Roll-on eta spray motako desodoranteak

Roll-on motakoak, aukeran eraginkorrago

Azterlan honetako aerosol bakar bat ez da iritsi gehieneko kalitate globalera eta, areago, sprayak ez dira inongo ataletan roll-onak baino hobeak
1 uztaila de 2006
Img analisis 2 listado 143

Roll-on motakoak, aukeran eraginkorrago

/imgs/20060701/img.analisis-producto.01.jpgGizakiak egunero transpiratzen duen 1.300 mililitro horrek ia usainik ez du: larruazaleko bakterioak dira izerdia deskonposatzen dutenak eta bertako materia organikoak hartziarazten dituztenak, lurruntzean kiratsa hedarazten duten azido lurrunkorrak sortuz. Ur eta xaboiak substantzia kirats horiek suntsitu eta bakterioen ugalpena galarazi egiten dutenez, dutxatik irten berri garenean gure izerdiak ez du usainik. Higiene egoki baten eragina luzatzeko xedez, desodorante batzuek izerdi sekrezioa gelditzen dute, jarioa murriztuz, usaina disimulatuz, irtenikoa xukatuz edota bakterioen ugalpena galaraziz.

Transpiratzea ezinbestekoa da

Transpiratzea ezinbestekoa da, ordea. Fenomeno fisiologiko horri esker (muturreko kasuetan orduko litroa jariatzeraino irits litekeena) gorputzak zikinkeria kanporatu eta gorputzaren tenperatura egonkor mantentzen du, 36ºC inguru. Usain txarra suntsitzeak ez luke izerdiaren sekrezioa galarazi beharko.

Kalitatea eta prezioaren arteko relazio egokiena Sanex roll-onak ematen du

Zortzi desodorante aztertu dira oraingoan: horietako lau, roll-on motakoak, 50 mililitroko ontzian datoz; beste laurak, aerosol bidez dosifikatzen direnak, 200 mililitrokoak. Beraiek adierazten dutenez, denek murrizten dute izerdi transpirazioa, Sanex markako biek izan ezik. Prezioetan, batetik bestera ez dago alde handirik: roll-on merkeena (Sanex, 2,33 euro) garestiena (Dove, 2,64 euro) baino 33 zentimo gutxiago kostatzen da; sprayetan merkeenak (Nivea, 3,08 euro) garestienak (Dove, 3,51 euro) baino 43 zentimo gutxiago balio du. Kalitatea eta prezioaren arteko relazio egokiena Sanex roll-onak ematen du: bera da denetan merkeena, osoko kalitate on-onekoa izaki. Sprayko desodorantea nahiago duenarentzat, aukera hoberena Rexona da: “ongi” kalifikazioa lortu dutenetatik sprayrik merkeena baita.

Osaketa

Roll-on motako desodoranteen osagaiak (usaina ezabatzen duten ohiko substantziez gainera, noski) ura, perfumea (gorputz usaina kendu eta freskotasun sentsazioa emateko), olioa (produktua lehor ez dadin), emultsionatzaileak, lodigarriak eta bestelako eragileak dira: substantzia hidratatzaileak, leungarriak, lasaigarriak, bahitzaileak, antioxidatzaileak, humektanteak, pH-a doitzekoak eta disolbagarriak (dutxan, produktua suntsitzea errazten dutenak). Aerosolek, berriz, roll-onetako uraren partez, gas propultsatzailea eta, noski, gainerako elementuak disolbaturik dituen likidoa eroalea dauzkate.

Aluminio-gatzak dituenean, batik bat, azido samarra izan ohi da desodoranteen pH-a; gure azterketan lagin bakar bat ez da azidoegia eta, izan ere, batetik besterako aldeak ere ez dira handiak: 4,1etik (Sanex aerosola) 4,6era (Nivea roll-on) doaz.

Honelako produktuetan hiru desodorante aktibo dautza, bakoitzak berariazko eginkizuna bete behar duena: transpirazio eragozleak, bakterizidak eta usain-xukatzaileak. Transpirazioa galarazten duten elementuak zirkonioa eta aluminio gatzak dira, batik bat, eta hauen edukia produktu osoaren %5eraino iristen da zenbaitetan. Aluminio gatzen zeregina izerdi jarioa geldiaraztea da, transpirazioa galarazi gabe, proteinak prezipitatuz eta izerdi-guruinak estutuz. Oso litekeena da honelakoek arropa zikintzea, larruazala narritatzea eta poroak ixtea: beraz, larruazal delikatua duten erabiltzaileek hobe dute horrelako desodoranteak ez erabiltzea. Roll-on motakoek sprayek baino proportzio handiagoan daukate substantzia hori (Rexona laginean izan ezik: honetan, erlazioa antzekoa da). Sanex eta Dove laginen roll-onen edukiaren %4 aluminio gatzak da (marka beraietako roll-onetan proportzio hori ez doa 1,2tik gora Doven eta 0,1etik gora Sanexen).

Substantzia xukatzaile eta bakterizidak

Substantzia xukatzaile behinena talkoa da eta egindako izerdian bertan dihardu. Sanex markako bi laginek dauzkaten hauts horiek larruazalaren tolerantzia egoki-egokia erakusten dute baina, hori bai, izerdia xukatu baizik egiten ez dutenez, zeregin osagarri hutsa dute, ez dute desodorante gisa balio. Kiratsa sortarazten duten bakterioen kontra dihardute substantzia anti-entzimatikoek, zeharka jardun ere: bakterio horiek premiazkoak dituzten entzimak akabatzen dituzte eta. Alkohola bera ere bakterizida ahaltsua da eta, gainera, izerdiaren deskonposaketa galarazi egiten du, baina arazo bat du: larruazal delikatuko pertsonengan dermatitis alergikoak sortaraz ditzake: agian horregatik ez dauka alkoholik zortzi laginetatik bakar batek ere. Berez bakterizida diren substantziak triklosana eta farnesola dira: biek tokiko bakteriozko flora neutralizatu eta izerdia deskonposatzeko mekanismoa geldiarazten dute. Are eta eraginkorrago gertatzen dira bi horiek larruazal garbian aplikatuz gero.

Berariazko agenteak: substantzia hauek, produktuaren eginkizun behinenean eragin zuzena (kiratsa suntsitzea) ez badute ere, horren egintzaren osagarri dira. Nivea roll-on nabarmentzen da, txitosana (hidratatzailea) eta “Persea gratissima” (ahuakate olioa, leungarria; Nivea aerosolean ere hauxe datza) ezarri dituelako. Dove eta Rexona marketako roll-onetan “Helianthus annuus” dago (ekilore olioa, leungarria). Dove eta Sanex roll-on laginek edukiaren %3 glizerina daukate (gai hidratatzaile hau biziki preziatua da). Sanex roll-onek, horiez gainera, allantoine orbaingarria dauka eta Nivea aerosolek, tocopheryl azetatoa (E bitamina azetatoa: leungarria, hidratatzailea eta antioxidatzailea).

Larruazal sentiberako erabiltzailean desodorante eta transpirazio-eragozleek alboko eraginak izan ditzakete, hala nola ekzemak, dermatitisak, hiperpigmentazioa edo urtikaria. Horien ahalmen narritagarria egiaztatzeko “patch test” ezaguna egin zen, hots, boluntario batzuen sorbaldan, partxe herskari baten azpian produktu hutsa (gramo gutxi) ezarri eta, handik 48 ordutara larruazala narritatu den aztertu behar da. Dermatologo batek egiaztatu zuenez, azterturiko desodorante bakar bat ez da narritatzailea.

Osoko kalitatea

Desodoranteen azken kalitatea, azterketa honetan, hainbat probatako emaitzak elkartuz zehaztu da: gorputz usainik ezak, izerdirik ezak eta aluminio portzentajeak %20na osatzen dute; ondoren, aplikatu denetik 24 ordutara perfumearen iraupena dator (%15), hondarrik ez uztea (%10) eta aplikatzeko erraztasuna (%10); azkenean, glizerina kopurua (%5).

Emaitzarik hoberena (“oso ongi”) Sanex eta Dove marketako roll-onek erakutsi dute. Biek dauzkate substantzia aktibo asko eta ia ez dute larruazalean hondarrik uzten; aurrenekoaren perfumearen iraupena azpimarratzekoa da; bigarrenaren bereizgarria, aplikatu denetik 12 eta 24 orduetara besapean hezetasunik ez izatea. Nivea eta Rexona marketako roll-onek eta Dove, Rexona eta Sanex marketako aerosolek “ongi” kalifikazioa lortu dute. Nivea roll-on multzo honetan egokitu da, produktua aplikatu denetik 12 eta 24 orduetara hezetasunik agertu ez delako. Nivea spray, azkenik, “onargarri” hutsean gelditu da, proba denetan emaitza apal-apalak erakutsi dituelako.

