Plantxa elektriko lurrundunak

Onenetako bat, denetan merkeena

Ongi aukeratzeko unean, lurruna eta erabiltzeko erosotasuna lehenetsi behar
1 martxoa de 2004
Img listado analisisb

Onenetako bat, denetan merkeena

Lurrunez hornituriko zortzi plantxa elektriko aztertu dira oraingoan. Horien prezioak biziki desberdinak dira: 41,79 eurotik (Fagor) 92 eurora (Siemens). Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Braun ProStyle SI8520 laginak eman du: bera da erabilera proba onena egin duena, hirugarren merkeen eta arinena, segurtasun arau guztiak betetzen ditu eta, gainera, gutxien kontsumitzen duena da.

Ehunak lisatzeko zortzi plantxek lurruna baliatzen dute: hori funtsezkoa da, emaitza egokia izan dadin. Plantxa bakoitzak berotzeko behar duen denbora laborategiak neurtu zuelarik, Siemens eta Solac (minutu bat eta gehixeago) dira “oso ongi” kalifikazioa merezi izan dutenak; ondotik Fagor, Ufesa eta Bosch (“ongi”) datozkie, bi minutuko mugan. Braun, Philips eta Rowenta “normal” kalifikaziora baizik ez dira iritsi, hiru minutu behar baitituzte berotzeko. Proba honetan Solac besteak ez bezala neurtu behar izan dute, lurruna ez baitu zola beroan ura ezarriz sortzen; izan ere, lagin honek, zolakoez bestelako termostato eta erresistentziak edukitzeari esker jaurtitzen du lurruna, are eta tenperatura epelenean dagoela ere.

Solac da 180º C-ra azkena iritsi zena (2 minutu eta 39 segundo); beste zazpi laginek minutu bat pasatxo aski izan zuten tenperatura hori hartzeko. Zolen materiala ezin izan da aztertu, horrelakoak osatzeko fabrikatzaile batzuek beraien formulak erabili dituztelako.

Zolan barrenako berotasunaren uniformetasunaz ari garela, Siemens, Solac eta Fagor dira onenak, atzean Philips, Ufesa eta Rowenta datozkie eta azkenean Braun eta Bosch agertzen dira (“normal”). Plantxak noiz arte jaurti lezakeen lurruna jakiteko, tenperatura handienean berotu ziren, lurrun gehien botatzen duten posizioan, “estra” prestazioa baliatu gabe: Rowenta laginak irabazi zuen balorazio onena (“oso ongi”) eta Braun eta Bosch “normal” agertu ziren.

Ur galeren emariari dagokionez, lagin bakar batek ez du horrelakorik agertu, tanta erortzea galarazten duen sistemaz hornituta baitaude zortziak. Erabilera proban egiaztatu zen bezala, erabiltzaileak lurruna neurrian kanporatzen duen plantxa nahiago izaten du (ez urri, ez gehiegi). Atal honetan egokienak Siemens eta Philips izan ziren; kaskarrenak, berriz, Braun eta Fagor.

Arin eta erabilerrazak

Plantxak arina behar du izan, berarekin lanean jardutea neketsu bihur ez dadin. Denetan arinenak Braun (1,3 kg.) eta Bosch (1,4 kg.) dira eta astunenak, aldiz, Rowenta (1,7 kg) eta Solac (1,6 kg). Egiazko elektrizitate kontsumoa, berriz, zeinek bere dokumentazioan adierazitakoa baino txikiagoa dute. Hari luzeena (bigarrena baino metro bat gehiago) Siemens laginak dauka: 3,5 metro; Fagor eta Rowenta markakoek 1,9 metroko haria daukate. Solac laginak bakarrik dauka 360 gradu jiratzen ez duen haria (180º bakarrik biratzen da). Buelta osoa biratzeko aukera ematen dute daude gainerako laginek, erabiltzailearen mesedetarako.

Plantxa berotzen ari den bitartean piztu eta behar bezalako tenperaturara itzaltzen den argia daukate denek. Plantxa entxufatua dagoen adierazteko argia, berriz, Solac laginak bakarrik dauka.

