Hizkera ere, diskriminatzaile
“Sexismo” terminoa espainierazko Real Academia izenekoaren Hiztegiak jasotzen duena euskaratuta “sexu bateko pertsonak diskriminatzean datza, beste sexukoen azpikotzat jotzearren”. Genero femeninoa da hizkuntza askotan eta era sistematikoan gutxiespenezko tratamendu hori pairatu duena bizitzako alor guztietan (hizkuntza ez da salbuespena). Gizonezko eta emakumeen artean berdintasun handiagoa agertzen bada ere, errealitate sozialera eginiko egokipena ez dagokio espainierari. Hizkuntza gehientsuenek, aise gaindituriko adierak zuzendu ahal izateko hitz eta definizio berriak sortu edo egokitu behar izan dituzte, hala nola, alkatesa (alkatearen emaztea adierazteko eta mezu ez partzial edo okerrak osatzeko moduko tresneriaz diskurtsoa hornitzeko). Nolanahi ere, egokipen-ahalegin sozial hori herrialde askotan egin den arren, ederki dakigu ariketa horri hamaika kritika eta burla egin zaizkiola eta egokipen horren aldekoek makina bat argudio erakutsi behar izaten dituztela horren premia justifikatzeko. Aldameneko erabilera-hiztegiei begiratu bat egitea aski litzateke, balekotzat onarturiko adiera askoren azpian munduaren ikuskera zeharo desorekatua datzala atzemateko. Aipatu espainierazko Academiaren Hiztegiaren arabera, esate baterako, “umezurtzago” omen da aita galdu duena: “Huérfano, na. A quien se le ha muerto el padre y la madre, o uno de los dos, especialmente el padre”.
Forma kontua
Hizkuntza sexismoa gauzatzen da hizkera, bere formagatik, diskriminatzaile gertatzen denean. Horrenbestez, ezkutuan edo agerian daukaten sexismozko karga gorabehera, egunero eta naturaltasun osoz entzuten ditugunez, oharkabe doazen edo inongo hausnarketarik sortarazten ez duten esakune, egitura eta adierazpen jakin batzuk arreta osoz erabili behar ditugu.
Subjektu maskulinoaren ordez femeninoa baliatuz, aldaketa eginez gero, esaldia belarri ertzetik nola sartzen den aditzea, adibidez, forma diskriminatzaileak hautemateko bideetako bat da. Espainieraz, konparazio baterako: ekitaldi batera joan daitezen gomit egin zaie “a los directivos, que pueden acudir acompañados por sus mujeres”. Bistan denez, zuzendaritza postuetan diharduten emakumeek, hortaz, “podrán ir acompañadas de sus hombres”. Bitxia, ezta? Gomit txartelean zuzendariak bikotekideekin joan daitezkeela ager daiteke, arreta pittin bat emanez. Izan ere, itxura zaintzeak askotan ez du ahalegin nekosorik.
Kasu horrek gramatika generoan oin hartutako eztabaida harrotzen du, espainieraz genero maskulinoak balio bikoitza duelako: berariazkoa (gizonezkoei dagokiena) eta generikoa (bi sexuei dagokiena); femeninoa, aldiz, adiera hertsian bakarrik erabil daiteke. Halaz ere -hauxe da sexismorik gabeko hizkerak sendatu nahi duen gaitza-, hainbat mezutan maskulino generikoa erabiltzeak emakumea diskriminatu eta ezkutatzea ondoriozta dezaketen anbiguotasunak eta nahasketak sortarazten ditu. Har dezagun adibide bat: “Los hombres de esta empresa son buenos profesionales”. Bertan emakumerik lanean badabil ere, ez da esakune horretan agertzen, bazterrean geratu da. Kostu berean esan daiteke “Esta empresa cuenta con grandes profesionales”. Horrela frogatzen da hizkuntza-sexismoaren kausa ez datzala hizkuntzan bertan, erabileran baizik. Kontua, beraz, bestelako ikuspegi batetik begiratzea da: emakumeak lehen betetzen ez zituen postuak eta funtzioak egun betetzen dituenez, horiek ere bataiatu beharko dira eta, hortaz, mintzairan aldaketak egin beharko dira, aurreiritziek, inertziak edo barneratutako gramatika arauen kargak deus eragotzi edo galarazi gabe.
