Ordutegi malguak eta zerbitzu pertsonalizatuak bai, baina tarifak goi-goitik
Tradiziozko irakaskuntza-zentro eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoez gainera, bada hizkuntza berriarekin ohitzeko beste modu bat ere: multimedia teknologian oin hartuta, akademia handietan indarrean dagoena, alegia. Hizkuntzen irakaskuntzan adituak direnek diotenez, metodo bakar batek ez du bermatzen ikasle guztiekin arrakasta lortuko duenik, ikasten ari denaren ezaugarri kognitibo eta pertsonalek eta motibazioak berebiziko eragina baitute azken emaitzan. Diziplina ahulez aritzen diren pertsonak, adibidez, klasera joatera behartu ohi dira eta horretarako betiko akademiak dira egokienak, bere ordutegi finko eta guzti.
Lotsati edo lagunkoi izateak, entzun edo ikusmenezko oroimen ona edukitzeak, ikasteko gauza izan edo ez izateak eta eginiko ikasketen mailak ere zehaztuko dute ikasle bakoitzari nolako metodoa komeni zaion. Akademia handien abantaila datza ordutegiaren malgutasunean (hau da, komeni zaion orduan doa ikaslea eskolak hartzera, horrelako ikastetxeak zabalik egoten baitira astelehenetik ostiralera goizeko zortzietatik gaueko hamarrak arte, etengabe; areago, batzuk larunbat goizean ere irekita daude) eta “neurrirako ikastaroetan”: ikaslearen ezagutza azterketa baten bidez neurtu ondoren, lortu nahi duen mailara iristeko bete behar dituen zikloak zehaztuko dira.
Era horretan, helburuak betetzeari dagokionez, ikaslea ez doa bere taldearen uztarpean, ez dago taldeak eginiko aurrerakadaren gatibu, ez du eskolarik galduko eta ez da atzean geratuko, ikasgelara joan ezean. Betiko akademien aurrean, honelako ikastetxeek dituzten eragozpenak begi-bistakoak dira: ikasleari galdatzen zaion diziplinarekin batera prezioa ere hartu behar da kontuan, tradizionaletan (matrikula 4.000 pezeta ingurukoa da eta hileko kuotak, berriz, 7.000koak) baino askozaz ere garestiagoa baita (25.000 pezetarainoko matrikula eta hilabeteko kuotak; hauek, ordainketa-motaren arabera, 14.000 pezetakoak izaten dira, gutxi gorabehera); esan gabe doa askoz ere merkeagoa dela hizkuntza eskola ofizialetan (azken gaitasun-mailara iristeko hartu beharreko urteko bost ikastaroen prezioa 31.000 pezeta ingurukoa baita).
Irakaskuntza-metodoari dagokiola, akademia handi horiek berrikuntza ekarri dute lanabesetan, ikastetxe tradizionalen aldean: multimedia ingurunea edo, bestela esateko, berariaz hizkuntzak ikasteko programa informatikoez hornituta dauden ordenagailuak erabiltzea. Sistema horri esker, norberak ikasketa era indibidualizatuan egin eta ordenagailuak akatsak zuzentzen dizkio. Metodo horren abantaila sekulakoa da, esate baterako, pertsona lotsatientzat: hauek soinu berriak bakardadean ahoskatzen ikastea nahiago izaten dute, talde-eskoletara gerturatu aurretik. Lan-erritmoa, gainera, ikasleak berak adierazten du. Eragozpena, berriz, ikaslea azkenean aspertuko duen ingurunean hainbat hilabetez irauteko monotonia da: honelako ikastetxeetako ikastaroak luzeak izan ohi dira eta ikasleak ordu asko eman behar izaten ditu ordenagailuaren aurrean, mota ber-bereko ariketak eginez.
