Ileak kentzeko 4 argizari-banda, 4 argizari eta 4 krema aztertu ditugu

Argizari-bandak dira merkeenak etxean ileak kentzeko

Belaunetik beherako ileak argizariz kentzea garestiagoa da argizari-bandekin edo kremekin egitea baino (bi halako balio du, batez beste). Ileak behin betiko kentzea, berriz, 600 euro kostatzen da, gutxienez, eta diru horrekin, 5 urtez kendu ahal izango genituzke ileak argizariz estetika-zentro batean
1 uztaila de 2009

Argizari-bandak dira merkeenak etxean ileak kentzeko

Historiaurreko gizonek burdinazko eta kobrezko labanak erabiltzen zituzten bizarra egiteko, antzinako Egiptoko emakumeek azukrez egindako argizariak erabil-tzen zituzten ileak kentzeko, eta greziarrek, berriz, argizaria eta apar-harria erabiliz, buruko ileak erretzen zituzten. Gizateria, beraz, beti saiatu da ilea desagerrarazteko metodoak bilatzen. Denborarekin, medikuntza eta kosmetika industriak aurrerapen handiak egin ditu, eta ilea luzaro samarrean desagerrarazteko metodoak sortu ditu (fotodepilazioa, depilazio elektrikoa, laser bidezkoa…); etxean erabiltzeko argizari hotz eta erdi-hotzak ere asmatu dituzte, ileak erraz-erraz kendu ahal izateko. Tamalez, ileak errotik ateratzean sentitzen den mina desagerrarazterik ez dute lortu oraindik.

CONSUMER EROSKI-k ileak kentzeko hiru sistema aztertu ditu, Veet, Taky, Byly eta Daen etxeetakoak: argizari-bandak, argizaria eta kremak. Horrez gain, hiru apaindegitan galdetu dugu zenbat balio duen ileak argizariz kentzeak, eta hogeita hamar estetika- eta mediku-zentrotan izan gara, jakiteko zenbat kostatzen den fotodepilazio saioa bat egitea (argi pultsatuarekin) eta laser bidez ileak kentzea. Kontsumitzaileek antzeko iritzia eman dute argizari-banden eta argizariaren inguruan, nahiz eta prezioz, bandak merkeagoak izan (bandekin, batez beste, 1,75 euro kostatzen da belaunetik beherako ileak kentzea, eta argizariekin, 3,60 euro). Kremetan eta argizarietan, Byly etxekoak gailendu dira kalitate-prezioetan, eta argizari-bandetan, Daen etxekoak. Luzerako depilazioa egiteak 600 euro baino gehiago balio du fotodepilazioa erabiliz gero, eta 1.000 euro inguru laser bidez eginez gero; aukera onak dira, hala ere, apaindegietara maiz joaten direnentzat ileak argizariz kentzera. Bost urte baino ez lituzkete beharko inbertsioa amortizatzeko.

Bandak: aukerarik merkeena

Argizari hotzak dira bandak, eta ez da horiek berotzen ibili beharrik. Bi xafla malguren artean egoten da argizaria; xaflak bereizi, larruazalean itsatsi eta horiei tira eginez kentzen dira ileak. Etxean erabiltzeko sistemen artean, hauxe da merkeena: batez beste, 1,75 euro balio du belaunetik beherako ileak argizari hotzezko bandekin kentzeak, eta Daen etxeko bandak erabiliz gero, euro batekin egin liteke. Etxe guztiek bi eskuzapitxo ekarri dituzte ileak kendu ondorenerako (Veet etxekoak beste bat gehiago eman du opari). Daen etxekoak, gainera, eskuzapi geldotzailea eduki du, eta Taky-k, berriz, depilazio-aurrerako bi.

Byly etxekoak eduki du argizari zerrendarik luzeena (14,8 zentimetro, batez bestekoak baino bi gehiago), eta zabalena, berriz, Daen etxekoak (6,6 zentimetro eta batez bestekoak 5,9 zentimetro). Argizari-gainazalik handiena ere Byly etxekoak eduki du (78,4 zentimetro koadro), baita argizari-gramo gehien ere (235,9 gramo/cm2); hau da, Byly-k eman du argizari kopuru handiena larruazal eremu bakoitzeko, eta, beraz, eraginkorrena izan da. Erabilera proban ez da antzeman alde esanguratsurik; Veet etxekoak 6,4 puntu lortu ditu, eta 6 puntu Daen eta Byly etxekoek. Kalitate-prezioetan, Daen izan da onena: merkeena da, zabalena, argizari-gainazal gehien eduki duenetakoa, eta eskuzapitxo geldotzaileak dituen bakarra.

Argizariak: hobe arrabolarekin

Ileak kentzeko argizariak produktu kimikoak dira, erle-argizariaren antzekoak (kolofonia edo azukrea eduki ohi dute). Berotan ematen dira larruazalean, poroak irekitzen dituzte, eta tiraldi bat kemenez eginda kentzen dituzte ileak. 30 emakumerekin egin dugun proban, argizari bidezko sistema gertatu da garestiena etxean erabiltzekoen artean: batez beste, 3,60 euro kostatzen da belaunetik beherako ileak kentzea. Etxetik etxera, hala ere, alde nabarmenak ikusi ditugu (Daen etxekoarekin 1,63 euroan irteten da, eta Taky etxekoarekin, 5,89 euro). Apaindegi batean, berriz, 14 euro baino zertxobait gehiago kobra-tzen dute ileak argizariz kentzea, etxean egitea halako hiru, beraz.

Lau etxeetako produktuek ongi emanak eduki dituzte etiketak, baina CONSUMER EROSKI-k arrisku bat ikusi die Byly eta Taky etxekoei: txokolate usaina du Byly-k eta fruitu gorrien lurrina Taky-k, eta horrek oso erakargarri egiten ditu haurrentzat. Daen etxekoak etiketan esaten du eskuzapi txikiak dakartzala, ilea ez dadin hain azkar atera, baina guk erabili ditugun batzuek ez dute eduki.

Taky argizaria zuzenean tira eginez kentzen da larruazaletik, eta beste hirurek oihal banda luzeak ekarri dituzte, argizaria zabaldu ondoren gainean itsatsi eta tira egiteko. Daen eta Byly etxekoek arraboltxo bat edo argizaria zabaltzeko roll-on sistema bat eduki dute, eta hori oso egokia iruditu zaie kontsumitzaileei.

Byly, Daen eta Veet etxeetako argizariak epelak dira; sakarosa eta glukosa dituzte osagai nagusi, eta tenperatura txikietan urtzen dira. Beraz, larruazaletik kendu eta oso erraz jar daitezke berriz erabiltzeko moduan. Taky etxekoak, aldiz, erretxina-oinarri bat dauka, eta ez da guritzen 55 ºC-tara iritsi arte. Haren konposatuak, gainera, ez dira uretan disolbatzen, eta zailagoa gerta daiteke hondarrak eta orbanak garbitzea. Argizaria 70 ºC-tan berotu dugunean (gutxieneko tenperatura hori erabili dugu proba hau egiteko), Taky etxekoa biskosoagoa izan da azukre-oinarriak dituzten argizariak baino. Horrez gain, oinarrian urik ez duenez, ezin da jakin zer pH daukan. Gainerako argizari guztiak azidoagoak dira larruazal osasuntsuak eduki ohi duen pH-arekin konparatuaz gero (5,5). Azkenik, Taky etxekoari antzeman diogu estraktu lehor gehien (osagai aktibo gehien), nahiz eta guztiak ere oso goitik ibili diren (% 90 baino gehiago eduki dute).

Erabilera proban ez da izan alde handirik batzuen eta besteen artean; Taky-k lortu du emaitzarik onena (7,1 puntu 9tik), baina kalitate-prezioak aintzat hartuta, Byly gailendu da. Merkeena izan da, erraz zabaltzen da, eta emaitza ona lortu du erabilera proban (6,3 puntu 9tik).

Kremak: depilazio kimikoa

Agerian geratzen den ilea kentzen dute krema hauek. Azido tioglikolikoa eduki ohi dute, eta 12 inguruko pHa edo handiagoa, horren eraginez, ilea oso azkar hidrata-tzen da, eta eten egiten da. Bizarra egiteko makina edo labanatxoa erabiltzea baino egokiagoa da, ez baita izaten arriskurik ebakiak egiteko edo larruazala urratzeko (besapeetan, adibidez, kosta egiten da makinarekin edo labanatxoarekin asmatzea). Hori bai, azala baino nabarmen alkalinoagoak direnez etiketak agintzen duen denbora pasatzen denean, berehala kendu behar dira.

Batez beste, 3,28 euro kostatzen da bi zangoetan ileak belaunetik behera kentzea; argizaria erabiliz baino merkeago irteten da, baina bandekin baino garestiago. Byly etxekoa izan da kremarik merkeena (1,86 euro); kalitate azterketan emaitza bikaina lortu du, eta horrexegatik gailendu da kalitate-prezioetan. Tioglilolato gehien Byly etxekoak eduki du (% 4,2), eta Veet etxekoarekin batera, baita estraktu lehor gehien ere (proportzioan, beraz, horiek eduki dute osagai gehien eta ur gutxien). Biskositate gu-txien ere Byly etxekoak eman du (Taky etxekoa izan da biskosoena), eta pH apalena ere bai (11,5). Erabilera proban, ordea, 5,2 puntu lortu ditu 9tik, eta urrun geratu da beste hiruretatik: Veet (7,2 puntu), Taky (6,8 puntu) eta Daen (6,2 puntu).

Behin betiko depilazioa amortizatu

Ileak bistatik kendu nahi dituenak, behin betiko, depilazio elektrikoaren bidez egin dezakete, edo teknologia aurreratuagoa eta min gutxiago ematen duena nahi badu, laser bidez ken ditzakete ileak edo argi pultsatuaren bidez bestela (argi polikromatiko bat da, laserraren antzekoa, eta emaitza ere berdintsua lortzen du).

Metodo garestiak dira: estetika-zentro batean, 600 euro inguru kostatzen da fotodepilazioa egitea (757 euro mediku-zentro batera joanez gero); laser bidez ileak kentzea, berriz, 900 euro izaten da estetika-zentro batean, eta 100 gehiago mediku-zentro batean. Tarifa horiek aintzat hartuta, ileak etxean kentzen dituen pertsona batek 41 urteko beharko lituzke inber-tsioa amortizatzeko bandak erabiltzen baditu, 20 urte argizariak erabiltzen baditu eta 11 kremekin egiten badu etxean depilazioa. Estetika-zentro batera joateko ohitura duenak, berriz, 5 urtean egingo luke.

