Parket flotatzailea

Merkea eta instalatzeko erraza

1 martxoa de 2005
Img eco domestica listado 111

Merkea eta instalatzeko erraza

/imgs/20050301/eco_domestica01.jpg
Gaur egun eraikitzen diren etxebizitza berrien %95ean egongela, gela eta korridoreetako zoruak egurrezkoak dira, baina erabiltzen dena ez da edozein motako egurra, baizik eta kalitateari, instalatzeko erraztasunari, isolamenduari, dekorazio aukerari eta kostuari dagokionez, abantaila gehien eskaintzen duen zorua aukeratzen da, alegia, parket flotatzailea. Izen hori ematen zaio ez dagoelako zoruari ez itsatsita ez iltzatuta. Baztertu egin dira beste material batzuk, hala nola, baldosa, zeramika eta tronadura eta parket itsatsia bezalako osagai nobleak. Zer dela eta dago horrenbesteko eskaria? Zeintzuk dira parketaren ezaugarriak?

Zer da parket flotatzailea?

Egurrezko piezak dira (normalean xafla luzeak) doitasunezko teknologia erabiliz tailer espezializatuetan itsatsiak eta bernizatuak. Egurrezko zoru hauek ez dira lurrean ez itsasten ezta iltzatzen ere, baizik eta ikusten ez den aldea, zapaltzen ez dena, azpitik geratzen dena, neoprenozko mintz edo geruza baten gainean bermatuta geratzen da (gomabitsezko euskarri edo antzeko bat izan daiteke). Hori dela eta, “flotatzen” gelditzen da eta aldi berean isolatzaile moduan jokatzen du. Beste tronadura batzuekin konparatuz jartzeak ez du lan handirik eskatzen eta etxea bera ez dago osorik hustu behar instalatzeko; horiexek dira bi abantaila nagusietako batzuk. Gainera, edozein gainazaleraren gainean erabil daiteke, baita lehenagoko zoru baten gainean ere. Eskatzen dituen baldintza bakarrak 20 graduko giro tenperatura eta gela ongi aireztatua egotea dira hezetasunaren lurruna gainazalaren gainera eror ez dadin eta likido bihurtu. Jarri ondoren lurraren altuera 3-4 zentimetro igotzen da, hori dela eta, aurreko zorua kendu gabe jartzen bada, jartzen ez den leku edo gelak baxuago gera daitezke. Egurrezko xaflak jartzen den neoprenoak isolatzaile funtzioa betetzen badu ere, hezetasun handia dagoen etxebizitzaren zatietan parket mota hau ez jartzea gomendatzen da, ura eta egurra bateraezinak baitira. Hori dela eta, ez da gomendatzen bainugela eta sukaldeetan jartzea. Jartzekotan, komunontzi, bidet, konketa eta dutxaren ondoan tapizak jartzea komeni da, hala nola harraskaren ondoan dagoen zatian.

Abantaila batzuk

  • Higagaitza eta narriagaitza; eguzkiaren argiak ez du bere jatorrizko kolorea jaten eta zaila da urratzea.
  • Xurgatze maila altua eta beste lur mota batzuekin alderatuz zaratak hobeto isolatzen ditu.
  • Tenperatura aldaketa tolerantzia ona.
  • Bere irmotasunagatik gailentzen da. Joan-etorri handia dagoen tokietarako oso egokia da.
  • Mantentze erraza.
  • Instalazio erraza. Birgaitze lanetarako oso aproposa edo lehendik dauden zoruen gainean jartzeko. Hala ere, horretarako funtsezkoa da jarri behar den gainazala oso laua izatea.
  • Azkar jartzen da: gehienez ere hiru egunetan muntatzen da eta jabeek ez dute zertan etxebizitza utzi behar. Tronadura jarri eta lehortzeko, berriz, 15-20 egun behar dira.

Mantentzea

  • /imgs/20050301/eco_domestica02.jpgXurgagailuaz garbitzea gomendatzen da, izan ere, era horretan zikinkeria partikulak arrastatu gabe jasotzen dira, lixa efektua ekidinez. Xurgagailu gehienek beren osagarrien artean parketak garbitzeko osagarri berezi bat izaten dute.
  • Gainazal mota honetarako produktu likido bereziak diren trapu edo mopa hezetuez garbitu daiteke. Zoru hauek bikain iraunaraztea, neurri handi batean, geruza babeslearen baitan egon ohi da (berniza), hau da, bernizak egoera onean iraun behar du. Horregatik erabiltzen den produktua ahalik eta leunena izan behar du korrosioak ekiditeko.
  • Profesional batzuek garbitzeko ura eta ozpina nahastea gomendatzen dute; beste batzuek, berriz, diote ura soilik hobe dela. Edozein modutan, mantentzeko gehiegizko ura ekidin behar da.
  • 10 urtean behin parketaren zorua leuntzea gomendatzen da. Horrela zoruari 30 urteko bizitza bermea ematen zaio.
  • Marradura posibleak ekiditeko aulkien, mahaien eta antzekoen hanketan feltrozko takoak jartzea gomendatzen da. Ez da komeni ez altzairuak arrastatzea ezta oinetakoen zoletan lokatza edo hondarra edukita zapaltzea. Etxebizitzaren sarreran oin zatar bat edukitzea ezinbestekoa da.

Bi mota: egur naturala edo melamina

Zoru mota bi daude: egur naturalezko parket flotatzailea eta parket flotatzaile ijeztua melaminazko erretxinaz estalia. Dekorazioari dagokionez, euren arteko ezberdintasuna honetan datza: ijeztuak kolore eta apaingarriei dagokienez aukera gehiago ematen ditu; egur naturalezkoak, berriz, ez du kolore aldaketarik onartzen eta aukeratutako egur motara mugatu behar da.

Egur naturaleko parket flotatzailea

  • Materialak eta kalitatea. 2 edo 4 milimetro lodiera duten egur noblezko hiru panelez osatuta dago, euren artean kolatuak eta, gainera, babesten duten hainbat berniz geruza ditu egurra higagaitzago bihurtuz. Abantaila nagusietako bat kalitate hobea eta iraupen luzeagoa dira.
  • Egurraren akaberak. Distiragabe edo distirarekin berniza daiteke. Azken urte honetan distirarekin bernizatzen da gehienetan hutsegiteak eta urradurak hobekien ezkutatzen dituena baita.
  • Prezioak. Garestienen artean egur tropikala nagusitzen da. 35 euro ordaintzen da metro karratua hezetasunari hobekien eusten diona delako. Merkeenen artean haritz, pago eta gerezi xaflak daude. Metro karratua 20 euro eta hortik aurrera ordaintzen da.

Parket flotatzaile ijeztua

  • Materialak eta kalitatea. Egurrezko taula edo lamina baten gainean argazki erreprodukzio bat itsasten da, estilo ezberdineko apaindurak ere onartzen ditu, gelari eman nahi zaion erabileraren arabera. Erreprodukzio hori melamina gardenezko hainbat erretxina geruzaz estalita dago, higadurari, talkei, zigarroen erredurei eta eguzkiari oso ongi eusten diona. Taula bakoitzak melaminazko bi edo hiru lamina edo taula txikiz osatuta egon daiteke.
  • Prezioak. Zenbat eta erretxina geruza gehiago izan eta taula lodiagoa izan, parket mota hori orduan eta garestiago izango da metro karratuko, hala ere, prezioa aukeratutako akaberaren araberakoa ere izango da (marrazkia…). 4 milimetro erretxina duten taulak metro karratuko 33 eurotan eros daitezke eta 2 milimetrokoak metro karratuko 20 eurotan.
  • Gaur egun establezimendu gehienek instalazioaren prezioa barne egiten dute eskaintza:
    • Egurrezko parket flotatzailea: metro karratua 40 euro inguru (materiala gehi instalazioa).
    • Laminatu flotatzaileak: 33 eta 39 euro bitartean metro karratua (materiala gehi instalazioa).