Erabat dohainik Interneten

Erabiltzaile bizkorrenentzat ere Internet zurrunbilo handia izan arren, aurki daiteke zenbait gune (web orri) nabigatzeko edo geure web orria sortzeko tresnak dohainik eskaintzen dizkigutenak
1 martxoa de 2000

Erabat dohainik Interneten

Erabiltzaile bizkorrenentzat ere Internet zurrunbilo handia izan arren, aurki daiteke zenbait gune (web orri) nabigatzeko edo geure web orria sortzeko tresnak dohainik eskaintzen dizkigutenak. Sareen sarean argitaratzeko erraztasunari esker, beti dago adiskide internauta eskuzabalen bat bere ziberkide guztiei “musu truk” laguntza eskaintzeko prest. Gaur egun hainbat eta hainbat baliabide aurki dezakegu dohainik eta txakur handirik gastatu gabe material asko lortu. Hona hemen zenbait adibide.

Bilatzaileak

Makro-gune horietan nork bere web zintzilikatu edo audientzia neurtzeko kontagailu eraginkorrenak aurki daitezke. La Lupa www.areas.net/porelmorro/ esaterako, gaztelaniazko bilatzaile bat da, doako baliabideetan espezializatua. Interneten dohainik eskaintzen diren baliabideen bilatzaile ospetsuenetakoak dira, esaterako, Por el morro www.esgratis.net,Horiek erabiliz, Interneten gehien eskatzen diren doako tresnak biltzen dituen web bikainaz balia daiteke nabigatzailea: weben kokapena, konexioko eskuliburuak, softwarea, banner-en trukea, posta zerrendak, kontagailuak…

Posta zerbitzua dohainik

Hainbat web orritan posta zerrendak dohainik eskura ditzake internautak eta hornitzailea ordaindu beharrik gabe posta elektronikoa erabili. Gainera, bere postaren egoera kontsultatu eta kudeatzeko aukera du liburutegi, ziberkafe eta antzekoetatik. Erabilienetakoak: Latinmail www.latinmail.com, Ya.com www.mixmail.com, Yupi www.yupimail.com, Hotmail www.hotmail.com , Altavista altavista.iname.com, Yahoo!, Bigfoot www.bigfoot.com/ y Telepolis www.telepolis.com.

Software

Beste zenbait web oso erabilgarriak dira denbora pasa edo gestiorako programa edo aplikazioak eskuratu nahi dituzten internautentzat. Gaztelaniaz, badira bi gutxienez: Web Fácil www.webfacil.com/, con muchas propuestas para crear una página web y Vía Modem www.via-modem.com internautaren eskura dauden ehundaka programa dozena bat kategoriatan sailkatuak biltzen dituen direktorio handia, eta ProgramasNet www.programasnet.com

Txateatzea: beste internauta batzuekin denbora errealean komunikatzea

Txateatzeko (Internetera konektaturik ordenadore bidez beste erabiltzaile batzuekin denbora errealean harremanetan izateko) zaletasuna dutenek informazio ugari eta beste web orrialde batzuetarako lotura interesgarriak aurki dezakete Web honetan. Kanal propioa (pertsonala edo konpartitua) sortzeko aukera ere bada, lagunik onenekin hitz egin ahal izateko.

Web orrialdeen ostatuak

Orrialdea prest dugu eta Interneten dohainik jarri dugu; web batzuk ematen dute horretarako aukera eta, gainera, hosting edo ostatuagatik ordaindu beharrik izan ez dezagun, megak oparitzen dizkigute. Hona zenbait helbide: Geocities www.geocities.com Yahook erosia eta orrialdeak dohainik jartzen aintzindarietakoa; Tripod www.tripod.com Lycos-ekoa, eta Fortune City www.fortunecity.com.

Bilatzaileetako akta

Orrialdea Interneten eskegi ondoren, helbideen maremagnum honetan aurki gaitzaten nahi dugu. Horretarako badira Sarean zenbait web orri norbere orriari bilatzaile nagusietan alta emateko. Adibidez, Atajos-autoregístralo www.enter.net.mx/xyz/atajos/autoregistralo.html Deja tu huella y Promoción www.lpis.com, www.yuppi.com.ve/promocion.

Irudiak, grafikoak eta gif-ak

Zure web orria bizitu eta irudi polit, grafiko eta gif erakargarriz jantzi nahi baduzu, dohainik egin ahal izango duzu sarean abilezia apur batez nabigatzeko gai bazara. En Mediabuilder www.mediabuilder.com/ izenekoan gif, fondo eta softwareko tresnarik onenekin apaindu ahal izango duzu zure orrialdea; gainera, ingelesezko hemeroteka handi bat duzu eskura zure webari etekina atera ahal izateko. Color Vivo www.areas.net/colorvivo.htm izenekoak proposamen pila eskaintzen du -oso bitxiak gainera- Interneten norbere gune pertsonala barra, fondo eta marrazkietan sortzeko. Gif animatuak lortzeko, bilatu Gifs Wizard www.gifwizard.com o a Gifs Masters server2.ok.cl/gifmaster/index.asp. Eta argazkiak nahi izanez gero, Photodisc www.photodisc.com, delakoan aurkituko dituzu; irudien banku onenetakoa da: gaika sailkaturik eskaintzen ditu argazkiak: bizitza basatia, natura, kirolak, zientziak eta teknologia… Baina akatsen bat behar zuen: ingelesez dago erabat.

Banner trukea

Gure weba ezagutzera emateko modu bat, banner bat (Interneteko publizitate iragarkia) diseinatu eta dohainik beste web batzuekin trukatzea da. Spanish Banner www.babylon.com da gaztelaniaz loturak eta publizitatea dohainik trukatzeko estatuko elkarte garrantzitsuena. Zure bannerrak trukatzeko beste gune batzuk? Hara: Atajos Intercambios www.xyz.com.mx/atajos y Links Exchange www.linkexchange.com, nazioarteko mailan garrantzitsuena eta ingelesez.

Dibertsioa sarean

Interneten badira leku dibertigarriak ere, ordenadorean dohainik jolas egiteko proposamenetan espezializatuak. Zona de Juegos www2.telepolis.com/cgi-bin/telepolis30/!izenekoak on-line ongi pasatzeko jokoen aukera eskaintzen du; Javan eta Shockwave-en daude. Zone Caricatures www.magixl.com/caric./somm.html izenekoan pertsona ospetsuen alderdirik barregarriena ikusi nahiz karikatura bat egin ahal izango duzu. Centro de Estudios Heráldicos www.net64.es/heraldica/datos/alfabe.htm delakoan zure deituraren jatorria eta armarria aurkitu ahal izango duzu. Eta estudiatzea beti atsegina ez izan arren, bada azterketetarako apunteak musu truk lortzeko aukera.