Dirua, ingurumena eta sakela laguntzeko
Ingurumena eta etxeko ekonomia. Biak dira zaindu beharrekoak, eta, ahal dela, aldi berean egitekoa da hori. Eguzki plakak, aire girotuko sistema ekologikoak, galdara eraginkorrak, isolatzaile termikoak, bi kristaleko leihoak edo energia gutxiagorekin dabiltzan etxetresna elektrikoak… era horretako hainbat tresna jar ditzake gutako bakoitzak etxean, eta orain, zorionez, diru laguntzak ere eskuratu ditzakegu horregatik. Eta ez erosketa txikiak egiteagatik soilik; auto hibrido bat erosten dugunean, edo karbono dioxido (CO2) isuriak ahalik eta gehien murrizten dituen ohiko auto bat, gure aletxoa jartzen ari gara klima aldaketaren eragin kaltegarriak saihesteko, eta, ondorioz, diruz lagunduko gaituzte.
Zerbait lortzeko, ordea, pazientzia beharko dugu beste ezer baino gehiago. Ez da batere erraza informazio egokia aurkitzea, hainbat erakundek ematen baitituzte gisa horretako laguntzak (erakunde zentralek, autonomikoek eta udalen batzuek ere bai), eta bakoitzak jartzen ditu bere baldintzak, kopuruak eta epeak. Horrexegatik, laguntza eskatzea erabaki badugu, lehenbailehen egin behar dugu, diru laguntza batzuek epe mugatua izaten baitute.
Diru laguntza publiko nagusiak
Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE), Espainiako Industria Ministerioaren menpe dagoen erakundeak, 500 eurotik 6.000 eurora bitarteko laguntza ematen du ibilgailu hibridoak edo elektrikoak erosteagatik. Autonomia erkidego bakoitzak zehazten du zenbatekoa izango den diru laguntza.
Erkidego batetik bestera alde handi samarrak aurki daitezke laguntza horien inguruan: guztiek ez dute kopuru bera ematen; ez dituzte epe berdinetan ematen; batzuetan atzeraeragina izaten du laguntzak, eta besteetan ez; batzuek ibilgailu mota batzuei ematen diete, eta besteei ez (Euskal Autonomia Erkidegoan eta Valentziako Erkidegoan, adibidez, motor elektrikoei ere ematen diete, eta berdin hidrogenozko ibilgailuei, petroliotik likidotutako gasekin dabiltzanei, edo ibilgailu eraginkorragoa erosteagatik lehengoa aldatzen dutenei).
Auto saltokiak ere toki onak izaten dira galdetzeko, zenbait erkidegotan horien bidez eskatu behar izaten baitira laguntzak.
Beste laguntza mota bat ere eskaintzen du Espainiako Industria Ministerioak VIVE plana delakoaren bitartez; finantzaketa on batekin laguntzen ditu ibilgailua aldatu nahi dutenak, baina ez die diru laguntza zuzenik ematen, garai batean Prever planarekin egiten zuen bezala, adibidez. Plana egiten ari zirenean, baldintza batzuk jarri zituzten laguntza hori emateko, baina orain, planari lehen onarpena eman diotenean, zabaldu egin dituzte baldintza horiek. Ondorioz, laguntza jaso dezakete isuri kopuru batetik behera dabiltzan autoek (140 gCO2/km) eta N1 motako ibilgailuek (160gCO2/km; furgoneta erakoetan, 3.500 kilo artekoek). Marka guztietako ibilgailuek ekartzen dute datu horren berri ezaugarri teknikoetan, eta, bestela, IDAE erakundearen web orrian begiratu dezakegu (www.idae.es/coches/).
Laguntza hori jaso ahal izateko, ibilgailu zaharrak hamar urte eduki behar ditu, gutxienez, eta ibilgailu berriak, gehienez ere, 30.000 euro balio behar du.
Etxean bertan energia berriztagarria sortu eta eraikinaren energia eraginkortasuna hobetzeko asmoa badugu, laguntzak eska ditzakegu hainbat gauzatarako: eguzki plakak jarri, isolatzaile termikoak berritu, galdara berria ekarri, kristal sistema hobea duten leihoak ipini edo instalazio elektriko zaharrak aldatu.
Erkidegotik erkidegora alde nabarmena da laguntzetan. Nafarroan, Gaztela eta Leonen, eta Extremaduran, adibidez, bultzada handi samarra eman diete energia berriztagarrietan oinarritzen diren sistemei. Horregatik, IDAE erakundean ez ezik, erkidego bakoitzak dituen erakundeetan ere galdetu behar da informazioa. Eta nahi izanez gero, sektore horrekin harreman zuzena duten erakundeetan ere eska dezakegu laguntza: Etxe Bioklimatikoa Elkartea, Energia Berriztagarrien Ekoizleen Elkartea (APPA), Industria Fotovoltaikoaren Elkartea (ASIF) edo Industria Termikoaren Eguzki Elkartea (ASIT). Horrez gain, Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) baldintza oneko maileguak ematen ditu etxebizitzetan energia egokitzapenak egiteko.
Edozein herritarren esku dago etxetresna zaharrak kendu, eta haien lekuan energia gutxien behar dutenak jartzea (A motakoak edo are hobeak, A+ motakoak). Etxetresna elektrikoak berritzeko plan horretan, 85 eurotik 125 eurora bitartean eskaintzen dituzte erkidegoetako energia erakundeek sukaldeko tresna handiak erosteagatik (hozkailuak eta konbiak, izozkailuak, garbigailuak eta ontzi garbigailuak). Zenbait autonomia erkidegotan, aire girotuko sistementzat ere laguntzak emateko asmoa dute (Valentzian, adibidez). Beste zenbait erkidegotan, ordea, oraindik ez dute zehaztu nola eramango duten aurrera berritze plan hori (Andaluzian, Aragoin, Asturiasen, Balearretan, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Errioxan eta Murtzian).
Finantza erakunde batzuk hasiak dira maileguak ematen ingurumen baldintzak hobetuko dituzten produktu eta zerbitzuak finantzatzeko (horiek ezin dira sartu laguntza publikoen sailean). Balearretako Sa Nostra Caixak, adibidez, “Mailegu Ekologikoa” eskaintzen du hainbat gastu ordaintzeko: ura eta energia aurrezteko balio duten instalazioak jartzeko, euri urari probetxu ateratzen dioten sistemak ezartzeko, etxetresna elektrikoak aldatzeko, iturri eta dutxa eraginkorrak ipintzeko.
Banco Guipuzcoano erakundeak “Energia Berriak Mailegua” eskaintzen dio eguzki plaka termikoak jarri nahi dituenari, eta Kutxak, berriz, interes tasak gutxitzen dizkio eta beherapen batzuk eskaintzen etxebizitza edo auto “berde” bat erosten duenari, baita etxean berrikuntza ekologikoak egin nahi dituenari ere.
Triodos erakundeak, berriz, finantzaketa formula bat baino gehiago dauzka ingurumenari lotutako ekimenak laguntzeko: hipoteka maileguak eta epe luzerako mailegu pertsonalak alde batetik, eta bermeak, kredituak eta diru laguntza aurrerapenak bestetik.
Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua (IDAE)
- 913 14 66 73 – 91 456 49 00
- ciudadano@idae.es
- www.idae.es
Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO) (VIVE plana)
- 900 121 121 – 91 592 16 00
- ico@ico.es
- www.ico.es
Andaluzia
- Energiaren Andaluziako Agentzia
- 954 78 63 35
- informacion.aae@juntadeandalucia.es
- www.agenciaandaluzadelaenergia.es
Aragoi
- Aragoiko Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- 976 71 41 11
- www.aragon.es
Asturias
- Asturiasko Printzerriko Garapen Ekonomikorako Institutua (IDEPA)
- 985 98 00 20
- idepa@idepa.es
- www.idepa.es
Kantabria
- Energia Kudeaketarako Kantabriako Elkartea (Genercan)
- 942 03 74 22
- info@genercan.es
- www.genercan.es
Gaztela-Mantxa
- Gaztela-Mantxako Energia Agentzia (Agecam)
- Albaceteko egoitza
- 967 55 04 84
- Toledoko egoitza
- 925 24 59 01
- www.agecam.es
Gaztela eta León
- Energiaren Eskualde Erakundea (EREN)
- 987 849 393
- www.eren.jcyl.es
Katalunia
- Energiaren Kataluniako Institutua (Icaen)
- 93 622 05 00
- http://www.icaen.net
Ceuta
- 956 51 22 01
- www.ceuta.es/
Valentziako Erkidegoa
- Energiaren Valentziako Agentzia (Aven)
- 963 427 900
- info_aven@gva.es
- www.aven.es/
Extremadura
- Extremadurako Juntako Industria, Energia eta Ingurumen Saila
- 924 002342
- extremambiente@juntaextremadura.net
- www.extremambiente.es/
Galizia
- Galiziako Institutu Energetikoa (INEGA)
- Rúa Ourense, 6, A Rosaleda
- 15701 Santiago, A Coruña.
- 981 541 538
- info@inega.es
- www.inega.es
Balear uharteak
- Balear uharteetako Gobernuko Merkataritza, Industria eta Energia saila
- Calle de la Llotja de Mar, 3
- 7012 Palma
- 971 17 65 65
- www.caib.es
Kanariar uharteak
- Kanarietako Gobernuko Lan, Industria eta Merkataritza Saila
- 928452075
- www.gobcan.es/
Errioxa
- Errioxako Gobernuko Industria, Berrikuntza eta Lan Saila
- 941 29 13 88
- www.larioja.org
Madril
- Industria, Energia eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusia (Madrilgo Erkidegoko Gobernua)
- 915 802 100
- www.madrid.org
Melilla
- Ekonomia eta Administrazio gaiak Kudeatzeko Zuzendaritza Nagusia (Melillako Hiri Autonomoko Ingurumen Saila)
- 952 699 172
- www.melilla.es
Nafarroa
- Nafarroako Foru Erkidegoko Berrikuntza, Enpresa eta Lan Saila
- 848 42 76 45
- www.cfnavarra.es/
Euskal Autonomia Erkidegoa
- Energiaren Euskal Erakundea (EEE)
- 94 403 56 00 – 94 403 56 24
- ayudaseveidae@eve.es
- www.eve.es/
Murtziako Eskualdea
- Energia Kudeatzeko Agentzia, Murtziako Eskualdekoa
- 968 22 38 31
- www.argem.es