Aurrezteko, oso ondo aukeratu behar da
Hamar urtean hazkunde handia izan da erabiltzaile kopuruan ere: 90.etako hamarkadaren hasierako operadore bakarraren, Telefonicako MoviLinen 54.700 abonatuetatatik, gaur egungo 7 milioi pasa erabiltzailera iritsi gara. Gaur egungo erritmoan jarraituz gero, 2000 urtean biztanlegoaren %24ak izango du telefono mugikorra. Baina ez da erabiltzaile kopurua bakarrik hazi. Telefono mugikorraren merkatura beste operadore bat iritsi berri da eta, horrenbestez, lau hornitzaile ditugu dagoeneko: MoviLine eta MoviStar (biak Telefónicarenak), Airtel eta Amena iritsi berria, Retevisión-ena (Euskal Autonomia Erkidegoan Euskaltelek kudeatzen du zerbitzua). Guztien artean, 30 kontratu mota edo aurre-ordainketako txartel desberdin (mugikorra erabili aurretik kopuru bat ordainduta) eskaintzen dizkiote kontsumitzaileari.
Hainbesteko aukera, publiko potentziala ahalik eta gehien segmentatzera jotzen duten marketing-estrategien adierazpen garbia ikusita, bezero mota bakoitzarentzat formula egokiena aukeratzea erraza dela pentsa liteke. Hala ere, prezio, kuota, ordutegi, prestazio eta zerbitzuen aniztasunak eta aparatuen berritze teknologiko etengabeak buruhauste handi bihurtzen du mobila aukeratzeko lana. Gainera, astero azaltzen dira merkatuan modalitate berriak, telefonia mugikorraren aniztasuna eta posibilitate zabalak areagotzen dituztenak. Erabiltzaileak, beraz, gogoeta egin beharra dauka bere mobilari emango dion erabilpenaz: deiak arrazoi pertsonalengatik edo profesionalengatik egingo dituen, deirik gehien goizez, arratsaldez edo gauez izango den; batez ere probintzia berera hots egingo duen; deirik ohikoenak telefono finkoetara ala mugikorretara izango diren… Eta, jakina, aukeratutako operadoreak telefono mugikorra erabili beharreko lekuan estaldurarik eskaintzen ote duen ala ez ere jakin beharko du bezeroak.
Mugikorraren aukera ohiko erabileraren arabera
Oro har, ez dago tarifa merkeez hitz egiterik. Ordainketa-osteko kontratuek abantaila ekonomiko handiagoak eskaintzen dituztenik ere ezin da esan. Telefonoari jabeak eman behar dion erabilpenaren baitan dago guztia. Deirik gehienak operadore bera duen beste telefono mugikor batera egin behar badituzte, elkarrizketak telefono mugikorretik finkora eginda baino faktura txikiago izango duzu hilabete amaieran. Helburua besterik gabe lokalizagarri egotea bada, txartela duzu aukerarik egokiena, ez baita lotura-kuotarik eta hileroko kopururik ordaintzen. Hala ere, dei bakoitzaren kostua handiago izaten da kontratua behar duten modeluetan baino: ordutegi normalean telefono finko batera hilean hamabost dei baino gehiago egin behar izanez gero, komenigarri da kontratua sinatzea. Deirik gehienak goizez eta telefono finkoetara egin behar izanez gero, MoviLineren Ordurik gabeko Kontratua da aukerarik merkeena. Minutua 40,6 pezeta kostatzen da eta Airtel eta MoviStar-en Pertsonaletan 87 eta 84,6 pezeta hurrenez-hurren. Arratsaldeko seietatik aurrera merkeagoa da telefono mugikor bidez hitz egitea (13,92 pezeta minutuko) MoviLine-ren Contrato Tarde deituaren bidez.
Hala ere, ordu horretara arte 81,2 pezeta kostatzen da minutua eta asteburu eta jai egunetan eguerdiko 12ak arte itxaron behar da tarifa super-murriztura itzultzeko: ordu horretara arte 29 pezeta kostatzen da minutuko. Amena -edo Euskaltel EAEan- aurre-ordainketako txartelekin iritsi da eta Más Ocio izeneko aukeran modalitate honetako tarifarik bajuenak eskaintzen dituzte, arratsaldeko 4etatik aurrera egiten diren asteguneko deietan eta asteburuan egun guztian zehar. Minutu bakoitza 23,4 pezeta kostatzen da, lehen minututik aurrera; lehen minutua osorik tarifatzen da eta hortik aurrera segunduka; han da, hitz egiten den denbora bakarrik ordaintzen da.
Atal bereziago bati begira, Ahots Buzoira egindako kontsultek fakturaren zenbatekoa izugarri igo dutela ikustean eskuak burura eraman ohi ditu erabiltzaile askok. Buzoian utzi dizkiguten mezuak beste deiak bezala ordaintzen dira errekuperatzen ditugunean; MoviLinen izan ezik, eta kasu horretan ere mezuaren oharra jaso eta berehala entzunez gero. MoviStar-ek telefono mugikorretik mugikorrerako dei baten prezio bera kobratzen du mezu horiek entzuteagatik. Airtelek bi tarifa ezartzen ditu: normala eta super-murriztua. Astegunetan, eta 7:00etatik 21:00etara, minutuko 34,8 pezeta kostatzen da erantzungailura dei egitea. Amenak 11,6 pezeta/minutuko kobratzen du kasu guztietan.
GSM teknologia merkatuaren jabe
GSM telefonia (Telefonia Digitaleko Europako Sistema Mugikorra) da komunikazio mugikorrean nagusi. Espainiako erabiltzaile guztietatik %88 inguruk telefono digitala du eta %13ak bakarrik erabiltzen du terminal analogikoa. GSM sistemaren arrakastaren giltza eskaintzen dituen prestazio eta zerbitzuetan dago. Planetako edozein lekutatik hitz egin daiteke, finantzei buruzko edo errepideen egoeraren informazioa jaso, Internetera konektatu, faxak bidali, argazkiak jaso nahiz bidali, testudun mezuak trukatu… Gainera, telefono digitaletan linea ez dago aparatuaren menpe, SIM txartelari lotua baizik eta, beraz, edozein telefonorekin funtzionatzen du eta matxuraren bat izanez gero, aski da txartela beste telefono mugikor batera aldatzea hitz egiten jarraitu ahal izateko. Sistema analogikoan, aitzitik, linea telefonoari lotua dago eta beraz, aparatua hondatzen bada eten egiten da zerbitzua ere. GSM telefoniaren erakargarritasunetako bat itinerantzia edo ibilkortasuna (roaming) da: atzerrian deiak jaso eta egin ahal izatea.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko ezinbesteko da kontratatzea (alta dohainik izaten da) eta mobila erabili behar dugun herrialdean roaming akordioa duten GSM operadoreak izatea. Nazioarteko estaldurarik handiena MoviStar-ek eskaintzen du, 77 herrialdetako 138 operadorerekin dituen ibilkortasun-akordioei esker eta zerbitzu hori kontratu bidez nahiz txartel bidez eskaintzen duen operadore bakarra da. Airtel-en bezeroek kontratu-plan bidez baino ez dute lortzen ibilkortasun zerbitzua. Txartelaren erabiltzaileen gutxinez hilabetez alta emanda izan behar dute ordainketa-osteko modalitatean estatuko lurraldeetatik kanpo telefono mugikorrak erabili ahal izateko.
Amenak ez du oraindik roaming sistema sartu, baina bere terminalek txartel mota guztiak onartzen dituztenez, nazioarteko edozein operadorerena erabil liteke. Deien prezioa nazioarteko operadoreak ezartzen du eta tarifikaturiko hizketaldi-minutuena da kostu bakarra, MoviStar-en kasuan izan ezik, %10eko gainkargua ezartzen baitu. Atzerrian deiak jasotzea telefono mugikorraren jabeak ere ordaintzen du: deien nazioarteko kostua bere kontu da, deitzen duenak estatuko tarifa baino ez baitu ordaintzen. Prezioak ezberdinak izaten dira herrialdearen arabera. Horrela, Europar Batasuneko edozein lekutan 8:00etatik 22:00etara bitartean jasotako deia 92,8 pezeta kostatzen da minutuko. Ozeanoz bestaldeko deia bada, berriz, 220,4 pezetara artekoa ere izan daiteke 60 segundugatik ordaindu beharreko tarifa. Minutuaren kostuari deia ezartzeagatik 58 pezeta erantsi behar zaizkio.
Telefono eramangarriaren alde on eta txarrak
Telefono mugikorra, pertsonen arteko eguneroko komunikaziorako oso tresna baliagarri ezezik, poltsikoko salbamendu-tresna ere bihurtu da. Larrialdi egoeretan frogaturik geratu da bere eraginkortasuna.
