Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Ikastetxe kontzertatuak publikoak baino hiru aldiz garestiago gurasoentzat

Ikastetxe pribatuak garestiagoak dira publikoak eta pribatu kontzertatuak baino, bistan da. Hala ere, ikastetxeen urteko prezioaren ideia zehatzago bat edukitzeko, txosten honetan, aztertutako eskola bakoitzak eskolatze, matrikula, homologazio kuota, eskola-aseguru, erizaintza, gelako material galkor, guraso elkarte eta eskola material (testu liburuak barne) kontzeptuetan kobratzen dituen kopuruak batu ditugu.

Zehaztasun bat

Azterketa hau egiteko ikastetxeak aleatorioki aukera dira. Hainbeste ikastetxe egonik, datuen errepresentagarritasuna gutxi gora-beherakoa izango da seguruenik. Beste arrazoi batzuk ere badaude: herrialde batzuetan ikastetxe pribatu asko dago eta beste batzuetan banakaren bat baino ez. Eta baliteke (nahi gabe) herrialderen batean ikerketarako ikastetxerik garestienak edo merkeenak, dirulaguntza gehien edo gutxien dutenak, edo modernoenak zein antzinakoenak hautatu izana. Muga horiek ahalik eta gehien murrizteko, mota bakoitzeko ikastetxe kopuru handi bat sartzen saiatzen gara, baina adierazgarritasuna ezin da beti absolutua izan. Hobea izango da, jakina, ikastetxe motei dagokienez, adibidez herrialde jakin bateko ikastetxe mota jakin bati dagokionez baino. Bestalde, CONSUMERek ikastetxeak kalifikatzeko erabili dituen parametroak objetiboak diren arren, ezin ukatu ez dela neurtu gurasoentzat garrantzitsu diren hainbat arlo -azpiegituren kalitatea, irakasleen kualifikazioa, ikastetxearen filosofia, haurren bilakaeraren jarraipena egiteko metodo pedagogikoak, aisialdi eta jantoki orduetako zaintzaile kopurua…- hori egitea zaila ezezik ezinezkoa ere badelako. Azken batean, ukiezinak eta konparatzeko zailak direlako azterketa honetatik kanpo geratu diren hainbat elementu.

Eskolaz kanpoko ekintzak, ikastetxe guztietan

Ia azterturiko ikastetxe guztiek aipatzen dute ikasturtean zehar eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituztela eta, zalantzarik gabe, kultura eta kirol arlokoak dira gazteenen artean arrakasta handiena dutenak. Orokorrean, ez da desberdintasun handirik antzematen ikastetxearen titulartasunaren arabera, ekintza mota horiek antolatzerakoan; baina ikasleekin atzerriko trukeak edo udalekuak antolatzerakoan, ikastetxe pribatuak -pribatuak zein kontzertatuak- nagusitu egiten dira publikoen aurrean, publikoek ez baitute tradiziorik ekimen horietan.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak