Ofimatika

Bestelako office horiek

Microsoft Office-ren alternatibak asko dira, horietako batzuk erabat dohainekoak
1 maiatza de 2005

Bestelako office horiek

Ofimatika Bestelako office horiek Microsoft Office-ren alternatibak asko dira, horietako batzuk erabat dohainekoak Hamar ordenagailu pertsonaletik bederatzi baino gehiagok Microsoft-en “pakete ofimatikoa” (testu prozesadorea, kalkulu orria, datu basea, etc.) darabilen arren, badira hor egiazko alternatibak -sei gutxienez- prestazioen eta elkargarritasunaren aldetik. Horietako bakar batek ere Microsoft Officek (MS Office) eskaintzen dituen aplikazio guzti-guztiak (bukaera onekoak, intuizio handikoak, beraien artean dotore integratuak…) ematen ez baditu ere, aukera askoz ere eskuragarriak dira. Izan ere, badira bi ofimatika pakete erabat doakoak: EasyOffice eta OpenOffice.

Lehen lehenik, hobe dugu “zenbat eta gehiago orduan eta hobeto” dogma hori guregandik urruntzea, bai hardwareari dagokionez (PCrik indartsuena, ahalik eta ekipamendu guztiaz osatua), ai softwareari dagokionez ere (den-denetan, modako programaren azken bertsioa). Baliatzen ez diren lanabesak traba baizik ez dira: sistemako baliabideak eta espazioa betetzen dituzte eta, gehien-gehienetan, dirua kostatzen zaizkigu.

/imgs/20050501/internet01.jpg
MS Office aplikazioz lepo-lepo eginik badator ere, horietako batzuk erabiltzaileak behin ere ez ditu baliatuko eta, areago, etxeko erabileran zertarako balio duten ere, sekula ez du jakingo, asmatuko. Horren programa ezagunenak testu prozesadorea (Word), kalkulu orria (Excel) eta posta elektronikoaren kudeatzailea dira (Outlook). Baina kontrakoa agintzen ez bazaio, behintzat, instalazioak horiek ez ezik aurkezpen grafikoak egiteko programa bat (Power Point), datu baseak (Access), web orriak egiteko editorea (Front Page) eta enpresentzako programak (Publisher, Project edo antzekoak) ipiniko dizkigu.

Horien premiari,k ez badugu hobe dugu ez instalatzea edo berariazko programetara jotzea (testu prozesadorea bakar-bakarrik, adibidez). Egiaz aplikazio gehienak erabiltzeko asmoak badaude, patrikaren osasunaz kezkatua dagoenari behintzat merezi dio merkeenak diren (are doakoak diren) alternatibei ere erreparatzea. MS Office programaren azken bertsioak orain 600 euro inguru kostatzen dira (gehiago, oraindik, “edizio profesionala” baldin bada erosi nahi duguna). Horixe da erabilera-lizentziaren (erabiltzaile bakar batena) prezioa. Beraz, ehun bat lizentziaren premia duen enpresak dezenteko inbertsioa egin beharko du.

Alternatiba askeak

EasyOffice (e-press-ena), MS Office-rekin elkargarri diren aplikazio mordoxka bat da eta doan deskarga daiteke Internetetik (30 euro, CD-ROM eskuratu nahi izanez gero). Hogei bat programa eskaintzen ditu: testu prozesadoretik (EasyWord, besteetatik independente deskarga daitekeena eta 4 MB baizik okupatzen ez duena) hasita nahi duguneraino: posta elektronikoan aritzeko programak, grafikoak, HTML, datu baseak, aurkezpenak, etc.

Dena den, doako aplikazio aske arrakastatsuena (15 milioi deskarga baino gehiago dituena) OpenOffice da, dudarik gabe. Instalatzea, baliatzea eta gaurkotzea ez da bat sosik kostatzen. Erregistratzea ere ez da beharrezkoa. Paketa horretan sartzen dira: testu prozesadorea eta web orrien editorea (Writer), kalkulu orria (Calc), marrazteko (Draw) eta aurkezpenak egiteko (Impress) modulua. Hogeita hamar hizkuntzatan dago eskuragarri eta Solaris, Linux, Mac eta Windows-en funtzionatzen du: Word, Excel edoo PowerPoint dokumentu gehien-gehienak ireki eta editatzen ditu, “makroak” salbuespen bakarra izaki (ez dabiltza OpenOffice-n baina, dena den, dokumentuan mantentzen dira eta ostera edita daitezke MS Office-n).

Boluntario talde batzuekin batera, proiektuaren egile nagusia den Sun Microsystems-ek, kode berean oinarritua dagoen eta beste elementu batzuk dauzkan bertsio komertziala eskaintzen du (StarOffice, 80 euro): thesaurus hainbat hizkuntzatan, aurretiaz diseinaturiko irudiak eta, batez ere, Sun-en euskailu teknikoa. OpenOffice bezala, StarOffice ere estandar irekiekin sortua dago, erabilera errazekoa da eta, itxuraz, MS Office-ren tankerakoa da.

Alternatiba ekonomikoak

StarOffice ez ezik, beste hainbat programa ere eskura daitezke, den-denak MS Office baino dezente merkeagoak. Software 602-ren 602PC Suite izenekoa, adibidez, %90 merkeagoa da eta bere testu prozesadorea eta bere kalkulu orria (biak ere, Word eta Excel-ekin elkargarri) eskaintzen ditu; horrez gainera, dokumentuak PDF-ra esportatzen ditu, irudak antolatu eta editatzen ditu eta online dokumentuak partekatzen ditu. Microsoft enpresak berak ere badu Office-ren bertsio merkea (Microsoft Works): hor dauden programak berdinak dira baina prestazioak ez daude bestearenak bezain aurreratuak.

Diru pittin bat gehiago gastatu nahi izanez gero, Corel WordPerfect Office oso aplikazio aurreratua da, elkargarritasun handikoa eta ofimatikako paketa bati eska dakiokeen guztia daukana (aplikazio grafikoak eta e-mail izan ezik, agian). Prezio berdintsua ordainduta (300 euro inguru), IBM-k Lotus Smartsuite komertzializatzen du; hau ere MS Office eta beste hainbat programatako dokumentuekin elkargarria da eta bereziki interesgarria zaie Lotus Notes-ekin (mezularitza, posta elektroniko, agenda eta antzekoez osaturiko programa) lanean diharduten enpresei. Mac baliatzen dutenek MS Office-ren zenbait bertsio dituzte eskuragarri, etxe bereko AppleWorks eta iWork programez gainera. Mac OSX sistema operatiborako OpenOffice-k eginiko NeoOffice bertsioa ere dastagai dute sarean.

Egia esateko, MS Office-k antzeko produktuen gainetik abantaila nagusi bakarra dauka: nornahik baliatzen duenez, artxiboak partekatzeko unean elkargarritasun alorreko arazorik behin ere ez da gertatzen; testu dokumentuekin horrelako arazoei saihets egiteko egokiena denek onartzen duten RTF (Rich Text Format) formatua, edo PDF, baliatzea da.

PC ergelak edo Network Computer (sareko ordenagailua) aspaldiko partez gorabehera latzak nozitu dituzte. Ideia soila da: disko gogorrik gabe, memoria txiki eta gama apaleko prozesadoreaz hornituriko ordenagailua, urrutiko ordenadore indartsu baten baliabideak erabiliz sare batera konektaturik lanean jarduteko gauza dena. Internet irisi zenean kontzeptua ostera hasi zen indartzen: terminal ergelak (merke-merkea, beraz) urrutiko zerbitzari batean instalaturiko aplikazioekin funtzionatuko luke. Nolanahi ere, kontrako norabidean doaz pausoak eta enpresa bakan batzuek soilik dihardute ordenagailu nagusi edo mainframe-tik “tiraka” dabiltzan horrelako terminalekin.

Oracle, Microsoft, Intel eta, azkenean, Sun firmek Network PC horien aldeko apustua egin zuten, arrakastarik biltzeke. Azken enbido erraldoia, Java-rentzako Corel Office, bere testu prozesadore (WordPerfect), datu base, aurkezpen eta guzti, indargetu egin zen. Ideia ez da PC horiek bezain ergela: erabiltzaileak bulego birtuala dauka eta aplikazio guzti-guztiak eskuragarri ditu, zeinahi postutatik.

/imgs/20050401/internet02.gifOpenOffice
http://es.openoffice.org

Espainolezko OpenOffice.org gunetik, suite ofimatiko honen azkeneko “bertsio egonkorra” (2.0) doan eta askatasun osoz deskarga daiteke eta, era berean, galegoz eta katalanez sartu ere. Euskaraz (http://eu.openoffice.org/) eskuragarri dago 1.1. bertsiora arte

/imgs/20050401/internet03.gif EasyOffice
www.e-press.com

Microsoft Office-rekin elkargarri izaki, gehien erabiltzen diren aplikazio ofimatiko guztiak EasyOffice-k erabat doan eskaintzen ditu. Badago parte bat espainolez daukan bertsio bat, bere hiztegi eta zuzentzailearekin, baina menuak ingelesez daude. Linux erabiltzen dutenek KOffice (www.koffice.org) probatzeko aukera dute.

/imgs/20050401/internet04.gif Alternatiba askeak
alts.homelinux.net

Ezagunenak diren bulego programen 52 alternatiba ez-komertzial daude ofimatika atalean.

LOTUNEAK

OpenOffice
http://es.openoffice.org

StarOffice
http://es.sun.com/software/staroffice/

602 PC Suite
www.software602.com/products/pcs

Lotus SmartSuite
www-306.ibm.com/software/es/applications

WordPerfect Office Family
www.wordperfect.com

NeoOffice
www.neooffice.org

AppleWorks
www.apple.com/appleworks

iWork
www.apple.com/iwork

MS Office
www.microsoft.com/spain/office