Buruko arazoak Lehen mailako Arreta Zerbitzuetan
Hainbat arrazoi direla eta -Biztanleria zahartu egin da, bizimoduak aldatu, eta osasun sistemetan sentsibilitate handiagoa dago diagnostiko eta tratamendu prozesuekiko- buruko arazoen artean sartzen ditugun arazoak Lehen mailako Arreta zerbitzuko kontsultetan sartu dira bete betean, osasun sistemaren lehen mailan alegia. Eta ez da harritzekoa, egin berri diren azterketen arabera Europar Batasuneko 1-4 pertsonek mota honetako gaixotasunen bat dauka edo edukiko du, eta hamar pertsonatik batek, gutxienez, laguntza profesionala beharko du noizbait.
Horrek ez du esan nahi kasu guztietan gaixoa ospitaleratzea edo tratamendu luzeak jarraitzea eskatuko duen gaixotasun larria denik, ez eta atzera egiterik izango ez duen gaixotasunik denik. Kasu gehienetan, nahikoa da arreta berezia eskaintzea, eta horrela portaeraren, gogo-aldartearen edo oreka emozionalaren behin-behineko asaldura gaindituta geldituko da. Dena dela, afekziorik ohikoenak, behintzat Espainian, depresio erreaktiboak eta antsietate arazoak dira. Dementziak, dudarik gabe adinari lotuak daudenak, eta psikosia, eskizofrenia edo fobiak, laguntza profesionala behar duten patologien taulan sartzen dire.
Dado el perfil de las alteraciones más frecuentes, el apoyo del médico de familia debería ser suficiente para el correcto manejo de los problemas mentales más comunes y menos graves. Sin embargo, según el estudio ESEMeD/MEDEA, que evalúa la incidencia y abordaje de este tipo de trastornos en varios países de Europa, la proporción de personas que demandan atención por algún trastorno mental en la asistencia primaria en España (el 17%) es muy inferior a la observada en otros países como Bélgica o Dinamarca, donde casi la mitad de los pacientes atendidos por el médico de familia cumple con los criterios establecidos en la Clasificación Internacional de Enfermedades sobre salud mental. Incluyen la abulia (con descenso notable en la capacidad de iniciativa), la astenia (con merma de rendimiento en cualquier actividad, sea laboral o doméstica), la apatía (falta de interés y motivación por cuanto le rodea), el autismo y el aislamiento social (pérdida o negación de compañía) o asocialidad, que se acompaña de pérdida de autonomía y habilidades sociales.
Sarrien gertatzen diren alterazioen ezaugarriak ikusita, familiako medikuaren laguntzak nahikoa izan beharko zuen buruko arazo arruntenak eta arinenak kontrolatzeko. Halere, ESEMeD/MEDEA azterketaren arabera -azterketak trastorno hauek Europako hainbat herrialdetan duten eragina eta nola tratatzen diren aztertzen du- buruko arazoren bat dutelako lehen mailako arreta zerbitzuetan laguntza eskatzen duten pertsonen proportzioa Espainian, (%17) Belgika edo Danimarka moduko beste herrialde batzuetakoa baino askoz txikiagoa da, horietan familia medikuek atenditzen dituzten pazienteen ia erdiak buru osasunarekin lotutako Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenean ezarritako irizpideak betetzen du. Zerbitzu horietan, hain zuzen ere, abulia (iniziatiba gaitasuna nabarmenki murritzen duena), astenia (lanean edo etxean duen lan errendimendua murrizten duena), apatia (inguruan duenaren aurrean interes eta motibazio falta eragiten duena), autismoa eta bazterketa soziala (lagunik ez izatea edo izan nahi ez izatea) edo soziabilitate eza atenditzen dira, bai eta horiekin batera gertatzen den autonomia eta trebetasun sozialen galera ere.
Ezaugarri horiek elkartuta agertzen direnean, adina edozein dela, buruko arazoren bat egon daitekeela esan nahi du. Gainera, arazoa estigmatizatu egiten bada edota familian ezkutatzen bada, larriago egin daiteke, bai eta berriz gaixotasunean erortzea edo osatzeko denbora gehiago behar izatea ere.
Kalte emozionala eta fisikoa
Buruko arazoek, arinenek barne, kalte handiak eragin ditzakete gaixoengan eta ingurukoengan: disfuntzio psikikoa, oreka emozionalaren nahasdura, atarramendu intelektuala gutxitzea, gizartean egokitzeko arazoak, eta sufrimendua, bai berarentzat bai bere familiakoentzat. Osasunaren Munduko Erakundearen iritziz, ezgaitasuna eragiten duten gaixotasun nagusienetako bat da. Hori gorabehera, osasun sistema publikoek egiten dutena, Espainiakoek barne, ez da nahikoa. Osasun eta Kontsumo Ministerioak, «Estrategia en Salud Mental del Sistema Nacional de Salud» izeneko txostenean, onartzen du datu gutxi dagoela Espainian buruko arazoek dakarten lanaren gainean.
Hainbat azterlanaren arabera, buruko arazoak dituzten pazienteek beste guztiek baino kontsulta portzentaia askoz handiagoa dute. Bestalde, paziente horiek atenditzeko medikuek beraiekin denbora gehiago ematea beharrezkoa da, bai eta baliabide profesional asko kontsumitzea ere. Antsietateak eta depresioak eragindako trastornoak eta trastorno somatomorfoak dira mediku kontsultara gehien doazen ( urtean 12 bider baino gehiago) pazienteek dituzten trastorno usuenak. Gehienetan sintoma fisikoekin doaz medikuarengana, eta azterketek aurkakorik erakusten ez badute, gaixotasun edo trastorno organikoren bat dutela pentsa genezake. Sarri ematen diren koadro kronikoak dira, American Psychiatric Association erakundearen arabera somatizazioa, mina, hipokondria eta nahasmen disoziatiboarekin batera gertatzen direnak.
Azterketek diotenez, lehen mailako arreta zerbitzuetara doazen pazienteen %5ek honako kexak agertzen dituzten behin eta berriz kontsultan: zefalea antzekoak, bizkarreko mina, ondesteko mina, mina txiza egiterakoan, sexu kontuetan hainbat sintoma (dispaurenia edo sexu inpotentzia) edo sintoma pseudoneurologikoak (ikusmen lausoa, bertigoak edo zorabioak, afonia, irensteko zailtasunak), horiei lotutako morbilitate handiagoaz gain. Hain zuzen ere, hainbat gaixotasun, hala nola hipertentsio arteriala, obesitatea, dislipemia, kardiopatia iskemikoa eta neoplasia gaixtoak, izateko aukera handiagoa.