Eraginkortasun energetikoa eta erosotasuna nagusituz
Sukalde merkatuak inoiz baino aukera gehiago ematen dio egun erostunari. Izan ere, eskaintza ugari-ugaria denez, kontsumitzaileak etxerako zein hautatuko duen erabakitzeko unean zalantza ugari izan ditzake: indukziozko plakak, sukalde elektrikoak, gasezkoak eta bitrozeramikak dira orain hedatuenak. Horietako bakoitzak, jakina, erabiltzaileari ezartzen dizkion abantaila eta eragozpenak aintzat hartu behar dira erosketa egin aurretik. Aukeratzean, estetika hutsaren gainetik, plaka baliatuko duen pertsonaren ohiturak eta bestelako faktoreak ere lehenetsi behar ditugu: eguneroko bilera edo noizean behingoa, jatun gutxi edo talde ugaria, etc. Patrikan gastatzeko dagoenak ere baldintzatuko du erosketa alde batera edo bestera. Eta, noski, sekula baino gehiago baloratzen diren beste bi aspektu ere hartu behar dira kontuan: garbitzeko erraztasuna eta okupatuko duen espazioa.
Gasezko sukaldeak
Konbentzionalak:
- Abantailak: denetan merkeena da sukalde mota hau, bai plakaren prezioagatik, baita gasaren kostuagatik ere. Zeinahi motatako tresneriak balio du gasezko sutegian ezartzeko (altzairu herdoilezina, buztinezkoa, bitrozeramikarako bereziak, etab).
- Eragozpenak: butanokoei bonbona aldian behin aldatu behar izaten da, beste bat etxean eskuragarri edukita. Honelako plakak garbitzea lan latzagoa da bestelakoena baino. Aginteak integratuta ez egoteak garbiketa are eta zailago bihurtzen du eta, iristeko moduan ez dauden bazterretan, zikintasuna metatu egiten da. Aldian behin ikuskaritza gainditu behar izaten dute. Gasezko sukaldeen prezioak 100 eta 260 euro bitartean dabiltza.
Aurrekoetan ez bezala, oinarria ez da altzairuzkoa, beirazkoa baizik. Estetikoago eta modernoago diren arren, gasezko tradizionalek bezalako abantaila eta eragozpenak edukitzeaz gainera, garestiago dira: 160 eurotik gora.
Bitrozeramikak
-
Abantailak: garbitze eta mantentze errazekoak, seguruak (berez itzaltzen dira, berotasuna kontrolatzen duen termostatoa daukatelako, noiznahi tenperatura ertain eta jarraitua mantenduz.
- Eragozpenak: bitrozeramika mota batzuk garesti samarrak dira oraindik. Ez dute era guztietako ontzietarako balio.
Bitrozeramika motak
- Indukziozkoak. Uhin magnetikoen bidez funtzionatzen du. Berotasuna bat-batean sortzen da, baliatu nahi den erregailuko botoia sakatzean: beraz, honelakoetan elikagaiak berotzeko denbora (eta kontsumoa) gainerakoetan baino txikiagoa da. Plaka hauek piztuta daudela ez digute, esate baterako, eskua erreko, kristal azpian ez baitago inolako erresistentzia elektrikorik; hor dagoen bobinak, aitzitik, kristala zeharkatzen duen eremu magnetikoa sortzen du. Horrelako plakak komenigarriak dira ume txikiak dauden etxeetan. Hauek dira plaka mota guztietan gutxien kontsumitzen dutenak. Modelo eta tamainaren arabera prezioak aldatzen badira ere, 650 eta 1.300 euro artean kostatzen dira. Hauexek dira hi light motakoak seguruenik ordezkatuko dituztenak, baina prezioak behera egin beharko du, hori gerta dadin.
- Halogenoak. Erregailu halogenoak baliatzen dituzte hauek berotasuna sortzeko; erantzun azkar-azkarra dute baina ez berehalakoa. Hauen erabilerak potentzia handia (beraz, kontsumo handia) eskatzen du.
