Edredoi eskandinaviarrak

Luma tartean lo

Burusiak bezain goxoak baina askozaz ere arinagoak izaki, ohean egoteko erosoago dira
1 azaroa de 2004
Img consejo listado

Luma tartean lo

/imgs/20041101/consejos_01.jpg
Oheak osatzeko elementu gisa edredoi eskandinaviarrak aspaldi honetan agertzeak bazterrak nahasi ditu, ohantzea estaltzeko, beroa mantentzeko eta maindire lana betetzeko balio baitute. Edredoi arruntaren aldean eskandinaviarrak abantaila asko ditu: arinagoa, diseinu soilekoa eta oso aldakorra izateaz gainera, erresistentzia handia agertzen duenez, urte askotan erabil daiteke, behar bestetan alda daitekeen zorroaren barnean baliatzen delako.

  • Betegarri eskandinaviarra aukeratzeko unean errepera iezaiozu haren ahalmen isolatzaileari, batik bat. Betegarrian erabilitako materialaren eta kopuruaren arabera, joskera-motaren (hau da, barruan atalak bereizita dauden) eta betegarriak aire-ganbera egitearen arabera (horiek funtsezkoak dira, isolatzaile ona izango bada).
  • Kontuan izan ezazu giroko eta gelako tenperaturak ez ezik, edredoia baliatuko duten pertsonen zaletasunak.
  • Gramajeak, berriz, edredoiak nolako berotasuna emango digun baizik ez du adierazten (zenbat eta gramaje handiagoa orduan eta beroago), kalitatearekin zerikusirik ez baitu. Kalefakzio oneko etxean lo egiten duen edo hozkila ez den pertsonarentzat aski a gramaje txikiko edredoia.
  • Erosi aurretik, uki ezazu edredoia: leuna izan behar du, mugikorra, aise etorriko da aurreko egoerara eta ez du gogorrunerik (lumaren zaina) izango.
  • Era askotako modeloak daude: lodiagoak negurako eta meheagoak uda partean erabiltzeko, adibidez. Fabrikatzaile batzuek bi mota horietakoak pack batean saltzen dituzte, tenperaturak agindu ahala, bata eta bestea bereiz edo biak batera baliatu ahal izateko.

Betegarriak

  • Zuntza edo akrilikoa luma eta lumatxa imitatzen dituen osagai artifiziala da baina ez da inondik ere natural horien kategoriara iristen. Aresti arte horixe zen betegarririk merkeena eta kalitate eskasenekoa ere; egun, berriz, gai naturalen propietateen antzeko zuntzak, kalitate handikoak, transpiragarriak, antialergikoak eta ukitu on-onekoak garatzen ari dira. Artifizial horien abantaila, ikuzgailuan garbitu ahal izatea da.
  • Luma eta lumatxaz beteriko edredoi eskandinaviar isolatzaile termiko natural bikaina da. Pisua eta bolumenaren arteko erlazio hobezinari (arin-arina izaki, tamaina handikoa izaten baita) esker, gorputzeko tenperatura eta girokoa isolatu, bereizi, egiten ditu. Eragozpen gisa (eta prezioaz aparte) nabarmen dezagun luma eta lumatxazko edredoiek alergiak eragin ditzaketela.
  • Lumaren zati bat gogorra da; lumatxa osoa biguna da, ostera eta erdialdeko kalamuetatik ateratzen diren hari luzez osaturiko maluta arin eta malguak luma baino isolatzaile hobeak dira.
  • Lumatxazko betegarriek luma hutsezkoek baino isolamendu termiko hobea lortzen dute, berotasunaren dispertsioa galarazteaz gainera, kanpotik airerik sartzea eragozten duten aire-ganbera gehiago osatzen dituztelako. Horrez gainera, atal gogorrik ez dutenez, nekez sortaraz dezakete mikroorganismorik.
  • Lumatxaren portzentaje handiagoa kalitate hobearen adierazle da. Lumatxazko bi edredoitan, aukera ezazu bolumen handienekoa; bolumen bereko bi edredoitan, aukera ezazu bietako arinena.
  • Ez egin jaramonik lumaren koloreari, horrek betegarriaren kalitatearekin zerikusirik ez du eta. Nolanahi ere, zorroan barrena, luma zuriak edredoi eskandinaviarrari itxura garbiagoa ematen dio.

Egintza egokiena

  • Jostura-sistemarik hoberena, barruan “kassetten” edo ganberatxoez osatutakoa da: ganberatxo horietako bakoitzak 2,5 zentimetroko aldea duen kuboa da eta betegarria del eskandinaviar osoan barrena ongi banatu eta hedatzea errazten dute, baita josturetan ere, gune hotzik (betegarri gaberik) gertatzen ez delarik. Bestetik, horri esker eskandinaviarraren azalera osoan zehar betegarria uniformeki zabaltzen da.
  • Sistema tradizionalaren arabera, oihala oihalaren kontra josten da.
  • Kanpo aldea hainbat materialez osatua egon ohi den arren, osasuntsuenak kotoia eta lihoa dira.
  • Betegarri onaren osagarri egokia, hari-dentsitate egokidun edo, bestela “downproof” motako tratamendua hartutako ehunarekin estali behar da, transpiragarria izanik, betegarria gal ez dezan.
Mantenua eta garbiketa
  • Luma eta lumatxazko betegarria hidrofiloa da, hots, lo egiten duenean gorputzak kanporatzen duen hezetasuna atxiki eta kanpo aldera ateratzen du: era horretan, giro lehor atseginean mantentzen gaitu. Hezetasun hori, dena den, berehala lurruntzen da, edredoia egurastean.
  • Harrotu eta egurastu edredoi eskandinaviarra egunero, hartutako hezetasuna suntsitzeko eta betegarria bere toki egokira ekartzeko.
  • Kendu orbanak, betegarria blaituz: isola ezazu zikindutako aldea, betegarria jaitsiz. Estekatu alderdi zikin hori gomatxo batez eta, horrela dagoela, garbi ezazu.
  • Garbiketa handietan ibil zaitez kontuz, edredoiaren egitura ez desegiteko eta betegarria ez kaltetzeko. Irakur itzazu fabrikatzailearen argibideak.