Klima aldaketa

Urtaroak direla eta zer gertatzen ari da?

1 martxoa de 2005
Img medioambiente listado 305

Urtaroak direla eta zer gertatzen ari da?

/imgs/20050301/medio_ambiente01.jpg
Otsailaren 2ero Punxsutawney-eko biztanleek (Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak) bere gordelekutik marmota baten irteera itxaroten dute egunsentian. Marmotak bere itzala proiektatzen badu, udaberriak sei aste inguru beharko omen du iristeko. Haren itzalik ikusten ez bada, udaberria gertu dago. Ez da munduan epe luzerako eguraldi klimatikoaren iragarpena egiteko erritu bakarra. Gerta denborak, hilegunak eta abar, guztiak saiatzen dira udaberriaren etorrera eta naturaren berpizkundea iragartzen. Baina egia da iragarpen gehienek, asmatu baino gehiago, huts egiten dutela. National Geographic aldizkariaren arabera, marmotak neguaren amaiera %28 bider baino ez du zuzen iragarri 60 urtetan zehar.

Mundu mailako klima aldaketa nagusitzen ari den garai honetan, udaberriaren etorreraren iragarpena odisea txiki bat bihurtzen ari da, baita zientzialari eta atmosfera eta meteoroetan adituentzat ere. Eta hain zuzen ere, adituek orain arte erabili izan dituzten iturriak, atmosferaren presio eta hezetasun adierazleak, esate baterako, hala nola, haizearen baldintza, itsasoko meteorologia buletinak edo erradiazio ultramoreak zaharkituak geratu direlako, urtez urte klima aldaketa beldurgarriak eragindako efektuak neurtzea gero eta zailagoa da.

Luzeago, beroago eta lehorragoa

Udaberri klasiko batek, berez, martxoaren 21ean udaberriko ekinozioarekin hasi beharko luke eta ekainaren 21ean amaitu udako solstizioarekin. Bere ezaugarriak ondorengo hauek izan beharko lukete: berde kolorea, hazien, zuhaitzen, loreen eta abarren ernetzea. Urtaro honen klima euriarekin, hezetasunarekin, eguzkiarekin eta tenperatura epelekin lotzen da eta, batez ere, haizearekin. Hala ere, hamarkada batzuez geroztik, udaberria behar baino aste batzuk lehenago iristen da, klima epelarekin, eta ia euri eta haizerik gabe.

Aldaketa honen arrazoiak negutegi efektuarekin erlazionatzen dira. Fenomeno honengatik planetaren beroketa ematen da. Horixe da egungo udaberriek diluitzeko duten joerarako arrazoi nagusia eta baita gainerako urtaroen baldintzak aldatu izanarena ere.

Udaberriari klima aldaketak nola eragiten dio

NBE-erako Klimaren Aldaketarako Gobernu arteko Panelak (IPCC) ez du udaberria lehenago iristea ezarri. Espainian ikerketa ezberdinek baieztatzen dute zuhaitz kaduzifolioen hostoak orain dela 50 urte baino 20 egun lehenago ernetzen direla, intsektuen agerpena 11 egun inguru aurreratu dela edo 50eko hamarkadan apirila hasieran izaten ziren tenperaturak gaur egun martxo hasieran izan ohi ditugula. Aldaketa horiek bitxikeriak izango lirateke, baldin eta fenomeno biologikoak, ekologikoak, nekazaritzakoak, sozio ekonomikoak eta baita sanitarioak ere aldatuko ez balituzte.
Esate baterako, 1999 urteaz geroztik ia udaberri guztien amaieran izan ohi diren bero bolada guztiek landaketetan arazoak eragiten dituzte, izan ere uztak behar baino lehenago heltzen dira, landareen haziera gelditzen dute eta lur landuen errendimendua murrizten. Elur eta izotz geruzen murrizketa handiak kontinente eta ozeanoen puntu ezberdinetan, antza denez, Lurraren etengabeko berotzearen eragin argia dira baita ere. Lurra planetak azken 100 urtetan bere tenperatura globala 0,3ºC-0,6ºC igotzen ikusi du.

Berotegi efektua eta Kiotoko Protokoloa

Negutegi efektuak, izaera negatiboa izan arren, bizitza ahalbideratzeko Lurraren tenperatura maila onargarrietan mantentzeko bidea ematen du. Lurraren negutegi efektu naturala GEI (negutegi efektua duten gasak) deituriko gas atmosferikoek sortzen dute: Lurrera Eguzkiaren energia pasatzen uzten dute, eta aldi berean, berotutako lurren erradiazioari eusten diote. Gas mota horiengatik ez balitz, atmosferako beheko geruzen tenperatura ez litzateke 18 gradu zero azpikoa baino altuagoa izango.

Baina negutegi efektuak ere badu alderdi negatiborik: atmosferan gas mota horien kontzentrazioa handitzean, tenperatura igo egiten da. Gas horiek CO2, metano, etab. emisioetatik etortzen dira, edota giza aktibitatearen eraginez (deforestazioa, aldaketak lurren erabileran…) eta hauen metatze masiboak Lurraren gehiegizko beroketa, eta ondorioz, nahasketa klimatikoak, biologikoak edo naturarenak eragiten ditu. Klimaren Bilakaerari buruzko Gobernu arteko Aditu Taldearen datuen arabera, karbono dioxido (CO2) kontzentrazio atmosferikoa azkeneko hamarkadetan %31 hazi da. Maila altuagoetan edo antzekoetan metano (CH4) eta nitrogeno protoxidoak (N2O) daude.

Joan den otsailaren 16an indarrean sartu zen Kiotoko Protokoloak 2008-2012 aldirako GEI gas emisioak murriztu nahi ditu 1990ean indarrean zeuden mailen azpitik. Hala ere, Europako Ingurumen Agentziak (EIA) 2008 urterako egoera asaldagarria iragarri du Europa hegoaldean eta, beraz, Espainian gero eta bero bolada bortitzagoak aurreikusten dira.

Horrelako aurreikuspenak arintzeko ondorengo alternatiba egingarriak proposatzen dira: energia berriztagarrien erabileraren sustapena, foku kutsatzaileen kontrol handiagoa (industriak, enpresak), zigor politika gogorragoak, CO2 emisioen murrizketa eta uraren erabileraren arrazionalizazioa. Horri guztiari esker, beharbada, ez orain dela berrogeita hamar urteko udaberrien antzekoez baina bai, behintzat, jatorrizko ezaugarriekin bat datozen udaberriez gozatu ahal izango dugu.

Lurraren klima aldatu egiten da, baina ez horren azkar

Lurrak klima aldaketa handiak eta ezberdinak jasan ditu milioika urteko bere historian zehar. Era ziklikoan gertatu ohi diren aldaketak dira. Planetak aldaketa horiek ehun mila urtero erregistratu ohi ditu, glaziarren aurrerapen eta atzerapen zikloekin era paraleloan. Hala ere, ez da ahaztu behar, munduko zientzialari gehienen arabera, mendeez geroztik, giza aktibitatea egungo klima aldaketaren erantzule dela.

Lurraren beroketan eragiten duten arrazoiak

Klima aldaketaz gain, ozono geruzaren gutxitzea, energia baliabideen erabilera eta biodibertsitatea bezalako gaiak ere kontuan hartzen dituen “Aldaketa globala” ikertzen duten zientzialari eta adituek, antza denez, bi faktore giltzarritan laburbiltzen dute Lurraren beroketa.

Erregai fosilen kontsumoa: energia baliabideen erreketak negutegi efektua eragiten duen gasen emisio masiboa sortzen du. Ikatz naturalak, esate baterako, gas naturalak baino CO2 kantitate gehiago emititzen du.

Munduko populazioaren hazkundea eta aberastasunaren areagotzea: etengabe hazten ari den populazioaren kontsumo jarraibideak eta herrialde batzuetako egitura ekonomikoen aldaketek -zenbat eta aberatsago orduan eta gehiago kontsumitzen da- negutegi efektua eragiten duten gas emisio ikaragarriak eragiten dituzte.