Etxe bakoitzak 4.400 euro gastatzen ditu batez-beste janaritan eta edaritan
Behera eta behera ari da kontsumitzaileen eroste-ahalmena. Herrialdeak dituen finantza-arazoek zamatu egin dituzte herritarrak, eta eusteko ere lanak ditu batek baino gehiagok. Eta, itxuraz, egoera ez da hobetuko epe laburrean: garestitu egin dira oinarrizko zerbitzuen prezioak (argia, garraioa…), zergak eta tasak ere igo egin dira (inflazioa bera baino gehiago) eta joera bera ari da gailentzen alde guztietan. Ondorioz, familiei gero eta zailagoa gertatzen zaie gastuei aurre egitea. Handik eta hemendik kentzen ari dira, eta elikadurari ere kendu izango diote; hala ere, oraindik ere elikagaietan joaten da familia bakoitzak duen aurrekontuaren zatirik handienetakoa. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) emandako zifren arabera, 2011. urtean familia bakoitzak, batez beste, 29.482 euro gastatu zituen, 2006. urtean baino %3,5 gutxiago. Batez besteko aurrekontu horretatik, %14 hartu zuten elikagaiek eta edari ez-alkoholdunek (bigarren lekuan ageri da atal hori, etxebizitza, ura, argindarra eta erregaia biltzen dituen atalaren atzetik).
EROSKI CONSUMERek sakon aztertu nahi izan du Estatuko familia bakoitzak zenbat gastatzen duen elikaduran, eta gastu horrek zer-nolako bilakaera izan duen 2006. urtetik aurrera. Azterketa hori egiteko, INEren mikrodatuak erabili dira, non 70 elikagai talderen informazioa ageri baita. Hamazazpi autonomia erkidegotako datuak erabili ditugu: Andaluzia, Aragoi, Asturiasko Printzerria, Balear uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.
Ondorio gisa esan daiteke janaria eta edaria oinarrizko beharrizanak direla, eta etxe bakoitzak, batez beste, 4.400 euro gastatzen dituela urtean (pertsona bakoitzak 1.700 euro). Haragitan joaten zaie diru gehien (aurrekontu osoaren %23 hartzen dute haragi mota guztiek) eta likoretan gutxien (ez da iristen %1era).
Euskal Autonomia Erkidegoan gastatzen dute diru gehien janariak eta edariak erosten, ia 5.000 euro etxe bakoitzeko eta 2.000 euro baino gehiago pertsonako. Gutxien, Extremaduran: ia 3.800 euro etxe bakoitzeko eta 1.400 euro baino zertxobait gehiago pertsonako.
Elikadura-beharrak asetzeko gastua murriztu egin da 2006. urtetik 2011ra: etxe bakoitzak %3 gutxiago gastatu du, nahiz eta pertsona bakoitzaren gastua %2 handiagoa izan. Produktu moten bilakaera aintzat hartuta, alde handiak ikusten dira batzuen eta besteen artean: olioak eta gantzak erosteko erabiltzen den aurrekontua %40 murriztu dute familiek bost urtean, eta, aldiz, kafe, te eta kakaoarentzat %24 gehiago bideratzen dute.
Urtean ia 4.400 euro
Etxe bakoitzak, batez beste, 4.361 euro gastatu zituen janaritan eta edaritan 2011. urtean. Bost urteko epean, esan bezala, %3 murriztu da aurrekontu hori, baina urtetik urterako bilakaera ez da izan gorabeherarik gabea: 2007. urtean, adibidez, handitu egin zen; hurrengo urtean apaltzen hasi eta 2009.ean nabarmen egin zuen behera; 2010ean eta 2011n berriz ere gora egin zuen, baina oso gutxi. Izan ere, 2006 eta 2011 artean jakien IPK %12 jeitsi zen eta alkoholik gabe edariena eta tabakoarena %54,6. Elikadurako gastua ez ezik, beste hainbat arlotakoa ere murriztu behar izan dute Estatuko familiek. Hona hemen adibide batzuk: arropak eta oinetakoak (%24); altzariak, tresnak eta etxeko beste gastuak (%23); garraioak (%23); hotelak, kafeak eta jatetxeak (%12); aisialdia, ikuskizunak eta kultura (%11); eta beste ondasun eta zerbitzu batzuk, besteak beste zainketa pertsonala, bitxiak eta aseguruak (%8,5). Beste batzuk, aldiz, handitu egin dira: etxebizitza, ura, argia eta erregaiak (%22); irakaskuntza (%12); edari alkoholdunak eta tabakoa (%9) eta osasuna (%0,9).
Gehiena, haragitan
Familiek dirua zertan gastatu duten ere jakin nahi izan du EROSKI CONSUMERek, eta produktuz produktu zenbateko gastua egin duten neurtu du. Diru gehien haragia erosteko erabili dute; zehazki, elikadurara bideratu duten aurrekontu osoaren %23. Gehien-gehien behi-haragia erosi dute, hestebeteak datoz gero, hegazti-haragia ondoren, ardikia eta txerrikia urrenak eta tripakiak azken-azkenik.
Ogia eta zerealak datoz ondotik (%15). Esnea, gaztak eta arrautza erosteko, %12 inguru erabili dute, eta berdin arraina erosteko ere. Fruten eta barazkien taldeak aurrekontuaren %9 hartzen du (patatak eta beste tuberkulu batzuk barne), eta ur mineralak, freskagarriek eta zukuek %5. Azkenik, gainerako produktuentzat %4 baino gutxiago izan da. Zifra horiei erreparatuta, argi dago ez datozela bat teoria eta praktika: gomendio dietetikoek esaten dute egunero jan behar direla berdurak, frutak eta barazkiak, eta arraina hobea dela haragia baino, eta gazta noizbehinka jan behar dela.
Ehuneko horiek eurotara ekarrita, honako zifra hauek ageri dira: urtean, batez beste, 1.024 euro gastatzen zituzten haragitan; 655 euro ogi eta zerealetan; 531 euro esne, gazta eta arrautzetan; 397 euro barazkitan (patata eta tuberkuluak barne); eta 393 euro frutan. Horietaz gain, ur mineralak, freskagarriek eta zukuek, batez beste, 205 euro eraman zituzten, azukreak, konfiturek, eztiak, txokolateak, gozoek eta izozkiek 170 euro, eta orain arte aipatu gabeko elikagaiek (saltsak, gatza, espeziak eta sukalderako belarrak; zopak, postreak egiteko prestakinak eta legamia; haurtxoentzako elikagaiak eta produktu dietetikoak) 136 euro. Azkenik, gainerako produktu sailetan 100 euro baino gutxiago joan zitzaizkien familiei: 98 euro olio eta gantzetan, 78 euro kafe, te eta kakaotan, 76 euro ardotan, 62 euro garagardotan eta 29 euro likoretan.
Oliotan oso gutxi
2006. urtetik 2011ra, aldatu egin da familia bakoitzak produktu jakinak erosteko erabiltzen duen aurrekontua: bost produktu sailetatik bitan murriztu egin da. Bitxia da, adibidez, bi sailek izan duten bilakaera: familia bakoitzak oliotan eta gantzetan batez beste gastatzen duena %40 murriztu da, eta kafea, tea eta kakaoa erosteko erabiltzen dena, berriz, %24 handitu. Igo egin da, halaber, beste talde honetara bideratzen dutena ere, %19 hain zuzen: saltsak, gatza, espeziak eta sukalderako belarrak; zopak, postreak egiteko prestakinak eta legamia; haurtxoentzako elikagaiak eta produktu dietetikoak.
Berriz ere, 2006-2011 tarte horretako une jakinetan fijatzea komeni da. 2008 eta 2011 artean jeisten da ia produktu guztientzako aurrekontua (kafea, tea eta kakoa izan ezik). Batez beste, %9ko murrizketa antzematen da urte horretan. Hiru urte horietan (2011 arte), olio eta gantzetan gertatzen da beherakadarik handiena familien aurrekontuan (%24koa), likoreetan gero (%15ekoa) eta haragitan eta frutetan ondoren (%10ekoa). Ildo horretan, nabarmentzekoa da olioak eta gantzak erosteko dirua %21 gutxitua zutela familiek 2006tik 2008rako tartean (gainerako produktuen gastuek gora egin zuten tarte horretan).
EAEko herritarrek gastatzen dute gehien
Erkidego batzuetatik besteetara alde nahiko handiak antzematen dira familiek elikadura arloan egiten duten gastuari erreparatuta. 2011. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko familiek gastatu zuten diru gehien elikaduran; etxe bakoitzak, batez beste, 4.957 euro, eta pertsonako, 2.015 euro. Gutxien, berriz, Extremaduran gastatu zuten: etxe bakoitzak, batez beste, 3.718 euro, EAEn baino %33 gutxiago. Era berean, herritar bakoitzak, batez beste, 1.406 euro gastatu zituen 2011. urtean (EAEko herritar bakoitzak baino %43 gutxiago).