- Erradiatzaileak. Zaharkiturik geratu direnez, hauek dira egun gutxien saltzen direnak, baita merkeenak ere. Material isolatzaile baten gaineko helize edo kiribil itxurako aleaziozko piezek osaturiko erresistentzia erradiatzaileek sortzen dute beroa; sukaldeak 350 eurotik aurrera daude salgai.
- Hi-light plakak. Hauek agertu arte erradiatzaileak nagusi baziren ere, haiek beren lekua hauei utzi diete, erabat utzi ere. Erradiatzaileek baino dezente azkarrago berotzen duten hi light hauei “plaka azkar” ere esaten zaie. Egun, etxeetan hedatuenak direlarik, 255 eta 500 euro bitarteko prezioa dute.
Izenak iradoki bezala, gasez dihardute sukalde hauek eta elektrikoak baino dezente garestiagoak dira, baina hileroko argindarreko txartelean merkeago gertatzen dira, besteen aldean. Honelakoen eskaintza mugatua da, prezio biziagatik (100 euro inguru kostatzen dira hauek, elektrikoen prezioa 250 izaki) eta eraginkortasun energetiko ahulagatik.
Sukalde elektrikoak
Sukalde elektriko tradizionalak. Erregailuak, hainbat tamaina eta potentziatako burdinurtuzko plakak dira eta, erabiltzailearen premien arabera, erregulatu egin daitezke. Erregailuetako bat “azkarra” izan ogi, hau da, berotzeko denbora gutxiago behar izango duena. Ohiko kontua da, halaber, sukalde berean erregailu elektrikoak eta gasezkoak tartekatzea.
-
Abantailak: erosteko unean hauek dira aparailu merkeenetakoak (bestelako kontua da energi kontsumoa). Erregailuak poliki-poliki hozten direnez, hondar-berotasun horrekin elikagaia prestatzen amaitu daiteke.
-
Eragozpenak: bestelako plaken aldean elektrizitate kontsumo handia, bitrozeramikak (gasezkoak izan ezik) baino eraginkortasun energetiko txikiagoa. Hoztu eta berotzeko askozaz mantsoagoak, garbitzeko ere gehiago itxoin behar izaten da. Egun, 115 eurotik hasita eros daitezke honelako sukaldeak.
- Garbitze errazekoak dira Aski da zapi bat pasatzea, erregailua epeldutakoan. Honelako plakak garbitzeko berariazko produktuak erabil daitezke, azalera kaltetzen ez badute. Errasketa bat ere izaten dute, itsatsitako jaki-hondakinak bertatik suntsitzeko.
- Karga handiak jasaten dituzte. Hogeita bost kilo eta 18 cm-ko diametroko ontzia ezar daiteke horrelakoetan, inolako kezkarik gabe.
- Kolpeen aurkako erresistentzia. Kalitate probak egitean frogatu izan denez, plaka piztua dagoela, ia bi kiloko disko bat hainbat zentimetrotatik erortzen bada ere, ez dio plakari inongo kalterik eragingo.
- Bitrozeramiken dilatazio termikoko koefizientea beira arruntarena baino 90 aldiz txikiagoa da eta altzairu herdoilezina baino 190 aldiz txikiagoa.
- Seguruak dira. Berotasuna erregailu mugen barnean hedatzen da eta, gainera, bertan dauden argiek adierazten dute zein erregailu dagoen bero.
- Egosaldiak motagoak izaten direnez, plaka bitrozeramiko, halogeno edo erresistentzia elektrikoetan baino txikiagoa da energi kontsumoa indukzio plaketan.
- Plaka halogenoen eta indukziozkoen prezioa handia da: erregailu kopuruen arabera, 380 eurotik gora dabiltza.
- Honelako plaketan berariaz erabiltzeko tresneria eduki behar da: herdoilezinezko ontziek ez dute balio eta ontzi guztien ipurdiak lau-laua izan behar du.
- Aise urratzen dira eta elikagai jakin batzuk (azukrea, esate baterako) erregailu beroan erortzen badira, berehala garbitu behar dira, kalterik eragin ez dezaten.