Haurren logelak eta segurtasuna

Istripurik gehienak aurreikusi daitezke, eta, beraz, saihestu ere bai

1 urtarrila de 2009
Img consejo listado 210

Istripurik gehienak aurreikusi daitezke, eta, beraz, saihestu ere bai

Toki ezin seguruagoa izan behar du logelak haurrarentzat, huraxe baitu bere txoko kuttuna, eta hantxe ematen baititu ordu luzeak lotan eta jolasean. Baina arriskua beti dago hor, eta nahikoa da une batez deskuidatzea istripu bat gertatzeko. Espainian, ordubete bakoitzeko, hogeita hamar istripu izaten dituzte haurrek etxean daudela, horietako % 95 saihesteko modukoak, oinarri-oinarrizko neurri batzuk hartuz gero. Haurrek inon ez dute ikusten arriskurik, eta gurasoen ardura da haurrek erabiltzen dituzten txokoak, kuttunak ez ezik, seguruak ere izatea.

Altzari egokiak

  • Altzari homologatuak aukera-tzea komeni da, material ez-toxikoekin eta ezin sutuzkoekin eginak, eta ertz biribilduekin.
  • Altzari sinpleak erabiltzea da onena, askatu edo deslotu daitezkeen elementurik ez dutenak (heldulekuak, adibidez), horiekin min hartu baitezake haurrak eta ito ere bai irentsiz gero.
  • Ziurtatu behar dugu sehaska, ohea, altzariak eta jostailuak laka edo tindu ez-toxikoekin margotuta daudela.
  • Altzarien eta apaingarri guztien ertzak biribilduak izatea komeni da, sekula ez zorrotzak edo puntadunak. Arriskuren bat egon badaiteke, ertzetako babesak jar ditzakegu haurren parean geratzen diren altzarietan.
  • Tiraderei muga jarri behar zaie barrualdean, haurraren gainera ez erortzeko hark irekiz gero. Onena, segurtasun itxigailuak jartzea da, tiraderak (4 eta 10 euro artean balio dute).
  • Armairuek eta apalategiek paretara lotuta eta ongi finkatuta egon behar dute; haurrak zintzilikatu egin daitezke horietatik, eta azpian harrapatu ditzakete. Merkatuan badira finkatze uhalak (3 euro inguru balio dute).

Lotarako

Sehaskatik…

  • Lehen hilabeteetan kapazu edo antzeko batean lo egiten badu, hondoak zurruna eta laua izan behar du, ertzak altuak eta bigungarridunak, eta, ahal dela, kotoizkoak.
  • Sehaskak egurrezkoa izan behar du, sendoa, egonkorra eta segurua, eta Europako UNE-E 716 arauak homologatua.
  • Sehaskari apaingarriren bat jarri badiote, egiaztatu behar dugu ongi itsatsita dagoela, eta ezin dela mekanikoki askatu.
  • Haurra baino 20 zentimetro luzeagoa izan behar du sehaskak, eta, gutxienez, 60 zentimetro zabal.
  • Oinarria igotzeko eta jaisteko aukera eman behar du. 60 zentimetroko altuera izan behar du barrualdean, eta goi-goian dagoela, 30 zentimetrokoa.
  • Goitik beherako barren artean, 4,5 cm baino gehiagoko tartea egon behar du, eta 6,5 cm-koa baino txikiagoa, eta haurrari ez diote aukerarik eman behar oina nonbait jarri eta gora igotzeko. Alboetako bat gora eta behera ibiltzen denetakoa bada, mekanismo konplexua euki behar du, haurrak jeitsiko ez duena.
  • Somierrak izaten dituen xaflen artean, 6 zentimetroko tartea egon behar du gehienez ere, eta somierraren eta armazoiaren artean, berriz, 2,5 zentimetro alde banatara.
  • Koltxoiak gogorra izan behar du, 10 zentimetro lodi, gutxienez, eta gehienez, bi zentimetroko tartea egon behar da kol-txoiaren eta alboetako barren artean, Haurrak ez dezan hutsunerik aurkitu eskua, hanka edo burua sartzeko.
  • Buru babesa jartzea komeni da, haurrak kolperik har ez dezan alboetako egiturekin eta sehaskaburuarekin..

…ohera

Espainian 30 istripu dituzte haurrek etxean ordu bete bakoitzeko eta
gehienak oinarrizko neurriekin saihes daitezke

  • Ohearen egiturak ez du eduki behar elementu irtenik edo ertz puntazorrotzik.
  • Ez du oso altua izan behar.
  • Haurra sehaskatik ohera aldatu dugunean, alboetako batean baranda bat jartzea komeni da lehen hilabeteetan, ustekabean erori ez dadin (30 eta 40 euro artean balio dute).
  • Oheburuak barrak baditu, ez dute eduki behar haurrak burua sartzeko adinako tarterik. Hobe da oheburu sinple eta laua duen ohea jartzea, apaingarririk gabea.

Arriskuak gutxitu

  • Paretan jartzeko berogailua badugu haurraren gelan, altzariren batekin tapatzea komeni da, haurra ez dadin erre harekin jolasten hasten denean. Bestelako berogailuren bat badugu, ongi babestuta eduki behar dugu, haurra ez dadin hara iritsi eta ez dezan sartu su har dezakeen ezer.
  • Beroguneetatik urrun jarri behar dira kapazua, sehaska edo ohea (berogailu eta gisakoetatik).
  • Haurrek ez dituzte eskura eduki behar lokiak, kable elektrikoak, pertsianen uhalak eta gortinen sokak.
  • Sare elektrikoko lokiak tapatu egin behar dira, haurrak ez dezan sartu ez behatzik, ez beste ezer. Hainbat babes mota saltzen dituzte egun lokiak tapatzeko (2 eta 6 euro artean balio dute, eta ugari etortzen dira zorro bakoitzean).
  • Haurra igo daitekeen objekturik ez dugu jarri behar leiho eta baranden inguruan (aulkiak, mahaiak, jostailuak, lorontziak, kutxak…).
  • Balkoiak eta leihoak blokeatzeko sistemak jarri behar dira, haurrek ireki ez ditzaten (5 eta 10 euro artean balio dute).
  • Zorutik metro batera baino gu-txiagora dauden leihoak babestu beharra dago (barandak jar daitezke, hesiak…). Barrak jarriz gero, goitik behera jarri behar ditugu, eta tarte gutxirekin, haurrak ez dezan burua sartu.

Arrisku gabeko pinturak

  • Ez erabili oinarri urtzailea duen pinturarik, eta, batez ere, ez erabili metal astunak dituenik (beruna eta kromoa, adibidez); oso kaltegarriak dira haurren-tzat, adin horretan nerbio sistema eratzen ari baitzaie bete-betean, eta substantzia horiek gogor erasaten diete.
  • Edozein gainazal margotu behar dugula ere, oinarrian ura duten pinturak aukeratu behar dira, garbitu daitezkeenak, usain gu-txikoak eta lehengai ez-toxikoekin eginak daudenak.
  • Pintura usaina badago, edo arriskua badago alergiak sortzeko edo arnasketa arazoak ager-tzeko, haurra handik urrun eduki behar dugu. Familiakoen edo auzoen etxera eramatea komeni da etxea margotzen ari garen bitartean, eta bukatu eta gero ere, 3 egun pasatzen behintzat utzi behar dugu haurra ekarri aurretik.