"Arrisku" motako bizi aseguruak

Ezbeharrak babesteko hamaikatxo modelo

1 abendua de 2004
Img informe listado 313

Ezbeharrak babesteko hamaikatxo modelo

/imgs/20041201/informe01.jpg
Gizon zein emakumezko ezkondu edo familiaduna, 30 eta 40 urte bitartekoa, diru sarrera ertainekoa, kaletarra, batik bat: horixe da heriotza edo “arrisku” pleguko bizi asegurua hartzen duen bezeroaren profila. Famili buruaren baliaezintasun iraunkorra edo heriotza gertatuz gero diru sarrerarik izango dela bermatzeko interesa da finantza produktu hau erosteko motibo behinena. Eskaria, berriz, ez du bakarrik egiten bere ardurapean seme-alabak dituenak, geroz eta famili kargarik gabeko jende gehiagok kontratatzen baitu horrelako asegurua. Kontuan izan behar da, nola ez, hogeita hamar urte inguruan espainiar askok aldez edo moldez mailegua sinatzen dutela (hipoteka, kreditu pertsonala, automobila, etc.) eta, horretarako, askotan, heriotzagatiko asegurua nahitaez sinatu beharra dagoela.

Zifrek ederki asko erakusten dute negozioaren dimentsioa. Heriotza edo baliaezintasunagatiko gorabeherak estaltzea dela eta, Espainian ia 17 milioi aseguru sinatu direlarik, bizi aseguru indibidualetan kudeaturiko aurrezkia iaz %6,38 handitu zen, ekitaldiaren amaieran 65.000 milioi euro baino gehiago metatuta. Bizi aseguruen mota guztietatik (unit link, erretirokoa, etc.) heriotzagatikoa da hedatuena Espainia osoan; Katalunia, Asturias, Kanariar Uharteak eta Nafarroako autonomi erkidegoetan bizi dira aseguratu gehienak. Zeinahi gorabehera prebenituz, etorkizuna bermatzeko interesa gora doa, hainbat alorretan egiazta dezakegun bezala: aseguru primetara bideratu diruaren araberako sailkapenean, zazpi urtean (1996tik 2002ra arte), Espainia bosgarren tokian jarri da, Unesparen (aseguru sektoreko patronala) azkeneko memorian (2002) jasoriko datuek diotenez. Bizi aseguruen primak 1996 urtetik Espainian %165,4 hazi dira.

Bizi aseguruen erregistroa

Heriotza edo baliaezintasunarekin loturiko gorabeherak babestea xede duten hamazazpi milioi aseguru horietako gehientsuenak ez dira kobratu egiten, onuradunek ez baitakite poliza horiek existitzen direnik ere. Informazio gabezia horren ondorioz aseguru konpainiak dira bezeroen heriotzaren onuradun nagusiak: asegurua kobratzea inortxok ere erreklamatu ezean, dirutza horiek beren patrikatik atera ordez, etekinen pilo eskergara doaz. Badirudi, zorionez, okerreko egoera hori amaitzear dagoela. Kontsumitzaileek ez ezik, elkarte eta erakunde askok eskaria eginik, Aseguru eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiak (APFZN) Hildako Pertsonen Heriotzagatiko Estalduradun Aseguruen Fitxategi Informatiboa sortzeko Lege Aurreproiektua idatzi du. Testu hori kontrol organoak, dagoeneko, lan-taldea osatuko duten kide guztiei igorri zaie, hots, APFZNri ez ezik, UNESPAri, Espainiako Justizia Ministerioari, Mutualitateen Espainiar Konfederazioari eta hainbat kontsumitzaile elkarteri ere.

Fitxategi horren eginkizuna informazioa zabaltzea da, zendutako pertsonaren ingurukoek edo bestelako interesatuek hildakoak heriotzagatiko asegururik (kreditu txartelarena, enpresakoa, berak sinatutakoa, hipoteka kredituarena, etab.) kontratatua ote zuen eta, izatekotan, zein erakunderekin izenpetua zeukan jakin ahal izan dezaten. Printzipioz behintzat, informazio hori interesatua hilez gero bakarrik eskuratu ahal izango da, gertukotasuna egiaztaturik, intimitatea zaintzeko eta informazioaren okerreko erabilera ez egiteko bezainbeste denbora igaro ondoren. Fitxategi hori Azken Borondatezko Egintzen Erregistroan kudeatuko da.

Aseguruen aniztasuna

/imgs/20041201/informe02.jpg
Bizi aseguru ohikoenak “aldi baterakoak” eta “bizitza osokoak” dira. Bi mota horiek aseguru konpainia guztien katalogoetan agertzen dira; hortik aurrera, zeinek bere xehetasunak eskaintzen ditu. Horrelako aseguru baten oinarrizko estaldura heriotza da. Titularra hiltzen denean, inguruko familiartekoek indemnizazioa kobratzen dute, aseguratuaren heriotzak ekar litzakeen balizko arazo ekonomikoei aurre egin ahal izateko. Nolanahi ere, era askotakoak izan daitezke bizi aseguruak: plegu “hutsa” (arrisku bakarra) edo formula mistokoa izan daiteke (hainbat arriskuren estaldura konbinatuz). Prestazioak eta tarifak konparatzen hasita, gogoan izan behar da bi pertsona berdin-berdinak sekula ez diren neurrian, bizi aseguruak ere desberdinak izaten dira.

Aldi baterako aseguruak

Heriotzagatiko aldi baterako aseguruek aseguratua tarte jakin batean babesten dute: egun batzuetan (bidaia egiten duen bitartean), urte batzuetan (10 eta 20 bitartean) edo adin jakin batera arte (65 edo 75 urte, aseguru konpainien arabera). Aseguruak indarrean dirauen bitartean pertsona hiltzen bada, kontrataturiko munta onuradunak jasoko du baina, bestela, inongo kalterik nozitu ezean, aseguru konpainiak ez du zertan indemnizazioa ordaindu.

Aseguru horien bereizgarria kostu merke samarrean kapital altua kontratatu ahal izatea da. Bermaturiko kapitalak aseguratuaren premiak (aldatu egin daitezke, denbora igaro ahala) betetzeko bestekoa izan behar du. Aldi baterako aseguruak hiru motakoak dira: iraunkorra, behetik gorakoa eta goitik beherakoa. Lehen horrek kapitala aseguruaren iraupen osoan aldatzeke mantenduko du, behetik gorakoan kapitala handituz doa familiaren premien arabera (seme-alaba gehiago, etxebizitzak erosteko kredituak, etab.) eta goitik beherakoan, denbora pasatu ahala, kapitala urrituz doa, banka mailegua bermatzen duten aseguruak bezala.

Primak, berriz, berriztagarriak izan daitezke (aseguruaren urteko primak aldatuz doaz, aseguratua adinean aurrera doan heinean, hilkortasun tasaren bilakaeraren arabera) edo iraunkorrak (asegurua hartzen duenak hasierako urteetan adinagatik legokiokeena baino prima handiagoa ordaintzen du baina atzenean, asegurua garestitzearren, legokiokeena baino txikiagoa).

Bizitza osoko asegurua

Honelako aseguruen helburua, onuradun izendaturiko familia edo pertsonari, herentziaren gainerakoa ukitu beharrik izateke, aseguratuaren heriotzak ondoriozta lezakeen diru sarreren galera konpentsatzeko moduko kapitala, eta herederoei ondasunen transmisioen gastuak ordaintzen edo zorrak nahiz hipotekak ordaintzen lagunduko dien diru kopurua ematea da.

Aseguraturiko kapitala (polizan adierazitako gertakaria -honetan, aseguratuaren heriotza- jazotzen denean indemnizazio gisa ordaintzea adosten den diru kopurua) aseguratua hil eta berehala ordaintzen zaie, heriotza zeinahi egunetan gertatzen dela ere.

Primak bizitza osorakoak izan daitezke, hil artekoak, edo aldi baterakoak; primen ordainketak ere epe mugatua (20 edo 30 urte) duen arren, aseguruaren estaldura heriotza jazo arte luzatzen da.