Kontsumitzailearen iritzia

Hamar kontsumitzailek desodorante bakoitza egun batez galtzarbe bakarrean probatu zuten, produktuaren eraginkortasuna (bi besapeak konparatuz) baloratu ahal izateko. CONSUMER EROSKI.-k egin ohi dituen azterketa konparatibo denetan bezala, erabiltzaileek nolako produktua erabiltzen ari ziren jakin gabe egin zen proba.

Parametro behinena, produktua aplikatu denetik 12 orduetara izerdiaren jarioa gelditu edo murrizteko ahalmena neurtzen duena da; bertan eraginkorrenak Dove roll-on eta Sanex spray izan ziren; denetan apalenak, berriz, Nivea markako biak. Aplikatzetik 24 orduetara, Dove roll-onek eta Sanex sprayk lorturiko emaitza onei Sanex roll-on eta Rexona markako biak gehitu zitzaizkien (“ez zaitu abandonatuko” slogana berretsiz); denetan kaskarenak, berriro ere, Nivea eta Dove spray. Nivea eta Sanex roll-onen perfumea izan zen hobekien iraun zuena.

Dosifikatzeko unean Sanex da roll-onik aldrebesena. Dove eta Sanex aerosolek egiten dute hedapen homogeneoena eta Dove eta Rexona laginen lurrungailuaren presioa, berriz, egokiena. Produktu hauen ezaugarri desatseginenetako bat, aspaldian bederen, arropan eta larruazalean uzten zituzten hondarrak. Azterketako zortzi laginek, ordea, atal horretan ez dute akatsik agertu (Rexona roll-onek eta Nivea sprayk hondakin bakanik utzi zuten arren).

Laburbilduz eta Konparaketako taula

Laburbilduz

Lau desodorante roll-on formatuan (50 ml) eta beste lau aerosol (200 ml) aztertu dira oraingoan; horien prezioak 2,33 eurotik (Sanex roll-on) 3,51 eurora doaz (Dove spray). Sanex markako biak desodorante hutsak dira (usaina disimulatu egiten dute), ez dira, gainerakoak bezala, transpirazio-eragozleak.

Produktuon pH-a zuzena da eta antzekoa lagin denetan. Sanex, Dove eta Rexona roll-on laginek aluminio (transpirazioa eragozten duen osagai behinena) gehiago daukate. Sanex eta Dove roll-onek glizerola (hidratatzailea) dute. Lagin bakar batek ere ez du erabiltzailearen larruazala narritatzen.

Erabilera proban nabarmendu dira Sanex eta Dove marketako roll-onak. Nivea aerosola da denetan apalena. Produktua aplikatu denetik 24 orduetara eraginkorrenak Sanex markako biak, Rexona markako biak eta Dove roll-on dira.

Osoko kalitateaz ari garela, Sanex eta Dove marketako roll-onek “oso ongi” erdietsi dute, ondotik Rexona eta Nivea roll-onak eta Sanex, Rexona eta Dove aerosolak datozela (“ongi”). Nivea aerosola “onargarria” baizik ez da.

Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Sanex roll-onek eskaintzen du: bera da denetan merkeena, osoko kalitate “oso onekoa” izaki. Aerosola nahiago duenarentzat, berriz, aukera politena Rexona da: “ongi” kalifikazioa lortu dutenetan merkeena baita bera.

Produktuak SANEX NIVEA REXONA DOVE
Mota Roll-on Roll-on Roll-on Roll-on
Prezioa (euro litroko) 2,33 2,50 2,59 2,64
Formatua (ml) 50 50 50 50
pH-a 4,3 4,6 4,3 4,3
alumnioaa (%) 4,1 2,4 3,7 4,3
Glizerola (%) 3 Ez da atzeman Ez da atzeman 2,6
Larruazalaren tolerantzia Ez da narritagarria Ez da narritagarria Ez da narritagarria Ez da narritagarria
Eraginkortasun testaa (1 – 5)
Aplikatzean
Larruazalean hedatze homogeneoa
Lurruntze-presioa
bolarenren funtzionamendua 3 5 5 5
Handik 12 ordutara
Transpiraziorik eza 3 2 3 5
Handik 24 ordutara
Transpiraziorik eza 5 3 5 5
Metatzerik eza 5 5 3 5
Gorputz usaina disimulatua 3 2 2 3
Lurrinaren presentzia 5 5 3 3
Osoko kalitatea Oso ona Ona Ona Oso ona
Produktuak SANEX NIVEA REXONA DOVE
Mota spray spray spray spray
Prezioa (euro litroko) 3,10 3,28 3,51 3,08
Formatua (ml) 200 200 200 200
pH-a 4,2 4,1 4,3 4,3
alumnioaa (%) 3,4 0,1 1,2 1
Glizerola (%) Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman Ez da atzeman
Larruazalaren tolerantzia Ez da narritagarria Ez da narritagarria Ez da narritagarria Ez da narritagarria
Eraginkortasun testaa (1 – 5)
Aplikatzean
Larruazalean hedatze homogeneoa 3 5 5 3
Lurruntze-presioa 5 3 5 3
bolarenren funtzionamendua
Handik 12 ordutara
Transpiraziorik eza 3 5 3 2
Handik 24 ordutara
Transpiraziorik eza 5 5 3 3
Metatzerik eza 5 5 5 3
Gorputz usaina disimulatua 2 2 3 3
Lurrinaren presentzia 2 3 3 3
Osoko kalitatea Ona Ona Ona Onargarria

Banan-banan

Banan-banan

Sanex

/imgs/20060701/img.sanex-roll-on.jpgDesodorantea, roll-on. Larruazal osasuntsua Azal-babeslea
2,33 euro. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
Osoko kalitatea: oso ona
Aluminio edukia (transpirazioaren eragozle behinena) garaienetakoa da: %4,1. Badu glizerina (hidratatzailea). Eraginkortasuna neurtzeko testean, transpirazioa galarazteko gaitasun politekoa delako, hondarrik uzten ez duelako eta perfumeak irauten duelako.

Nivea

/imgs/20060701/img.nivea-roll-on.jpgDesodorantea, roll-on. Transpirazioaren eragozlea
2,50 euro
Osoko kalitatea: ona
Eraginkortasuna neurtzeko testean, bolak ondo funtzionatzearren, hondarrik ez uztearren eta perfumeak irautearren gustatu zaie mahaikideei.

Rexona

/imgs/20060701/img.rexona-roll-on.jpgDesodorantea, roll-on. Activ reserve Oxygen. Transpirazioaren eragozlea
2,59 euro
Osoko kalitatea, ona
Aluminio edukia (transpirazioaren eragozle behinena) garaienetakoa da: %3,7. Eraginkortasuna neurtzeko testean, bolak ondo funtzionatzearren eta transpirazioa galarazteko gaitasun polita agertu duelako gustatu da.

Dove

/imgs/20060701/img.dove-roll-on.jpgDesodorantea, roll-on. Transpirazioaren eragozlea. Originala
2,64 euro, roll-onetan garestiena
Osoko kalitatea, oso ona
Aluminio eduki (transpirazioaren eragozle behinena) handienekoa da: %4,3. Badu glizerina (hidratatzailea). Eraginkortasuna neurtzeko testean, bolak ondo funtzionatzearren, transpirazioa galarazteko gaitasun polita agertu duelako eta hondarrik ez uztearren gustatu da.

Rexona

/imgs/20060701/img.rexona-spray.jpgDesodorantea, aerosola. Activ reserve Oxygen. Transpirazioaren eragozlea
3,10 euro. Aerosolean, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena
Osoko kalitatea: ona
Eraginkortasuna neurtzeko testean, lurruntze-presio egokia, transpirazioa galarazteko gaitasun polita eta hondarrik ez uztearren gustatu da.

Sanex

/imgs/20060701/img.sanex-spray.jpgDesodorantea, aerosola. Larruazalaren babesle. Azal osasuntsua
3,28 euro
Osoko kalitatea, ona
Aluminio eduki (transpirazioaren eragozle behinena) apalekoa: %0,1. Eraginkortasuna neurtzeko testean, hedapen homogeneoa, transpirazioa galarazteko gaitasun polita agertu duelako eta hondarrik ez uztearren gustatu da.

Dove

/imgs/20060701/img.dove-spray.jpgDesodorantea, aerosola. Original transpirazioaren eragozlea
3,51 euro, denetan garestiena.
Osoko kalitatea: ona
Eraginkortasuna neurtzeko testean, produktu hau aplikatzeko erraztasuna eta hondarrik ez uztea gustatu zaie mahaikideei.

Nivea

/imgs/20060701/img.nivea-spray.jpgDesodorantea, aerosola. Transpirazioaren eragozlea
3,08 euro, aerosolik merkeena
Osoko kalitatea: onargarria
Aluminio eduki (transpirazioaren eragozle behinena) apalekoa: %1. Ez da inongo atalean nabarmendu.