Ur deposituaren tamainak eragina du lisatzeko denboran, ura agortutakoan ostera bete eta berotu arte itxoin behar izaten baita. Braun laginak dauka depositurik txikiena (220 mililitro) eta ondotik Siemens, Fagor eta Bosch datoz (300 ml. inguru). Handienetan (Solac eta Rowenta) 400 ml. ur sartzen dira. Ehun zimurtuak hezetzeko ur ttanttak garastatzen dituen spraya daukate lagin guztiek. Fabrikatzaileen arabera, depositua betetzeko iturriko ura erabil daitekeen arren, hau gogorregia baldin bada (kare gehiegi badu) ur destilatuarekin disolbatzea komeni da, erdi eta erdi nahasiz. Urari ez zaizkio erantsi behar hainbat aditibo: almidoia, perfumeak, leungarriak edota karearen kontrako produktuak, aparatuan kalteak sor ditzakete eta. Karearen aurkako filtroa ere lagin guztiek badaukate ere, Braun da filtro hori ateratzeko aukera ematen duen bakarra; Philips eta Siemens laginak kare hondarrak garbitzeko sistemaz ere hornituak daude.

Erabilera proba

Ohiko hiru erabiltzailek probatu zituzten zortzi laginak hainbat ehun mota desberdinetan (kotoia, zuntz sintetikoa, artilea, etc.), fabrikatzailearen argibideen arabera. Horietako bakoitzak hainbat parametro baloratu zituen “gaizki” kalifikaziotik (puntu bakarra) “oso ongi” puntuazioraino (lau). Balioztaturiko atal bakoitzean lor zitezkeen lau puntuetatik bina atera zituzten lagin guztiek eta, gainera, emaitzak oso antzekoak izan ziren: onenetik okerrenerako aldea hutsa zen. Oro har, Braun, Siemens, Philips eta Bosch dira erabiltzaileei gehien gustatu zaizkienak, lurruna erregulatzeko aukera emateaz gainera arinenak direlako. Kaskarrenak (onargarriak baina) Fagor eta Rowenta, biak ere astunak baitira.

Erabilera proban bi alderdi neurtu ziren: batetik, eskuliburu, menu, kontrol eta ikonoen ulergarritasuna eta plantxaren ergonomia, pisua, egonkortasuna, kanpoko itxura, dimentsioak eta hariaren luzera ebaluatu ziren. Gehienez ere lau puntu erdiets zitekeelarik, onenak Bosch (3,4 puntu), Braun eta Siemens (3,3 puntu) izan ziren. Fagor eta Rowenta laginek proba gainditu bai baina 2,8na puntu baino ez zuten eraman.

Bestetik, erabiltzeko erraztasuna, lisatzeko abiadura eta eraginkortasuna, lurrun igorpena, langargailua, labaintzeko erraztasuna, garbitasuna eta gordetzeko erraztasuna balioztatu ziren. Bigarren atal honetako puntuazio hoberena Braun laginak eraman zuen (3,6 puntu), azkar lisatzeaz gainera, lurrun funtzio ona duelako, baina ur-bakantze proban huts egin zuen; ondotik Siemens, Philips eta Bosch (3,4na puntu) zetozen. Fagor (2,8 puntu), Ufesa eta Rowenta (biak 3na punturekin) izan ziren balorazio txarrenekoak.

Interferentziak

Etxeko gainerako aparatu elektrikoetan interferentziarik eragiten ote duten egiaztatzeko egin ohi den elkargarritasun elektromagnetikoko proba lagin denek gainditu zuten. Segurtasunari dagokionez, eginiko probetako bat ezohiko funtzionamenduari dagokiona da, zirkuitulaburra gertatzekotan ekipoak nola erreakzionatzen duen aztertzeko. Proba gaindituko badu, plantxak ez du kerik, garrik edo tenperatura arriskutsurik hartu behar, gehiegi berotutakoan. Atal hau gainditu ez duen lagin bakarra Fagor da, bere fusible termikoak saltatu egin baitzuen eta plantxa ketan hasi.

Siemens, Solac, Ufesa eta Bosch ez dituzte agertzen arauak xedaturiko derrigorrezko adierazpenak (urratze arina da hori, dena den). Gainontzeko probak (azalera inklinatuen gaineko egonkortasuna, atal aktiboetarako irispidea, ihes-korrontea, zurruntasun dielektrikoa, isolamendu egokia, parte eroaleen arteko inpedantzia, etc.) lagin guztiek aise gainditu zituzten. Siemens da segurtasun mekanismo baliagarri hau dakarren bakarra: zola gainean dagoela, hogeita hamar segundoan (edo, orpo gainean zutiturik, zortzi minutuan) mugimendurik detektatzen ez badu, automatikoki deskonektatzen da.

Hainbat segurtasun alderdiri buruzko informazio eta erabilerarako eskuliburuak dauzkate zortzi laginek. Denek dute garantia baina ez denek zuzen: 2003an indarrean sartu zen Legeak (adierazi edo ez adierazi, aparatu hauek guztiak erregulatzen dituena) xedaturiko gutxieneko bi urteak Braun, Philips eta Ufesa laginek bakarrik eskaintzen dute. Fagor laginak sei hilabete baino ez du ematen, Bosch eta Rowentak urtebetea, eta Solac markakoak urtebeteko garantia “normala” eta beste urte batekoa, piezak bai baina eskulana babesten ez duena. Siemens laginak dakarren bermeak indarraldia adierazten ez duenez, atal hau gainditzeke utzi du.

Tenperatura

Lisatze eraginkorra erdiesteko garrantzi handien duen parametroetako bat plantxako zolak hartzen duen tenperatura da. Termostato bakoitzak eskaintzen dituen hiru posizioetan zolako lau gune desberdinetan zen berotasuna neurtu zuen laborategiak. Lehendabizikoa (70ºC eta 120ºC artekoa) ehun sintetiko eta oso delikatuak lisatzeko erabiltzen da, gehienbat. Bitarteko tenperatura (100ºC eta 160ºC artean) zeta edo artilearen kasuan baliatzen da eta bizienean (140ºC eta 210ºC artekoa) kotoi edo lihoa lisatzen dira. Laugarrena, berriz, ekipoko gutxieneko tenperatura da.

Proba horretan, plantxa termikoki egonkorra den (hau da, zolako gune batetik bestera tenperaturan aldeak badiren) eta, era berean, posizio bakoitzari dagokionez, arauak xedaturiko gehieneko tenperatura gainditzen ote den (hortik gora, arropa kaltetu egin lezake eta) frogatu da.

Lagin guztiek proba gainditu badute ere, Braun, Solac, Philips eta Rowenta plantxek bertako termostatoek adierazten dituzten tenperaturetatik gertuenekoak eta emaitza egonkorrenak erdietsi dituzte. Proba hau egiteko, hogeita hamar segundoan mugitu gabe plantxa itzaltzen duen Siemenseko dispositiboa manipulatu egin behar izan zen.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Lurrunez hornituriko zortzi plantxa elektriko aztertu dira, beren prezioak oso desberdinak izaki: 41,79 eurotik (Fagor) 92 eurora (Siemens). Ehunetik zimurrak kentzen laguntzen du lurrunak eta lisatzea errazten, azkartzen du.
  • Fagor da ezohiko funtzionamenduan huts egin duen bakarra (zirkuitulaburra gertatzean, ketan hasi baita). Siemens, Solac, Fagor, Ufesa eta Bosch laginek ere ez dute segurtasun proba gainditu, baina lege urraketa arin batengatik (lurreko terminala behar bezalako ikurraz adieraztea). Siemens, Solac, Fagor, Bosch eta Rowenta plantxek ez dute legez derrigorturiko garantia ematen.
  • Solac, era independentean lurruna sortzen duen bakarra den aldetik, janzki delikatuak lisatzeko egokiena da. Siemens da automatikoki deskonektatzen den bakarra.
  • Egokitasun proba denek gainditu dute, Siemens lagina bereziki (“oso ongi”). Gainerakoek, “ongi” eta Braunek “normal” kalifikazioak lortu dituzte.
  • Erabilera proban gehienez lau puntu lor zitezkeelarik, onenak Braun (3,5 puntu), Siemens eta Bosch (3,4na puntu) izan dira. Beste muturrean, Fagor (2,8) eta Rowenta (2,9) dira.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Braun ProStyle SI 8520 da: erabilera proban onena izanik, segurtasun proba guztiak gainditu ditu eta hirugarren merkeena da.
Marca
Modeloa
Braun
ProStyle SI 8520
Philips
GC 4218
Bosch
Sensix comfort TDA 8301
Ufesa
Solium 80 PV4122
Prezioa (eurotan) 54,39 69,18 52,32 59,38
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
EEEko marka Bai Bai Bai Bai
Erabili eta mantentzeko argibideak Bai Bai Bai Bai
Garbitzeko informazioa Bai Bai Bai Bai
Segurtasun informazioa Bai Bai Bai Bai
Garantia 2 urte 2 urte Ez du betetzen 2 urte
Segurtasuna Onar
garria
Onar
garria
Ez da Onar
garria
Ez da Onar
garria
Elkargarritasun elektromagnetikoa (EMC) Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak
Pisua (kg) 1,304 1,481 1,389 1,438
Kontsumoa (W) 1560-1780 1630-1855 1670-1960 1830-2200
Hariaren luzera (m) 2 2,4 2,5 2,1
Hari lotunea / graduak Ardatz formakoa / 360º Ardatz formakoa / 360º Ardatz formakoa / 360º Ardatz formakoa / 360º
Deposituko edukiera AG 350 300 AG
Tenperatura erregula tzailearen posizio kopurua 4 4 4 4
Lurrun erregula garria Bai Bai Bai Ez
Karearen aurkako filtroa Bai Bai Bai Bai
Bere burua garbitzeko sistema Ez Bai Ez Ez
Deskonexio automatikoa Bai Bai Bai Bai
Lurrun “estra” funtzioa Ez Ez Ez Ez
Lurrun funtzioa, bertikalean Bai Bai Bai Bai
Tanten aurkako sistema Bai Bai Bai Bai
Funtzioa betetzeko egokitasuna
Zolaren tenperatura Egokia Egokia Egokia Egokia
“Lurrun” moduan aritzeko berotze epea Normal Normal Ongi Ongi
“Lurrun” moduan iraupena Normal Ongi Ongi Ongi
Berotzeko epea (minutuak) 1:06 1:05 1:14 1:05
Tenpera
turen banaketa zolan
Normal Ongi Normal Ongi
Ur masa, lainoztatzeko Normal Oso Ongi Ongi Ongi
Erabilera proba (1 – 4) 3,5 3,3 3,4 3,1
Osoko kalitatea Ongi Ongi Ongi Ongi

AG: adierazi gabe

Marca
Modeloa
Solac
Evolution P 216
Siemens
TB 11320
Rowenta
Perfect Dx9100
Fagor
Cima PL-2200
Prezioa (eurotan) 70,68 92 81,17 41,79
Kontsumitzailea- rentzako informazio eta babesa
EEEko marka Bai Bai Bai Bai
Erabili eta mantentzeko argibideak Bai Bai Bai Bai
Garbitzeko informazioa Bai Bai Bai Bai
Segurtasun informazioa Bai Bai Bai Bai
Garantia Ez du betetzen Ez du betetzen Ez du betetzen Ez du betetzen
Segurtasuna Ez da Onar
garria
Ez da Onar
garria
Onar
garria
Ez da Onar
garria
Elkargarri
tasun elektro
magnetikoa (EMC)
Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak
Pisua (kg) 1,630 1,474 1,7 1,515
Kontsumoa (W) 2065-2180 1780-1920 1630-1900 1729-2020
Hariaren luzera (m) 2,5 3,5 1.9 1,9
Hari lotunea / graduak Kulunka
ria / 360º
Ardatz formakoa
/ 360º
Ardatz formakoa
/ 360º
Ardatz formakoa
/ 360º
Deposituko edukiera 400 300 400 300
Tenperatura erregula
tzailearen posizio kopurua
4 4 4 4
Lurrun erregula
garria
Ez Bai Bai Bai
Karearen aurkako filtroa Bai Bai Bai Bai
Bere burua garbitzeko sistema Ez Bai Ez Bai
Deskonexio automatikoa Bai Bai Bai Bai
Lurrun “estra” funtzioa Ez Bai Ez Ez
Lurrun funtzioa, bertikalean Bai Bai Bai Bai
Tanten aurkako sistema Bai Bai Bai Bai
Funtzioa betetzeko egokitasuna
Zolaren tenperatura Egokia Egokia Egokia Egokia
“Lurrun” moduan aritzeko berotze epea (1) Oso Ongi Normal Ongi
“Lurrun” moduan iraupena Ongi Ongi Oso Ongi Ongi
Berotzeko epea (minutuak) 2:39 1:00 1:36 1:15
Tenperaturen banaketa zolan Oso Ongi Oso Ongi Ongi Oso Ongi
Ur masa, lainoztatzeko Ongi Oso Ongi Ongi Normal
Erabilera proba (1 – 4) 3,2 3,4 2,9 2,8
Osoko kalitatea Ongi Oso Ongi Ongi Eskas