Aukeratzean nola asmatu

  • Hartu pazientziaz, baliozta itzazu alderdi guztiak: produktua eskaini dizun konpainia, kaudimena, kudeatzeko ahalmena, prezioa, bermeak, baldintzak, etab.
  • Lehendabizi, bila ezazu zure premien araberako asegurua; ondoren, konpara itzazu aukera guztiak.
  • Aseguratu behar duzun diru kopurua erabaki aurretik, kalkula itzazu babestu nahi dituzun gastuak.
  • Prezio merkeenean ahalik estaldura handiena lortu nahi baduzu, kontrata ezazu aldi baterako asegurua. Aseguratutako pertsona gehienek bizi aseguruaren epe laburreko premia izaten du, 20 urte ingurukoa (aski, adibidez, seme-alabak heldu eta beren buruaren eskuko izan daitezen). Ia bezero gehienek norbaiten heriotzak ekar dezakeenaren aurrean familia babestearren egiten du asegurua baina, seme-alabek beren familiak osatu ahala, premia horiek polizatik suntsituz doaz.
  • Gaztea bazara, ez zaizu komeni urteko aseguru berriztagarririk kontratatzea: urterik urte prima garestituz doa eta, gainera, urtea amaitzean konpainiak asegurua ez berriztatzeko eskumena izaten du. Gerora, denbora pasatu eta arriskua handituz doala, prima azkarrago garestitzen da. Askoz ere komenigarriagoa da, beraz, prima finkoko aldi baterako asegurua hartzea, aurreneko urteetan garestiago gertatzen bazaizu ere.
  • Heriotza edo baliaezintasun absolutuagatiko bermeekin batera, maiz, bestelako estaldura osagarriak kontratatzeko aukera ematen dute aseguru konpainiek (ohikoena: istripua izatekotan, kontratatu dugun kapitalaren bikoa; horren hiru halako, berriz, trafiko ezbeharrengatikoa). Azter itzazu patxadaz: zenbaitetan apur bat gehixeago ordainduz oso kontuan izan beharreko arriskuak babes daitezke.
  • Irabazpidezko erregimenez ezkondutako aseguru hartzaile bazara, zerga-ikuspegitik hobe duzu asegurua bi ezkontideen dirua ez den horretatik ordaintzea, zergak arinduko baitituzu horrela.
  • Onuradunei dagokien klausulan hobe da haietako bakoitza izen-abizenez aipatzea, tradiziozko “ezkontidea eta seme-alabak” horren ordez. Horrela eginez gero, aseguratutako kapitala heredero-adierazpenak egin arte itxaron gabe kobratu ahal izango dute.
  • Ohiko kontua da, indemnizazioa kobratzera doazenean, onuradunek ustekabe bat topatzea: hasieran aseguratutakoa baino txikiagoa da kapitala. Horrelakorik jazo ez dadin, garrantzi handikoa da poliza kontratatzean daturik ez ezkutatzea, oso litekeena baita, konpainiak egia jakin balu, kobratuko zukeen primaren proportziozko murriztapena aplikatzea.

Sexuaren araberako bereizketarik ez egiteko bidean

Espainiako merkatuan dauden heriotzagatiko aseguru gehien-gehienak aldi baterako berriztagarriak dira, hots, urtero-urtero hurrengo urteko kostua kalkulatu eta prima horrela ordaintzen da. Prima horiek kalkulatzeko unean hainbat parametro hartzen dira aintzat: adina, lana, pisua. altuera, aseguratuaren sexua, erretzailea den ala ez, besteak beste. Nolanahi ere, aseguruen kontratatzaileen artean bereizketak egiteari dagokionez, sexuarenak egin omen du. Europako Parlamentuak aurtengo martxoaren 31n eginiko bozketan, ondasun eta zerbitzuez gozatzeko, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eskubidea errespetatzeko agintzen duen arautegi berri bat onetsi zuen, enpresei primak zenbatekoak diren zehazteko garaian sexua diskriminatzaile gisa erabiltzea debekatuz.

Kontrataturiko aseguru eta finantza zerbitzuen primetan “arrisku faktoreak” kalkulatzeko oinarri gisa sexua baliatzerik ez dute izango aurrerantzean konpainiek: horixe da nobedade behinena. Estatu kide bakoitzak oraingo legeria arautegi berri horretara egokitzeko trantsizio epe bat izango du eta horretaz informatu beharko du Europako Batzordea. Nolanahi ere, epe hori gehienez ere lau urtera murriztu nahi denez, seguruenik aseguru konpainiek 2010 urtearen erdialdean sexua faktoretzat ezingo dute erabili. Egun, faktore horren erabilera aldatu egiten da herrialde batetik bestera baina, oro har, aski zabalduta dago.

