Herrien arteko berdintasuna bultzatzeko ekimena
Gabonak gainean ditugula, ohiko zalantzak sortzen dira lagun eta senideei egiten dizkiegun oparien inguruan. Aukera bat, oso ezaguna ez dena, bidezko merkataritzako produktuak oparitzea da; produktu horiek garapen bidean dauden talde behartsuek egiten dituzte, Europa eta Amerikako dendetara bitartekaririk gabe iristen dira eta ekoizleei duintasunez bizi ahal izateko bidezko prezioa ziurtatzen die. Produktu horiek sektore desberdinak hartzen dituzte barne. Hasi elikaduratik (kafea, tea, azukrea, txokolatea, mermelada, fruitu lehorrak, etab.), artisau eran egindako opari multzo zabaleraino (bitxiak, jazteko osagarriak, papeleria, jostailuak, etxearen apainketa, etb.). Horrela, kontsumitzaileek kalitatea bermatuta duten produktu eta objektu baliagarriak eros ditzakete eta, era berean, iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko desberdintasunak murrizten laguntzen dute.
Bidezko merkataritzako lehen denda 1969an ireki zen Holandan,eta hortik Herbehereak, Alemania, Suitza, Austria, Frantzia, Suedia, Britainia Handia eta Belgikara zabaldu zen. 1990ean, 10 urteko lankidetza informalaren ondoren, European Fair Trade Association (EFTA edo Europako Bidezko Merkataritza Elkartea) sortu zen. Espainian fenomeno hau berriagoa da eta soilik 1998tik aurrera daude establezimenduak produktu horiek eskuratzeko, baina bilakaera positiboa izan da. Eskura ditugun azken datuak 2002. urtekoak dira, 5.911.000 euroko salmenta bolumenarekin. Gaur egun Espainia zortzigarren postuan dago bidezko merkataritzako produktuen inportazio kopuruei dagokienez. Bere aurretik Frantzia, Irlanda edo Suedia daude, besteak beste. Gehien eskatzen diren produktuak elikadura arlokoak dira (salmenten %56), eta kafea da produktu nagusia. Belgika bezalako herrialdeetan kontsumitzen den kafe osoaren %30 bidezko merkataritzara zuzendutako erakundeek inportatzen dute. Espainian, artisau lanak salmenten %40 dira, liburuak eta bestelako produktuak, berriz, %4 soilik. Bidezko merkataritzan elikaduraz hitz egiterakoan, produktu nagusia kafea da, kakaoa ondoren. Bi produktuak herrialde askotan herritarrentzako diru sarreren iturri bakarra dira, eta lurraldeen gehiegizko ustiapenak desertifikazioa eta basoa suntsitzea dakar. Bidezko merkataritzako ekintzekin iparraldeko herrietako kontsumitzaileek garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapenari laguntzen diete, eta horretarako hainbat baldintza betetzen dituzte baliabideak horien beharra duten pertsonek jasotzen dutela bermatzeko, laborantza lurrak gehiegi ustiatu gabe.
Artisau eta ehungintzako produktuei dagokienez, iparraldeko herrietako kontsumitzaileen eskaeran bigarren mailan daude eta kontsumitzaileen joerak bere horretan jarraitzen du, ekoizleen eta merkataritza zentralen arteko (GKE eta bidezko merkataritzako erakundeak) harremanari esker. Salmentak Espainia osoan banatutako 80 denden bidez egin ziren. Denda horiek 1.645 metro karratuko azalera dute guztira eta 382 boluntariok eta 38 pertsona kontratatuk bertan lan egiten dute. Gainera, produktu horiek inportatzaileen web orri desberdinen bidez eskuratu daitezke, baita produktu horientzako txokoa uzten duten ohiko establezimenduetan ere. Duela gutxi banaketa kate handi batzuek ere merkataritza mota honi heldu diote, eta beren apaletan produktu horiek eskaintzen dituzte.
Bidezko merkataritzako produktuen ohiko kontsumitzailearen profila 28 eta 60 urte bitarteko emakumea da, ekonomikoki maila ertainekoa eta gizarte gaiekiko nolabaiteko sentiberatasuna duena. Profil hori izanda, bilatzen dituzten produktuen antzekoak “ohiko” merkataritzan aurki ditzakete; hala ere, nahiago dituzte bidezko merkataritzako produktuak aukeratu beren gizarte inplikazioagatik, hain zuzen.
Merkatua zabaldu eta ahalik eta bezero gehienak erakartzeko asmoz, bidezko merkataritzan inplikatutako GBE desberdinak denden kokapena aztertzen ari dira produktu horiek errazago eskuratzeko. Intermón Ofxam-eko bidezko merkataritzako denden arduradunentzat helburua da dendak eta salmenta guneak hirietako merkataritza gune neuralgikoetatik hurbil jartzea, erosketa erraz egiteko eta gehiegizko ahalegina ez izateko.
Ondorioak ekoizpen tokietan
Bidezko merkataritzako produktuak egiten dituzten ekoizleak “Hirugarren Mundua” deitzen den herrialde guztietan daude banatuta eta, Mexiko bezalako herrialdeetan desberdintasun sozialak oso handiak direnez, beharrezkoa da kooperatiba horiek sortzea talde behartsuak garatu ahal izateko. Merkataritza honen ondorioek ez dute soilik eragina kooperatiba horietan lan egin dezaketen familietan, komunitate osoari eragiten die.
India da bidezko merkataritza gehien dituen herrialdea. 2000ko datuen arabera, Tamil Nadu-n gutxi gorabehera 1.300.000 gizon eta emakume eskuzko 500.000 ehungailurekin ari dira lanean. “Sari”ez gain (bertako merkatura bideratzen dira) batez ere esportaziorako oihalak, mantak, eta etxerako beste ehun mota batzuk ehotzen dituzte. Ehuleen bi heren bigarren mailako Cooptex erakunde erdipublikoari lotutako kooperatibetan antolatuta daude. Cooptex-ek eskaintzen dituen zerbitzu garrantzitsuenak hari merkeak hornitzea, maila teknikoan eta produktu eta merkataritza mailan aholkatzea da. Era berean, aurrera eramaten ditu etxebizitza eraikuntza, interes baxuko kreditu eta zorren berrerosketa programak, ehuleak enplegu emaile jakin bategatik lan egitera behartuz. Lanaldi osoko dedikazioa duen ehule bati 1000 rupia ordaintzen dizkio Cooptex-ek, fabrikako langile batek baino gehiago, beraz. Aukeratutako kooperatiben produktuen zati bat bidezko merkataritzako erakundeen bidez saltzen da, eta horrek produktu berriak sortu, abantaila sozialak eskaini eta atzerriko merkatuetan pixkana-pixkana sartzea ahalbidetzen du.
Hainbat onura dituen merkataritza
Intermón Oxfam-eko bidezko merkataritzako denden arduradunentzat, bidezko merkataritzara bideratutako erakundeen (GBE, elkarteak, kooperatibak) lehentasuna ez da irabazi ekonomikoa.
Ekimen horien helburu nagusia ekoizleen bizi baldintzak hobetzea da, merkatuetan sartzen lagunduz, egindako lanarengatik bidezko prezioa ordainduz eta harremanekin jarraituz (epe luzera ekoizleen bizi baldintzak benetan hobetzeko) eta beren ondasunen zati bat komunitateetako oinarrizko baldintzak hobetzera bideratuz. Jarduera horren azken asmoa da ekoizleak nazioarteko merkatuetan gainerakoen baldintza berdinetan lehiatzea; beraz, laguntza ez da karitatea, kalitatea eta betebehar batzuk eskatzen dira.
Bidezko merkataritzaren helburua ere bada behartsuenei laguntzea. Intermón Oxfam-ek emandako datuen arabera, “munduko behartsuen %65 emakumeak dira, baina soilik biztanleriaren %52 dira emakumeak”. Horrela, emakumeek diskriminazio bikoitza pairatzen dute: sexuagatik bata, egoera ekonomikoagatik bestea. Bidezko merkataritzak kolektibo hau sustatu nahi du, beste batzuekin batera (indigenak, esaterako), egoera honetatik ateratzeko. Haurren lanarekin ere amaitu nahi du, gazte belaunaldiek hezkuntzarako astia izan dezaten. Merkataritza honen beste helburu bat parte hartzea, ingurumenarekiko errespetua eta kalitateko produktuen ekoizpena sustatzea da.
