Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Erreklamazioak produktu eta zerbitzuengatik : Epeak betetzea, lehenengo baldintza

Zenbat aldiz geroratu duzu erreklamazio bat tramitatzea eta, denbora igaro eta gero, hori egiteko epea iraungita zegoela ohartu zara? Deserosoak eta beti ez asegarriak izateaz gainera, gaizki emandako zerbitzu edo produktu akastun batengatik erreklamazioa egiteko hainbat baldintza bete behar dira, eta kontsumitzaileek eta erabiltzaileek beti ez dakigu horien berri. Erreklamatzeko dugun eskubidea gauzatzeko dauden arauen artean, epeak betetzea funtsezkoa da: epea igarotzeak erreklamazioa egin ezin izatea ekar dezake.

/imgs/20041101/informe01.jpg
Estatuan eskubideak gauzatzeko eta salaketa aurkezteko epeak bete behar direla exijitzen dituzten legeek beraiek epe laburrak eskaintzen dizkiete kontsumitzaileei, zerbitzua kontratatu eta gero, kontratuari buruz gogoeta egiteko eta “damutzeko” eta, nahi izanez gero, inolako kausa edo motiborik aurkeztu gabe atzera botatzeko. Horregatik, denbora pasatzen uztea oker handia izan daiteke. Beste kasu batzuetan, kontsumitzaileak ez dauka eskubiderik produktua ez onartzeko edo atzera botatzeko. Orduan, aldeen arteko elkarrizketa izango da lehenengo pausoa guztiontzat egokia izango den irtenbidea aurkitzeko. Hori gertatuko ez balitz, bide judiziala litzateke konponbide bakarra. Horregatik da hain garrantzitsua beti kontuan hartzea negoziazioak gehiegi luzatzea edo erreklamazioak eta salaketak geroratzea arriskutsua izan daitekeela, erantzun asegarria lortzeko itxaropena ezinbestean zapuztea gerta daitekeelako.

2003an, kontsumitzaileen erakundeek informazio eta kexurako milioi bat eskaera baino gehiago jaso zuten, 2002an baino %3,8 gehiago. Haatik, Eroski Taldea Fundazioak argitaratzen duen Kontsumoaren Barometroaren arabera, azken hamabi hilabeteetan espainiar hiritarren %16k baino ez zuten erreklamazio bat bideratu. Azterketa horren arabera, gehien erreklamatu ziren sektoreak izan ziren telefonia, elikadura eta aseguruak.

Bidaia konbinatuak

Erreklamatzeko motiboak: bidaia konbinatuko kontratu batean hitzartutako baldintzak ez betetzea (ibilbideak, hotelen kategoria eta abar).
Epea: momentuan erreklamatua behar da (oporretako lekuan, adibidez), eta itzuleran erreklamazioa jarrai daiteke, konpondu gabe baldin badago. Egokitzat jotzen den konpentsazioa lortzen ez bada, auzitara jo daiteke. Bi urteko epea dago hori egiteko, bidaia konbinatua bat egiteko hitzartutako baldintzak betetzen ez direnetik hasita.
Oharrak: Agentziari ezer ordaindu gabe kontratua bertan behera utzi nahi baduzu, 16 egun lehenago egin behar duzu, idatziz, jada ordainduta dagoena itzultzeko eskatuz. Halere, agentziak diru kopuru txiki bat eska dezake gestio eta anulazio gastuen kontzeptuagatik. Eskaera bertan behera uztea bidaia hasi baino hamar-hamabost egun lehenago egiten bada, bidaiaren kostu osoaren %5eko zigorra ordaindu beharko duzu; tartea 3 eta 10 egun bitartekoa bada, zigorra %215ekoa izango da, eta irten baino berrogeita zortzi ordu lehenago erabakitzen baduzu, %25ekoa. Irteeran ez bazara agertzen, bidaiaren kostu osoa ordaindu beharko duzu eta, dagokionean, ordaindu gabe duzun zenbatekoa ere ordaindu beharko duzu, aldeek besterik erabaki ezean behintzat.

Aseguruak (Automobila eta Etxebizitza…)

Erreklamatzeko motiboa: aseguru konpainiak ez ditu bere gain hartzen polizan itxura batean estaltzen diren istripuko kalte guztiak.
Epea: kalte materialak estaltzen dituzten aseguruetan, auzitara jotzeko bi urte (auto istripuak), eta bost urte pertsonei gertatutako kalteak direnean (aseguru medikoak, bizitza aseguruak…).
Oharrak: garrantzitsua da aseguru konpainiari egiten zaion lehenengo erreklamazioa urraketa detektatu eta lehenbailehen egitea -ahal dela buro fax bidez egitea da onena-.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak