Motorrerako kasko integralak

Hirutik batek segurtasun-azterketa gainditu ez

Bi kaskorik merkeenak kalitate onekoak dira; denetan garestienak suspenditu egin du
1 uztaila de 2005
Img analisis 2 listado 108

Hirutik batek segurtasun-azterketa gainditu ez

/imgs/20050701/analisisb01.jpg
Motorrerako zortzi kasko integral aztertu dira oraingoan; horien prezioak 209 euroetatik (AGV Airtech) 587 euroetaraino doaz (AGV Ti-Tech). Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena erabakitzeko unean bidezkoa da aurrenekoa bigarrenaren gainetik lehenestea, kaskoaren segurtasuna izango baita motorraren erabiltzailearen bizi-arriskuaren giltza. Hala eta guztiz, azterketa honetako kaskorik merkeena (Airtech) kalitate onekoa ez ezik, segurtasun proba suspenditu duten lagin batzuk baino ere hobea da. Kalitaterik hoberenekoa eta bigarren garestiena, (Shoei X-Spirit, 545 euro) ere aukera polita da: barnealdea desmuntagarria du eta aireztatzeko txulotxoz josia dago.

Motor eta ziklomotorretako hilgarritasuna murrizteko unean eragin handiena duen segurtasun pasiboko elementua kaskoa da, hain zuzen. Bere eginkizuna talka absorbitu eta buruak harturiko kolpearen ondorioa arintzea da: horri esker, istripuan hiltzeko probabilitatea %29an ere murrizten da.

Azterketa honetan hainbat kasko mota ez dira aintzat hartu: ez kasko irekiak (denetan segurtasun eskasekoenak, inondik ere), ez modularrak (eroso, baina dezente hauskorragoak), ezta motokrosekoak ere (muturreko baldintzetan erabiltzeko diseinatuak). Buru osoa ez ezik, belarriak eta garondoa ere babesten dituzten zortzi kasko integral itxi aztertu dira, hortaz: horrelakoak dira seguruen eta aholkagarrienak.

Kolpeen aurkako babesa

Azterturiko zortzi laginek Arauak xedaturiko baldintza guztiak betetzen dituzte: babes sistemak, karkasako balizko irregulartasunak, itxiera sistema, ikusmen periferikoa eta pantailari dagozkionak, alegia.

Dena den, entsegurik garrantzizkoena inpaktuen absortzioena da: proba horretan, motorduna babestea eginkizun behinena izaki, horixe frogatu behar dutenean kaskoek nola erreakzionatzen duten neurtzen da. Erreakzio hori kalkulatzeko, lagin bakoitzaren sei parte desberdinetan neurtu zen erresistentzia, ingude lau bat eta angelu zorrotzaren itxurako beste bat kaskoaren kontra 27 km orduko eta 20 km orduko jaurtiz, bero (50ºC) eta hotz handi-handiekin (-20ºC), inguruneko ohiko tenperaturan zuzen erreakzionatzen zutela segurtatzeko. Zortzi laginetatik hiruk, arauak xedatua duen gutxieneko erresistentzi mugaraino iritsi ez zirenez, proba gainditzeke utzi zuten: AGV Ti-Tech laginak suspenditu egin zuen aparatuaren alboko atalak behar bezain erresistenteak ez dituelako; AGV Daystar laginaren alboko atalek ez ezik, goialdeak ere porrot egin zuen; eta, era berean, Arai Condor laginaren kokots aldea behar baino ahulagoa da. Huts horiek guztiak tenperatura hotz-hotzetan hauteman ziren. Harritzekoa bada ere, AGV markako lagin merkeena (Airtech izenekoa) marka horretako hiru laginetatik proba gainditu duen bakarra da. Shoei markako biek eta Shark markakoek ere gainditu dute proba. Esan gabe doa kaskoen ekoizpena eskulangintza hutsa dela, kasik; beraz, adituen iritziz, baliteke kasko jakin baten erreakzioa ez izatea lote horretako gainerako aleen erreakzioen parekoa izatea; bestela esateko, honelako kaskoek ez dute jokatzen seriean ekoitzitakoek bezala, denak berdin-berdin, alegia.

