Moneta bakarrik aldatzen da
Egun gutxi falta da euroak, hainbestetan aipatuak, pezeta ordezka dezan. Azken hilabeteotan, euro eremuko herrialdeetako Administrazioak gogotik saiatu dira herritarrei era guztietako informazioa helarazten, moneta berrira ohituaz joan daitezen. Dagoeneko badakigu zenbat billete eta txanpon izango diren, pezetak noiz arte erabili ahal izango diren, billete faltsuak eta egiazkoak nola bereiztu… baina ongi etorriko da atzera egin eta euroaren ezarpena errazten lagunduko diguten zenbait aholku erraz gogora ekartzea.
- Gogoan izan 1 euros = 166,386 pezeta direla.
- Egizu kontu 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera dendarik gehienek eurotan itzuliko dizutela dirua, zuk zerbitzua pezetatan ordaindu arren.
- Moneta biak baliozko diren denboran zehar, ezin dizute komisiorik kobratu eurotan ordaintzeagatik.
- 2002ko martxoaren 1etik aurrera eurotan baizik ezin izango duzu ordaindu. Gogoratu aurrez eta aldatu zure pezetak data hori baino lehen. Otsailaren 28a pasa ondoren pezetarik aldatu gabe baduzu, dohainik aldatuko dizkizute edozein finantza entitatetan 2002ko ekainaren 30era arte. Uztailaren 1etik aurrera pezetarik baduzu, Espainiako Bankuan bakarrik aldatu ahal izango dituzu.
- Finantza entitatetan bakarrik aldatu pezetak. Ez fidatu banketxe edo aurrezki kutxa ez den beste inongo biderekin.
- Hasi hutsetik lehenbailehen. 2002ko martxoaren 1etik aurrera pezeta historia izango da; beraz, has zaitez eurotan pentsatzen.
- Pezetatako taloiak 2001eko abenduaren 31ra arte bakarrik erabili ahal izango dituzu. Eskatu lehenbailehen eurotako txekeak dituen taloitegia zure banketxe edo aurrezki kutxan.
- Europako Batasuneko edo euro eremuko herrialdetako billeteak eurotara aldatu nahi badituzu, itxaron urtarrilaren 1era arte. Euro eremuko herrialdetako dibisak eurotara aldatu ahal izango dituzu, doan, Espainiako Bankuan. Banketxe eta aurrezki kutxek komisioak kobra ditzakete.
-
Praktika ezazu 6 euroko oinarrizko erregelarekin eta sortu buruan erreferentziak:
- 3 euros: 500 pezeta
- 6 euros: 1.000 pezeta
- 12 euros: 2.000 pezeta
- 30 euros: 5.000 pezeta
- Soltura pixka bat hartu arte, ez zalantzarik izan kalkulagailu txiki bat edo euro-bihurgailua erabiltzeko.
- Ohitu zentimoetara, eta ez ahaztu bihurketa eta biribiltzeko arau ofiziala: hirugarren dezimala 5 baino txikiagoa baldin bada, beherantz biribiltzen da, hau da, bigarren dezimala ez da aldatzen. 5 edo handiagoa baldin bada, gorantz biribiltzen da. Bigarren dezimala unitate bat handitzen da.
- Moneta biak batera indarrean izango diren lehen egunetan, erabil itzazu bi diru-zorro, bata euroentzat eta bestea pezetentzat. Errazago ezagutu eta erabiliko duzu dirua.
- Ukitu, begiratu eta etzan. Horiexek dira eurotako billeteak benetakoak diren egiaztatzeko egin beharrekoak. Euro billeteek, beste segurtasun neurri batzuen artean, segurtasuneko hari bertikal bat dute goitik behera, kontrargitan ikusteko moduko filigrana bat, holograma eta erliebeko inpresioa.
- Edozein zalantza baduzu, galdetu. Hona hemen Euroaren Komunikazio Kanpainaren telefonoa: 901 1 1 2002