AG: adierazi gabe

Banan-banan

Zortzi plantxa elektriko lurrundunak, banan-banan

Braun ProStyle SI 8520

  • 54,39 euro
  • Osoko kalitatea: ongi Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Denetan arinena (1,3 kg) eta energi kontsumo txikienekoa.
  • Erabiltzeko egokitasunean, “normal”.
  • Erabilera proban, onena: 3,5 puntu, 4tik.

Bosch Sensix comfort tda 8301

  • 52,32 euro.
  • Bigarren merkeena Osoko kalitatea: ongi Potentzia txikieneko bat. Ez du ematen bi urteko garantia, ezta derrigorrez agertu beharreko adierazpenak ere. Bigarren arinena. Ezaugarri teknikoetan eta erabiltzeko egokitasunean, ongi.
  • Erabilera proban bigarren onena: 3,4 puntu, 4tik.

Philips GC 4218

  • 69,18 euro Osoko kalitatea: ongi Potentzia handieneko bat.
  • Kare hondarrak garbitzeko sistema automatikoa. Ezaugarri teknikoetan eta erabiltzeko egokitasunean, ongi.
  • Erabilera proban, 3,3 puntu, 4tik.

Ufesa Solium 80 PV4122

  • 59,83 euro
  • Osoko kalitatea: ongi Potentzia txikieneko bat. Ez dauzka derrigorrezko segurtasun adierazpen guztiak. Lurrun mekanismoa ez du erregulatzeko modukoa. Erabiltzeko gaitasunez, ongi.
  • Erabilera proban, 3,1 puntu, 4tik.

Siemens TB 11320

  • 92 euro, denetan garestiena
  • Osoko kalitatea: oso ongi Potentzia handieneko bat.
  • Ez du adierazten garantia epea, ezta derrigorrezko segurtasun adierazpenik ere. Haririk luzeena eta bere burua garbitzeko sistema dauka. Berez itzaltzen da. Erabiltzeko egokitasunik onenekoa.
  • Erabilera proban 3,4 puntu 4tik (bigarren onena).

Solac Evolution P 216

  • 70,68 euro
  • Osoko kalitatea: ongi Potentzia txikieneko bat eta kontsumo handienekoa. Ez du bi urteko garantia ematen, ez du derrigorrezko segurtasun adierazpenik agertzen. Lurrun mekanismoa ez du erregulagarria eta hariaren finkatze txarrena dauka. Lurruna independenteki sortzen du. Berotzeko denbora gehien behar duena. Erabiltzeko egokitasunean, ongi.
  • Erabilera proban, 3,2 puntu, 4tik.

Rowenta Perfect DX 9100

  • 81,17 euro, bigarren garestiena
  • Osoko kalitatea: ongi Potentzia handieneko bat. Ez du bi urteko bermea ematen, ez du derrigorrezko segurtasun adierazpenik agertzen. Denetan astunena (1,7 kg). Ezaugarri teknikoetan eta erabiltzeko egokitasunean, ongi.
  • Erabilera proban, bigarren kaskarrena: 2,9 puntu, 4tik.

Fagor Cima PL-2200

  • 41,79 euro, denetan merkeena
  • Osoko kalitatea: eskas Potentzia txikieneko bat. Ez du bi urteko garantia ematen; ez du segurtasun arautegia betetzen, ezohiko funtzionamenduko proba gainditu ez baitu (ketan hasi zen). Bere burua garbitzeko sistema. Ezaugarri teknikoetan eta erabiltzeko egokitasunean, ongi.
  • Erabilera proban, kaskarrena: 2,8 puntu, 4tik.