Parketa zainduz

Etengabe mantendu behar da

1 apirila de 2004
Img consejos listado 149

Etengabe mantendu behar da

Egurrezko zoru egokia da parketa eta, honelako beste batzuen antzera, arreta handia eskatzen du beti: lan soilak baina maiz egin behar izaten dira parketa egoera bikainean mantenduko bada.

Noski, zoru horrek joan-etorri edo mugimendu handia jasan behar badu hamar urtean behin gutxienez lixatu eta bernizatzea komeniko da. Nolanahi ere, eragozpen larriena marka eta marrak izaten ditu parketak, garaiz eta behar bezala tratatu ezean galdu egin dezakete eta.

Kontserbatzea, mantentzea

  • Ahal dela, ez ibili parketean kaleko oinetakoekin (batez ere, kalea bustia badago edo bertako lurrak legar, lur, buztin edo antzekoen kondarrak uzten baditu, horiexek baitira parketaren arerio larrienak). Ipini lanpasa sarrerako atearen aurretik eta ondoan, kaletik ekarritako legar eta buztinak horietako batean zein bestean uzteko. Kontuz oinetakoekin, oso litekeena baita takoi zorrotzeko zapatek, adibidez, parketa markatzea.
  • Lurzoruan likidorik erori bada, garbitu eta lehortu ezazu berehala egur eta zoruaren tartetik azkar asko iragaz baitaiteke. Likidoa oholen tartetik sartu dela uste baduzu, balia ezazu ilea lehortzeko aparatua kontu handiz, egurra ez kiskaltzeko.
  • Ez jo, ez igurtzi parketa tresna edo gauza gogorrekin.
  • Jarri altzarien hanketan (altzari astunenetan gehienbat) tapa edo feltro labaingarriak, berniza urra ez dezaten. Altzariak lekuz aldatzean ibili arreta handiz: ez mugitu arrastaka, parketa urratuko duzu eta.
  • Giroko hezetasuna aldatzeak egurraren kontrakzioa eta zabalpena eragiten du. Egin aurre aldaketa horiei: baliatu hezegailua garai lehorretan eta aireztapena eta kalefakzioa garai hezeetan. Giroko hezetasun egokia %35 eta %65 artekoa da.
  • Saiatu eguzki printzek parketean luze jo ez dezaten: zura behar baino lehenago argitu, zaharkitu eta hondatu egingo dute.

Urratzea, lixatzea

  • Estali parketeko urradurak: horretarako, nahas itzazu parketaren koloreko betuna (zuretarako berezia) eta argizaria eta, ondoren, aplikatu ore hori urraketan oihal garbi batez. Utzi lehortzen orea 20 minutuz eta igurtzi eskuilarekin, urradura ez ikusi arte.
  • Parketak karraska egiten badu, zabaldu tarteetan talko hautsak eta sarrarazi itzazu eskuila batez. Ondoren, jauzi zaitez gainean, hautsak azken zokoraino heldu arte.
  • Hamar urtean behin (edo lehenago, lurzoruak mugimendu handia pairatzen badu eta zuk beharrezko ikusten baduzu) egurra lixatzea komeni izaten da, zaharkitzea mantsotzeko eta milimetro batzuk lixatzea aski izan dadin. Lixatzetik lixatzera zenbat eta tarte handiagoa utzita, orduan eta puska handiagoa jan beharko diozu zurari. Lixadura iraunkorra eta itxura politekoa izan dadin bi esku berniz ematea komeni izaten da.

Garbitzea

  • Garbi ezazu maiz, hautsa mopa edo oihal lehor batekin kenduz. Era berean, parketa garbitzeko baizik erabiliko ez duzun zurda naturaleko eskuila balia dezakezu zeregin horretan. Ezeren pusketarik baldin bada lurzoruan, aspiragailuak irentsiko ditu toki batetik bestera eraman gabe eta, horrenbestez, alferrikako “lixatze” kaltegarri hori egin gabe.
  • Ez gehitu garbitzeko urari azido asko, argizari edo silikonak dituzten produktuak: luze gabe kaltegarri gertatuko da horrelakoen erabilera. Zurezko lurzoruen etsai arriskutsuena, egurretarako berariazko produktu urragarriegiak dira, epe luzera distira erauzteaz gainera, zura hondatu egiten dutelako.
  • Garbitu zorua tarteka urez. Zeregin horretan erabil itzazu zurezko parket eta lurzoruak garbitzeko produktu bereziak. Ipini beti fabrikatzaileak aholkatzen duen gutxieneko dosia. Berariazko produkturik izan ezean, gehitu garbitzeko urari zurrut bat ozpin.
  • Parketak distira galdu edo bestelako hondaketarik nozitu duenean, galdetu espezialistari, neurriak hartu aurretik. Hondaketa modu bakoitzari bere konponbidea eman behar zaio eta.
  • Parketa zikindu baldin bada, ez utzi orbana lehortzen. Zenbat eta egin berriago, orduan eta errazkiago garbituko duzu. Hasieran saia zaitez oihal heze batekin eta, orbana kentzen ez bada (gantza, esate baterako, nekez garbitzen da) galdetu espezialistari.
  • Egun, egurrezko lurzoru gehienak bernizatu edo babestuak datoz eta, antzinakoek ez bezala, ez dute argizariaren beharrik.