafiko eta aparkatzeagatiko isunak kontratu-egileari ordaindu beharko dizkiozu. Espainian, titularraz gainetiko gidari bakoitzeko 5 euro (gehi BEZ) kobratzen dute eguneko, 52 eurora arte gehienez ere.
- Konpainia gehienek eskiak eramateko parrillak, haurtxoentzako berariazko aulkitxoak eta antzekoak dauzkate: haurrentzako aulki horietako bat alokatzea 5 euro (gehi BEZ) kostatzen da eguneko.
Ibilgailua alokatzearen tarifan, bertan doazen titularraren eta gainerako bidaiarien istripu, heriotza, lapurreta edota bestelako kalteak estaltzen dituen gutxieneko asegurua sartzen da beti. Horregatik berariaz dirurik ordaindu behar ez den arren, ohiko kontua da ibilgailuaren araberako frankizia izatea: B gamako auto batena, adibidez, 480 eurokoa izan daiteke. Horrek esan nahi du konponketa merkeenak, Eso significa que es probable que las reparaciones más económicas, normalmente siniestros de poca entidad (rotura de un faro, pequeñas abolladuras o rozaduras que dañan la pintura), corran a cargo del cliente.
Respecto a las condiciones del seguro a todo riesgo, varían enormemente en función de la empresa de alquiler. En algunas este seguro es gratuito, pero en caso de siniestro aplican una fraquicia, nunca inferior a 150 euros. Otras, en cambio, cobran aparte el seguro a todo riesgo y no fijan franquicia alguna para los partes de accidente. En estas últimas, un seguro de estas características con un coche de la gama C puede llegar a costar 200 euros, dependiendo de los días de alquiler.