Hala ere, erabilpen txarra edo larregi erabiltzea oso garesti gerta daiteke, eta baita osasunarentzat kaltegarri ere: autoa gidatuz telefonoz hitz egiteak, adibidez, lau aldiz biderkatzen du istripuak izateko arriskua. Zenbait ikerketaren arabera, bestalde, telefono hauek bihotzeko taupada-markagailuetan interferentziak sor ditzakete. Kardiologiako adituek telefono digitalen ordez analogikoak erabiltzea gomendatzen dute, aurrekoek interferentzia gehiago eragiten baitute. Beste ikerketa batzuen arabera, telefono mota hau erabiltzen dutenek buruko mina, nekea eta belarrietan bero sentsazioa sufritzeko arrisku handiagoa izan dezakete. Baina ikerketak hasi baino ez dira egin eta oraingoz ezin da behin betiko emaitzarik aipatu.
Mugikorraren merkatuan lehian ari direnak
Sistema analogikoa. Ia milioi bat erabiltzaile eta telefono mugikorraren merkatuaren %13ko kuota. Estatu mailako estaldurarik handiena: biztanlegoaren %99ra iristen da eta lurralde osoaren %96ra. Sei tarifa eskaintzen ditu: bost kontratu eta aurre-ordainketako txartel bat. Ahots Buzoitik oharraren ondoren mezuak berreskuratzeagatik kobratzen ez duen operadore bakarra da. Kontsulta beste uneren batean eginez gero, ordaindu egiten da. Kontratudun bezeroek agenda pertsonal bat dute ahots bidez deiak egiteko. Telefono berriek barne dute mantenimendu-asegurua, urtebetean aparatuaren edozein matxura konpontzeko eta lapurtu edo galduz gero, berria ematen dute epe horretan.
GSM merkatuko lider da, telefonia mugikorraren %56ko kuotarekin, lau milioi bezero baino gehiago baitu. Lurraldearen %88ko estaldura du. Produktu gehien eskaintzen duena: 10 kontratu-aukera eta aurre-ordainketako 5 txartel (ia bi milioi erabiltzailerekin). Beste zerbitzu batzuen artean, eta mezu laburren bidez, errepideen egoerari buruzko informazioa jasotzeko aukera ematen du (MoviStar en Ruta) eta garraiolariei euren ibilgailuentzako kargak eskatu eta erreserbatzeko aukera ematen die (MoviStar Logística). Finantzei buruzko informazioa ere ematen du (MoviStar Reuters). MoviStar Activaren aurre-ordainketek Interneten bitartez txartelarekin egindako mugimenduei buruzko informazioa eskuratzeko aukera eskaintzen dute.
Merkatuaren %31ko kuota eta estatuko lurraldearen %74aren kobertura. Zazpi kontratu mota (Airtel Bonoak barne) eta aurre-ordainketako hiru txartel eskaintzen ditu. Hilean 344 pezeta gehiago ordainduta, Plan Pertsonal edo Profesional baten titularrek sarrien markatzen dituzten lau zenbakiak aukera ditzakete eta hurrenez-hurren minutuko 11,6 eta 8 pezetara arte aurreztu. Botón Airtel: 121 zenbakira dei eginda, zerbitzuak eta informazioa eskuratzen dira (iturginak, elektrikariak, hotelen erreserba, taxia, loreak bidaltzea…). Salduosteko zerbitzuak telefonoa 48 orduan konpontzea garantizatzen du. Konponketak irauten duen bitartean terminal bat jartzen dute bezeroaren esku.
Amena (o Euskaltel, sólo en CAV)
Oraingoz aurre-ordainketako bi txarteletara mugatzen da bere eskaintza (Más Diaria eta Más Ocio). Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, Malaga, Mallorcako Palma, Sevilla eta Zaragozan baino ez du bere estaldura propioa eskaintzen. Más Diaria tarifarekin deiak zein hiritatik egingo diren aukeratu beharra dago. Muga metropolitanoetatik kanpo Airtelek edo Telefonicak ematen dute kobertura eta horrek garestitu egiten du zerbitzua. Hiriburua behar bezain sarri alda liteke eta Más Ocio tarifara aldatzeko aukera ere eskaintzen da, eta baita alderantziz ere. EAEan Euskaltelek kudeatzen du Amena zerbitzua. Operadore honek Más txartela telefono finkoaren fakturaren kontura berriz kargatzeko aukera eskaintzen du. Eta abenduaren 31ra arte, prozedura hori erabiliz gutxienez behin kargatuz gero, hilabete bakoitzean 2.000 pezeta ordainduko zaizkizu.
Txartelak, banan-banan
Lau erabiltzaile berri bakoitzetik hiruk modalitate hau aukeratu zuen pasa den Eguberrietan. Diru kopuru bat aurreratzen da (10.000 pezeta, adibidez) telefonoa kargatu eta mugikorra erabiltzeko. Dirua gastatzean, berriz karga daiteke txartela. Aurre-ordainketako txartelak lokalizagarri egon nahi dutenei edota dei kopuru txikia egingo dutenei komeni zaizkie. Ez da kontraturik, hileroko kuotarik eta konexiokorik. Egindako deiak baino ez dira ordaintzen, baina ordainketa osteko kontratukoak baino garestiago. Merkatuan 11 txartel daude. Horietako bakoitzaren balio-aldia, azken kargatzetik edo aktibaziotik hasita ondorengoa da: bederatzi hilabetekoa Airtel, MoviLine eta MoviStar-en eta 12 hilabetekoa Amena/Euskaltel-en Más txartelaren kasuan. Beraz, gutxieneko gastu bat egin beharra dago. Azken kasu horretan, saldoa ahituz gero, beste hilabetez deiak jasotzen jarraitzeko aukera dago. Beste hiru operadoreek hiru hilabeteko epea ematen dute horretarako.
Telefono mugikorra lanorduz kanpo eta asteburuetan erabiltzen dutenentzat. Aukerarik interesgarriena: Exacto Personal, MoviStar-ena. Asteburu eta jaiegunetan edozein ordutan eta astegunetan 14:00etatik 16:00etara telefono finko batera dei egitea 13,92 pezeta kostatzen da minutuko eta lehen minututik aurrera segunduko kontatzen da.
Deiak merkataritzako ordutegian egiten dituzten profesional eta partikularrentzat. Hileko kuota eta ordutegi super-murriztuko deiak kontratu pertsonaletan baino garestiago dira; baina horren truke, lanorduetako tarifa %30 merkeagoa da. MoviStar-ek egiten du eskaintzarik onena, bere Exacto Personal aukerarekin. Lan-ordutegiko deiak 45,24 pezeta kostatzen dira minutuko eta lehen minututik aurrera segunduka jartzen da prezioa. 250 minututik aurrera hitz eginez gero, operadore beraren General izeneko kontratua da aukerarik zuzenena: 39,4 pta/minutuko.
Linea bat baino gehiago behar duten profesional edo partikularrentzat (gehienez ere 3 linea). %38 eta %50 bitarteko aurrezpena linea gehigarri bakoitzaren hileko kuota finkon.
Deirik gehienak probintzia barrukoak direnerako egokia. Kontraturik garestienaren aldean %56ra arteko aurrezpena egiten da. Arratsaldeko 8ak arteko deietarako aukerarik onena Airtelen “Plan Provincial sin Horarios” delakoa da (32,48 pta./minutuko). Operadore beraren Plan Probintzialarekin minutuko 11,6 pezetara arte murrizten dira tarifak gauez, asteburuetan eta jaiegunetan. Beste hainbeste gertatzen da MoviStar-en Próxima eta Canarias deitu kontratuekin ere, beste kontratu batzuetan baino probintziarteko tarifa garestiagoak izanik ere. Airtelek (Plan Proximidad) konpentsatu egiten du prezio-alde hori, ordutegiaren arabera %50 edo %40ko deskontuak eginez kontsumitzaileak aurrez aukeratu dituen lau telefono zenbakietara egindako deietan.
Zenbaki berberetara sarri deitzen dutenentzat. MoviStaren, aurrezkia %60ra artekoa izan daiteke Friends & Family kontratuan aukeraturiko bost zenbakietan. Airtelekin Profesional eta Personal izeneko planetarako kontrata daiteke. Lau zenbakitan tarifa berezia izatearen truke, 1.160 pezetako lotura-kuota ordaintzen da eta hilean 344,52 pezeta gehiago.
Arratsaldeko seietatik aurrera, 13,92 pezeta minutuko. Eragozpena: asteburu eta jaiegunetan, 6etatik 12etara bitartean 29 pezetakoa da tarifa.
Erlojuari begira egon beharrik ez izateko. Deien prezioa ez da orduaren araberakoa. Tarifarik merkeena merkataritza orduetakoa da, 40,6 pezeta, baina garestiena asteburu, jaiegun eta gauetan.
Gastua planifikatzen dutenentzat. Aurrez erabakitzen da zenbat gastatu nahi den, Plan/Bonoan sartzen diren minutuekin bat etorriz. Kontsumoko epea hilabetera mugatzen da. Deiak garestiak dira: 61 eta 177 pta/minutuko (bonuaren arabera), eta edozein ordutan. Minutu gehigarriek prezio merkeagoa izaten dute: 29 eta 87 pezeta bitartean, operadorearen eta Bonoaren arabera.