Mikrokatea estereofonikoak

Denetan merkeena da hoberena

Alde nabarmenak soinuaren distortsioan, bozgorailuen potentzian, prestazioetan eta konektore kopuruan
1 abendua de 2004
Img analisis 2 listado

Denetan merkeena da hoberena

/imgs/20041201/analisisb01.jpg
Aldizkariak 99 eurotik (Kenwood RDX-M35-N, denetan merkeena) 149,5 eurorainoko (Sony CMT-NE3) prezioa duten zortzi mikrokatea estereofoniko aztertu ditu oraingoan. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena lagin merkeenak eskaintzen du, denetan osatuena eta erabilera proban kalifikazio hoberena lortu duena delako, hain zuzen ere.

Musika ekipoa hautatzean gelan baliagarri dugun espazioa funtsezko faktorea izan liteke. Aparatu elektronikoak geroz eta txikiago egiten ari direnez, tamainak egun ez du goi-fidelitatezko soinuaren kalitatea galaraziko. Horrela bada, lehenago ekipo bolumentsuek betetzen zuten espazio handi haren ordez mikrokateek geroz eta toki gutxiago okupatzen dute.

Oraingoan analizatu diren zortzi kateak estereofonikoak dira (hots, sentsazio espaziala emateko, bi bozgorailuetatik soinu-kanal desberdinak erreproduzitzeko gai dira) eta kasete-pletina bakarra, goitik kargatzeko CD erreproduzitzailea, AM eta FM irratia, bi bozgorailu eta teleagintea dauzkate. Denek -Sanyo DC-DA2000 laginak izan ezik- daukate erlojua, ekipoa itzaltzeko tenporizadorea eta iratzargailua.

Txikietan txikienak

Aparatu txikiena Philips markakoa da, unitate zentrala (145x226x210 mm) eta bozgorailuak (134x209x152 mm) ere txikiak dituelako; bolumen handienekoa Sony da: unitate zentrala 165x235x263 mm da. Bozgorailurik handienak JVC UX-H10 laginarenak dira (155x231x187 milimetro).

Aparatu batetik besterako alderik handienak kontsumoak agertu ditu. Ekipoak errendimendu osoan probatu dira (bolumen handienean erreproduzitzen ari den CD baten edukia kasetean grabatuz): Philips (16,9 W) eta Sanyo (17,6 W) dira energi gastu txikienekoak eta Samsung MM-J4 eta Kenwood RDX-M35-N (biak ere 43 watteko gastuarekin) kontsumo handienekoak. Samsung laginak, bere gidaliburuak adierazitakoa baino 5 watt gehiago gastatzen du. “Itxaron” posizioan ekipo guztiek dezente jaisten dute energi kontsumoa baina aldeak orduan eta nabarmenagoak izan dira horrela ere: Kenwood-ek “itxaron” posizioan (13,7 W) Philips laginak errendimendu osoan bezainbeste gastatzen duelarik, Aiwa eta JVC ekipoek 0,3 W eta 1,3 W baizik ez dute kontsumitzen. Energia aurreztea dela eta, oso baliagarria da ekipoak bere burua itzaltzea, tarte bat funtzionatu gabe egonez gero: prestazio hori Aiwa, Kenwood eta Philips laginek daukate.

Aiwa da konektore gehien dauzkan mikrokatea: kanpo-antenaren sarrera, sarrera laguntzailea (bere bozgorailuetatik ordenagailuko edo DVDko soinua aditzeko, adibidez) eta subwoofer harrera (izan ere, behe-soinuak indartzen dituen bozgorailu hori lagin honi bakar-bakarrik erants dakioke). Samsung, Kenwood, Sony eta Philips laginek ere konektore horiek guztiak dauzkate, subwoofer hori izan ezik. Thomson (aurikular eta bozgorailuetako sarrerak baizik ez) da, atal honetan, urriena. Bozgorailuak eta unitate zentrala lotzen dituen hari luzeena Samsung laginekoa da (255 cm); Sanyo (166 cm) eta Kenwood (170 cm) ekipoenak, berriz, laburrenak izaki, bozgorailuak kokatzeko askatasun txikiena eskaintzen dutenak dira.

Soinu potentzia

Potentziarik handieneko soinu ekipoa Sony da (2×25 W), ondotik Aiwa, Kenwood eta Thomson (2×20 W) datozkiolarik. Potentzia txikienekoak, aldiz, Sanyo eta JVC dira, biek ere 2×8 W dituztela. Soinuaren kalitatea dezente hobetzen du ekualizazio zuzenak: Aiwa, Kenwood eta Sony laginek behe-soinuak eta akutuak eskuz doitzeko aukera ematen dute. Gainerakoek aurretiaz konfiguraturiko ekualizatzailea daukate, hainbat musika motari (pop, rock, klasiko, jazz, etc) egokituta. Aiwa eta Sony dira behe-soinuak berariaz indartzeko aukera ematen ez duten bakarrak.

Erreprodukzio aleatorioa

DCak ohikoak dituen prestazioez gainera (doinu jakin bat hautatu, gai bat errepikatu edo disko osoa berriro entzutea, alegia) Aiwa, Kenwood, Sanyo, Thomson, JVC eta Philips laginek pistak era aleatorioan erreproduzitzen dituzte (shuffle). Azterturiko zortzi ekipoek doinu segida bat programatzeko aukera ematen dute.

Ekipo guztiek aukera ematen dute irratitik eta CDtik zintara grabatzeko. Samsung da bigarren prestazio hori eskaintzen ez duena: sinkronizatua ez dagoenez, emaitza nekez izan daiteke egoki-egokia. Harritzekoa bada ere, Kenwood laginak bakarrik dauka autoreverse prestazioa (zinta automatikoki “jiratu” eta beste alderditik aritzekoa, alegia).

Kenwood, Sanyo, Thomson eta Philips laginetan irratiaren presintonizazioa automatikoa da (diala ekipoak berak zeharkatzen du, irratiak memorizatzeko). Philips eta JVC aparatuek 40 irratiraino gordetzen dituztelarik, Samsung, Kenwood, Thomson eta Sony laginek 30 irrati baizik ez dute memorizatzen. Samsung, JVC, Kenwood, Thomson eta Philips, FMko irrati gehien-gehienek bere izena eta programazioaren tematika (albisteak, kirola, rock, musika klasikoa…) adierazteko baliatzen duten RDS estandarra interpretatzeko gauza dira. Seinale hori FMko frekuentzia konbentzionalean mugitzen delarik, irratiak memorizatzeko unean bereziki baliagarria gertatzen da.

CONSUMER-eko teknikariek, huts-kanpaia baten barruan, 1 kHz-ko tonuan CD bana erreproduzitu zuten mikrokatea bakoitzean, bolumen ertainean lehendabizi eta bolumen handienean geroago; emaitzak, teorikoki atera behar zituzten soinuekin konparatuz, ekipoen distortsioak kalkulatu zituzten.

Bolumen ertainean ekipo guztiek balorazio onak lortu zituzten (Thomson izan zen “ongi” hutsean geratu zen bakarra) baina bolumen osoan azaldu ziren alderik handienak: denetan Philips lagina nabarmendu zen (%0,1-eko distortsioa); Aiwa, Sony eta JVC ekipoak oso ongi baloratuak izan ziren (denek ere, %10etik beherako distortsioa).

Kenwood (%36,7) eta Sanyo (%25,8) “onartzeko moduko” hutsean gelditu ziren eta Samsung (%61,8) eta Thomson (%47,5%) laginak “txarrak” izan ziren teknikarientzat; kontuan izan dezagun, dena den, ia behin ere ez dutela funtzionatuko bolumen horretan.

Laburbilduz eta Konparaketako Taula

Erabilera proba

/imgs/20041201/analisisb02.jpg
Honelako produktuak ohi darabiltzaten sei kontsumitzailek mikrokateak probatu eta 1etik 5erako puntuazioa eman zioten bakoitzari. Gidaliburuak argiak eta baliagarriak dira, Sanyo laginarena izan ezik (2,8 puntu, 5ekiko): ulergaitza eta erabiltzeko zaila gertatzen da hau. Kontrolei dagokiela, gauza bakarra hauteman da: Philips, Thomson, Sony, JVC eta Samsung laginen teleaginteek ez dituzte berariazko zenbakiak CD batetik edo irratiko presintonia batetik zuzenean doinu bat hautatzeko.

Prestazioetan Kenwood laginak jaso zuen kalifikazio hoberena eta gainontzekoek aise gainditu zuten proba. Erabiltzaileek berariaz azpimarratu zuten RDS, erloju, tenporizatzaile eta iratzargailua izatea. JVC eta Philips laginetan kasetearen kontrola mekanikoa denez, bi ekipo horiek eraman zuten kalifikazio kaskarrena.