Beste erkidego batzuk batez besteko orokorraren gainetik ibili dira, eta 4.400 euro baino gehiago gastatu zituzten etxe bakoitzean. Honako hauek dira: Nafarroa, Galizia, Katalunia, Aragoi, Andaluzia, Madril eta Murtzia. Lehenbiziko lauretan, pertsona bakoitzaren gastua ere batez besteko orokorraren gainetik ibili da, baita beste hauetan ere: Asturias, Errioxa eta Gaztela eta Leon. Aitzitik, batez besteko orokorraren azpitik ibili dira Gaztela Mantxa, Balearrak, Kanariak, Kantabria, Valentzia, Gaztela eta Leon, Asturias eta Errioxa.
Dena den, badira aldeak erkidegotik erkidegora. Kanarietan, adibidez, elikagaien eta edari ez-alkoholdunen KPIa %14,6 igo zen (gainerakoetan baino gehiago) eta edari alkoholdunena eta tabakoaren % 20,5 (gainerakoetan baino gutxiago).
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Extremaduran zer gertatu zen aztertzea ere komeni da, horiek baitaude gastuaren bi muturretan etxe eta pertsona bakoitzeko. Esan dugu EAEn izan zela gasturik handiena elikadura arloan, eta KPIak honako bilakaera hau izan du: elikagaiena eta edari ez-alkoholdunena %13,8 igo zen (igoerarik handiena izan duenetakoa) eta edari alkoholdunena %52,4 (batez besteko orokorra baino zertxobait gutxiago).
Urte osoko gasturik txikiena, berriz, Extremaduran egin zuten etxe eta pertsona bakoitzeko, eta elikagaien eta edari ez-alkoholdunen KPIa %12,8 igo zen (batez besteko orokorra bezalatsu) eta edari alkoholdunena eta tabakoarena %60,2 (beste inon baino gehiago).
Elikadura: gero eta aurrekontu txikiagoa
2006. urtetik 2011ra, familien gastua murriztu egin zen lau erkidegotatik hirutan. Bereziki nabarmentzekoa da Balear uharteetan izan den bilakaera: %9 murriztu zen elikagaietarako eta edaritarako aurrekontua. Galizian, aldiz, %3 igo zen. Pertsona bakoitzaren batez besteko gastuari dagokionez, aurreko bi erkidego horietan ageri dira berriz ere bi muturrak: Balearretan %6 murriztu zen eta Galizian %8 handitu.
Kanarietako etxe eta pertsona bakoitzak egin zuen gastua, ordea, batez besteko orokorraren azpitik dago. Elikagaien eta edari ez-alkoholdunen KPIa Nafarroan igo zen gutxien, %9,8, eta etxe eta pertsona bakoitzaren gastua batez besteko orokorraren gainetik ageri da erkidego horretan.
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Extremadurak izan duten bilakaerari ere erreparatu behar zaio, elikaduran diru gehien eta gutxien gastatu duten bi erkidegoei alegia. Lehenbiziko erkidegoak izan ditu aurrekontu altuena eta KPIa %13,8koa izan da elikagai eta alkoholik gabeko edarientzat (alde handienetakoa hemen egon da) eta %52,4 alkoholdun edarientzat (produktu hauek izan duten indize orokorra baino bajuagoa). Extremaduran, berriz, familia bakoitzak egin duen gastua bajuena izanik, jaki eta edarien KPI %12,8 igo da (produktu hauek izan duten bilakaeraren batez bestekoan dago datua) eta edari alkoholdun eta tabakoa, aldiz, %60,2 izan da (erkidego guztietan altuena). Beste datu aipagarri bat, gehien eta gutxien gastatu duten bi lurralde horiei buruz: 2006tik egiten duten batez besteko gastua %2 igo da EAEn eta, aldiz, %6 murriztu da Extremaduran. 2008 eta 2011 arteann gertatu zen murrizketarik handiena: batez beste, 2006an baino %9 gutxiago gastatu zuen etxe bakoitzak eta %6 gutxiago pertsona bakoitzak. Bereziki nabarmentzeko beherakada izan zuten Balearrek, Kanariek, Kantabriak, Galiziak, Extremadurak eta Valentziak ( %10 eta %15 artean). Pertsona bakoitzeko gastua, berriz, Kanarietan eta Kantabrian apaldu zen gehien, %12 inguru. Krisiaren hotsak hasi aurreko urteetan, besterik gertatu zen. 2006tik 2008ra %7 handitu zen etxe bakoitzak elikaduran egin zuen gastua, eta %9 pertsona bakoitzarena.