Laburbilduz eta konparatzeko taula

Laburbilduz

  • Ilea kentzeko lau banda, lau argizari eta lau krema aztertu ditugu, Taky, Veet, Byly eta Daen etxeetakoak. Horrez gain, hogeita hamar estetika- eta mediku-zentrotan galdetu dugu zenbat balio duen ileak argizariz kentzeak, fotodepilazio bidez eta laser bidez.
  • Ileak kentzeko sistemarik merkeena argizari-bandak erabiltzea da; argizari hotzezko xaflak dira, eta larruazalean itsatsiz eta tira eginez kentzen dira ileak. Belaunetik beherako ileak kentzea 1,75 euro kostatzen da sistema horrekin. Daen etxeko argizari-bandek lortu dute emaitzarik onena kalitate-prezioetan.
  • Argizariak mikrouhin labean berotzen dira, eta espatula edo arrabol batekin zabaltzen dira larruazalean. Behin argizaria hoztu denean, tira eginez kentzen da hori ere, bandak bezalaxe (etxe gehienek oihal bandak ekarri dituzte, argizari gainean itsatsi eta tira egiteko). Bi zangoetako ileak kentzea (belaunetik beherakoak) 3,60 euro kostatzen da sistema honekin, eta hauxe izan da hiruretan garestiena. Kalitate-prezioetan, Byly argizaria gailendu zaie besteei.
  • Ilea kentzeko kremek agerian geratzen den ile zatia soilik desagerrarazten dute, tioglikolato izeneko substantzia bati esker; argizariak eta bandek ez bezala, ordea, ilea ez dute errotik ateratzen. Kremetan ere, Byly etxekoa nagusitu da kalitate-prezioetan.
  • Taky eta Byly argizariak oso erakargarriak gerta daitezke haurrentzat (jakiak direla pentsa dezakete, halako itxura eta usaina baitute). Daen etxeko argizari zorroetan, Daen Retard izeneko eskuzapitxoa edukiko zuela esan du etiketak, baina batzuek falta izan dute.
  • Argizaria erabiliz etxean ileak kentzea 3 eta 8 aldiz merkeagoa da estetika-zentro batean egitea baino; fotodepilazioa egiteak balio duenarekin, 5 urtez joan liteke estetika-zentro batera ileak argizariz kentzera, eta 25 urtez aritu ahal izango ginateke etxean argizariz ileak kentzen.
Marka Daen Byly Taky Veet
Salgaiaren izena Argizari-bandak Argizari-bandak Argizari-bandak Argizari-bandak
Musketa arrosa Menda eta Te Berdea Isla-anizkoitzak E bitamina
Almendra olioa
Edukia
  • 8 banda bikoitz
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
  • 1 eskuzapitxo geldotzailea
  • 6 banda bikoitz
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
  • 8 banda bikoitz
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
  • 2 eskuzapi depilazio-aurrerako
  • 6 banda bikoitz
  • +2 doan
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
  • 1 doan
Prezioa, bandako (euro/bi banda) 1 0,27 0,41 0,43 0,64
Prezioa, kiloko (euro/kilo)
Prezioa, saioko (euro) 2 1,00 1,44 1,68 2,88
Etiketa Egoki emana Egoki emana Egoki emana Egoki emana
Analisi fisiko-kimikoa
Osagai nagusia Erretxinaren eratorriak Polimero kimikoak Polimero kimikoak Erretxinaren eratorriak
Argizari luzera eta zabalera (cm) 11,5 x 6,6 14,8 x 5,3 10,8 x 6,1 13,5 x 5,5
Argizari gainazala (cm2) 75,9 78,4 65,9 74,2
Argizari gramoak(g/m2) 209,8 235,9 227,58 221,8
pH
Biskositatea (zentipoiseak) 3
Estarktu lehorra (%)
Tioglikolatoa (%)
Guritze maila (ŒC)
Kalitatea, oro har Ona Oso ona Ona Oso ona
Erabilera proba (1etik 9ra) 6,0 6,0 6,1 6,4
Marka Byly Daen Veet Taky
Salgaiaren izena Argizaria Argizaria Argizaria Argizaria
Roll-on
Txokolate erara
Roll-on
Esne naturalaren eratorriekin
Te Berdea Fruitu gorriak
Edukia
  • 125 ml argizari
  • Roll-on zabalgailua
  • 12 oihal banda
  • 140 ml argizari
  • Roll-on zabalgailua
  • 10 oihal banda
  • 1 eskuzapitxo geldotzailea
  • 250 ml argizari
  • Espatula
  • 12 oihal banda
  • 400 g argizari
  • Espatula
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
Prezioa, bandako (euro/bi banda) 1
Prezioa, kiloko (euro/kilo) 28,81 24,66 21,05 21,33
Prezioa, saioko (euro) 2 2,02 1,63 4,84 5,89
Etiketa Egoki emana Egoki emana Egoki emana Egoki emana
Analisi fisiko-kimikoa
Osagai nagusia Azukreak Azukreak Azukreak Erretxinaren eratorriak
Argizari luzera eta zabalera (cm)
Argizari gainazala (cm2)
Argizari gramoak(g/m2)
pH 3,1 2,9 3,0 Ez du esaten
Biskositatea (zentipoiseak) 3 21092 5940 18537 158000
Estarktu lehorra (%) 92,4 90,1 90,0 97,8
Tioglikolatoa (%)
Guritze maila (ŒC) Produktua berez da guria Produktua berez da guria Produktua berez da guria 55
Kalitatea, oro har Oso ona Ona Oso ona Ona
Erabilera proba (1etik 9ra) 6,3 7,1 6,5 6,4
Marka Byly Daen Taky Veet
Salgaiaren izena Ileak kentzeko kremak Ileak kentzeko kremak Ileak kentzeko kremak Ileak kentzeko kremak
Tahitiko Monoï erara Esne naturalaren eratorriekin Lis-lore zuriaren estraktuekin Aloe Vera eta E Bitamina
Edukia
  • 100 ml krema
  • Espatula
  • 200 ml krema
  • Espatula
  • 150 ml krema
  • Espatula
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
  • 100 ml krema + 25 ml doan
  • Espatula
Prezioa, bandako (euro/bi banda) 1
Prezioa, kiloko (euro/kilo) 28,17 18,64 32,31 44,14
Prezioa, saioko (euro) 2 1,86 2,83 3,75 4,68
Etiketa Egoki emana Egoki emana Egoki emana Egoki emana
Analisi fisiko-kimikoa
Osagai nagusia Tioglikolatoas Tioglikolatoas Tioglikolatoas Tioglikolatoas
Argizari luzera eta zabalera (cm)
Argizari gainazala (cm2)
Argizari gramoak(g/m2)
pH 11,5 12,3 12,6 12,5
Biskositatea (zentipoiseak) 3 17785 19389 29058 19739
Estarktu lehorra (%) 28,6 23,6 24,9 28,5
Tioglikolatoa (%) 4,2 3,8 3,1 3,1
Guritze maila (ŒC)
Kalitatea, oro har Bikaina Ona Oso ona Oso ona
Erabilera proba (1etik 9ra) 5,2 6,2 6,8 7,2

1. Prezioa, bandako. Bi bandari dagokion prezioa ageri da, binaka etortzen baitira. Zorroan datozen gainerako gaiak (eskuzapitxoak)doan ematen dituztela pentsatu behar da. Veet etxeko zorroan, bi banda doan oparitzen dituztela pentsatu behar da.

2. Prezioa, saioko. . Bi zangoetan belaunetik beherako ileak kentzea zenbat kostatzen den kalkulatu dugu, kontuan hartuz produktu bakoitzetik zenbat behar izan duten kontsumitzaileek erabilera proban.

3. Biskositatea Argizarietan, 70 ºC-tan zer biskositate eman duten jarri dugu. Kremetan, tenperatura normalean neurtu dugu, girokoan.

Argizaria
Marka Byly Daen Veet Taky
Edukia 1
  • 125 ml argizari
  • Roll-on zabalgailua
  • 12 oihal banda
  • 140 ml argizari
  • Roll-on zabalgailua
  • 10 oihal banda
  • 1 eskuzapitxo geldotzailea
  • 250 ml argizari
  • Espatula
  • 12 oihal banda
  • 400 g argizari
  • Espatula
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
Prezioa (euros/kilo) 28,81 24,66 21,05 21,33
Prezioa, saioko (euro) 2 2,02 1,63 4,84 5,89
Etiketa Egoki emana Egoki emana Egoki emana Egoki emana
Analisi fisiko-kimikoa
Osagai nagusia Azukreak Azukreak Azukreak Erretxinaren eratorriak
pH a 20ºC 3,1 2,9 3,0 Ez du esaten
Viscosidad a 70ºC (cps) 21092 5940 18537 158000
Estarktu lehorra a 105 ºC (%) 92,4 90,1 90,0 97,8
Punto de reblandecimiento (ºC) Produktua berez da guria Produktua berez da guria Produktua berez da guria 55
Kalitatea, oro har Oso ona Ona Oso ona Ona
Erabilera proba (1etik 9ra) 6,3 7,1 6,5 6,4

1. Edukia. Daen etxekoan, zenbait zorrok ez dute ekarri etiketak adierazten zuen guztia.

2. Prezioa, saioko. Bi zangoetan belaunetik beherako ileak kentzea zenbat kostatzen den kalkulatu dugu, kontuan hartuz produktu bakoitzetik zenbat behar izan duten kontsumitzaileek erabilera proban.

Ileak kentzeko kremak
Marka Byly Daen Taky Veet
Edukia
  • 100 ml krema
  • Espatula
  • 200 ml krema
  • Espatula
  • 150 ml krema
  • Espatula
  • 2 eskuzapitxo depilazio osterako
  • 100 ml krema + 25 ml doan
  • Espatula
Prezioa (euros/kilo) 28,17 18,64 32,31 44,14
Prezioa, saioko (euro) 1 1,86 2,83 3,75 4,68
Etiketa Egoki emana Egoki emana Egoki emana Egoki emana
Analisi fisiko-kimikoa
pH 11,5 12,3 12,6 12,5
Viscosidad (cps) 17785 19389 29058 19739
Estarktu lehorra (%) 28,6 23,6 24,9 28,5
Tioglikolatoa (%) 2 4,2 3,8 3,1 3,1
Kalitatea, oro har Bikaina Ona Oso ona Oso ona
Erabilera proba (1etik 9ra) 5,2 6,2 6,8 7,2

1. Prezioa, saioko. Bi zangoetan belaunetik beherako ileak kentzea zenbat kostatzen den kalkulatu dugu, kontuan hartuz produktu bakoitzetik zenbat behar izan duten kontsumitzaileek erabilera proban.

2. Tioglikolatoa. Gai aktibo honek desagerrarazten du ilea. Azido tioglikoliko izenarekin ageri da.

Banan-banan

Depilazio sistemak, banan-banan

Daen bandak

  • Argizari-banden artetik, hau gailendu da kalitate-prezioetan.
  • Prezioa: 0,27 euro/bi banda. Hauek izan dira merkeenak.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Etxe honetako bandek soilik ekarri dituzte eskuzapitxo geldotzaileak, ileak mantsoago haz daitezen. Argizari zerrendarik zabalena ere hauek eduki dute. Zenbait zorrotan, depilazio osterako eskuzapitxoak falta izan dira.
  • Erabilera proba: 6 puntu 9tik.Honen lurrina gustatu zaie gutxien erabil-tzaileei.
  • Beste bandak baino errazago berotu eta zabaldu dituzte.

Byly bandak

  • Prezioa: 0,41 euro/bi banda.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona.
  • Honek eduki du argizari zerrendarik luzeena, gainazal handienekoa eta gramo gehienekoa; zabaleran, aldiz, besteak baino estuagoa izan da.
  • Erabilera proba: 6 puntu 9tik. Daen etxekoarekin batera, emaitza apalena lortu duena. Kontsumitzaileei ez zaie iruditu erabilerraza.

Taky bandak

  • Prezioa: 0,43 euro/bi banda.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Argizari zerrendarik motzena eduki du, eta gainazal gutxienekoa.
  • Erabilera proba: 6,1 puntu 9tik. Honen lurrina gustatu zaie gehien erabil-tzaileei.

Veet bandak

  • Prezioa: 0,64 euro/bi banda. Hau izan da garestiena.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona.
  • Bi eskuzapitxo ekarri ditu ileak kendu osterako. Argizari zerrenda luzeenetakoa duena izan da.
  • Erabilera proba: 6,4 puntu 9tik. Honek lortu du emaitzarik onena argizari-banden artean.
  • Eraginkortasunaren atalean, beste bandek baino emaitza apalagoa lortu du, eta eskuzapitxoak ere, ez dira izan besteenak bezain gustukoak.

Byly argizaria

  • Argizarien artean, hau gailendu da kalitate-prezioetan.
  • Prezioa: 28,81 euro/kilo. Litroa aintzat hartuta, hau izan da garestiena, baina saioka neurtuta, merkeenetakoa.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona.
  • Azukreekin egina da. Zein lurrin duen eta nola aurkeztuta dagoen ikusita, sobera erakargarria izan liteke haurrentzat, jateko zerbait dela pentsa baitezakete. Arraboltxoa dakar argizaria zabaltzeko.
  • Erabilera proba: 6,3 puntu 9tik. Erraz zabaltzen eta erabiltzen da.
  • Honen kolorea gustatu zaie gutxien erabiltzaileei.

Daen argizaria

  • Prezioa: 24,66 euro/kilo.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Azukreekin egina da. Arraboltxoa dakar argizaria zabaltzeko.
  • Honek eduki du biskositate gutxien. Veet etxekoarekin batera, estraktu lehor gutxien daukana izan da.
  • Zenbait zorrotan, Daen Retard eskuzapitxoak falta izan dira, nahiz eta etiketak esan bazituztela.
  • Erabilera proba: 7,1 puntu 9tik. Honek lortu du emaitzarik onena argizarietan.
  • Hau gustatu zaie gehien erabiltzaileei. Larruazala honek utzi du ongien ileak kendu eta gero, eta besteekin baino luzaroago iraun dute zangoek ilerik gabe.

Veet argizaria

  • Prezioa: 21,05 euro/kilo. Kiloka aintzat hartuta, hau izan da merkeena.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona.
  • Azukreekin egina da. Argizaria zabaltzeko espatularen gainean “¡NO!” ageri da idatzita (EZ!), ohartarazteko ez dela argizaririk zabaldu behar beroegi badago.
  • Daen etxekoarekin batera, honek eduki du estraktu lehor gutxien.
  • Erabilera proba: 6,5 puntu 9tik. Honen lurrina gustatu zaie gutxien erabil-tzaileei.

Taky argizaria

  • Prezioa: 21,33 euro/kilo. Saioka aintzat hartuta, hau izan da garestiena.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Erretxinaren eratorriekin egina dagoen bakarra.
  • Itxura eta lurrina haurrentzat erakargarriegi izan daitezke. Oihal bandak ekarri ez dituen argizari bakarra. *Ileak kendu osterako eskuzapitxoak eduki dituen bakarra. Biskositate eta estraktu lehor gehien euki duena.
  • Erabilera proba: 6,4 puntu 9tik. Kolorea gustatu zaie gehien erabiltzaileei.

Byly krema

  • Kremen artean, hau gailendu da kalitate-prezioetan.
  • Prezioa: 28,17 euro/kilo. Saioka neurtuta, hau izan da merkeena.
  • Kalitatea, oro har: Bikaina
  • Honek eduki du pH apalena. Ez da izan besteak bezain biskosoa, eta honi antzeman diogu estraktu lehor gehien, Veet etxekoarekin batera. Besteek baino tioglikolato gehiago eduki du.
  • Erabilera proba: 5,2 puntu 9tik. Honek lortu du emaitzarik apalena.Beste hiruren aldean, oso puntu gutxi eman dizkiote erabiltzaileek.

Daen krema

  • Prezioa: 18,64 euro/kilo. Kiloka neurtuta, hau izan da merkeena.
  • Kalitatea, oro har: Ona.
  • Eduki garbi gehienekoa izan da. Estraktu lehorra, berriz, besteek baino gutxiago eduki du.
  • Erabilera proba: 6,2 puntu 9tik.Erdi parean geratu da erabilera proban.

Taky krema

  • Prezioa: 32,31 euro/kilo.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona.
  • Honek soilik ekarri ditu ileak kendu osterako eskuzapitxoak. Hau izan da guztietan biskosoena, eta pH-a ere honek eduki du handiena. Veet etxekoarekin batera, hau izan da tioglikolato gutxienekoa.
  • Erabilera proba: 6,8 puntu 9tik.Erabiltzaileei gehien gustatu zaienetakoa izan da, Veet-ekin batera.

Veet krema

  • Prezioa: 44,14 euro/kilo. Kiloka eta saioka neurtuta, hau izan da guztietan garestiena.
  • Kalitatea, oro har: Oso ona.
  • Byly etxekoarekin batera, honek eduki du estraktu lehor gehien. Tioglikolatoa, berriz, gutxien eduki duenetakoa da, Taky etxekoarekin batera.
  • Erabilera proba: 7,2 puntu 9tik. Honek lortu du emaitzarik onena.Erabiltzaileei gustatu zaie, larruazala ongi uzten duelako ileak kendu eta gero, eta luzaro irauten duelako ere bai.