Erabiltzaileek ekipo guztien soinua onetsi egin zuten eta hainbat musika estilori egokitutako ekualizatzailea daukaten mikrokateak nahiago dituzte behe-soinuak eta akutuak eskuz doitzeko aukera ematen dutenak baino. Beste aldetik, lagin denek (Aiwa, Thomson eta JVC-k izan ezik) dauzkaten eta ekipo bakoitzean izen berezi batez (‘powersound’, ‘loudness’, ‘surround’, ‘DSGX’…) bataiatuak dauden soinu-prestazio gehigarriei balorazio ona eman zitzaien, denetan Philips aparatuaren “Incredible Surround” nabarmendu zelarik (4,3 puntu, 5etik).

Erabiltzaileen iritziz, ekipo guztiak dira onak baina Kenwood, prestazioez ondoen osatuena izaki, nabarmentzeko modukoa da: 4,2 puntu lortu zituen, 5etik. Sanyo geratu zen beste muturrean (3, 6 puntuz) eta gainerakoak 3,8 eta 3,9 puntu artean ibili ziren.

Ekipoarekin emaniko informazioa asetzeko modukoa bada ere, ekipo guztien berme epea gaizki dago: JVC, sei hilabete eta gainerakoak urtebete baizik ez ematearren, arauak xedatua duena bi urteko bermea delarik (dena den, argi dezagun, erabiltzailea betebeharrekoak diren bi urte horietan dago bermeak babestua). Denak dira behar bezain sendo eta seguruak eta gaindiarazi zaizkien proba elektriko eta mekaniko zorrotzak denek gainditu dituzte. Era berean, denek gainditu dute elkargarritasun elektromagnetikoko testa (hots, ekipo horien funtzionamenduak ez du eraginik izango gainerako aparatu elektrikoetan eta, gainera, beste aparatuen funtzionamenduak ez du perturbaziorik eragingo hauen emaitzetan).

Dezibelioen tranpa

Mikrokateen soinu-intentsitatea kalkulatzeko ekipo den denetan “hots zuria” (hau da, telebista batek sintonizatu gabe emititzen duen hotsa) bolumenik handienean erreproduzitu zen. Tamaina ertaineko gela baterako, behintzat, behar bezainbesteko soinu-maila ematen dute mikrokatea guztiek baina, nolanahi ere, izan zen alderik lagin batetik bestera.

Thomson da potentzia handieneko soinua duen mikrokatea, 101,5 dezibelioz (bera da, era berean, bolumen handienean distortsio handiena agertzen duena); soinu apalenekoa, aldiz, Philips da, 89,83 dezibelioz (ia-ia distortsionatu gabe). Datu hauek, dena den, ez dute egia osoa erakusten.

Nahiz eta 89 dezibeliotik 102 dezibeliorako urratsak txikia dirudien (%13ko gehikuntza baino ez), errealitatean alde hori ez da bat ere txikia. Dezibelioak logaritmikoki neurtzen dira, ez aritmetikoki: Thomson laginaren soinu-potentzia Philips ekipoarena baino 14 aldiz handiagoa da, alde hori gailurretan soinu-kalitatea galtzearen truk erdiesten badu ere.

Laburbilduz

  • Zortzi mikrokatea aztertu dira orain; prezioak 99 euro (Kenwood) 149,5 euroraino doaz (Sony). Denak ere txikiak izaki, CD, kasete-pletina, irratia, teleagintea, erlojua, tenporizatzailea eta iratzargailua dauzkate guztiek Sanyo laginak izan ezik (erlojurik ez baitauka honek).
  • Segurtasun eta elkargarritasun elektromagnetikoko proba zorrotzak denek gainditu dituzte baina lagin bakar batek ere ez du eskaintzen legez eman beharreko bi urteko bermea.
  • Philips da mikrokatea txikiena, Kenwood prestazio gehien ematen dituena eta Sony eta Sanyo, aldiz, oinarrizkoenak.
  • Tamaina ertaineko gela baterako behar bezainbesteko soinu-potentzia ematen dute mikrokatea guztiek. Erdi pareko bolumenean soinuaren distortsioa hutsaren hurrengo eta ekipo guztietan antzekoa bada ere, bolumen handienean Philips laginak ia ez du distrotsiorik agertzen eta Samsung kaskarrena da.
  • Erabiltzaileen arabera, Kenwood da lagin hoberena (4,2 puntu, 5etik); Sanyo, berriz, apalena (3,6 puntu). Gainerako guztien artean ez dago alde nabarmenik (3,8 eta 3,9 puntu artean dabiltza denak).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Kenwood da: denetan merkeena, prestazio ugarien ematen dituena eta erabilera proban zein soinu-kalitate testean, hoberena. Philips ere aukera polita da, mikrokatea txikiago baten premian daudenentzat.
Marka
Modeloa
KENWOOD
RDX-M35-N
PHILIPS
MC160
SANYO
DC-DA2000
THOMSON
CS100
Prezioa (eurotan) 99 131,75 118,25 117,33
Unitate nagusia (Zabalera x Altuera x Sakonera) (mm) 150x
223x
265
145x
226x
210
150x
233x
214
146x
235x
222
Bozgorailuak (Zabalera x Altuera x Sakonera) (mm) 130x
220x
214
134x
209x
152
145x
230x
171
145x
237x
162
Bozgorailuen kableen luzera (cm) 170 190 166 198
Bozgorailuen potentzia (W) 2×20 2×10 2×8 2×20
Neurtutako kontsumoa (w) Batez beste (1) 43,0 16,9 17,6 37,4
Itxaronaldia 13,7 2,3 3,1 1,8
Ordularia/Autoitzaltzeko Tenporizadorea /iratzargailua BAI BAI EZ BAI
Ekualizadoreak (4) (3) (3) (3)
Mute BAI BAI EZ BAI
Konektoreak 5 5 4 2
CD aukerak Pisten erreprodukzio aleatorioa BAI BAI BAI BAI
Pistek erreproduzitzeko ordena programatzea SI (32 pistara arte) SI (20 pistara arte) SI (24 pistara arte) SI (20 pistara arte)
Intro (5) EZ EZ EZ BAI
Irrati aukerak Memoriza daitezkeen emisore kopurua 30 40 24 FM
12 AM
30
RDS BAI BAI EZ BAI
Emisoreak automatikoki aurresintonizatu BAI BAI BAI BAI
Zinta aukerak Autoreverse SI (15) EZ EZ EZ
Proba akustikoa (bolumen max.)
Distortsioa (%)
Potentzia akustikoa (dB)
36,7
98,91
0,1
89,83
25,8
93,99
47,5
101,5
Erabilera proba (1 – 5 eskala) 4,2 3,9 3,6 3,8
Marka
Modeloa
SONY
CMT-NE3
JVC
UX-H10
SAMSUNG
MM-J4
AIWA
XR-EM200
Prezioa (eurotan) 149,5 123,63 103,17 135,42
Unitate nagusia (Zabalera x Altuera x Sakonera) (mm) 165x
235x
263
140x
233x
283
145x
226x
263
164x
232x
242
Bozgorailuak (Zabalera x Altuera x Sakonera) (mm) 146x
231x
132
155x
231x
187
130x
227x
177
140x
231x
169
Bozgorailuen kableen luzera (cm) 197 183 255 229
Bozgorailuen potentzia (W) 2×25 2×8 2×10 (WRMS) 2×20
Neurtutako kontsumoa (w) Batez beste (1) 39,5 20,0 43,0 36,0
Itxaronaldia 6,6/1,6 (2) 1,3 8,3 6,7/0,3 (2)
Ordularia/Autoitzaltzeko Tenporizadorea /iratzargailua BAI BAI BAI BAI
Ekualizadoreak (4) (3) (3) (4)
Mute EZ BAI BAI BAI
Konektoreak 5 4 5 6
CD aukerak Pisten erreprodukzio aleatorioa EZ BAI EZ BAI
Pistek erreproduzitzeko ordena programatzea SI (25 pistara arte) SI (60 pistara arte) SI (24 pistara arte) SI (30 pistara arte)
Intro (5) EZ BAI EZ EZ
Irrati aukerak Memoriza daitezkeen emisore kopurua 20 FM
10 AM
20 FM
20 AM (MW)
15 FM
8 MW
7 LW
32
RDS EZ BAI BAI EZ
Emisoreak automatikoki aurresintonizatu EZ EZ EZ EZ
Zinta aukerak Autoreverse EZ EZ EZ EZ
Proba akustikoa (bolumen max.)
Distortsioa (%)
Potentzia akustikoa (dB)
6,9
99,61
5,3
94,12
61,8
97,85
6,90
98,12
Erabilera proba (1 – 5 eskala) 3,9 3,8 3,9 3,9

Adierazi gabe
(1) Ekipoaren batez besteko kontsumoa gehienezko bolumenean CD bat kasete batean grabatzen denean
(2) Itxaronaldi arrunta/ ECO itxaronaldia
(3) Ekualizadore aurrekonfiguratua musika motaren arabera soinua nabarmentzeko aukerekin.
(4) Baxuak eta altuak doitzea ahalbidetzen du.
(5) CD bateko pista guztien lehenengo 10 segundotan entzuteko aukera ematen du.
(6) Zintaren bi aldeak erreproduzitzen eta grabatzen du (REVERSE) eta aukera bat aktiba daiteke (ENDLESS) amaierarik gabeko zikloan errpoduzitzeko.