Erkidegoz erkidego
Autonomia erkidego bakoitzak ezaugarri jakinak ditu, nahiz eta joerak ez diren askorik aldatzen. Hona hemen, laburbilduta, erkidego horietako familiek zertan gastatu duten dirua.
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.532,72 euro (2006an baino %1,64 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.623,47 euro (2006an baino %3,47 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 996,49 euro
- Ogia eta zerealak: 724,01 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 529,29 euro
- Azkena: Likoreak: 41,79 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.470,47 euro (2006an baino %0,41 gehiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1,741,78 euro (2006an baino %2,19 gehiago
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.170,04 euro
- Ogia eta zerealak: 632,73 euro
- Arraina: 511,22 euro
- Azkena: Likoreak: 39,66 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.256,77 euro (2006an baino %2,43 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.729,91 euro (2006an baino %3,55 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.003,87 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 606 euro
- Ogia eta zerealak: 580,54 euro
- Azkena: Likoreak: 25,58 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.055,87 euro (2006an baino %8,88 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.586,83 euro (2006an baino %5,63 gutxiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 848,13 euro
- Ogia eta zerealak: 615,23 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 487,78 euro
- Azkena: Likoreak: 36,04 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.346,46 euro (2006an baino %2,60 gehiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.712,26 euro (2006an baino %6,18 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.065,12 euro
- Ogia eta zerealak: 658,85 euro
- Arraina: 559,57 euro
- Azkena: Likoreak: 27,90 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.957,42 euro (2006an baino %2,24 gehiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 2.014,92 euro (2006an baino %7,83 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.162,42 euro
- Ogia eta zerealak: 732,70 euro
- Arraina: 680,53 euro
- Azkena: Likoreak: 30,25 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 3.718,24 euro (2006an baino %6,18 gehiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.405,80 euro (2006an baino %0,92 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 879,83 euro
- Ogia eta zerealak: 640,10 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 511,18 euro
- Azkena: Likoreak: 15,93 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.863,99 euro (2006an baino %2,90 gehiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.831,39 euro (2006an baino %8,40 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.246, 89 euro
- Arraina: 685,43 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 627,71 euro
- Azkena: Likoreak: 25,62 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.149,97 euro (2006an baino %5,92 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.689,47 euro (2006an baino %0,11 gutxiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.069,70 euro
- Ogia eta zerealak: 579,51 euro
- Arraina: 558,97 euro
- Azkena: Likoreak: 18,73 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.054,47 euro (2006an baino %3,89 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.488,63 euro (2006an baino %0,57 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 986,31 euro
- Ogia eta zerealak: 638,12 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 496,94 euro
- Azkena: Likoreak: 20,21 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.151,44 euro (2006an baino %7,28 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.512,02 euro (2006an baino %1,71 gutxiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 777,68 euro
- Ogia eta zerealak: 631,23 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 622,67 euro
- Azkena: Likoreak: 28,79 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.260,93 euro (2006an baino %3,34 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.652,18 euro (2006an baino %3,63 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.035,71 euro
- Ogia eta zerealak: 600,37 euro
- Arraina: 545,06 euro
- Azkena: Likoreak: 17,50 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.643,87 euro (2006an baino %0,03 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.778,12 euro (2006an baino %2,57 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.046,49 euro
- Ogia eta zerealak: 701,95 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 526,10 euro
- Azkena: Likoreak: 34,43 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.424,78 euro (2006an baino %6,97 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.647,75 euro (2006an baino %2,86 gutxiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.012, 17 euro
- Ogia eta zerealak: 639,78 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 512,59 euro
- Azkena: Likoreak: 30,50 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.367,11 euro (2006an baino %7,30 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.554,48 euro (2006an baino %1,43 gutxiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 997,18 euro
- Ogia eta zerealak: 706,66 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 507,70 euro
- Azkena: Likoreak: 33,13 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.853,77 euro (2006an baino %0,08 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.891,44 euro (2006an baino %5,78 gehiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 1.218,40 euro
- Ogia eta zerealak: 761,19 euro
- Arraina: 547,92 euro
- Azkena: Likoreak: 37,20 euro
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 4.027,95 euro (2006an baino %7,53 gutxiago)
- Bakoitzaren batez besteko gastua: 1.555,68 euro (2006an baino %4,68 gutxiago)
Honela banatzen da familia bakoitzaren gastua:
- Haragia: 896,83 euro
- Ogia eta zerealak: 644,86 euro
- Esnea, gazta eta arrautzak: 503,03 euro
- Azkena: Likoreak: 29,04 euro