Multimedia ingurunea edukitzeaz gainera, akademia hauek hamaikatxo ekitaldi antolatzen dituzte ikasten ari den hizkuntzaren praktika sustatzeko: txangoak, filmen emanaldiak jatorrizko bertsioan, tea hartzea, irlandar pub batean topaketa informalak, etab. Beste alde batetik, honelako multimedia akademiek sona handiko azterketen prestaketa ere bideratzen dizkiete ikasleei, hizkuntza jakin baten ezagutza-maila bermatzen duten egiaztagiriak eskatzen baitituzte enpresek. Ikastetxe handi horien ordaintzeko era hamaika zalantzaren iturri da eta, gainera, akademia tradizionaletan ohikoa denaz zeharo beste aldekoa da: handietan ikastaroak aurretiaz ordaintzen dira, dirutan, hiruzpalau epetan (aurrenekoa, ikastaroaren hasieran eta gainontzekoak, berriz, hurrengo hiru hiletan) edo banketxe baten bitartez finantzatuko da; banku horrek erabiltzaileari hilero-hilero 14.000 pezeta inguruko kuota pasako dio. Horrela, zentro handi horiek diru-sarrerak bermatuak dituzte, ikasleak eskolak bertan behera uztea deliberatzen badu ere.
Bai n by
- Hizkuntzak: ingelesa eta euskara Egutegi eta Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00ak arte; larunbatean, 10:00etatik 14:00ak arte.
- Ikasteko metodoa: bost ikastaro ditu: hastapenak, oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua eta Top Level. Bere premietara egokitutako programa berariazkoaren arabera dihardu ikasle bakoitzak, multimedia saioak, tutoretza espezializatuak eta mintzapraktikako eskolak tartekatuz. Ez da zertan akademiara joan: tele-ikaskuntzaz egin daiteke, ordenagailu bidez. Ikastaroaren iraupena 6 eta 8 hilabete bitartekoa da. Tarifak: 195.000 pezeta ikastaroko, matrikula barne, 6-8 hilabetetan egin beharrekoa. Ordaintzeko era:
- Emaitzen bermea: emaitzen arabera ordaintzen da, ez ordu-kopuruengatik. Astean hiruzpalau ordutan ikasiz aurreikusiriko epean ikasleak helburua erdiesten ez badu, hartara iritsi bitarte nahi adina orduz ikasi ahal izango du, kontratuak bermatzen dion bezala.
- Deskontuak: indarreko tarifaren gaineko %15eko deskontua egiteko sustapenak egiten dira. Astebeteko ikastaldia doan, inolako konpromisorik gabe, ikaslearen adiskide eta senideentzat. Enpresa eta kolektibo batzuetako langileei, %10-%15eko deskontuak.
Bla Bla n Company
- Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa, alemana, euskara eta espainola atzerritarrentzat.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 22:00ak arte; larunbatean, 10:00etatik 14:00ak arte. Ikaskuntza-metodoa: bost ikastaro dira: Hastapenak, Oinarrizkoa, Bitartekoa, Aurreratua eta Menperakuntza, horietako bakoitza sei urratsek osatua. Nolako maila duen ebaluatu ondoren, ikasleak bere buruari helburua adieraziko dio. Eskolak hartzera astean lau orduz joatea gomendatzen dute: hiru multimedia aretora eta beste bat, bertako irakaslearekin aritzeko. Horrela gaindituko da maila bakoitza aurrez adierazitako epean, hau da, zortzi hilabetean. Euskara eta alemanierazko ikastaroen iraupena luzeagoa izaten da maila batzuetan.
- Matrikula: 20.000 pezeta – Ikastaroak: 155.000 pezeta bakoitza Ordaintzeko erak:
- Emaitzen bermea: zortzi hilabete horretarako ikastetxeak adierazitako gutxieneko ordu-kopuruan eskolak hartzera joanez helburua lortzen ez bada, dirua itzuli ez baina ikastaldia beste lau hilabetez luzatuko da. Epe hori igarota ere, ikastaroko maila gainditzen ez badu (gomendaturiko eskola-orduak emanik) ikasten segi ahal izango du ikasleak, aprobatu arte. Kontratu bidezko bermea.
Cambridge
- Hizkuntzak: ingelesa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, 9:00etatik 21:00ak arte; larunbatean, 9:00etatik 14:00akl arte. Ikaskuntza-metodoa: nolako ezagutza-maila duen zehazteko sarrera-proba egin ondoren, zazpi mailetako batean sartuko da ikaslea. Eskola presentzialak (tokian tokiko irakasleek gramatika-azalpenak ematen dituzte bertan), multimedia aretoko ekinaldiak eta encounters edo mintzapraktikako eskolak tartekatzen dira. Maila gainditzeko epea bi urtekoa den arren, hiru hilabetez ere luza daiteke.