“Niños y niñas” horretatik haratago
Hizkera ez sexista praktikatzeko unean bada ohiko baliabide errepikakorra: “hombre” hitzaren adiera, alegia, (are gehiago “hombres” pluralean) erabiltzea gizakia definitzeko. Espainolezko “hombre” horrek arra eta emea jasotzen ditu bere baitan gizateriaren sinonimotzat baina, aldi berean, ez da gizonezko edo gizasemearen sinonimo da; beraz, hitz hori beti lehen adieran hartuz gero, giza espeziearen adierazleago litzateke.
Asmo hori kimeriko samarra izan daiteke; maskulino generikoaren gehiegizko erabilerari saihets egitea, aldiz, ez da bat ere kimerikoa eta, areago, aski soila da, espainierak dituen baliabide ugari-ugarietara jotzen bada: kolektiboak (“profesorado”, “profesores”-en ordez), perifrasiak (“la persona interesada”, “el interesado”-ren ordez), perpaus metonimikoak (“la infancia”, “los niños”-en ordez), bikoizketak (“los niños y las niñas”), barrak (Sr/a), determinatzailerik ez erabiltzea edo determinatzailea genero markarik gabe erabiltzea (“los contribuyentes”-en ordez “cada contribuyente”), aditzen forma pertsonal generiko edo forma inpertsonalak erabiltzea (“es necesario que el usuario preste más atención”-en ordez “es necesario prestar más atención”). Ezinezkoa da, noski, konponbide horiek guztiak testuinguru denetan aplikatzea, kontua da kasuan kasuko egokiena hautatzea, hots, gramatikaren kontra jo gabe, diskurtsoan emakumea baztertzen ez duen esakunea.
Inertziaren inertziaz hizkera sexistaren erabileran amildu ordez, adiera zehaztu nahi duenak badu barneratzeko errazak diren arau soil batzuk bete eta bere ahozko eta idatzizko hizkeran txertatzea, hara.
- Termino generikoen alde jotzea: “infancia”, “niños y niñas”-en ordez; “alumnado”, “alumnos y alumnas”-en ordez.
- Izen abstraktuak hautatzea: “alcaldía”, “alcalde” edo “alcaldesa”-ren ordez. “Presidencia”, “presidente” edo “presidenta”-ren ordez.
- Forma bikoitzak erabiltzea: sexu bietako pertsonek osaturiko taldea izendatzean, femeninoa lehenetsita: “Premio a la mejor empresaria o empresario del año”.
- Ez erabiltzea “mujer” hitza emaztearen sinonimotzat, “hombre” senarraren sinonimo ez den heinean. “Señorita” tratamendua ezabatzea, “señorito” zaharkitu den bezala.
- Ez erabiltzea @ ikurra, ez baita adierazle linguistikoa. Espazio gutxiago bete nahi izanez gero, barra (/) batez bereizitako bikoteak idatz daitezke.
- Titulu akademikoen izendapena arautzen dituen Espainiako 22.05.95 Ministro Agindua betetzea: “Diplomada, arquitecta, médica, enfermera, obrera, etc.”
- Hitzen ordena malgutzea; beti-beti maskulinoa femeninoaren aurrean jartzeko arrazoirik ez dago eta: “madres y padres”, “trabajadoras y trabajadores”.
- Diskurtsoa homogeneotasunez janztea: ebazpen ez sexista bat hartuz gero, testu osoan mantentzea; bestela jardutea anbiguotasunaren mesedetan aritzea litzateke.