Azterketako beste proba garrantzitsu batean, inpaktua jazotzekotan, kaskoa burutik atera eta airetik irtengo ez dela segurtatzeko egiten dena da (erauzte eta atxikipen proba): kaskoaren atzealdean indarra aplikatzen da, zoruaren kontra joz gero 30º baino errotazio handiagorik egingo ez duela segurtatzeko. Atxikipen proban indarra bertikalki aplikatzen da eta kolpean eraginiko desplazamendua neurtzen da. Proba hau lagin guztiek gainditu zuten, hau da, istripua jazotzekotan, burua babesturik edukiko luke motoristak.

Kasko hauen eraginkortasuna berma lezakeen elementuetako bat materiala dela frogatzerik ez da lortu. Shark RSX eta AGV Ti-Tech laginak karbono zuntz eta kevlarrezkoak dira; Shoei XR-1000 lagina zuntz organiko eta beirazkoa; gainerako guztiak, era askotako zuntzez eginda daude.

Pisua eta karga

Kaskoaren arintasuna funtsezkoa da, inoiz ordu luzetan jarria eduki behar baita. Laginik arinenak Shoei markako biak, XR-1000 (1.338 gramo) eta X-Spirit (1.362 gramo) dira. Denetan astunena, aldiz, Shark RSX (1.569 gramo), ondotik Shark “RSF” (1.529 gramo) datorkiola. Etiketan adierazitako pisua eta egiazkoa ez datoz bat AGV Ti-Tech (135 gramo gehiago ditu) eta Arai Condor (68 gramo gehiago ditu) laginetan.

Azterturiko kaskoek bi itxiera-sistema dauzkate: eraztun bikoa batzuek eta irekitze azkarrekoa besteek. Bietan lehenak, seguruagoa izaki, kaskoa beti ongi egokiturik mantentzen du; bigarrena, berriz, azkarrago lotzen da. Shoei markako biak, Arai, AGV Ti-Tech eta Shark RSX laginak eraztun biko sistema daukate eta gainerakoek, aldiz, irekitze azkarrekoa.

Aireztapen egokia

/imgs/20050701/moto.jpg
Barrualdea ongi aireztatzen ez duen, airea sartu eta ateratzeko behar adina txulo ez dituen kaskoa deseroso eta arriskutsua da, abiadura handian haizearen presioak oszilazio bortitzak eragin ditzake eta. Shoei X-Spirit da denetan hoberena: hamar txulo ditu (bost, sarrerakoak eta beste bost, irteerakoak); ondotik AGV Airtech eta AGV Ti-Tech datoz, zortzina txulorekin. Txarragoak dira Shark RSX (sarrerako bi txulo eta irteerako bakarra) eta Shark RSF (bi sarrerako eta bi irteerako).

Zortzi kaskoen barnebiguna poliespanezkoa da: material honek bibrazioak ahuldu egiten dituen arren, denboraren joanean zikindu, lasaierak hartu eta desitxuratu egiten denez, hobe izaten da kaskoen barnealdeak desmuntatzeko modukoak izatea, garbitu edo aldatu ahal izateko (dena den, ez da komeni maiz garbitu edo aldatzea). Arai Condor eta Shark RSF dira laginik kaskarrenak, barnealdea askatzeko aukerarik ematen ez baitute. AGV Airtech, AGV Daystar eta Shoei XR-1.000 laginen barnealdea hein batez desmuntatu egiten da; beste hiru laginen barnealdea erabat desmuntatzen da.

Pantaila, funtsezkoa

Pantailak aurpegia babesteaz gainera, seguru gidatzeko aurrealdea garden ikustea ahalbidetzen du. Polikarbonatoz (erretxina termoplastiko mota bat) eginik daudela, arau jakin batek xedaturiko baldintza guztiak bete behar dituzte, zorrozki bete ere: proba mekanikoetan eta inpaktu kasuetan nolako erantzuna eman behar duten, marraduraren kontrako erresistentzia eta balizko akats optikoak (argi-difusioaren aurrean nola erreakzionatzen duten, nolako errefrakzio-ahalmena duten, etc.) neurtzen du test horrek.

Pantailak lurruntzeari saihets egin behar diola ez du arau horrek xedatzen baina, adiera horretan, proba zorrotz-zorrotza ezarria du eta, bera gainditzen duten laginek, “Mist retardant” etiketa erakuts dezakete. Azterketako zortzi laginetako bakar batek ez zeukan delako etiketa hori baina Shoei markako biek, pieza osagarri gisa, baldintza zorrotz hori betetzen duen eta pantailaren barnealdeari atxiki dakiokeen lama zekarten. Lurrunaren aurkako lama horiek bereiz erosi eta zeinahi motatako kaskoari erants dakizkioke.

Arraia edo marrei saihets egiteko moduko tratamendua eman behar zaie pantailei. Atal honetan, behintzat, kasko merkeak garestiak baino erantzun eskasagoa ematen duela uste du jende askok baina aztertu diren zortzi laginek gainditu dute proba hau, marraduraren aurrean ongi erantzuten dutela -arauak xedatu baino arras hobeki- frogatuz. Shark eta Shoei XR-1.000 laginek lorturiko emaitza bikaina izan zen.

Kolpeen aurreko erresistentzia handia agertu zuten zortzi laginek ere. Pantailaren formak berak ikuspen-efektu bereziak sortarazten dituenez, funtsezkoa da irudiaren errefrakzio hori handiegia ez izatea eta inguru osoan eroso ikusten ahalbidetzea. Kasko guztiek gainditu zuten proba hau ere eta kasuan kasuko etiketak zioena bete zuten.

Nola aukeratu kaskoa?

Kaskoa erosteko diru dezente atera behar izaten da kutxatik eta, horrenbestez, tentuz ibiltzea komeni da, motoristak izango duen segurtasun-neurri pasiborik garrantzitsuena horixe delako.

Kaskoa erosi aurretik, izan kontuan:

  • E9 inskripzioa daukan (hau da, homologatua dagoen) begiratu behar da.
  • Baita kaskoa buruari erabat egokitzen zaion ere. Barrualdeak masailalbo-hezurrak presionatu behar ditu, erabili ahala, atal horretan lasaierak agertzen dira eta. Motorista betaurrekoduna baldin bada, betaurrekoak jarrita probatu behar du kaskoa.
  • Airea sartu eta irteteko zenbat eta txulo gehiago eduki, orduan eta eroso eta seguruago gertatuko da kaskoa eta motordunaren larruazalaren transpirazioa hobea izango da.
  • Pantailak lurruntzeari eta marrei saihets egin behar die. “Mist retardant” araua betetzen ez badu, hobe da hori betetzen duen lamina erosi eta pantailari atxikitzea.
  • Itxierari dagokionez, mantsoago eta deseroso samar bada ere, hobe da eraztun biko sistema aukeratzea, lepoari hobekien egokitzen zaiona bera delako. Segurtasun-belarria itxi ondoren kaskoak ez du irten behar, ezta indarrez tiraka arituz ere.
  • Barrualdeko aparrak desmuntatzeko eta bata bestearekin aldatzeko moduko piezetan antolatua behar du egon; horrela, zikindu edo hondatutakoan, garbitu edo ordezkatu ahal izango ditugu.
  • Estetika alorreko iritziak iritzi, kaskoaren kolorea zenbat eta bizi eta ikusgarriago izan, orduan eta hobeki ikusiko gaituzte.
  • Inpakturik nozitu duzunean, horrek arrastorik utzi ez badu ere, hobe duzu kasko berria eskuratzea.

Laburbilduz eta konparaketako taboa

Laburbilduz

  • Oraingoan aztertu diren zortzi kasko integralen materialak eta prezioak oso desberdinak dira: 209 euroetatik (AGV Airtech) 586,93 euroetaraino (AGV Ti-Tech).
  • Ez dira beharko litzatekeen bezain seguruak: zortzi laginetako hiruk inpaktua era egokian absorbitzen ez dutenez, segurtasun proba gainditzeke utzi dute.
  • Kasko hauen materiala aparatuaren eraginkortasuna berma lezakeen elementua dela frogatzerik ez da lortu. Onenetako bi eta txarrenetako bi, hainbat eratako zuntzen nahasketaz eginak daude; kalitate oneko bat eta suspenditu duen beste bat, ordea, karbono eta kevlarrez.
  • Denetan arinenak Shoei markako biak dira eta astunenak, aldiz, Shark markakoak. Hobekien aireztatuak daudenak Shoei “X-Spirit”, AGV “Ti-Tech” eta AGV “Airtech” dira; aireztapen okerrenekoak, Shark markakoak.
  • AGV “Ti-Tech”, AGV “Daystar” eta Arai “Condor” laginek ez dute segurtasun proba gainditu, arauak xedatuta dituen hainbat eratako inpaktuak behar bezainbeste eraginkortasunez absorbitu ez zituztelako (tenperatura hotz-hotzetan, kasu honetan).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena AGV “Airtech” da: denetan merkeena izaki, kalitate onekoa baita:
  • Aireztapen egokia, kolpeen aurreko erresistentzia barnealdea desmuntagarria daukalako.
  • Beste aukera polit bat:
Motorrerako kasko integralak
Marka
Modeloa
AGV “AIRTECH” SHOEI “X-SPIRIT” SHOEI “XR-1000” SHARK “RSF”
Kolorea Zilar kolorea Beltza Beltza “Gelete Nieto” (marrazkia)
Prezioa (euro) 209 545,13 395,37 333,20
Ezaugarriak
Karkasaren materiala Zuntz nahasketa Zuntz nahasketa Beira eta organikoak Zuntz nahasketa
Erretentzio sistema Irekitze azkarra Eraztun bikoa Eraztun bikoa Irekitze azkarra
Adierazitako pisua (g) 1460 (+/-)50 1.350 1.350 1.500
Egiazko pisua (g) 1436 1362 1338 1529
Sarrer. aireztapenak 4 5 3 2
Irteer. aireztapenak 4 5 2 2
Atal desmuntagarriak Konfort nagusiz hornitua Konfort nagusiz eta albokoz hornitua Alboko konfortez hornitua Bat ere ez
Ezaugarriak
Kaskoa
Inpaktuen absortzioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Atxikipen sistema Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Erauzte saiakera Pantaila Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Pantaila
Alderdi mekanikoak Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Argi- difusioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Ahalmen errefraktarioak Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Osoko kalitatea Ona Oso ona Ona Ona
Marka
Modeloa
SHARK “RSX” AGV “DAYSTAR” ARAI “CONDOR” AGV “TI-TECH”
Kolorea Oxydium Gorria Urdina Titanio
Prezioa (euro) 494 354,34 462,72 586,93
Ezaugarriak
Karkasaren materiala Karbonoa eta Kevlar Zuntz nahasketa Zuntz nahasketa Karbonoa eta Kevlar
Erretentzio sistema Eraztun bikoa Irekitze azkarra Eraztun bikoa Eraztun bikoa
Adierazitako pisua (g) 1.550 1400 (+/-)50 1320 (+/-)50 1450 (+/-)50
Egiazko pisua (g) 1569 1476 1438 1525
Sarrer. aireztapenak 2 2 4 4
Irteer. aireztapenak 1 3 1 4
Atal desmuntagarriak Konfort nagusiz eta albokoz hornitua Konfort nagusiz hornitua Bat ere ez Konfort nagusiz eta albokoz hornitua
Ezaugarriak
Kaskoa
Inpaktuen absortzioa Zuzen Ez konforme Ez konforme Ez konforme
Atxikipen sistema Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Erauzte saiakera Pantaila Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Pantaila
Alderdi mekani-
koak
Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Argi- difusioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Ahalmen errefraktarioak Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Osoko kalitatea Ona Eskas Eskas Eskas

Banan banan

Motorrerako zortzi kaskoak, banan-banan

AGV "Airtech"

/imgs/20050701/agv.jpg 209 euro, denetan merkeena
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Zilar kolorekoa. 1.436 gramoko pisua. Zuntz-nahasketa. Itxiera-sistema: irekitze azkarra (erosoagoa). Bigarren aireztapen hoberenekoa: sarrerako lau zulo eta irteerako beste lau. Barrubigun nagusia desmuntagarria du. Segurtasun proba guztiak gainditu ditu. Osoko kalitatea: ona.