Guztiontzako merkataritza
Bidezko merkataritzako koordinakunde nazionala lanean ari da gizarte garantiako zigilu bat abian jartzeko; zigilu hori erakunde independente batek igorriko du eta bidezko merkataritzan parte hartu nahi duen enpresa orok eskatu ahal izango du; horretarako, zigilu horrek ezarritako baldintzak bete beharko dira. Hau da, edozein sektoreko zeinahi enpresak bidezko merkataritzako baldintzak betetzen baditu (soldata duinak ekoizleei, haurren lana kentzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, gizarte parte hartzaile eta demokratikoen sustapena, etab.), erakunde independente batek egoera hori egiaztatzeko eta zigilu hori emateko eska dezake. Horrela, kontsumitzaileek jakingo dute zein enpresek duten erantzukizun soziala herrialde behartsuenekin. Ekimen horren balizko arrakastaren onuradun nagusiak ekoizleak dira, merkatu askoz zabalagoetan parte hartu ahal izango dute-eta. Gainera, zigilu horrek produktu bakoitzaren jatorria identifikatu eta arropa, edo artisau lan bateko osagaiak baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu ahal izango du. Horrela, produktu batean munduko toki desberdinetan egindako lehengai bat baino gehiago erabili bada, lehengai bakoitzak zigilua lortzeko bidezko merkataritzako irizpideak betetzen dituela ziurtatu beharko du.
- Bitartekarien katea murriztea.
- Bidezko prezioa ordaintzea. Erosketa prezioa lehengai eta produkzio kostuen eta emandako denbora eta energiaren araberakoa da. Ekoizleari itxurazko bizi maila lortzen lagundu behar diote.
- Lan baldintza duinak.
- Sexu, arraza, erlijio diskriminaziorik gabe.
- Haurren zeinahi esplotazio mota gaitzestea.
- Merkataritza harremanak epe luzera.
- Merkantzia aldez aurretik ordaintzea (%60 arte)
- Mozkinen bertsioa komunitatearen garapenean.
- Ingurumenarekiko errespetua.
- Kalitatezko produktuak.
Erakundeak
-
ALTERNATIVA 3
www.alternativa3.com -
CÁRITAS DIOCESANA
www.caritas.org -
COOPERACCIÓ
www.cooperaccio.org -
EMAUS-EREIN
www.euskalnet.net/erein -
ESPANICA
www.nodo50.org/espanica
Internet bidez kafea eta anakardoak eros daitezke soilik. -
IDEAS-Tiendas Solidarias
www.ideas.coop -
IEPALA
www.iepala.es -
INTERMÓN OXFAM
www.intermonoxfam.org
Eskaintza zabala da, eta bere denda birtualean etxerako artikuluak, papeleriakoak, liburuak, jostailuak, arropa eta elikadura produktuak eskuratu daitezke. -
LA ALDEA DEL SUR
www.terra.es/personal2/aldeasur -
LA CEIBA
www.laceiba.org -
MEDICUS MUNDI
www.medicusmundi.es -
MERCADECO
www.euskalnet.net/mercadeco -
OCSI
www.nodo50.org/ocsi -
PANXEA
www.panxea.org -
SETEM
www.setem.org -
SODEPAZ
www.sodepaz.org
Web orriaren bidez elikagaiak (kafea, gailetak, eztia, rona, etab.), jostailuak (panpinentzako poltsa eta salto soka bat bakarrik) musika etnikozko CD bat, bi kamiseta mota eta Asia, Afrika eta Latinoamerikako artisau lan batzuk eskuratu daitezke. -
SOLIDARIDAD INTERNACIONAL
www.solidaridad.org
Telefonoz edo e-mail bidez produktu mota guztiak eskuratu daitezke: bitxiak, elikagaiak, apainketarako gaiak (kandelak, lanparak, lore ontziak, etab.), arropa eta osagarriak (motxilak, poltsak, giltzatakoak, jertseak, gonak, galtzak, etab.), jostailuak eta papeleriako gaiak. -
XARXA SONSUM SOLIDARIO
www.pangea.org/xarxaconsum
ANDALUZIA | |
---|---|
ALMERIA | El Círculo Plaza del Carmen, 3 Almería 699 13 24 53 |
CADIZ | La mar solidaria C/ Teniente Miranda, 117 Contigo C/ Lenceria, 19 Jerez 956 32 52 39 Algeciras |
KORDOBA | Ideas Polígono de Amargacena Avd. Amargacena, Parcela 9 Nave 7 Córdoba 957 42 90 80 |
GRANADA | Tienda de la Solidarida C/ Calderería Nueva, 4 Granada 958 21 06 16 |
JAEN | Tienda de la solidaridad C/ Espronceda, 15 Linares 953 65 72 60 |
SEVILLA | Intermón Oxfam C/ Méndez Nuñez, 1 Sevilla 902 330 331 Solidaridad Internacional Avda. Menéndez y Pelayo, 52-3º C Sevilla 95 454 06 34 |
ARAGOI | |
ZARAGOZA | Intermón Oxfam C/ León XIII, 24 Zaragoza 902 330 331 Paz y Solidaridad Paseo Constitución, 12 Zaragoza 976 23 91 85 |
ASTURIAS | |
OVIEDO | L’Arcu la Viella C/ Postigo Alto, 14 Oviedo 985 21 73 57 |
GIJON | Picu Rabicu C/ Numa Guilhou, 14 Gijón |
BALEAR UHARTEAK | |
MALLORCA | Intermón oxfam C/ Victoria, 4 Palma de Mallorca 902 330 331 Del Casal de la Pau C/ Pou Fondo, 1 Manacor 971 84 31 07 Finestra del Sud Plaza de Orga, 5 Inca 971 88 40 06 S’altra senalla Carrer 31 de desembre, 44 Palma de Mallorca (Mallorca) 971 20 00 50 / 971 29 12 31 C/ Menor, 21 Alaior C/ María Auxiliadora, 1 Ciutadella 971 48 11 37 Casal de la Pau C/ Pou Fondo, 1 Manacor 971 84 31 07 Finestra al Sud Plaça de l´orgue, 5 baixo Inca 971 88 40 06 S’altra senalla C/ Concepció, 15 Maó 971 36 38 15 |
KANARIAR UHARTEAK | |
KANARIA HANDIA | Por ellos C/ Menéndez Pelayo, 1 Las Palmas de Gran Canaria 928 24 83 32 Rincón de Gaia C/ Malteses, 12 Las Palmas de Gran Canaria 928 37 27 95 |
TENERIFE | Colores del Sur C/ El Juego 7 La Laguna 922 63 20 89 Sinpromi C/ San Francisco 112. Edif. Mahona Santa Cruz de Tenerife 922 24 91 99 |
GAZTELA-MANTXA | |
ALBACETE | Romero C/ Pedro Coca, 7 Albacete 967 22 80 93 |
CIUDAD REAL | Jaima C/ Belén, 3 Tomelloso 619 18 42 76 |
TOLEDO | Intermón Oxfam C/ Cordonerías, 7-9 Toledo 902 330 331 |
GAZTELA LEON | |
LEÓN | Intermón oxfam C/ Cervantes, 12 bajo León 902 330 331 |
SALAMANCA | Insolamis Plaza España 15 Salamanca 923-21 03 22 |
LEÓN | Intermón oxfam C/ Cervantes, 12 bajo León 902 330 331 |
VALLADOLID | Intermón oxfam C/ Colmenares 1 Valladolid 983 20 31 83 Sodepaz/Sodepau Fray Luis de León, 20 Valladolid 983 30 68 78 |
ZAMORA | Solidarios C/ Cervantes s/n Zamora 980 67 16 62 |
KATALUNIA | |
BARTZELONA | Alternativa 3 Pere de Fices, 38 – 40 baixos Terrassa 93 735 30 47 Comerç just C/ Mercado, 5 Molins de Rei 93 668 10 73 Cooperacció C/ San Honorat, 7 principal Barcelona 93 318 34 25 Intermón oxfam C/ Provenza, 247 Barcelona 902 330 331 C/ Roger de Llúira, 15 Barcelona 902 330 331 C/ Havana 8 Vilanova i la Geltrú 902 330 331 C/ Sant Miquel 53 Badalona 902 330 331 Paseo Conde de Egara, 2-4 Terrasa 902 330 331 La botiga solidaria C/ Barcelona 50 Mataró 93 796 00 87 La peixatería Carrer Barcelona, 50 Mataró 93 796 00 87 Sodepaz/Sodepau Passatge Credit, nº 7 ppal. Barcelona Xarxa de consum solidari C/ Avinyó, 29 Barcelona 93 268 22 02 |
GIRONA | Intermón Oxfam Pl. del Vi, 4 Girona 902 330 331 |
LLEIDA | Intermón oxfam C/ Roca Labrador, 7 Lleida 902 330 331 Lo cacau C/Cavallers, 22 Lleida |
TARRAGONA | Tot món C/ Comte de Rius 2 Tarragona 977 22 40 04 C/ Metge Vila 11, bajos Tortosa 977 44 30 31 |
EXTREMADURA | |
BADAJOZ | La casa del sol C/ Francisco Pizarro 10 B Badajoz 924 25 40 14 Extremo Sur C/ Alvarado, 21 Mérida 924 31 89 69 |
GALIZA | |
CORUÑA | Intermón oxfam Estrecha de San Andrés, 12 bajo A Coruña 902 330 331 Panxea C/ Hortas 4 Santiago de Compostela 981 58 00 91 |
LUGO | A cova da terra C/ Nóreas Nº 12- Bajo Lugo 982 23 02 11 |
PONTEVEDRA | A factoría do sur Rúa da Ponte, bajo Pontevedra 986 84 81 59 |
MADRIL | |
MADRIL | Asociación Proyde C/ Marqués de Mondéjar 32 Madrid 91 356 06 07 Azoche C/ Jorge Juan, 76 Madrid 91 575 68 71 Contigo C/ Guzmán el Bueno, 37 Madrid 91 544 82 32 Copade Pasaje Pradillo, 12 local Madrid 91 561 74 27 Espanica C/ Escorial 16, 3º Madrid 91 522 10 35 Iepala C/ Hnos. Gª Noblejas 41, bis Madrid 91 367 16 86 Intermón oxfam C/ Alberto Aguilera, 15 Madrid 902 330 331 OCSI-AMS C/ Ercilla, 48 – 1ºB Madrid 91 474 57 02 La aldea del sur Avda. Pablo Neruda 77 – Port. N, 4º D Madrid 91 477 64 73 La ceiba C/ Amor de Dios, 11 Madrid 91 420 16 17 La casa encendida – Tienda solidaria Ronda de Valencia, 2 Madrid 91 468 14 20 Ocsi-ams C/ Ercilla, 48 – 1ºB Madrid 91 474 57 02 Setem C/ Gaztambide, 50 Madrid 902 012 838 Sodepaz/Sodepau C/ Puebla, 15 Madrid 91 522 80 91 C/ Pez, 27 despacho 314 Madrid 91 522 90 84 Solidaridad Internacional C /Marqués de Urquijo 41-1º Madrid 91 541 37 37 Subiendo al sur C/ Ponciano, 5 Madrid Tel: 91 548 11 47 Unis Avda. De Canillejas a Vicálvaro, 66 Madrid 91 393 18 96 Utopía Avda. De la Zaporra, 23 Alcobendas 91 663 81 64 Centro solidario C/ Honduras, 6 Coslada 91 671 75 43 |
MURTZIA | |
MURTZIA | Intermón oxfam C/ Echegaray, 4 Murcia 902 330 331 Al Sur – Itaca C/ Madrid Murcia 968 93 46 35 |
NAFARROA | |
IRUÑEA | Sodepaz/Sodepau C/ Damaso Zabalza, 2 bajos 3 Pamplona 948 15 09 99 Adsis-Equimercado Loma de Sta. Lucía, s/n Pamplona 948 30 24 50 |
ERRIOXA | |
LOGROÑO | Sodepaz/Sodepau C/Portales, 3 Logroño 941 25 45 07 |
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA | |
ALABA | Medicus Mundi puestomundi Plza. de Abastos, s/n puesto 37 Vitoria-Gasteiz |
GIPUZKOA | Topagune / Emaus Plaza Centenario, 3 San Sebastián Tfno 943 47 08 26 Emaus-Erein C/ López de Becerra, 6 bajo Irún 943 61 39 04 Topagune C/ Luis Mariano, 9 Irún 943 63 56 81 |
BIZKAIA | Intermón Oxfam Alameda de Urquijo, 11 Bilbao 902 330 331 Mercadeco Pza. San Felicísimo, 14 Bilbao 94 476 30 55 Erein-Getxo Avda Basagoiti, 56 Algorta-Getxo 94 491 33 07 |
VALENTZIAKO ERKIDEGOA | |
ALACANT | Intermón oxfam C/ Pintor Velázquez, 29 Alicante 902 330 331 |
CASTELLO | Alternativa 3 C/ Trinidad, 23 Castellón 96 426 06 39 |
ELX | Comercio justo y solidario C/ San Vicente, 1 Elche |
VALENTZIA | Intermón Oxfam C/ Marqués de Dos Aguas, 5 Valencia 902 330 331 Sodepaz/sodepau C/ Carniceros, 8 Valencia 963 91 76 94 La tenda del tot el món Psaje. Vicente Moliner, 4 bajo Puerto de Sagunto96 267 90 26 |