Nola prestatu etxe-aldaketa

Etxe batetik bestera

Etxebizitzaz aldatzeko ezinbestekoak dira informazio, antolamendu eta metodo ona
1 iraila de 2005
Img consejo del mes listado

Etxe batetik bestera

/imgs/20050901/consejos.jpg
Pertsona batzuek etxez aldatzea ezinbesteko gertakaria izan dute; hori, zail eta konplexua dirudien arren, ez da horrenbesterako, antolamendu eta metodo ona baliatzen bada. Patrikak horretarako ematen badizu, hoberena duzu eginkizun hori profesionalen eskuetan uztea. Hona hemen hainbat aholku praktiko, etxe-aldatze eraginkorra egiteko.

  • Erabaki ezazu behar bezain aurretiaz etxe-aldaketa noiz egin nahi duzun, zer eraman nahi duzun eta zenbat diru gasta dezakezun.
  • Etxez aldatu baino, gutxienez, hiruzpalau aste lehenago bila itzazu informazioa eta prezioak.
  • Aukeratu hainbat garraio enpresa: eska iezaiezu etxera etor dakizkizun, aurrekontu zehatza egin dezaten. Aurrekontu hori idatziz entregatu beharko dizute, gorabehera guztiak azalduta.
  • Ez eskatu, ez onartu telefono bidezko aurrekonturik, akaso gerora prezioa altxatuko lizukete eta.
  • Eska itzazu erreferentziazko tarifak, zerbitzua era arbitrarioan kobra ez dakizun.
  • Ez fidatu zerbitzu merkeegiekin. Kalitateak, zerbitzuak eta eraginkortasunak ere badute beren prezioa.

Berme guztiak

  • Garraio agentzia aukeratuta, sektoreari dagokionez, egiazta ezazu legeak xedaturiko alderdi guztiak betetzen dituela enpresa horrek, udal erregistroan izen emanik dagoela eta erantzukizuna zibil eta merkantzien asegurua daukala.
  • Den-dena egiaztatu ondoren sina dezakezu kontratua. Etxe-aldaketaren kontratu homologatua eska dezakezu, nahi izanez gero: agiri horretan, enpresak sortaraz litzakeen hondamen guztiez arduradun egiten dela eta kontratuan zehazturiko berme guztiak betetzen direla adieraziko da.
  • Egiazta ezazu kontratuan datu guztiak agertzen direla: enpresarenak, inbentarioa, ibilbidea, aldaketa data eta prezioa.
  • Egin ezazu garraiatu beharreko gauzen inbentarioa. Hori bera egin beharko luke enpresak ere. Kontratua sinatu aurretik egiazta ezazu dena zuzen dagoela eta horrela alde egingo diozu eztabaidan jarduteari, zerbaiten falta hautemanez gero.
  • Gorde ezazu albaranaren kopia bat, balizko erreklamaziorik egin ahal izateko. Baldintza ezazu entregako fakturaren sinadura: exiji ezazu merkantzia berrikusteko 24 orduko epea, sinatu aurretik.
  • Enpresa gehienek zerbitzua aldez aurretik ordaintzea exijitzen duten arren, jakin ezazu, legearen arabera, zerbitzua erabat burutu arte ez duzula zertan ordaindu. Ohikoena, alderdiak akordio batera iristea da: horrela, bezeroak diru-kopuru bat entregatuko du aurretiaz, kontratua sinatzean.

Gauza bakoitza bere kutxan

  • /imgs/20050901/caja.jpgGauzak zeuk antolatu behar badituzu, aukeratu kutxa sendo baina ez handiegiak, errazago mugitu ahal izateko.
  • Sendo ezazu kutxa bakoitza, oinarritik bitan zinta itsaskorra atxikita.
  • Egin periodiko paperezko bolatxoak: jarri horrelakoak kutxen hondoan.
  • Ipini gauza astunenak lehendabizi eta, horien gainetik, paperezko bolatxoak. Segi horrela, kutxa bete arte.
  • /imgs/20050901/burbuja.jpgPaketeak egiteko unean ez pilatu platerak: antolatu alboka, burbuiladun plastikotan bilduta. Erabili sukaldeko toailak edo oihalezko heldu-bandak kutxen izkinetan jartzeko.
  • Enbala itzazu gauzak gelaz gela: ipini kutxa bakoitzari bere etiketa, bertan kutxak daukana eta norakoa den adieraziz. Horri esker, etxe-aldaketa egiten duten langileei erraz esan diezaiekezu kutxa bakoitza zein gelatan jarri behar duten.
  • /imgs/20050901/etiqueta.jpgGauza hauskorrak dauzkaten kutxei ipini ikur nabarmena, langileek kontuz erabil ditzaten. Adieraz ezazu zein den kutxaren goialdea, beti zutik utz dezaten.
  • Bete itzazu kutxak, gauzak barruan dantzan ibil ez daitezen.
  • Gauza astunenak -liburuak, adibidez- gorde itzazu kutxa txikitan.
  • Ordenadorea enbalatu aurretik, egin itzazu informazio horren segurantzi kopiak eta ziurta ezazu eremu magnetikoa sortzen duten aparatuekin batera enbalatuko ez dela.
  • Ez enbalatu, ez garraiatu erregairik edo gauza zein substantzia erregarririk -aerosol, pintura, laka eta antzekoak-.

Erne gauza baliotsuekin

  • Etxe-aldaketan ez igorri inola ere balio handiko gauzak, hala nola bitxiak, aseguru-polizak, agiri legalak, etc. Eraman itzazu zerorrek, edo bidali helbide berrira mezularitza ziurtatu bidez.
  • Altzari edo gauza baliotsuak baldin badauzkazu, egin iezazkiezu argazkiak etxe-aldaketan hasi aurretik. Horrela, eragiketa horretan kalterik nozitzen badute, aseguru aurrean aurkezteko moduko frogak izango dituzu.
  • Koadroak, eskulturak eta gainerako gauza baliotsuak enbalatzeko ardura utz ezazu profesional baten eskuetan. Egiazta ezazu etxe-aldaketa egingo duen enpresa gauza horien segurtasunaren erantzukizuna bereganatua duela.
Kontuan izatekoa

Etxe-aldaketaren prezioa baldintzatzen dutenak hauek dira:

  • Etxebizitzaren azalera (metro karratuak)
  • Garraiatu beharreko gauzen tamaina eta kopurua
  • Gauza horien nolakotasuna (delikatuak edo bereziki babestu beharrekoak)
  • Eragiketan esku hartu behar duten langileak
  • Altzariak desmuntatzeko erraztasuna
  • Enbalatzea: bezeroak eginez gero merkeago gertatzen da
  • Etxean igogailua izatea
  • Etxera iristeko erraztasuna (altuera, karga eta deskargaren arteko distantzia, etc.)

Prezio orientagarriak

90 metro karratuko etxebizitza:
3 logela
Etxebizitza-aldaketa herri edo hiri berean egitekoa
Garraiatu beharreko bultoen bolumena: 30 metro kubiko
Gutxi gorabeherako tarifa: 1.115 euro

90 metro karratuko etxebizitza:
3 logela
Etxebizitza-aldaketa herri edo hiri berean egitekoa
Garraiatu beharreko bultoen bolumena:: 40 metro kubiko
Gutxi gorabeherako tarifa: 1.394 euro