Shoei "X-Spirit"

/imgs/20050701/shoei.jpg 545,13 euro, bigarren garestiena
Aukera polita, honakoa ere. Denetan hoberena. Kolore beltzekoa. 1.362 gramoko pisua, bigarren arinena. Zuntz-nahasketa. Lurrunaren kontrako lamina biziki eraginkorra dauka. Itxiera sistema: eraztun bikoa (seguruena). Aireztapen hoberenekoa: sarrerako bost zulo eta irteerako beste bost. Barrubigun nagusia eta albokoa, desmuntagarriak ditu. Segurtasun proba guztiak gainditu ditu. Osoko kalitatea: oso ona.

Shoei "XR-1000"

/imgs/20050701/shoei2.jpg 395,37 euro
Kolore beltzekoa. 1.338 gramoko pisua (denetan arinena). Beira-zuntz eta organikoak. Lurrunaren kontrako lamina biziki eraginkorra dauka. Itxiera sistema: eraztun bikoa (seguruena). Aireztapena: sarrerako hiru zulo eta irteerako bi. Barrubigun albokoa, desmuntagarria du. Segurtasun proba guztiak gainditu ditu. Osoko kalitatea: oso ona.

Shark "RSF Gelete Nieto"

/imgs/20050701/shark.jpg 333,20 euro
“Gelete nieto” diseinua. 1.529 gramoko pisua (astunenetako bat). Zuntz-nahasketa. Itxiera sistema: irekitze azkarrekoa (erosoagoa). Aireztapena: sarrerako bi zulo eta irteerako beste bi. Barrubigun desmuntagarririk ez. Segurtasun proba guztiak gainditu ditu. Osoko kalitatea: ona.

Shark "RSX Oxydium"

/imgs/20050701/shark2.jpg 494 euro
1.569 gramoko pisua (denetan astunena). Karbono eta kevlarrezkoa. Itxiera sistema: eraztun bikoa (seguruena). Aireztapena: sarrerako bi zulo eta irteerako bat (aireztapen urrienekoa) . Barrubigun nagusi eta albokoa desmuntagarriak ditu. Segurtasun proba guztiak gainditu ditu. Osoko kalitatea: oso ona.

AGV "Daystar"

/imgs/20050701/daystar.jpg 354,34 euro
Kolore gorrikoa. 1.476 gramoko pisua. Hainbat zuntzen nahasketa. Itxiera sistema: irekitze azkarrekoa (erosoagoa). Aireztapena: sarrerako bi zulo eta irteerako hiru. Barrubigun nagusia desmuntagarria du. Inpaktuen absortzio-proba ez du gainditu. Osoko kalitatea: eskas.

Arai "Condor"

/imgs/20050701/arai.jpg 462,72 euro
Kolore urdinekoa. 1.438 gramoko pisua (etiketak dioena baino 68 gramo gehiago). Zuntz nahasketa. Itxiera sistema: eraztun bikoa (seguruena). Aireztapena: sarrerako lau zulo eta irteerako bat. Barrubigunak ez ditu, desmuntagarriak. Inpaktuen absortzio-proba ez du gainditu. Osoko kalitatea: eskas.

AGV "Ti-Tech"

/imgs/20050701/ti.jpg 586,93, denetan garestiena.
Titanio kolorekoa. 1.535 gramoko pisua (astunenetako bat izanik, etiketak dioena baino 135 gramo gehiago pisatzen du). Karbono eta kevlarrezkoa. Itxiera sistema: eraztun bikoa (seguruena). Aireztapena: sarrerako lau zulo eta irteerako beste lau. Barrubigun nagusia eta albokoa, desmuntagarriak. Inpaktuen absortzio-proba ez du gainditu. Osoko kalitatea: eskas.