Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

: Ikastetxe kontzertatuak publikoak baino hiru aldiz garestiago gurasoentzat

Ikastetxe pribatuak garestiagoak dira publikoak eta pribatu kontzertatuak baino, bistan da. Hala ere, ikastetxeen urteko prezioaren ideia zehatzago bat edukitzeko, txosten honetan, aztertutako eskola bakoitzak eskolatze, matrikula, homologazio kuota, eskola-aseguru, erizaintza, gelako material galkor, guraso elkarte eta eskola material (testu liburuak barne) kontzeptuetan kobratzen dituen kopuruak batu ditugu.

Fitxa teknikoa

Fitxa teknikoa

  • 222 ikastetxe aztertu dira (115 publiko, 80 kontzertatu eta 27 pribatu) 12 herrialdetan: 14 Araban (7 publiko eta 7 kontzertatu), 15 Nafarroan (9 publiko eta 6 kontzertatu), 25 Bartzelonan (11 publiko, 10 kontzertatu eta 4 pribatu), 21 Murtzian (14 publiko, 6 kontzertatu eta pribatu 1), 23 Bizkaian (14 publiko, 8 kontzertatu eta pribatu 1), 8 Burgosen (4 publiko eta 4 kontzertatu), 16 Malagan (9 publiko, 4 kontzertatu eta 3 pribatu), 15 Kantabrian (8 publiko, 6 kontzertatu eta pribatu 1), 16 Gipuzkoan (8 publiko eta 8 kontzertatu), 24 Madrilen (12 publiko, 7 kontzertatu eta 5 pribatu), 18 Alacanten (9 publiko, 5 kontzertatu eta 4 pribatu), 27 Valentzian (10 publiko, 9 kontzertatu eta 8 pribatu).
  • 1999ko ekainaren 14 eta 30 bitartean, aztertutako 222 ikastetxeetako arduradunei egin zitzaizkien elkarrizketak telefonoz.
  • Azterketa egoki enfokatu eta datuak kontrastatze aldera, ikastetxeetako Guraso Elkarteetako ordezkariei ere kontsultak egin zitzaizkien.
  • Azterketan sartzen ziren herrialdetako Hezkuntza sailetan kontsulta egin zen, %100ean ikasleen ordainketekin finantziaturiko ikastetxe pribatuak zenbat ziren jakin ahal izateko.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak