Intsektizidak, aerosola eta hedatzaile elektrikoa

Denetan merkeena da gehien irauten duena

Eltxoak aerosolak hedatzaile elektrikoak baino azkarrago desagertzen dituen arren, produktua erabili ondorengo minutuetan ezin gaitezke sartu gela horretan
1 uztaila de 2004

Denetan merkeena da gehien irauten duena

Batetik, euli eta eltxoen kontra diharduten lau aerosol eta, bestetik, eltxoen kontra baizik eraginkorrak ez diren lau hedatzaile elektriko aztertu dira oraingoan. Hedatzaile merkeena Raid da, produktu hori erabiltzea 1,3 zentimo kostatzen baita orduko; garestiena, Kill Paff, 2,3 zentimo kostatzen da orduko. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Bloom eskaintzen du. Aerosolak 3,4 euro kostatzen dira litroko, Vete 1,44 euro baizik kostatzen ez delarik. Lagin hauxe da aerosoletan kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena, kostu txiki, iraupen luze eta eraginkortasun handikoa delako, intsektuak akabatzea besteei baino denbora gehiago kostatzen bazaio ere.

Intsektizidak, intsektu edota araknido higuingarriak (euli, eltxo, labezomorro, armiarma, arkakuso, termita eta antzekoak) akabatzeko helburuz formulatutako produktuak dira, eta hainbat espezie jakinen kontra berariaz diharduten substantziaz osatuta daude; hortaz, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, desagertu beharreko espezie horrentzako intsektizida berezia aukeratu behar da. Azterketa honetan, euli eta eltxoak dira intsektuok.

Lau intsektizida multzo daude: organokloratuek (DDT, lindane, endosulfan eta antzekoek) intsektuen nerbio transmisioa galaraziz dihardute. Horietako askoren erabilera debekatua dago berebiziko iraupena dutelako (50 urte baino gehiago) eta, gainera, intsektuak substantzia horietara ohituta, hainbat belaunaldiren ondoren, genetikoki eraldatu egiten dira. Organofosforatuek (diazinon eta malation) ere nerbio sisteman dihardute. Karbamatoak nekazaritzan bakarrik baliatzen dira, etxebizitzan ez baitira aplikagarri.

Krisantemoak

Azterturiko zortzi intsektizidek piretroideak baliatzen dituzte (krisantemo lorearen jarioak imitatzen dituzten substantzia artifizialak, alegia). Horien eginkizuna intsektuen muskuluak eta nerbio sistema zentrala geldiaraztea da, horrela eta hil zerraldo eror daitezen. Konposatu sintetiko hauek gai naturalen gainetik duten abantaila nabarmena da: “jatorrizkoak” ez dira iraunkorrak argiaren edo airearen presentzian eta beren eragina ere laburra da.

Ez naturalek ez sintetikoek ez dute ia inolako eragin kaltegarririk odol beroko izakiengan, baina arrainentzat biziki erasokorrak direnez, ibai, urtegi eta antzekoetatik gertu intsektizidarik ez baliatzea aholkatzen da.

Lau aerosolen edukiera 750 mililitro bada ere, pisua dezente aldatzen lagin batetik bestera: 460 gramotik (Bloom Cruz Verde) 570 gramora arte (Raid). Laurek ere, substantzia aktibo gisa, tetramina eta D-fenotrin osagaien konbinazioa darabilte. Bloom laginaren etiketan agertzen diren izenak -neopynamin eta sumitrin- aipatu substantzia horien sinonimo dira. Tetramina, eragin azkar-azkarrekoa, intsektuaren eraispenaren arduraduna da, paralizatu eta erorarazten duelako. Egintza mantsoagokoa izanik, D-fenotrin da intsektua hiltzen duena. Tetrametrina gehien daukan aerosola Raid (%0,29) da, ondotik Bloom eta Fogo datozela (biek ere %0,23); Vete da (%0,09) tetramina gutxien daukan lagina.

Azterturiko aerosol intsektizida guztietan proportzio berdintsuetan dabil D-fenotrin osagaia.

Laburbilduz eta Konparaketako Taula

Hauen edukia ere dezente aldatzen da ontzitik ontzira: 19,4 mililitrotik (Bloom) 45,3 mililitroraino (Fogo). Eltxoak geldiarazi eta suntsitzen dituen baina euliei kalterik egiten ez dien substantzia intsektizida bakarra daukate. Hedatzaileen eginkizuna, erresistentzia elektriko baten bidez, airean substantzia hori etengabe lurruntzea da, eta bertan mantso baina jarraian arituko da (hauen egintza ez da, inondik ere, bat-batekoa). Kill Paff eta Fogo laginek edukiaren %3,7 eta %3,8 D-Alletrina daukate eta Bloom laginak %10,4 dauka. Raid likidoak, aldiz, esbiotrina (%2,8) erabiltzen du: substantzia hori D-Alletrinaren paretsukoa da.

Eraginkortasun proba

Egiazko egoeren antzeko baldintzetan probatu dira zortzi intsektizidak, fabrikatzaileen aholkuak beteaz. Probak xurgatzaile ez den beirazko kabinetan egin ziren, hedatzaile guztietan boltaje berbera baliatuz. Lau eta sei egun bitartean zituzten Aedes aegypti eltxo eta Musca domestica euli helduak aukeratu ziren.

Beirazko gelak

Aerosolak 30 metro kubikoko kabina egurasterik gabean probatu ziren, 25º C-ko tenperaturan, hezetasun erlatiboa %65 izaki. Bertan 50 eltxo eta 100 euli sartu zituzten. Ondoren, etiketak adierazi bezainbeste segundotan zabaldu zuten aerosola: 7 segundotan Fogo eta 4tan Vete eta Raid; Bloom laginak etiketan denborarik adierazten ez zuenez, beste bien batez bestekoan aritzea aukeratu zen: 5,5 segundo. Intsektizida zabaldutakoan, intsektuek erortzeko behar duten denbora neurtu zen eta, handik 24 ordutara, beren egoera egiaztatu zuten laborategiko adituek. Proba bateko intsektizida hondarrek hurrengo proba kutsa ez zezaten (saio bakoitza lautan egin baitzen), kristalezko gela ikuzi eta lehortu ondoren, 50 euli sartu ziren bertan. Eulien %5 baino gehiago hiltzen ez badira, espazioa garbi dago eta berriro erabil daiteke horrela.

Aerosolek azkar-azkar eta eraginkortasun handiz bete zuten beren eginkizuna, baina lagin batetik bestera alderik hauteman zen. Bloom izan zen denetan eraginkorrena, eltxo guztiak 2 minututan eta euli guztiak 9 minututan desagertu zituelako. Ondotik Fogo, Raid eta Vete datozkio: euli guztiak 12 minututan eta eltxoak 4 minututan Fogo-k eta 5 minututan Raid eta Vete-k suntsitu zituztelako. Handik 24 ordutara intsektu bizirik ez zegoela egiaztatu zen.

Iraupenari dagokionez, Raid (62 erabilera) eta Vete (61 erabilera) gertatu ziren aerosol iraunkorrenak; Bloom (36 erabilera) eta Fogo (34 erabilera), berriz, dezente urriago agertu ziren atal honetan. Vete denetan merkeena dela (1,4 euro litroko kostatzen delarik, beste hiruren prezioa 3,4 euro da, litroko) kontuan izaki, bera da, askozaz ere, denetan merkeena erabilera bakoitzeko.

Bloom, Fogo eta Kill Paff hedatzaile elektriko likidoak aurreko saioko kabina edo gelan (30 m3-koa) probatu ziren eta Raid, berriz, etiketak adierazten zituen baldintzak betetzeko, beste batean probatu zen (50 m3-ko bolumenean, 22º C-ko tenperatura eta %65eko hezetasun erlatiboarekin).

Saiakuntza egiteko, hedatzaileak sabaitik 30 cm-tara eskegi ziren (substantzia gela osoan barreia dadin, fabrikatzaileek zorutik ahalik eta gertuen kokatzea aholkatzen duten arren) eta eltxoak bakarrik jarri ziren, hedatzaileek eulien kontrako eraginkortasunik ez dute eta.

Hedatzaile denetan eraginkorrena Bloom izan zen, 50 eltxoak 20 minututan akabatu zituelako. Raid, Fogo eta Kill Paff laginek ordu erdia ere behar izan zuten eltxo guztiak botatzeko. Handik 24 orduetara egiaztatu zen, lau kasuetan ere, eltxoak hilak zeudela. Hedatzaileen kontsumitzaileak funtsezko duen beste parametroetako bat produktuaren iraupena da. Alderdi hau neurtzeko, etiketak adierazitako denboran kristalezko kabina batean martxan utzi ziren: 45 gauetan zortzi orduz Bloom, Raid eta Fogo laginak; 45 gauetan sei orduz, Kill Paff.

Hedatzaileek etiketan adierazitakoa irauten dutela berretsi zuen saiakuntzak. Horrenbestez, lagin kaskarrena (urriena) Kill Paff da alderdi honetan. Saioa amaitutakoan, intsektuak akabatzeko gaitasuna berriro neurtu zen, produktu berrietan baino apalagoa ote zen alderatzeko. Bloom izan zen ostera ere hoberena (ireki berritan baino bost minutu gehiago baizik ez zuen izan behar) eta gainerakoek onartzeko moduko emaitzak erakutsi zituzten, ireki berritan lortutakoen paretsuko.

Nola erabili

Aerosoleko intsektizida erabili aurretik hobe izaten da ate-leihoak ixtea. Ahal dela ez lurrundu janariaren, sukaldeko tresnen, landareen gainean eta, bereziki, arrainengandik gertu: arraina oso ahula da intsektizidaren erasopean, nahiz odol beroko izakiarengan substantzia horiek eragin kaltegarririk ez duten. Aerosola aplikatzeko hedatzailea gorantz kalkatu behar da gelaren erdialdetik inguru osorantz lurrunduz, etiketan adierazitako segundoetan. Lurruntze bakar bat aski izaten da 12 m2-ko gela bat horrelako intsekturik gabe uzteko. Lurrundu ondoren hobe izaten da, gelan inor sartu gabe, produktuari eragina izan dezan beta ematea.

Hedatzaile elektrikoei dagokiela, aerosolak ez bezala, ez dira suharberak eta horien molekulak aise deskonposatzen dira aire eta argiaren eraginez. Beraz, jendea dabilen areto edo geletan ordu edo, areago, egun askotan etengabe pizturik egoteak ez du inongo arriskurik sortarazten. Ahalik eta lurzorutik hurbilenen kokatzea komeni da, edukia gela osoan barrena zabal dadin, eraginkortasunaren mesedetan.

Hedatzaile elektrikoak

  • Aerosoleko lau intsektizida eta lau hedatzaile elektriko likido aztertu dira oraingoan. Aerosolak euli eta eltxoak akabatzeko egokiak direlarik, hedatzaileek eltxoak bakarrik suntsi ditzakete eraginkortasunez.
  • Vete lagina da aerosolik merkeena (1,44 euro litroko) eta gehien irauten duenetako bat. Gainerako hirurek prezio berdintsua dute (3,4 euro litroko).
  • Hedatzaileetan Raid, Bloom eta Fogo laginek antzeko prezioa dute (martxan daudela, 1,3, 1,4 eta 1,5 zentimo orduko). Denetan garestiena, Kill Paff: 2,3 zentimo orduko.
  • Aerosoleko intsektizidak eskuz aplikatzen dira eta azkarragoak dira; hedatzaile elektrikoek mantso baina etengabe dihardute eltxoen kontra. Hedatzaileak diharduen bitartean gelan egon gaitezke; aerosoleko intsektizida lurrundutakoan, hobe da bertatik ateratzea.
  • Lagin denek intsektu guztiak akabatu dituzte; batzuk eta besteen arteko alde bakarra, lana amaitzeko behar den denbora da. Denetan azkarrenak Bloom laginak dira, bai aerosolekoa baita hedatzailekoa.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Vete laginak ematen du: gainerakoak bezain eraginkorra delarik, askozaz ere merkeago gertatzen da. Hedatzaileetan, kalitatea eta prezioaren erlazio hoberena Bloom Cruz Verde da: denetan eraginkorrena eta merkeenetako bat.
Marka
Izenda
pena
VETE BLOOM
CRUZ
VERDE
RAID FOGO
HOGAR
BLOOM
CRUZ
VERDE
RAID FOGO KILL
PAFF
Formatua Aerosola Aerosola Aerosola Aerosola Elektriko
likidoa
Elektriko
likidoa
Elektriko
likidoa
Elektriko
likidoa
Prezioa
(euro litroko)
1,44 3,42 3,34 3,47 Ez da
egokia
Ez da
egokia
Ez da
egokia
Ez da
egokia
Prezioa
(zentimo
orduko)
Ez da
egokia
Ez da
egokia
Ez da
egokia
Ez da
egokia
1,5 1,3 1,4 2,3
Azterketaren emaitzak
Substantzia aktiboak:
Tetra-
metrina
(%)
0,09 0,23 0,29 0,23
D-
Fenotrin
(%)
0,10 0,10 0,07 0,06
D-
Alletrina
(%)
10,4 3,8 3,7
Esbiotrin
(%)
2,8
Eraginkortasun emaitzak
Proban
baliatu
dosia
4 s 30m3 – tan 5,5 s 30m3 – tan 4 s 30m3 – tan 7 s 30m3 – tan 8 ordu
eguneko
30m3
-tan
(45 gau)
8 ordu
eguneko
50m3
-tan
(45 gau)
8 ordu
eguneko
30m3
-tan
(45 gau)
6 ordu
eguneko
30m3
-tan
(45 gau)
Eltxoak:
KT
%50 1
150 seg 60 seg 130 seg 120 seg 12 min 14 min 15 min 15 min
KT
%100 2
5 min 2 min 5 min 4 min 20 min 30 min 30 min 30 min
24 ordu
(%) 3
100 100 100 100 100 100 100 100
Euliak:
KT
%50 1
238 seg 104 seg 207 seg 173 seg Ez da
euliak
akaba
-tzeko
egokia
Ez da
euliak
akaba
-tzeko
egokia
Ez da
euliak
akaba
-tzeko
egokia
Ez da
euliak
akaba
tzeko
egokia
KT
%100 2
12 min 9 min 12 min 12 min
24
ordu (%) 3
100 100 100 100
Iraupena 4 49 aldiz 30 aldiz 50 aldiz 34 aldiz Oso
egokia
Oso
egokia
Oso
egokia
Oso
egokia
45 eguneko erabili ondoren
KT
%50 1
Ez da
egokia
Ez da
egokia
Ez da
egokia
Ez da
egokia
14 min 15 min 15 min 16 min
KT
%100 2
25 min 30 min 30 min 30 min
24 ordu
(%) 3
100 100 100 100
Osoko
kalitatea
Ona Oso ona Ona Ona Oso ona Oso ona Ona Ona

(1)KT %50: intsektuen %50 akabatzeko intsektizida baliaturiko denbora.

(2)KT 100%: intsektu guztiak akabatzeko intsektizida baliaturiko denbora.

(3)24 ordu: intsektizidarekin kontaktuan 24 orduz egon ondoren hil diren intsektuen ehunekoa.

(4)Erabileraren iraupena: gaiak baliagarri irauten duen bitartean, produktu unitate bakoitzarekin egin daitekeen deskarga kopurua adierazten du.

Banan-banan

Aerosoleko lau intsektizida eta lau hedatzaile elektriko likido, banan-banan

Vete "Aerosoleko intsektizida"

  • 1,44 euro litroko: aerosoleko intsektizidarik merkeena.
  • Osoko kalitatea: ona
  • Aerosoleko intsektizidetan, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokienekoa. Tetrametrina (%0,09) eta D-fenotrin (%0,10) dauzka. Eraginkortasun intsektizida onekoa: eltxo guztiak 5 minutuan eta euli guztiak 12 minutuan akabatu zituen. Erabilera: 61 saio (iraunkorrenetako bat).

BLOOM CRUZ VERDE "Aerosoleko intsektizida"

  • 3,42 euro litroko.
  • Osoko kalitatea: oso ona
  • Tetrametrina (%0,23) eta D-fenotrin (%0,10) dauzka. Denetan eraginkorrena, bai euliekin, bai eltxoekin ere: eltxoak 2 minutuan eta euliak 9 minutuan akabatu zituen. Erabilera: 36 saio (iraunkortasun eskasenetako bat).

RAID "Aerosoleko intsektizida"

  • 3,34 euro litroko: aerosoleko intsektizidarik merkeena.
  • Osoko kalitatea: ona
  • Tetrametrina (%0,29) eta D-fenotrin (%0,07) dauzka. Eraginkortasun intsektizida onekoa: eltxoak 5 minutuan eta euliak 12 minutuan akabatu zituen. Erabilera: 62 saio (iraunkortasun handienekoa).

Fogo hogar "Aerosoleko intsektizida"

  • 3,47 euro litroko.
  • Osoko kalitatea: ona
  • Tetrametrina (%0,23) eta D-fenotrin (%0,06) dauzka. Eraginkortasun intsektizida onekoa: eltxoak 4 minutuan eta euliak 12 minutuan akabatu zituen. Erabilera: 34 saio (iraunkortasun eskasena).

Bloom cruz verde "Intsektizida elektriko likidoa"

  • 1,5 zentimo erabilera-orduko.
  • Osoko kalitatea: oso ona
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena. D-Allatrina (%10,4) dauka. Hedatzaile eraginkorrena da, bai produktuaren hasieran bai 45 gauak amaitzean ere: ontzia ireki eta handik 20 minutura eltxo guztiak akabatu ditu; bizitza baliagarria agortzean eltxo guztiak suntsitzeko bost minutu gehiago baizik ez du behar izaten.

Raid "Intsektizida elektriko likidoa"

  • 1,3 zentimo erabilera-orduko: atal honetako merkeena.
  • Osoko kalitatea: oso ona
  • Esbiotrina (%2,8) dauka. Hedatzaile eraginkorra da, bai produktuaren hasieran bai 45 gauak amaitzean ere: Kill Paff eta Fogo laginek bezalako emaitzak erdietsi zituen baina 50 m3-ko gela batean (beste bi laginak 40 m3-ko bolumeneko gelan probatu ziren); beraz, honen ahalmen intsektizida handiagoa da.

FOGO HOGAR "Intsektizida elektriko likidoa"

  • 1,4 zentimo erabilera-orduko
  • Osoko kalitatea: ona
  • D-Allatrina (%3,8) dauka. Hedatzaile eraginkorrena da, bai produktuaren hasieran bai 45 gauak amaitzean ere. Martxan dagoela adieraziko lukeen argirik ez dauka lagin honek.

Kill Paff "Intsektizida elektriko likidoa"

  • 2,3 zentimo erabilera-orduko: atal honetako garestiena
  • Osoko kalitatea: ona
  • D-Allatrina (%3,7) dauka. Iraupenik laburrenekoa: 6 ordu egunean 45 gautan; gainerakoek 8 ordu irauten dute egunean). D-Allatrina (%10,4) dauka. Hedatzaile eraginkorra da, bai produktuaren hasieran bai 45 gauak amaitzean ere. Hedatzailea entxufatu baina martxan jarri gabe edukitzea ahalbideratzen duen etengailua daukan bakarra.