Tratu txar psikologikoa

Emakumeen arazoa ez, emakumeentzako arazoa

Tratu txar psikikoa antzina-antzinako fenomenoa da; berriena, arazo sozial gisa salatzea
1 otsaila de 2005
Img interiormente listado 163

Emakumeen arazoa ez, emakumeentzako arazoa

/imgs/20050201/psicologia.01.jpg
Norbait gutxiesteko, psikologikoki mintzeko, bere buruarengan duen konfiantza urritzeko eta bere auto-estimazioa suntsitzeko helburuz, asmo txarrez egin eta botere-jarrera batetik exekutaturiko jokaeretan oinarritzen da tratu txar psikologikoa. Horrelakoak jasateak nortasuna galtzera eraman dezake gizakia eta, aldi berean, tratu txarra eragiten dizkionarenganako mendekotasuna sortzen dio biktimari. Tratu txarren eragileak iraina, salaketa, amenazoa, kritika suntsitzailea, oihu eta garrasia, manipulaziok, isiltasuna, axolagabetasuna eta mespretxua baliatzen ditu.

Alor pribatuan, gizonezkorik ere tratu txarren biktima den arren, emakumea da gehienbat biktima. Gurasoak eta seme-alaben arteko harremanetan, esate baterako, bigarrenek aita-amak geroz eta gaizkiago tratatzen dituztela ere hauteman da, hezkuntza permisiboaren ondorioz eta, bide batez, helduen munduko konfliktoetan biolentziaren agerpena egunetik egunera ugaltzen ari delako. Alor publikoan, berriz, tratu txarra hainbat alderditan azaltzen da: lan-munduan (“mobbing” izeneko fenomenoa) eta eskolan (tamalezko “bullying” ezaguna), adibidez.

Biktima, emakumea

Tratu txar psikologikoa aspaldi-aspalditik datorren fenomenoa da; horren alderdi berria, ordea, arazo sozial gisa salatu izana. Adin, talde sozial eta ekonomiko, kultura eta herrialde guztietako emakumeek nozitzen dute. Fenomeno horren intzidentzia handiak, ondoreen larritasunak, kostu sozial eta ekonomiko biziak eta, batez ere, pertsonak aintzat tratatua izateko duen eskubidea urratzeak dakarren endekapenak berebiziko garrantzi publikoko afera bihurtu dute.

Tratu txar psikologikoa ez da fisikoa bezain ikusgarri eta nabarmena: askotan, izan ere, biktima bera ere ez da horretaz konturatzen eraso fisikoa jasan arte. Baina honelakoen ondorioak larriago eta iraunkorragoak izan daitezke.

Hitzezko zein bestelako (isiltasuna, axolagabetasuna, keinuak) eraso jarraituek astintzailea eta biktimaren arteko mendekotasunezko harreman makurra sortarazten dute: azkenean biek daukate elkarren premia. Biktimak, bera bakarrik inor ez dela sentitzen duelarik, izuak eta angustiak geldiarazita bizi delako; astintzaileak, exekutatzen duen mendekotasun horri esker norbait dela sentitzen duelako. Mendekotasun egoera hori muturreraino eramanik, azkenean biktimak astintzailea babestu eta desenkusatu egiten du. Horretaraino suntsipen bidetik etorri da, bere buruan zeukan konfiantza galduz, erantzuteko gaitasuna galduz, bere burua suntsituz, bertatik irtengo ez dela barneratuz… Amaieran, itxaropena erabat galduko du.

Botere asimetrikoa

Emakumeen kontrako biolentzia horren funtsean, indarrean dagoen sistema patriarkal eta matxistak lagundu duen eskema horretako pertsona ahulenaz -emakumeaz, gehien-gehienetan- abusatzea eragin duen botere asimetria argi eta garbi agertzen denez, adituek behin eta berriro diote arazoa ez dela “emakumeen aferatzat” agertu behar: biktima emakumea ohi bada ere, zailtasun horretaz gizonezkoak kontziente izan behar du eta arazoa gainditzeko ahaleginak egin behar ditu.

Luis Bonino psikoterapeuta eta maskulinotasunean eta genero-erlazioetan adituak, mendekotasuna erdiesteko jokamoldeak adierazten dituen sailkapen moduko hau osatu du:

  • Larderia, beldurtzea..
  • Agintea bat-batean hartzea: kontsultatu gabe erabakiak hartzea, monopolizatzea.
  • Ideiak edo hautuak inposatzeko, logika eta “arrazoia” argudiatzea.
  • Behin eta berriro gauzak errepikatzea, nahi den horixe “bake pittin” bat ordainduta, ahitzearen ondorioz erdiesteko.
  • Diruaren kontrola.
  • Espazio fisikoaren erabilera hedagarria.
  • Emakumearen maternalizazioa, hots, honek beste gizakiak zaintzea lehenets ditzan moduko baldintzak sortzea.
  • Manipulazio emozionala: honek emakumeari bere buruaz dudak eta mendekotasun-sentimenduak sortaraziko dizkio.
  • Defentsarik ezak ondorioztatzen dituen deskalifikazioak.
  • Gutxiagotasun sentimenduak sortarazten dituzten balio eta agintaritzaz gabetzea.
  • Paternalismoa, emakumea neskato bat bailitzan tratatuz.
  • Kutuntasunik eza.
  • Urrutikotasuna.
  • Gezurrak, promesak ez betetzea…
  • Astintzaileak bere buruaren ardura barkatzeko agertzen duen joera.
  • Bere burua lesionatzeko edo hiltzeko amenazoen bidez, astintzaileak sortarazi nahi duen errukitasuna.

Tratu txar psikologikoak nozitzen dituen emakumearen profila

Sintoma eta agerpenak

  • Bizkarreko eta junturetako mina.
  • Sumingarritasuna.
  • Zefaleak.
  • Insomnioa.
  • Neke iraunkorra.
  • Tristezia, aldarte makala eta negar egiteko gogoa, ikusi batera, motiborik gabe.
  • Antsietatea eta angustia.
  • Sexu harremanetarako gogorik eza.

Jarrera

  • Lotsa-sentsazioa.
  • Errudun sentimendua.
  • Izu jeneralizatua.
  • Begirada iheskorra.
  • Utzikeria soziala eta komunikatzeko gogorik eza: azalpen nahasiak, aldrebesak.
Tratu txar psikologikoa agertzen duten edo ondorioztatzen duten alerta seinaleak

(Murphy y O’Leary psikiatraren arabera)

  • Bikotekidearen sentimenduen berririk ez du.
  • Emakumeak, talde gisa, barregarri utzi edo iraintzen ditu.
  • Bikotekidearen balio eta sinesmen gehienak, erlijioa, arraza, herentzia edo klasea barregarri utzi edo iraintzen ditu.
  • Bere oniritzia, maitasuna edo afektua zigor gisa baliatzen du.
  • Bikotekidea kritikatu edo iraintzen du, edo errieta egiten dio.
  • Pribatuan edota jendaurrean makurrarazten du.
  • Bikotekidearekin batera harreman sozialak izateari uko egiten dio.
  • Dirua eta erabaki guztiak kontrolpean ditu.
  • Dirua konpartitzeari eta bikotekideak lanean aritzeari uko egiten dio.
  • Dirua, bestelako ondasunak edo automobileko giltza eskuratzea galarazi egiten dio.
  • Sarri, berak alde egin eta bikotekidea abandonatuko duela esan ohi du.
  • Bikotekideari edo bere familiari min egiteko mehatxua botatzen dio.
  • Bikotekidearekin zapuztuta dagoenean seme-alabak zigortu edo astintzen ditu.
  • Bikotekideak abandonatzen badu, seme-alabak bahitu edo berarekin eramateko mehatxua egiten du.
  • Etxeko animaliak, torturatu edo hiltzen ditu, bikotekideari min egiteko.
  • Ustez, bikotekideak eskuartean dituen aferak leporatuz eraso egiten dio.
  • Gezur eta kontraesanen bitartez manipulatu egiten du.
  • Altzariak puskatu, ormetan txikizioak egin edo etxeko tresnak apurtzen ditu bikotekidearekin liskarretan jardutean.
  • Armak mehatxu egiteko erabiltzen ditu.