Askotariko 40 jostailuren segurtasuna eta etiketak

Bostetik ia batek ez ditu betetzen segurtasun arauak, eta gehienek gaizki eman dute etiketa, edo hobeto eman lezakete

Aztertu diren 40 jostailuetatik 5 bakarrik dira proba guztiak gainditu dituztenak eta gainera zuzen jakinarazten dutenak ze urtetatik ze urtetara gomendatzen diren
1 abendua de 2008

Bostetik ia batek ez ditu betetzen segurtasun arauak, eta gehienek gaizki eman dute etiketa, edo hobeto eman lezakete

Jostailuek neska-mutilen irudimena suspertzen dute, pentsatzen irakasten diete eta berebiziko garrantzia duten haien bilakaeran. Puzzleak, peluxeak, panpinak, auto telegidatuak, mozorroak… Eskaintza oso ugaria da, eta jostailu mota bakoitzak ditu bere segurtasun arauak, eta gehien-gehienek aski zorrotzak, gainera. Arrazoia begi bistakoa da: ezin da jakin haurrek egoki erabiliko dituzten edo ez jostailu horiek, eta ezustekoak saihesteko, babes neurri handiak hartu beharra dago, haurrak baitira, izan ere, babesgabeetan babesgabeenak.

Berrogei jostailu aztertu ditugu laborategian, era askotakoak eta adin batentzat baino gehiagorentzat eginak (haur txiki-txikietatik hasi eta 14 urte artekoentzat). Horietako zortzik ez dituzte bete segurtasun arauak, eta ezin dira jo segurutzat. Honako hauek izan dira: Pepo Píntame, Boxing King eta Nenuco Mocosete panpinak; Barbie-ren sormen jostailua, iman eta eranskailuduna; Mickey Mouse margo zorroa; Giro Marketing & Sales helikoptero telegidatua; Imaginarium etxeko Diskman mikrofonoduna; eta Widmann pailazo txanoa. Emaitzak ikusi ondoren, ekoizleak eta Kontsumo agintariak jakinaren gainean jarri ditugu, produktu horiek merkatutik ken ditzaten

Diseinua eta osaera: ez pieza txikirik, ez ertz arriskutsurik

Pepo Píntame txakur urdin bat da, eta poltsa hori bat darama. Bolaluma berezi bat ere badu, urez betea, eta poltsaren gainean marrazteko erabiltzen da (ehunari kolorea aldatzen zaio hezetzen denean). Panpinari trakzio probak egin dizkiogu batean eta bestean, eta ongi gainditu ditu, baina poltsari egin dizkiogunean, hautsi egin da, eta zati txikiak geratu zaizkio solte (horiek irensteko edo arnasarekin barneratzeko arriskua dago). Jostailu hau 3 urtez azpiko haurrentzat egina da, eta adin horietan ohikoa izaten da neska-mutilak jostailuari tira egitea, eta, ondorioz, hautsi ahal izatea. Giro Marketing & Sales helikoptero telegidatuak ere ez du ongi erantzun: 48 newtoneko indarra egin diogunean, agerian geratu zaio helizearen ardatza, eta ertz arriskutsua izan daiteke hori. Arauak dio 60 newtoneko trakzioa jasateko gai izan behar dutela jostailuek.

Guk aztertu ditugun 40 jostailuetatik, bik imanak dituzte, baina Picadotty mahai-jolasak soilik betetzen du araua (aski iman handiak ditu, ez irensteko modukoak). Barbie-ren sormen jostailua da bestea, Clementoni etxekoa; oso iman txikiak ditu, eta haurrek irentsi egin ditzakete. Hori galarazita dago noski, eta, gainera, etiketan jakinarazi beharra dago zer kalte ekar ditzakeen objektu horiek irensteak, arauak hala esaten baitu. Sormen jostailu honek hori ere ez du betetzen.

Ftalatoak: toxiko galaraziak, baina oraindik erabiltzen direnak

20 jostailutan, toxikoen bila jardun gara, halakoak eduki zitzaketela iruditu baitzaigu, eta ftalatoak antzeman ditugu Mickey Mouse Club House-ren 56 margoko zorroan (Poessa etxekoa da) eta Boxing King panpina artikulatuan (Color Baby etxekoa). Konposatu kimiko toxikoak dira ftalatoak, eta plastikoen malgutasuna handitzeko erabiltzen dira. Hormonetan jokabide anormalak eragin ditzakete, eta antzutasuna ere bai, eta, ondorioz, arauak oso muga zorrotza ezartzen du: % 0,1 izan ditzakete, gehienez (kopuru hori baino txikiagorik ezin da antzeman azterketetan). Mickey Mouse-ren margo zorroak % 7,9 ditu ftalatoak, eta Boxing King-en panpinak, % 3,4. Jostailu horiek, berez, ez dira ahoan erabiltzeko edo hozkatzeko eginak, baina ezin da ziurtatu haur txikiek halakorik egingo ez dutela.

Azterketaren emaitzak Administrazioari jakinarazi zitzaizkion,
egoki jotzen dituen neurriak har ditzan

Aztertu ditugun 12 jostailu elektrikoetan, zirkuitulaburrak eragin ditugu. Duo Mic Imaginarium izeneko diskman mikrofonodunari eta Famosa etxeko Nenuco Mocosete-ri pilak berotu zaizkie, arauak onartzen duen baino gehiago (45 ºC berotzea onartzen du arauak). Segur aski, haurrek ez lukete zirkuitulaburrik sortuko jolasean ari direla, baina araua oso zorrotza da.

Jostailuek su hartzeko arriskurik baduten ere aztertu dugu, eta akatsak antzeman ditugu Widmann pailazo txanoan. Sugar bat jarri diogu txanoaren artilezko bolatxoari, bost segundoz, eta lau segundo behar izan ditu itzaltzeko, behar baino gehiago (arauak dio bi segundotan itzali behar duela). Garrak, gainera, 70 mm baino gehiagoko bidea egin du itzali aurretik, eta hori ere gehiegi da. Txanoaren ehunean, segundoan 24 mm egiten ditu garrak, eta ez lituzke 10 mm baino gehiago egin behar.

Etiketen arazoak

Etiketek adinaren inguruan egin dituzten aipamenetan, hobetzeko moduko gauzak aurkitu ditugu lautatik hirutan: esaten dute zein adinetatik aurrera erabil daitekeen jostailua, baina ez dute esaten gutxi gorabehera zein adin artekoa den. Zazpi jostailuk ez dute adinari buruzko aipamenik, eta bi jostailuren adin aipamenak okertzat jo ditugu: Imaginarium etxeko kometa, hegazkin itxurakoa, 3 eta 8 urte arteko haurrentzat dela esaten du etiketak, baina adituek nabarmendu dute 6 urtetik gorako haurrak soilik izan daitezkeela gai horrekin jolasteko (txikiagoek begira egon besterik ezin dute egin). Barrio Sésamo etxeko peluxeak, berriz, haurra jaio eta berehala erabiltzekoa dela dio, baina haurrak, gutxienez, 9 edo 12 hilabete eduki behar lituzke harekin jolasteko.

Etiketa guztien artean, Barbie-ren sormen jolas imandunak egin du arau-hausterik larriena. Segurtasun oharrak egitera behartzen du arauak, baina ez dauka bat bera ere. Beste akatsen artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: ekoizlearen edo inportatzailearen helbidea oker adierazia egon da A Salvo izeneko alfonbra-puzzlean (apargomazkoa da), Widmann-en txano ileordedunean, Graco etxeko haur kotxean, Mickey Mouse-ren margo zorroan eta Edurnezuriren txotxongiloetan. Barbie bizikletak aipamen batzuk falta ditu, haur bizikleten araudiak derrigorrezko jotzen dituen batzuk (akats hori saltokiaren ardura dela dio ekoizleak), eta Barrio Sésamo peluxeak ez du adierazten, jostailua haurrari eman aurretik, loturi-hari guztiak kendu behar zaizkiola.

Laburbilduz eta konparatzeko taula

Laburbilduz

  • 40 jostailu aztertu ditugu, hasi haurtxoen jostailuetatik eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat moduko jostailuetaraino. Denetarikoak hartu ditugu: elektrikoak, mahai-jolasak, mugitzen direnak, tradizionalak… Horietako zortzik segurtasun arazoak agertu dituzte, 21 jostailuk hobeto adieraz lezakete zein adinetan erabiltzeko diren, eta lauk soilik gainditu dituzte eskakizun guztiak.
  • Mickey Mouse House Club izeneko margo zorroak eta Boxing King panpina artikulatuak substantzia toxiko galaziak dituzte: ftalatoak antzeman dizkiegu, eta hormonetan gorabeherak sor ditzakete (antzutasuna ere bai, besteak beste).
  • Giro Marketing & Sales helikoptero telegidatuaren helizeak askatu egin dira eta ertz arriskutsu bat utzi dute agerian; Bizak etxeko Pepo Píntame panpinaren poltsa horia zati txikietan apurtu da trakzio proban, eta horiek irensteko edo arnasarekin barneratzeko arriskua egon liteke; eta Barbie-ren sormen jolasak, iman eta eranskailuekin datorrenak, plastikozko poltsa desegokiak ekarri ditu: behar baino txikiagoak eta meheagoak dira, eta haurra itotzeko arriskua egon liteke. Jostailu horrek, halaber, iman txikiak ditu, baina ez du ohartarazten zer-nolako kalteak sor daitezkeen horietakoren bat irentsita, nahiz eta arauak horretara behartzen duen.
  • Bi jostailuren pilek ez dute bete segurtasun elektrikoaren araua: zirkuitulabur bat eraginda, behar baino gehiago berotzen dira pilak. Famosa etxeko Nenuco Mocosote izeneko jostailuak eta Duo Mic de Imaginarium izeneko diskman mikrofonodunak (urdin kolorekoa da, botoi horiekin) eman dute arazo hori.
  • Widman pailazo txano ileordedunaren bolatxoak ez du bete segurtasun araua, arauak agintzen duen baino bi segundo gehiago behar izan baititu itzaltzeko. Sugarrak behar baino bide gehiago egin du, bai bolatxoan eta bai ehunean, eta behar baino azkarrago zabaldu da.
  • Adinari buruzko aipamen gehienak egokitzat jo daitezke, baina hobetzeko modukoak dira, ez baitute adierazten gehienez zein adin arte erabil litezkeen.
  • Honako lau jostailu hauek gainditu dituzte proba guztiak, eta adierazi dute behar bezain egoki zein adin tartetarako diren: Conecta 4, Los Lunnis-en mozorroa, Loro Molón eta Scalextric.
JOSTAILUA MARKA FABRIKATZAILEA / INPORTATZAILEA ADINA 1 ETIKETA / KONTSUMITZAILEENTZAKO INFORMAZIOA
2
DISEINUA ETA OSAERA 2
Panpina, mendi bizikletaduna Action Man Hasbro Iberia Egokia, mugatu gabe. + 4 urte Egokia Egokia
Tiro trebetasuneko jostailua Buzz-Bee Toys Coinju Egokia, mugatu gabe. + 6 urte Egokia Egokia
Alfonbra-puzzlea, goma-aparrezkoa A Salvo Estar a Salvo Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Arau-hauste arina Egokia
Panpina (haurtxoa) Baby Born Zapf Creations Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Sormen jolasa, igeltsu moldeekin, imanekin eta eranskailuekin Barbie Clementoni Egokia, mugatu gabe. + 7 urte Arau-hauste larria Erdi pareko arau-haustea
Barbie Mariposa panpina Barbie Mattel España Mejorable. + 3 urte Egokia Egokia
Bizikleta Barbie Stamp Care Products Arau-hauste arina 8 Egokia
Tunela, desmuntatzekoa Disney Josman Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Metalezko autoa Hot Wheels Mattel España Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Haur kotxetxoa Graco Tollytoys Limited (Hong Kong) Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Arau-hauste arina Egokia
Fisher Price sehaska zintzilikaria Fisher Price Mattel España Egokia. 0-5 meses Egokia Egokia
Kometa, hegazkin itxurakoa Imaginarium Imaginarium Desegokia. 3-8 urte Egokia Egokia
Conecta 4 mahai-jolasa MB Hasbro Egokia. + 6 urte Egokia Egokia
Diskman mikrofonoduna Imaginarium Imaginarium Egokia. 5-10 urte Egokia Egokia
Mozorroa Los Lunnis Josman Egokia. 1-3 urte Egokia Egokia
Jostailuzko jauregia Fantasy Palace Coinju Ez du adierazten Egokia Egokia
Borroka libreko panpina Boxing King Color Baby Egokia sin cerrar+ 3 urte Egokia Egokia
Fun Factory plastilina jolasa Play Doh Hasbro Iberia Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Geo-Trax jostailuzko trena Fisher Price Mattel España Mejorable. + 2,5 urte Egokia Egokia
Txano ileordeduna Widmann Widmann Ez du adierazten Arau-hauste arina Egokia
Juguete de arrastre con forma de helicóptero Bonny el Piloto V-Tech Egokia, mugatu gabe. + 12 meses Egokia Egokia
Helikoptero telegidatua Air Raiders Giro Marketing & Sales Egokia sin cerrar+ 8 urte Egokia Arau-hauste larria
Jolas elektrnikoa Pokemon Bandai Egokia sin cerrar+ 6 urte Egokia Egokia
Pintura zorroa Mickey Mouse Poessa Ez du adierazten Incorreccción leve Egokia
Jostailuzko motorra Feber Famosa Egokia, mugatu gabe. + 18 meses Egokia Egokia
Loro soinuduna Loro Molon Hasbro Iberia Egokia Egokia Egokia
Jolas manta, haurtxoentzat Chicco Artsana Mejorable. + 0 meses Egokia Egokia
Edurnezuriren txotxongiloak Once Upon a Time Crownwick Internationationl (Hong Kong) Ez du adierazten Arau-hauste arina Egokia
Maska argiduna eta eskularrua Spiderman Famosa Ez du adierazten Egokia Egokia
Panpina (haurtxoa) Nenuco mocosete Famosa Ez du adierazten Egokia Egokia
Patinetea Pocoyo Coloma y Pastor Egokia, mugatu gabe. + 3 urte Egokia Egokia
Margotzeko panpina Pepo Pintame Bizak Egokia Arau-hauste larria Egokia
Bainuko panpina Pocoyo Bandai Egokia sin cerrar+ 18 meses Egokia Egokia
Mahai-jolasa, irudiduna Picadotty Step Two Mejorable 3-6 urte Egokia Egokia
Marrazteko arbela Aquadoodle Bizak Egokia Egokia
Futbol zelaia Playmobil Geobra Branstätter Egokia sin cerrar+ 5 urte Egokia Egokia
¿Quién es quién? mahai-jolasa MB Hasbro Iberia Egokia, mugatu gabe. + 6 urte Egokia Egokia
Karrera zirkuitua, autoekin Scalextric Tecnitoys Egokia. + 4 urte Egokia Egokia
Sonajero con ventosas Sassy Diset Ez du adierazten Egokia Egokia
Peluxea Barrio Sesamo United Labels Iberica Desegokia. + 0 meses Arau-hauste arina Egokia
JOSTAILUA SUARI ZER ERANTZUN EMATEN DION 3 SEGURTASUN ELEKTRIKOA
4
TOXIKOAK5 FTALATOAK 6 IMANAK 7
Panpina, mendi bizikletaduna Egokia Egokia
Tiro trebetasuneko jostailua Egokia
Alfonbra-puzzlea, goma-aparrezkoa Egokia
Panpina (haurtxoa) Coreecto Egokia
Sormen jolasa, igeltsu moldeekin, imanekin eta eranskailuekin Arau-hauste larria
Barbie Mariposa panpina Egokia Egokia
Bizikleta8 Egokia Egokia
Tunela, desmuntatzekoa Egokia
Metalezko autoa Egokia
Haur kotxetxoa Egokia
Fisher Price sehaska zintzilikaria Egokia Egokia
Kometa, hegazkin itxurakoa Egokia
Conecta 4 mahai-jolasa
Diskman mikrofonoduna Erdi pareko arau-haustea
Mozorroa Egokia Egokia
Jostailuzko jauregia Egokia Egokia Egokia
Borroka libreko panpina Egokia Arau-hauste larria
Fun Factory plastilina jolasa Egokia
Geo-Trax jostailuzko trena Egokia
Txano ileordeduna Erdi pareko arau-haustea
Arraste jolasa, helikoptero itxurakoa Egokia Egokia Egokia
Helikoptero telegidatua Egokia
Jolas elektrnikoa Egokia
Pintura zorroa Egokia Arau-hauste larria
Jostailuzko motorra Arau-hauste arina
Loro soinuduna Egokia Egokia
Jolas manta, haurtxoentzat Egokia Egokia
Edurnezuriren txotxongiloak Egokia Egokia
Maska argiduna eta eskularrua Egokia Egokia Egokia
Panpina (haurtxoa) Erdi pareko arau-haustea Egokia
Patinetea Egokia
Margotzeko panpina Egokia Egokia Egokia
Bainuko panpina Egokia Egokia
Mahai-jolasa, irudiduna Egokia Egokia
Marrazteko arbela Egokia
Futbol zelaia
¿Quién es quién? mahai-jolasa
Karrera zirkuitua, autoekin Egokia
Txintxirrina, bentosaduna Egokia
Peluxea Egokia

* Jostailu guztietan neurtu dugu zer-nolako informazioa eskaini dioten kontsumitzaileari, zenbateraino diseinatu dituzten modu seguruan erabiltzeko, eta etiketan ageri diren adin mugak zenbateraino diren egokiak. Horiez gain, beste zenbait arriskuri buruzko azterketak ere egin ditugu: suari buruzkoak, elektrizitateari buruzkoak, gai toxikoen ingurukoak edo imanen ingurukoak (arriskutsu izan daitezkeela iruditu zaigunean).

1. Adina: Jolas eta heziketa gaietan aditua den talde bat bildu dugu, jostailuak azter ditzaten ikuspegi pedagogikotik eta erabilgarritasunaren ikuspegitik. Etiketan ageri diren adin mugen gaineko iritzia eman du talde horrek, eta adierazi du zenbateraino diren egoki horietan egiten diren gomendioak. Etiketak esaten duena eta adituek esaten dutena bat etorri ez arren hurbil samar badaude, etiketaren aipamen hori hobetzeko modukoa dela jarri dugu; Egokia, mugatu gabe jarri dugunean, esan nahi du jostailuak ez duela esaten zein adin arte erabiltzea komeni litzatekeen. Zenbait jostailuk honako legen oharrak egiten dituzte segurtasunaren arloan: “Jostailu hau ez da egokia 36 hilabete baino gutxiagoko haurrentzat”. Holakoak segurtasun ohartzat hartu ditugu guk, eta ez erabilera ohartzat.

2. Etiketa, diseinua eta osaera: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen dituzten honako arau hauek: EN 71-1, EN 71-5 y EN 14765.

3. Suari zein erantzun ematen dio: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako arau hau: EN 71-2.

4. Segurtasun elektrikoa: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako arau hau: EN 62115.

5. Toxikoak: adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako arau hau: EN 71-3. Honako toxiko hauek aztertu ditugu: Artsenikoa, Barioa, Kadmioa, Kromoa, Merkurioa, Beruna, Antimonioa eta Selenioa.

6. Ftalatoak: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako zuzentarau hau: 2005/84/CE.

7. Imanak: Hemen adierazi dugu zenbateraino betetzen duten honako erabaki hau: 2008/329/CE.

8. Barbie bizikleta erabilera oharren liburuxkarik gabe etorri da, eta ezin izan dugu egiaztatu adinari dagozkion oharrak ongi eginak ote dauden. CONSUMER EROSKI-k ezin izan du jakin noren ardura den hori, ekoizlearena edo saltokiarena.

Banan-Banan

Segurtasun arazoak dituzten 8 jostailuak

Barbie sormen jolasa, igeltsu moldeekin, imanekin eta eranskailuekin:

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 7 urtetik gorakoentzat.
  • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Ez da jostailu segurua. Imanak ditu, eta derrigor adierazi behar du zer-nolako kalteak etor daitezkeen -heriotza ere bai- imanak irentsita, baina ez dakar halako oharrik.
  • Plastiko malguarekin egindako poltsak ditu, baina arauak agindu baino meheagoak dira (0,02 milimetro dituzte, eta, gutxienez, 0,038 behar lituzkete, haurrak itotzeko arriskua saihesteko).
  • Etiketa gaizki emana du: jostailu kimikoek, nahitaez, ohar bereziak egin behar dituzte lehen laguntzei buruz, baina honek ez dakartza. Arauak onartzen duen baino txikiagoa da letra zenbaitetan.

Imaginarium dismak mikrofonoduna

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 5 urtetik 10 urte bitartekoentzat. Egokia da.
  • Ez du araua betetzen: zirkuitulabur bat sortzen denean, 45 ºC-tik gora berotzen da pila, arauak onartzen duen baino gehiago.
  • Etiketa gaizki emana du: jostailua garbitu aurretik transformadorea deskonektatu beharra dagoela jakinarazi behar du, arauak hala agintzen duelako, baina ez du egiten.

Boxing King borroka libreko panpina

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
  • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Ez du araua betetzen: ftalatoak dauzka, substantzia toxikoak, eta haur jostailuek ezin dute eduki halakorik, hormonetan gorabeherak sor baititzakete.

Widmann pailazo txano ileordeduna

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  • Ez du araua betetzen: txanoaren artilezko bolatxoari sugar bat jarri diogunean, bost segundoz, ez da behar bezain azkar itzali: lau segundo behar izan ditu, eta arauak dio bi segundotan itzali behar duela.
  • Garrak 70 mm baino gehiagoko bidea egin du itzali aurretik, eta hori ere gehiegizkotzat jotzen du arauak. Txanoaren ehunean, berriz, segundoan 24 mm egiten ditu garrak, eta, arauz, ez lituzke 10 mm baino gehiago egin behar.
  • Etiketa gaizki emana du: Etiketan CE ikurra ageri du, baina arauak agindu baino neurri txikiagoa du.

Helikoptero telegidatua

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 8 urtetik gorakoentzat.
  • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Ez du araua betetzen: helizeei 48 newtoneko indarra eginez gero, askatu egiten dira ardatzetik, eta ertz arriskutsuak uzten dituzte agerian.
  • Arauak dio 60 newtoneko indarra jasateko gai izan behar dutela.

Mickey Mouse margo zorroa

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  • Ez du araua betetzen: ftalatoak dauzka, substantzia toxikoak, eta haur jostailuek ezin dute eduki halakorik, hormonetan gorabeherak sor baititzakete.
  • Etiketa gaizki emana du: Inportatzailearen helbidea kanpoaldeko plastikoan¡dator, eta inon ez du esaten plastiko hori gordetzea komeni dela.

Pepo Píntame

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 18 hilabetetik gorakoentzat.
  • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Ez du araua betetzen: panpinaren poltsa horia zati txikietan puskatzen da tira eginez gero.

Arauak betetzen dituzten 21 jostailuak, baina adinari buruzko aipamenak hobetu behar dituztenak.

  1. Buzz-Bee Toys, tiro trebetasuneko jostailua
    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 6 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  2. Spiderman maska argiduna eta eskularrua:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  3. ¿Quién es Quién? mahai-jolasa:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du, 6 urtetik gorakoentzat.
  4. Action Man panpina, mendi bizikletaduna.

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 4 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  5. Baby Born panpina (haurtxoa):

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  6. Disney tunela, desmuntatzekoa:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  7. Hot Wheels metalezko autoa:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  8. Play Doh plastilina jolasa:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  9. Geo-Trax jostailuzko trena:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 2,5 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  10. Bonny el Piloto arraste jolasa, helikoptero itxurakoa:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 12 hilabetetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  11. Pokemon jolas elektronikoa:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 6 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  12. Once Upon a Time Edurnezuriren txotxongiloak:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  13. Fantasy Palace jostailuzko jauregia:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  14. Pocoyo patinetea:

    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  15. Pocoyo bainuko panpina:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 18 hilabetetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  16. Aquadoodle marrazteko arbela:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 18 hilabetetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  17. Playmobil futbol zelaia:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 5 urtetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  18. Sassy txintxirrina, bentosaduna:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  19. Chicco jolas manta, haurtxoentzat:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 0 hilabetetik gorakoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  20. Barbie Mariposa panpina:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.

    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  21. Picadotty mahai-jolasa, irudiduna:

    • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik 6 urte bitartekoentzat.
    • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.

Seguruak diren 6 jostailuak, baina etiketa gaizki emana dutenak

A Salvo alfonbra-puzzlea, goma-aparrezkoa

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
  • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Etiketa gaizki emana du: inportatzailearen izena ageri da, baina ez helbidea.

Barbie bizikleta

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: ez du ezer esaten.
  • Etiketa gaizki emana du: Erabilera oharren liburuxkarik gabe etorri da, baina ekoizleak esan du bazeukala, eta, agian, saltokiaren erantzukizuna dela akats hori.

Graco haur kotxetxoa

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik gorakoentzat.
  • Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Etiketa gaizki emana du: ekoizlearen helbidea ageri da, baina ez zein den inportatzailea Espainian edo Europako Batasunean. *Gainera, kotxetxoa muntatzeko oharrak ingelesez soilik daude.

Imaginarium kometa, hegazkin itxurakoa

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 3 urtetik 8 urte bitarteko haurrentzat.
  • Ez da egokia. 3 urteko haurrak txikiegiak dira kometa honekin jolastu ahal izateko, eta begira egon besterik ezingo lukete egin.
  • Etiketa gaizki emana du: CE ikurrak neurri txikia du, arauak agindu baino txikiagoa.

Feber jostailuzko motorra

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: 18 hilabetetik gorakoentzat. Ez du adierazten gehienez zein adin arte erabil litekeen.
  • Etiketa gaizki emana du: Klaxonaren pilak aldatu daitezkeela esaten du, baina ez du erakusten hori nola egin behar den.

Barrio Sésamo peluxea

  • Zein adinetako haurrentzat proposatzen du: jaioberrietatik aurrekoentzat.
  • Ez da egokia. Haurrak, gutxienez, 9 hilabete eduki behar ditu jostailu honekin jolasteko.
  • Etiketa gaizki emana du: ohar baten bidez jakinarazi behar luke lotura-hari guztiak bota egin behar direla jostailua haurrari eman aurretik.

Arau guztiak betetzen dituzten 5 jostailuak

  1. Sehaskarako Fisher Price zintzilikaria: Zein adinetako haurrentzat proposatzen du, 0-5 hilabete artekoentzat.
  2. Conecta 4 mahai-jolasa: Zein adinetako haurrentzat proposatzen du, 6 urtetik gorakoentzat.
  3. Los Lunnis-en mozorroa: Zein adinetako haurrentzat proposatzen du, urte batetik 3 urtera bitartekoentzat.
  4. Loro Molón loro soinuduna: Zein adinetako haurrentzat proposatzen du, 5 urtetik gorakoentzat.
  5. Scalextric, karrerak egiteko zirkuitua eta autoak: Zein adinetako haurrentzat proposatzen du, 4 urtetik gorakoentzat.