Ura, bitaminak eta mineralak, larruazalaren aldeko
Larruazala egoera onean mantentzea herentzi faktoreen eraginak eta gaixotasunik (dermatitis, psoriasis eta antzekoak) ez izateak garrantzi handia dutelarik, haren itxura ederra guk eskaintzen diogun arretaren ondorio da, hein handi batean. Saihets egitea komeni diren alderdietako batzuk, babesik gabe eguzkitan luze egotea, aire egokitua, tabakoa, inguruneko kutsadura eta bizimodu desegokia (elikabide okerra, eserita bizi izatea, estres emozionala…) eta beste hainbat daude. Bizimodu egokia izan eta elikadura orekatua hartzea, aitzitik, biziki lagungarriak izango ditugu gure azala osasuntsu agertuko bada. Gure elikaduran, ura ez ezik, bitaminak (A, B, C eta E) eta mineralak ere (selenioa, zinka, burdina, etc.) sartu beharko ditugu.
Larruazaleko alterazioak
Etengabe ari zaigu berritzen azala, 28 egunean behin aldatzen dugu eta. Pertsonak, bizitza osoan zehar, ehun bat kilo epidermis-zelula ekoizten omen ditu. Etengabeko larru-berritze horri aurre egiteko mantenugaien ekarpen jarraikia egin behar izaten dugu: ezinbesteko elikagai horien gabeziak, bestela, azalaren hazkuntzan eta itxuran alterazioak ondorioztatuko ditu. Horrenbestez, horien denen ekarpen zuzena bermatzen duen elikabidea larruazala osasun egoera egokian edukitzen, zimurrak prebenitzen edo urritzen eta freskotasuna mantentzen lagunduko gaitu.
Ura, funtsezkoa
Larruazalak biziki beharrezkoa duelarik, hidratazioa zuzenean edan zeharka irensten ditugun elikagaien urari esker erdiesten dugu. Izan ere, fruta eta barazki gehienek, 100 gramotik 90 ura dutenez, komeni izaten da horrelakoak elikabidean sartzea, era horretan eta ia konturatzeke, premiazkoa dugun ur gehientsua hartzen dugulako. Gogoan izan, likido galerak orekatu eta hidratazio-maila egokia mantentzeko, egunero 1,3 litro ur eta likido hartu behar izaten dugula. Horrela larruazala ederki hidrataturik egongo da eta kaltegarri dituen toxinak erraztasun handiagoz suntsituko ditugu.
Larruazal ederki egituratu eta leun mantentzeko nahitaezkoak diren mantenugaiez hornitzen gaituzte.
Non daude?
- Gantz azidomonointsaturatuak: oliba olioan eta aguakatean
- Gantz azidopoliintsaturatuak: hazi olioetan, fruitu siku oliotsuetan, arrainetan (urdinean, batik bat).
- E bitamina : landare olio eta fruitu sikuetan, galorratzean, onagra-olioan, laboreen hozi eta labore integraletan, hosto berdedun landarezko batzuetan. E bitamina antioxidatzailea da, eta uda partean (eguzki izpiak medio, “zahartze orban” izenekoak sortzeko arrazoietako bat dira) ugaltzen diren erradikal askeen egintza kaltegarria neutralizatzen du.
¿Qué aportan y dónde se encuentran?
- A probitamina edo beta-karotenoa: gure organismoan, premiak agindu ahala, A bitamina bihurtzen da eta, horrez gainera, antioxidatzailea da. Ugaria hosto berdedun barazki gorri, hori edo horixketan (azenarioa, kuia…) eta hainbat frutatan (abrikot, gerezi, meloi, melokotoi, nektarina eta antzekoetan).
- A bitamina: animali elikagaiek bakar-bakarrik daukate, hala nola gibela, esne-gantzak (esnegaina eta gurina), arrautza-gorringoa eta esneki osoak. Larruazalaren eta mukosen berriztapenean funtsezko eginkizuna betetzen du.
- Likopenoa: eragin antioxidatzaileko pigmentu honek tomateari berez daukan usaina daukana ematen dio; sagar, abrikot, sandia, papaia eta pomelo gorriaren mamian ere aurkituko dugu.
- C bitamina: antioxidatzaile indartsua izaki, kolageno ekoizpenarekin du lotura. Proteina honek azala leun eta zimurdurarik gabe mantentzen du. Bitamina honetaz geure burua hornitzeko modu egokiena, fruta eta barazki freskoak hartzea dugu, entsaladan, esate baterako. Piper, kiwi, zitriko, meloi, marrubi, masusta, fruta tropikal, aza, tomate eta bestetan, ugari-ugaria.
Larruazalaren osasuna mantentzeko ezinbestekoak diren bitamina, mineral eta proteinak dauzkate.
Azalaren egoera onari eusteko derrigorrezkoa den zelula-berriztapenean esku hartzen dute. Landarezko elikagai gehienetan ditugu: barazki, fruta fresko, fruitu siku, labore, lekale, garagardo-legamia eta gainerakoetan ez ezik, animali jatorrizkoetan ere: gihar eta erraietan, arrain eta itsaskietan, arrautza eta esnekietan.
Non bilatu?
- Azido foliko edo B9 bitamina:zelulen berriztapenarekin lotura duelarik, orri berdedun barazkietan ez ezik, lekale berde, hamaika fruta, gosaltzeko labore, gibel eta garagardo-legamian datza.
- B2 bitamina edo riboflabina: seborrearen kontrakoa. Esne eta esnekietan (jogurt, gazta, etc.) ez ezik, arrautza, haragi, arrain, gibel, lekale eta fruitu sikuetan (almendra, intxaurra…) dago.
- B3 bitamina edo niazina: keratinaren sintesian hartzen du parte. Ugaria haragi, arrain, errai, labore integral, fruta lehortuetan (abrikot idortu, piku melatu, datil eta antzekoetan).
- B5 bitamina edo azido pantotenikoa: larruazalaren osasunean eginkizun garrantzitsua du. Naturan erruz ugaria izaki, honen gabezia nekez sor daiteke, berariazko arazorik izan ezean.
- B6 bitamina edo piridoxina: epidermisa osatzen duten elementuetako baten (zinkaren) metabolismo egokiarekin du erlazioa. Arrain urdin, haragi, arrautza, fruitu siku, labore integral, banana, ziazerba, garagardo-legamia eta gakorratzetan ugaria.
Nabarmentzekoak…
- Selenioa: eragin antioxidatzaileko mineral hau hainbat tumore (larruazalekoa edo melanoma, tartean) agertzeko arriskua aritzearekin erlazionatua. Haragi, arrain, itsaski, labore, arrautza, fruta eta barazkietan ugari.
- Zinka:gure epidermisak zinka osagai duelarik, haragi, errai, arrain, arrautza, labore integral eta lekaleetan dago ugari.
- Burdina:honen gabeziak larruazala hits edo zurbil azaltzea ondorioztatzen du, hemoglobina (odoletan barrena oxigenoa eta karbono anhidridoa garraiatzen dituena) urritu egitearen seinale. Errai, haragi, arrain eta arrautzetan, garagardo-legamia, fruitu siku eta lehortuetan, lekale eta gosaltzeko laboreetan, eta hosto berdedun barazkietan, ugari. Arrautza eta landarezko elikagaietan ere badatza baina “ez-hemo” plegu kimikoan: era horretan gure organismoak ez du bestela bezain ongi aprobetxatzen baina, beste aldetik, C bitamina ugariko elikagaien xurgatze-maila areagotu egiten da.
- Sufrea: un keratinaren sintesian ezinbesteko minerala izaki, seborrearen kontrako eragina ere badu. Arrautza, esne eta esnekietan, labore integral eta garagardo-legamiatan ugari.
Larruazalaren funtsezko osagaiak dira.
Non bilatu?
- Dieta orekatua eginez, haragi, arrain, arrautza eta esnekiak ez ezik, lekale, labore eta fruitu sikuak tamainan hartzeak eragin mesedegarria izango du gure larruazalaren osasun eta itxura ederrean.