Album birtualak

Argazki partekatuak Interneten

Irudi digitalak erakusteko hainbat bide eskaintzen ditu Amaraunak
1 martxoa de 2005
Img internet listado 224

Argazki partekatuak Interneten

/imgs/20050301/internet01.jpg
Irudi digitalak dituen abantaila ugarietako bat, dirurik ordaintzeke, argazkien kopia (artxibo) mordoa egiteko aukera da. Irudiak (disko gogorretan, CD-ROM nahiz DVDetan, paperean inprimaturik, dispositibo mugikorretan, Interneten…) gordetzeko gaitasuna biderkatu egiten da eta, horrekin batera, zeinahi tokitan direla ere, senitarteko eta adiskideei kopiak berehala bana dakizkieke, posta elektroniko edo web orrien bitartez.

Posta elektronikoa da, inondik ere, beste inori irudiak igortzeko gehien erabiltzen den baliabidea baina ez da denetan egokiena, helburua argazki ugari partekatzea baldin bada. Sistema honen abantaila nagusia Interneten bidez komunikatzeko formarik pertsonalena izatean datza eta, areago, jasotzailea bakarra denean, horixe da bitarteko hoberena. Jakina, mezu bera hainbat laguni bidal dakieke batera baina horrek pertsonalizatzeko aukera ahuldu egiten duenez, irudiak gorde eta partekatzeko beste hainbat forma interesgarriago bihurtzen dira, hala nola album online edo web orri bat sortzea, adibidez.

Bit-albumak

Posta elektronikoaren bidezko argazkien igorpenean artxiboen bolumena kontu-kontuan izan behar da. Jasotzaileen konexioaren kalitatearen berri ez badugu, megabyte batetik aurrerako mezuek (bereizmen oneko pare bat argazki) arazorik sor diezaieke eta, ondorioz, haien postontziak gure mezua errefusa dezake. Beraz, kontua argazki asko bidaltzea baldin bada, hobe izango dugu Interneten argazki horiek erakusteko toki bat antolatzea.

Web gune askok -atari handiek eta online errebelatzeko guneak barne- “online album” izenekoetan irudiak ezartzeko doako espazioa eskaintzen dute. Berariazko programa baliatuz irudidun artxiboak PC-ko disko gogorretik Internetera kargatzen dira horrela, irudiak gorde eta partekatzeko album birtualak osatuz. Normalean, sarbidea kontrolatzeko, albuma pasahitz bati esker babesteko aukera ematen dute, argazkien kopuru eta tamainaren edukiera jakin bat mugatuta, hilean kuota bat ordainduz hori zabal daitekeen arren. Hortik aurrerakoek beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte: argazkia errebelatu (inprimatu) eta etxean jasotzea, telefono mugikorretik bidaltzea, argazki-opariak sortzea (norberaren argazkiarekin apaindutako elastikoak, katiluak, giltzatakoak, etc), postaz CD bat bidaltzea, web gune horrek argazkiak album birtualean ipin ditzan, etab.

Gune berezituek (Shutterfly.com, Ofoto.com, Flickr.com eta antzekoek) argazkiak eta erremintak ipintzeko tokia franko uzten dute gehienetan. Picturetrail.com izenekoak, aldiz, 36 argazki jartzeko espazioa bakarrik oparitzen duen arren (500 aleraino, ostera, urtean 15 euro ordainduta) bestelakoak ere eskaintzen ditu: argazki horiek diapositiba gisa ikustea, bisitei buruzko estatistikak, musika albumetan, markoak, etc. Bestetik, argazkiak dauden helbideen berri orri berean ematen du (argazki guztien web helbidea emateaz gainera, HTML kodea sortarazten du): hori oso baliagarria da irudiak zeinahi web orritan ipintzeko edo irudi bakar baten kokalekua emailez bidaltzeko.

Gure tokia ziber espazioan

Berariazko sistema horiek baliatzeaz gainera, argazkiak erakusteko eta bestelako edukiak kokatzeko moduko web orri pertsonal bat “eskuz” sor daiteke: eginkizun horretan hasten den erabiltzaileak orria diseinatzeko astirik hartu eta, jakina, HTMLz edo, gutxienez, web orrien editoreen maneiuaz zerbait jakin beharko du -Jalbum (www.jalbum.net), edo antzekoak, lan hau automatikoki egiten dutenak-. Orriak garatutakoan, orriak eta irudiak artxiboen transferentzi programaren (FTP) baten bidez igortzeko espazioa (hosting) kontratatu behar izaten da. Argazkiak Interneten edukita segurantzi kopia daukagu bermatua, PC edo CD-ROMek akats bat izatekotan.

E-mailekin gertatzen den bezala, hemen ere oso kontuan hartu beharrekoa da artxiboen karga. Egungo kamera digitalen bereizmen izugarriak, postontziak kolapsatu edo baliagarri dagoen web espazioa agortu nahi ez badira, argazkien tamaina irudi-editoreren batekin txikitzea agintzen du. Tamainaren txikitze hori eta irudien bereizmen murrizte hori (pantailako bereizmeneraino, eskuarki 600×800 edo 1.024×768 pixelekoa) ez dira monitorean hautemango baina eragina izango du irudiak azkenean paperean inprimatzen badira.

Dena prest

Album birtualak ordenagailuan bi helburuz (irudi guztiak era soil batean antolatu eta argazkiei ukitu arinak egitea, batetik, eta irudi horiek Interneten erraz publikatzeko sistema izatea, bestetik) instalatzen diren programekin konbinatzen dira maiz. Badira, nola ez, irudiak kudeatzeko berariazko programak ere, hala nola iPhoto, Apple-koa (Mac OS X-en bakarrik ibil daiteke) eta Picasa, Google-koa (Windows-erako soilik). Bigarren hori Hello (www.hello.com) sistemarekin konbina daiteke argazkiak hirugarrengoekin partekatzeko eta Blogger-ekin, Interneten zuzenean publikatzeko.

Weblog, fotoblog eta moblog-ak

Weblog edo bitakorak web orria sortzeko erarik errazena dira. Urrats soil batzuk eginez, Blogger eta antzeko doako zerbitzuek publikatzeko sistema ongi osatuetarako sarrera eskaintzen dute. Dena den, weblog-en editore gehienek irudientzat ez dute ostaturik (doan, bederen) eskaintzen; beraz, bestelako ostatuetara jo behar izaten da, hala nola pix8net izenekora (www. pix8.net).

Beste aukera bat “fotolog” bat publikatzea da, hots, irudiari testuari baino garrantzi handiagoa ematen zaion weblog-a. Photoblogs.org izenekoan (www.photoblogs.org) 77 herrialdetako zortzi mila “fotolog” 35 hzkuntzatan dituen direktorioa aurkituko dugu. Pauso bat haratago eginik, moblog (ingelesetik, mobil eta blog, weblog-en sinonimoa) oro har bitakora da eta, kameradun telefono mugikor batetik eguneratzen dira. Argazki bat mugikor batetik bestera igaro daitekeen modu berean, web orrira zuzenean ere igor daiteke, bertan nahi duen orok berehala ikusi ahal izan dezan: kazetaritzan hasi dira sistema hori baliatzen.

Albumak dauzkaten atariak

/imgs/20050301/internet02.gifhttp://es.photos.yahoo.com

Yahoo!-ren online albumaren doako espazio mugagabeak eta beste hainbat bertutek espainiar atarien eskaintza atze-atzean utzi du; horien artean ditugu Ya.com (www.fotos.ya.com, doako espazioa 10 MB izaki) eta Terra (http://albumdefotos.terra.es, 5 MB bakarrik oparitzen duena).

Fotologs

/imgs/20050301/internet03.gif www.fotolog.net

Fotolog.net honek bere baitan ia milioi bat fotologger (aldian-aldian argazkiak publikatzen dituzten web guneak) bildu eta Interneten 30 milioi irudi eskegi ditu.

Espazioa doan

/imgs/20050301/internet04.gif http://en.wikipedia.org/public_domain_image_resources

web orri edo weblog bat apaintzeko ez da zertan norberaren irudiak baliatu. Wikipedia-ren orri honetako gune askok bere argazkiak musu-truk ematen dituzte.