Ekipajea galtzea

Zeruetako burukominak

Aireportuetan maleten entrega geroratzeak eta ekipajeak galtzeak konpainiek konpondu beharreko arazoak sortarazten dizkigute
1 uztaila de 2006
Img consejo 2p

Zeruetako burukominak


Izan gogoan informazio hau, baldin eta:

  • Hegazkinean bidaia egitekoa bazaude
  • Inoiz ekipajea galdu badizute
  • Eskaini dizuten ordainarekin ados ez bazaude

/imgs/20060701/img.consejo.03.jpg Aireportuetan ekipaje osoen desagerpen misteriotsuek eta hagitz geroago izaniko agerpenek liburukote ugari beteko lituzke. Helmugara iritsitakoan maletak ez daudela, jatorriko aireportuan geratu direla edo planetako beste izkina batean daudela egiaztatzean haserre, gogaipen eta itolarriak nozitu dituzte milaka eta milaka bidaiarik. Horrelakoetan, egoeraren tamalgarria osatzeko, erabiltzaileari zor zaizkion eskubideak eta emango zaizkion ordainak ez ezagutzeak sorrarazten duen inpotentzia lagungarri agertzen da, noski.

Kontuan hartu beharreko lehen elementua: fakturatu dugun ekipajeari eraginiko kalteen -hondatzeagatik edo galtzearren- erantzulea aire konpainia da, non eta ekipajeak zeukan akats batengatik gertatu ez den. Atzerapenagatik ere beraiek erantzun behar dute, horrelakorik ez gertatzeko behar bezalako neurriak hartu dituztela edo neurririk hartzea ezinezkoa izan dela frogatu ezean. Diru-kopuruak eta baldintzak, nolanahi ere, konpainia batetik bestera aldatu egiten dira.

Europar batasuneko konpainiekin bidaiatzea

Airetiko garraio-enpresak Europar Batasuneko herrialdeetako batekoak badira, egun honako arautegia dago indarrean:

  • Fakturatutako ekipajean eraginiko kalteak Zure ekipajeak kalterik nozitu badu, jakinaraz ezazu bera jasotzen duzun unean bertan. Horrela jokatzen ez baduzu, dena zuzen dagoela ulertuko da. Horrenbestez, jaso bezain laster ekipajearen egoera arakatzea komeni izaten da. Hondamenik jazo bada, aireportuan zure konpainiak daukan bulegoan Ekipajean gertaturiko Irregulartasunen Partea (PIR) bete beharko duzu; agiri hau aurkezturik, jasotze datatik hasita zazpi eguneko epea duzu konpainiari ordaina erreklamatzeko. Bigarren pauso hau lehenengoaren ondo-ondoren egitea gomendatzen dute, aireportuan bertan, alegia.
  • Fakturatutako ekipajea atzeratzeaEkipajea agertzen ez bada, PIR hori bete beharko duzu. Bidaiariak bere maletak berandu jasotzen dituenean, erreklamazioarekin aurrera egiteko beste 21 egun ditu. Bigarren pausoan, konpainiari idazki frogagarria zuzenduko dio, eraginiko atzerapen eta hondamenengatik indemnizazioa eskatuz.
  • Ekipajea galtzeaNozituriko atzerapenagatik, PIR hori bete ondoren, ekipajea jasotzen ez badu, horren galera salatu ahal izango du interesatuak. Erreklamazio hau idazki frogagarri bat eginez bideratu beharko da.
  • Nozitutako kalte, atzerapen eta galerengatiko indemnizazioakBidaiari bakoitzak gehienez ere 1.000 “Giro-Eskubide Berezi” (DEG) eskatu ahal izango du non eta, ekipajea fakturatzean, bidaiariak garraiatzen denaren balioa jasotzen duen adierazpen berezia sinatu eta kopuru osagarri bat ordaindu ez duen. Batasuneko zeinahi herrialdetako konpainia batekin egiten badu bidaia, eta helmuga edozein dela ere, erabiltzaileak eskubide berberak izango ditu, denetan Montrealgo Hitzarmenean xedatutakoa aplikatzen baita.
  • Zer da “Giro-Eskubide Berezia”?Nazioarteko Moneta Fondoak finkatu eta egunero-egunero gaurkotzen da balio hori. Truke-tipoa Espainiako Bankuaren web orrian agertzen da (www.bde.es) eta egun euro batek 0″85 DEG balio du, hots, gehieneko indemnizazioa 1.200 euro izango da.
  • Ekipajeak kalteak jasan dituen denetan indemnizazioa jasotzeko eskubidea dago? Ez. Garraiolaria ez da erantzule izango, baldin eta kaltea naturari edo ekipajearen akatsen bati egotz badakioke. Atzerapenagatik ere ez dute indemnizaziorik ordainduko, hori ekiditeko neurri guztiak hartu direla edo neurririk hartzea ezinezkoa izan dela frogatzen bada.
  • Akordiorik iritsi ezean?Desadostasunaren arrazoia eskainitako diru-kopurua baldin bada, erabiltzaileak gehiago eskatu ahal izango du, bere motiboak argudiatuz (helmugan izaniko gastuak) eta hori dena txartel eta fakturen bidez zurituz. Hala eta guztiz, konpainiak indemnizazio altuagorik ordaintzeari uko egiten badio, erabiltzaileak bi urteko epea du epaitegietara jotzeko; epe berbera du erabiltzaileak, arrazoizkotzat jo ondoren, konpainiak inongo erantzukizunik onartzen ez duenean.
  • Epaiketara jotzeko abokatua ezinbestekoa al da?900 euro bitarteko ahozko epaiketa-demandak egiteko ez da beharrezkoa ez abokatua, ezta prokuradorea ere. Garraio-kontuez aritzeko, merkataritza alorreko epaitegietara joan beharko du.
  • Nolako informazioa eman behar du konpainiak?Saltoki den-denetan (Internet eta telefonoa barne) kasuan kasuko indemnizazioen muntaz, erreklamazioa egiteko epeez eta ekipaiaren berariazko balioa aitortzeko aukeraz informazioa emateko obligazioa dute konpainiek. Azken kasu honetan agiria eskuratzea -dagokion osagarria ordaindu ondoren- interesgarria gerta dakioke erabiltzaileari balio handiko zerbait baldin badarama.

Batasunaz kanpoko konpainiak direnean

Montrealgo Hitzarmena -EB-ko konpainien jarduera arautzen duena, alegia-, ondoko zerrendan agertzen diren herrialdeetako espazioko bi guneren artean (edo estatu jakin baten barruko bi guneren artean, eskala beste batean egiten bada ere) nazioarteko garraioan diharduten Europar Batasunaz kanpoko konpainiei ere aplikatzen zaie: Europar Batasuneko estatuak, Saudi Arabia, Bahrein, Barbados, Belize, Benin, Botswana, Bulgaria, Kamerun, Kanada, Kolonbia, Arabiar Emirerriak, Amerikako Estatu Batuak, Gambia, Japonia, Jordania, Kenya, Kuwait, Mazedonia, Mexiko, Namibia, Nigeria, Zeelanda Berria, Panama, Paraguai, Peru, Siria, Tanzania, Errumania, San Vicente eta Granadinak eta Tonga.

Horrelako kasuetan bidaiariaren eskubideak berberak dira. Gainerakoetan zer gerta litekeen jakiteko, eskatu informazioa konpainian.

Kalte handiagorik ez nozitzeko aholkuak
  • Fakturatutako ekipajean ez eroan dirua, bitxiak, botikak agiriak edota giltzak.
  • Ekipajean eraman ezin daitezkeen objektuen gaineko informazioa duzu www.aena.es orrian
  • Zeinahi gorabehera jazoz gero, erreklama ezazu unean bertan konpainiako mostradorean idatziz, PIR izeneko partea beteaz.
  • PIR, berez, ez da erreklamazioa, gorabeheren erregistroa baizik. Ez utzi egunak galtzen, egin lehenbailehen idatzizko erreklamazioa.
  • Gorde itzazu atzerapenak edo galerak eragin dizkizun gastu guzti-guztien txartel edo fakturak: arropak edo erabilera pertsonaleko objektuak erosteagatikoak, adibidez.