Banan-banan

Banan-banan

KENWOOD RDX-M35-N

  • /imgs/20041201/kenwood.jpg99 euro, denetan merkeena
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Funtzionamenduan eta geldialdian gehien kontsumitzen duena. “Autoreverse” motako kasetea daukan bakarra. Onartzeko moduko distortsio akustikoa. 30 minutu igarota automatikoki itzaltzen da. Erabilera proba: 5 puntutik 4,2; denetan hoberena eta prestazio gehien ematen dituena.

PHILIPS MC160

  • /imgs/20041201/philips.jpg131,75 euro
  • Aukera polita honakoa ere. Denetan txikiena. Funtzionamenduan gutxien kontsumitzen duena. Irrati gehien memorizatzen dituzten bietako bat. Distortsio akustikoan, bikaina. Irteerako potentzia txikienekoa. 15 minutu igarota automatikoki itzaltzen da.
  • Erabilera proba: 3,9 puntu: “incredible surround” soinu indartua gustatzen bada ere, kasetearen kontrol mekanikoak eta teleagintearen funtzio urriak ez.

SANYO DC-DA2000

  • /imgs/20041201/sanyo.jpg118,25 euro
  • AM antenarako kanpo-sarrerarik gabea. Bozgorailuen haririk motzena. Ez erloju, ez tenporizatzaile, ez iratzargailurik. Irratiak ez dauka RDS. Soinuaren distortsioa, onartzeko modukoa.
  • Erabilera proba: 3,6 puntu, denetan apalena. Argibide-liburua ez da oso ulergarria.

THOMSON CS100

  • /imgs/20041201/thomson.jpg117,33 euro
  • AM antenarako kanpo-sarrerarik eta sarrera laguntzailerik gabea. Doinu bakoitzaren lehen 10 segundoak aditzeko prestazioa dauka. Soinuaren distortsio proban, bigarren txarrena. Potentzia handienekoa.
  • Erabilera proba: 3,8 puntu. Teleagintetik ezin dira soinuak edo irratiak hautatu.

SONY CMT-NE3

  • /imgs/20041201/sony.jpg149,5 euro, denetan garestiena
  • Unitate zentralik handiena. “Itxaron” posizioan gutxien kontsumitzen dutenetako bat. Behe-soinuak indartzeko aukerarik ez, CDaren erreprodukzio aleatoriorik ez, RDS eta irratien presintonizazio automatikorik ez. Distortsio akustikoko proban, hoberenetako bat.
  • Erabilera proba: 3,9 puntu. Mahaikideei ez zaie gustatu teleagintetik soinuak edo irratiak ezin hautatzea.

JVC UX-H10

  • /imgs/20041201/jvc.jpg123,63 euro
  • Bozgorailurik handienak. Sarrera laguntzailerik gabea. “Itxaron” posizioan gutxien kontsumitzen duenetako bat. Soinu bakoitzaren lehen 10 segundoak entzuteko aukera. Irratien presintonizazio automatikorik gabe, baina memoria gehien dauzkaten bietako bat. Distortsio akustikoko proban, hoberenetako bat. Erabilera proba: 3,8 puntu. Mahaikideei ez zaie gustatu kasetearen kontrolak automatikoak izatea eta teleagintetik soinuak edo irratiak ezin hautatzea.

SAMSUNG MM-J4

  • /imgs/20041201/samsung.jpg103,17 euro, merkea
  • Gehien kontsumitzen dutenetako bat. Bozgorailuen hari luzeenak. Ez CDan erreprodukzio aleatoriorik, ezta irratiak automatikoki presintonizatzeko aukerarik. Distortsio akustikorik handiena.
  • Erabilera proba: 5 puntutik 3,9. Ez zaie gustatu mahaikideei teleagintetik ezin direlako soinuak edo irratiak hautatu.

AIWA XR-EM200

  • /imgs/20041201/aiwa.jpg135,42 euro, garestia
  • Subwoofer prestaziorako sarrera daukan bakarra. “Itxaron” posizioan gutxien kontsumitzen duena. Behe-soinuen indartze, RDS eta irratiak automatikoki presintonizatzeko aukerarik ez. Distortsio akustikoaren proban, onenetako bat. 100 minutu igarota automatikoki itzaltzen da.
  • Erabilera proba: 5 puntutik 3,9. Ez da inongo ataletan nabarmendu.