- Matrikula: 15.000 pezeta – Ikastaroa: 238.000 pezeta Ordaintzeko erak:
- Emaitzen bermea: ikastaroa bukatzeko epea bi urtekoa da, baina beste hiru hilabetez ere luza daiteke.
- Deskontuak: akademia honek deskontuak ditu bereizgarri. Finantzaketa ordaintzen den kontu korrontearen titularrak ikasle-taldekideak badira, denek aurreztuko dute matrikulan eta, gainera, ikastaroa (hilabeteetako kuotak, beraz) merkatu egingo zaizkie. Kontu berean zenbat eta ikasle gehiago izan, orduan eta gastu txikiagoa haietako bakoitzarentzat. Baina haietatik batek ikastaldia bertan behera uztea erabakitzen badu, oraindik irauten duten kontu-kideen kuota garestitu egingo da. Horrez gainera, aurreikusiriko bi urteak amaitu aurretik ikastaroa bukatzen duenak bere tokia beste norbaiti eman diezaioke. Ikasle berri horrek hileko kuotak bakarrik ordainduko lituzke, matrikularik gabe. Deskontu horien onuradun gertatzen direnek, ikasleei akademiak entregatzen dien materialaren parte bat elkarbanatuz baliatu behar dute. Deskontu korapilotsuak dira, oro har: beraz, hobe informazio ona zentroan bertan jasotzea.
Opening School of English
- Hizkuntzak: ingelesa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 22:00ak arte; larunbatean, 10:00etatik 14:00ak arte Ikaskuntza-metodoa: lau ikastaro daude, Beginners, Intermediate, Advanced eta Master, 15 maila edo urratsetan egin beharrekoak. Multimedia areto batean eskola indibidualak, irakasleekin tutoretzak eta talde murriztuetako eskolak tartekatzen dira.
- Tarifak Matrikula: ez dago halakorik, baina ikastaroa finantzatzea erabakitzen denean, ikasleak 20.000 eta 30.000 pezeta bitartean ordaindu behar izaten ditu, aldez aurretik. – Ikastaroa: 194.000 pezeta, 9 hilabeteko ikastaroak (hiru urrats) 222.000 pezeta urtebeteko ikastaroak (lau urrats)
- Deskontuak: sei urratsetako ikastaroa langabetuentzat, 24 hilabetetan egin beharrekoa, 50.000 pezetako deskontuarekin, guztirako munta 253.000 pezeta. Antzeko baldintzak 26 urtetik beherako gazteentzat Blue Joven (BBVA) txartelaren titular badira. Zentroko ikasle baten bidez beste batek izena ematen badu, honi 25.000 pezeta deskontatu eta ikasleari opari bat egingo zaio.
Wall Street Institute
- Hizkuntza: Ingelesa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean, 8:00etatik 22:00ak arte; larunbatean, 10:00etatik 14:00ak arte.
- Ikaskuntza-metodoa: sei urrats daude, guztira 17 maila. Multimedia aretoan ematen dira eskolak (ikasle bakoitzak bere mahaia daukala) eta, ondoren, bertako irakaslearekin, taldeka. Ikaslea zentrora doanean azterketa egiten du ingelesaren ezagutza ebaluatzeko. Horrez gero, bere buruari helburua adieraziko dio eta ikastetxean esango diote zenbat ikastaro egin behar dituen eta astean zenbat orduz joan beharko duen akademiara. Ikastaroa egiteko gehieneko epea 12 hilabetekoa da. Hala nahi duten ikasleek TOIEC azterketa (hau da, zentrotik kanpoko titulazioa, lortutako maila egiaztatzen duena) egin dezakete.
- Ikastaroak: 224.000 pezeta, matrikula barne, etapa edo hiru mailako ikastaro bakoitza.
- Emaitzen bermea: ikastaro bakoitzerako finkaturiko gutxieneko ordu-kopurua eginik, aurreikusiriko maila gainditzen ez badu, ikasleari dirua itzultzeko konpromisoa hartzen du zentroak, kontratu bidez.
- Deskontuak: unean uneko sustapenak, kolektibo jakinekiko akordioak (sendagile eta abokatuen kolegioekin, Club Lector 10 txartelaren titularrekin, etab), enpresa, funtzionario, unibertsitate eta abarrekin itun eta hitzarmenak.