Automobileko "paperak"

Gutxi baina ezinbestekoak

1 maiatza de 2005

Gutxi baina ezinbestekoak

/imgs/20050501/conducir.gif
Ibilgailu motorduna gidatzen duenak, jabea izan edo ez izan, legeak gidariari eta ibilgailuari eramatea agintzen dien dokumentazioa gainean eraman eta, eskatzen duten guztietan, agintaritzaren agenteei erakutsi behar die. Zein ote dira dokumentu horiek? Nolako isunak ezartzen dira erakusten ez badira edo, are okerrago, lortu ere lortu ez badira? Gidariak eta ibilgailuak oso paper gutxi dituzte ezinbestekoak: gidatzeko baimena, zirkulazio zerga, ibilgailuaren azterketa teknikoaren ziurtagiria eta eranskina eta derrigorrezko aseguruaren erreziboa. Agiri horietakoren bat erakuts dezan agindu zaionean, gidariak agertuko ez balu, Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak hainbat zigor ezartzea aurreikusia du; horien munta bi faktoreren arabera aldatuko da: agiria zien den eta, funtsezkoa, titularrak eskuratua duen ala ez. Araubidezko asegurua kontratatua ez izatearren ezartzen den isuna, adibidez, azken ordainketaren agiria gainean ez eramateagatik jartzen dena baino askozaz ere larriagoa da. Nolanahi ere, eskatu zaizkionean, gidariak erakutsi ez dituen agiriak aurkezteko hamar eguneko epea eman ohi zaio. Hona paperak galtzeko “ohitura” duen gidariarentzako informazio baliagarria: agiri horien fotokopiak baliozkoak dira baldin eta dagokion Trafiko Delegazioak konpultsatuak badaude eta, hortaz, jatorrizko dokumentuaren ordez, horien kopia eramateak ez du inolako zigorrik ondorioztatzen.

Gidatzeko baimena

Errepideetako trafiko kontroletan gidariei eskaut ohi zaien lehendabiziko agiria da. Dokumentu honen inguruko hutsegiteak isunik larrienekin zigortuak daude. Hona balizko kasu batzuk:

  • Agiria behin ere lortu ez izatea: Espainian, bidezko lizentzia edo baimenik gabe zirkulatzea isun ekonomiko batekin zigortzen da; Frantzian, adibidez, baimen ori gabe ibiltzeagatik gidariak urtebeteko kartzela-aldia bete beharko du. Dena den, Espainiako Barne Ministerioak iragarri duenez, puntukako gida-baimena onetsi eta praktikan jarritakoan, neurriak gogortu egingo dira (zein gradutan gertatuko den ez du zehaztu).
    • Baimenik gabe gidatzearren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak aurreikusitako gehieneko isuna 900 euro da (ibilgailu astunak). B1 gida-baimenari dagozkion ibilgailuak gidatzeagatiko isuna 400 euro da eta baimenik gabe motorrak eramatearren, 150 euro.
  • Edukita ere, eskatu denean gainean ez badaukagu 10 euroko isuna ezar dakiguke. Nolanahi ere, agenteak gidariaren datuak hartuko ditu, baimen-agiri horren titularra den egiaztatzeko.
  • Eduki bai, baina iraungia badago Isuna 150 eurokoa da.
  • Eduki bai, baina helbidea eguneratu gabe badago. 60 euroko isuna.

Zirkulazio zerga

Ibilgailuaren jabea izatearren, herritarrak ordaindu behar duen udal zerga da hau. Ibilgailua daraman gidariak, jabea izan edo ez izan, eskatzen diotenean agintariei erakutsi egin behar die. Kontzeptu honengatik ordaindu beharreko kuota, ibilgailuaren zaldi fiskalen arabera aldatzen da. Isunak:

  • Ordaindua dagoela egiaztatzen duen agiririk gabe ibiliz gero, isuna 150 eta 900 euro artekoa izango da. B1 agiria eskatzen duten ibilgailuen kasuan, 300 euro.
  • Edukita ere, eskatu denean gainean ez badaukagu 10 euroko isuna
  • Eduki bai, baina helbidea eguneratu gabe badago. 60 euroko isuna.

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT)

/imgs/20050501/itv.gif
Espainian matrikulatuak dauden automobilek, laugarren urtetik aurrera -bosgarrenetik aurrera motorrek eta seigarrenetik aurrera karabanek- autonomi erkidegoek xede horrekin gaituriko estazioetan aldian behingo azterketak gainditu beharko dituzte, 1987 urteaz geroztik indarrean dagoen irailaren 24ko 1987/1985 Errege Dekretuaren arabera.

  • Azken IAT-aren egiaztagiria
    • Ez edukitzea. Isuna 150 eurotik 900 eurora doa. ). B1 gida-baimenari dagozkion ibilgailuei dagokien isuna 300 euro da
    • Txartela IAT estazioan atxikita baldin badago eta titularra ibilgailu horrekin badabil, debekapena urraturik, 450 euroko isuna.
    • Edukita ere, eskatu denean gainean ez badaukagu 10 euroko isuna
  • IAT eranskina
    • Ibilgailuaren azterketa egiten duten estazioetan, eranskina aurreko kristalean ezartzea agintzen dute. Aurreko azterketei dagozkien eranskinak ez eramatearren ez da zigorrik ezarriko.
    • Polizia agintariek ibilgailuaren jabea IAT eranskinik gabe edo indarraldia agortuta harrapatzen badute, ondorioak hauek dira:
      • Gidatzeko baimena kentzea. Azterketa gainditzeko, 10 eguneko epea emango da.
      • IAT gainditu gabe zirkulatzearren 94 eurotik 1.503 eurorainoko zigorrak aurreikusiak ditu Trafikoaren Legeak.

Automobileko asegurua

Aseguruaren ordainketa egiaztatzen duen azken txartela eramatea nahitaezkoa da. Agiri horren bidez automobila daraman gidari edota aseguratuaren ondarea babesten da, talka edo lapurretaren ondorioz, ibilgailuak nozi ditzaken kalteetatik eta, era berean, hirugarrengoei berak eragin dizkien kalteak direla eta, harturiko erantzukizun zibiletik, bere aurka ezar daitezken judizio-egintzen aurrean.

  • Aseguruaren ordainagiria
    • Edukita ere, gainean ez daukanean: 60 euroko isuna.
  • Derrigorrezko aseguruko poliza
    • Ez daukanean, isuna 600 eurotik 3.000 eurora joan daiteke.
    • Edukita ere, gainean ez daukanean: 60 euroko isuna.