“Arrisku” motako bizi aseguruen tarifak
Lagun Aro Santa Lucia
Bizi asegurua Maxi Plan Vida
25 urteko emakumea (1) 43,27 90,99
30 urteko gizonezkoa (2) 48,98 117,09
50 urteko emakumea (3) 116,9 138,99
45 urteko gizonezkoa (4) 143,64 170,49
BERME NAGUSIA Heriotza – Heriotza eta baliaezin-
tasuna
– Indemnizazio bikoitza istripuaren ondoriozko heriotza edo balia-
ezintasun absolutu eta iraunko-
rragatik.
– Indemnizazio hirukoitza trafiko istripuko heriotzagatik.
– Balia-
ezintasun absolutu eta Iraunkorra gertatuz gero, kapitala aurreratzen zaio
– Aseguratutako muntaren erdia aurreratzen zaio, gaixotasun terminala nozitzen badu.
– Indemnizazio bikoitza aldibereko herio-
tzagatik. (6)
Aukerako Berme Osagarriak (5) – Balia-
ezintasun absolutu eta iraunkorra.
– Indemnizazio bikoitza istripuko herio-
tzagatik.
– Indemnizazio hirukoitza trafiko istripuko herio-
tzagatik.
BESTELAKO BIZI ASEGURUAK Urrezko Maxi Bizi Plana
“Arrisku” motako bizi aseguruen tarifak
Ocaso Caser
Multivida Previcaser Aldi Baterakoa
25 urteko emakumea (1) 44,92 49,95
30 urteko gizonezkoa (2) 53,91 54,93
50 urteko emakumea (3) 82,24 123,91
45 urteko gizonezkoa (4) 121,63 157,66
BERME NAGUSIA Heriotza Heriotza eta baliaezin-
tasuna
Aukerako Berme Osagarriak (5) – Balia-
ezintasun absolutua eta iraunkorra.
– Indemnizazio bikoitza istripuaren ondoriozko heriotza edo balia-
ezintasun absolutu eta iraun-
korragatik.
– Indemnizazio hirukoitza trafiko istripuko herio-
tzagatik.
– Miokardio infartuaren ondorioz hilez gero, kapital gehigarria.
– Aldibereko heriotza gertatuz gero, kapital gehigarria.
– Gaixotasun larrietan, %50 edo %100ean
– Indemnizazio bikoitza istripuaren ondoriozko heriotza edo balia-
ezintasun absolutu eta iraunko-
rragatik.
BESTELAKO BIZI ASEGURUAK Multivida Iraunkorra
“Arrisku” motako bizi aseguruen tarifak
BBVA Seguros EBankinter ING Nationale Nederlanden
BBVA Bizia Urtekoa Aurreikuspen Plan Familiarra
25 urteko emakumea (1) 84,33 39 41,52
30 urteko gizonezkoa (2) 89,64 43,89 83,32
50 urteko emakumea (3) 196,46 96,58 107,19
45 urteko gizonezkoa (4) 213,79 143,47 158,95
BERME NAGUSIA – Heriotza eta Baliaezin-
tasuna
– Istripuaren ondoriozko heriotza edo balia-
ezintasun absolutu eta iraunkorra.
– Hileten estaldura, 3.606,07 euroraino.
– BBVA taldeko Eurocard, Visa edo kontu korrontean saldorik ez izatea 3.606,07 euroraino estalita.
Heriotza Heriotza eta baliaezin-
tasuna
Aukerako Berme Osagarriak (5) – Balia-
ezintasun absolutua eta iraunkorra.
– Indemnizazio bikoitza istripuko herio-
tzagatik.
– Gaixotasun larrietan, %50 edo %100eko aurrerapena
– Indemnizazio bikoitza istripuko herio-
tzagatik.
– Indemnizazio hirukoitza trafikoko istripuaren ondoriozko herio-
tzagatik
BESTELAKO BIZI ASEGURUAK BBVA Vida Oro
BBVA Vida Señor
BBVA Vida 15
Aldi baterakoa, epeka

* “Arrisku” motako urteko bizi aseguru berriztagarri baten oinarrizko estalduren gutxi gorabeherako prezioak.
(1) Enpresa txiki edo ertain bateko administrazio alorreko arduraduna, osasuntsua, ez du erretzen, gimnasiora astean bitan joaten da. Altuera: 1,65 cm. Pisua: 55 kilo
(2) Informatikaria multinazional batean, osasuntsua, ez du erretzen, futbolean jokatzen du amateur. Altuera: 1,80 cm. Pisua: 70 kilo
(3) Etxekoandre. Menopausian sartzen ari da, ez du erretzen eta helduentzako igeriketa ikastaroetara joaten da. Altuera: 1,60 cm. Pisua: 62 kilo
(4) Kalitate alorreko arduraduna. Erretzen du, gehiegizko pisua du. Altuera: 1,70 cm. Pisua: 90 kilo
(5) Ez daude prezioetan sartuta. Bereiz kontrata daitezke, baldin eta Berme Nagusia kontratatuta badago.
(6) Berariazko baldintzetan aipaturiko beste pertsona baten heriotza, istripu berean.