Antolatu bidaia aurretiaz
Umeekin bidaiatzea eromena izan daiteke, zor zaizkien arreta, zerbitzu eta berariazko neurriez ahanzten bagara. Aire, itsaso zein lehorretik bidaia egiteak ohiko baino plangintza zehatzagoa egitea agintzen digu. Hamabi urtetik beherakoen tarifetan deskontuak egiten dituzte konpainiek eta beraientzako zerbitzu bereziak eskaintzen dira (janari bereziak, denbora-pasak, sehaskak, etc., airezko bidaietan) baina ustekabekorik ez izateko eta, adibidez, hegaldi batean eserlekuak elkarren ondokoak izango direla bermatzeko, hobe da dena behar bezain aurretiaz antolatzea.
- Tren edo autobusez baldin bazoaz, izan kontuan ibilgailu-aldaketa edo loturak eta aukera itzazu itxaronaldi laburrenekoak.
- Bidaia eratzean, joan zaitez gertueneko geltokira eta eskatu bertan oporraldi-tokiraino iristeko ahalik eta bidai, ordutegi eta konbinazio gehienak.
- Garraiobide publikoetan aukeratu espazio zabaleneko eserlekuak, leiho ondoan ahal dela, txikiek mugikortasun handiagoa izan dezaten.
- naraz ezazu konpainian aurretiaz haurrekin zoazela.
- kin bidaia egiteko ordurik egokienak goizean goiz eta ilunabarrekoak dira (beroa ez da orduan oso bizia).
- txartelak behar bezain aurretiaz, zure senide guztiak elkarren ondoan eseriko direla bermatzeko.
Hegazkinez
- Bidai luzea egin behar baduzu, aire-konpainiek haurrentzako berariazko otorduak eta denbora pasatzekoak ematen dizkiete (jolas eta jostailuak), haurrei ibilbidea laburrago egin dakien.
/imgs/20050701/consejos02.jpg Eraman itzazu eskura haurrari erosoago sentiaraziko dioten objektuak, hala nola bere jostailu maitea, ipuin bat, biberoi bat ur, etc.- Ume-karroarekin hegazkineko ateraino irits zaitezke; bertan azafata batek hartu eta hegazkinetik irtetean itzuliko dizu.
- Laguntzarik gabeko adin txikikotzat bidaiatzen duten ahurrek ere, beste zeinahi bidaiarik bezala, beren dokumentazioa eduki behar dute ibilbide guztietan: pasaportea, NAN, famili liburua edo honen fotokopia konpultsatua. Gurasoek edo tutoreek beharrezkoak diren identifikazio-agiriak (NAN, pasaportea edo egoitza-txartela) aurkeztu beharko dituzte.
- Eserlekurik betetzen ez duten bi urtetik beherako haurrek heldu batekin eserita joan behar dute, tarifaren %10 ordainduta. Konpainia batzuetan haur bakarra onartzen dute heldu bakoitzeko. Kontinente arteko hegaldietan aire-konpainia batzuek 8 hilabete bitarteko haur txikientzako sehaskak eskaintzen dituzte.
- Bi eta hamabi urte bitarteko umeei deskontua egin ohi zaie aire-tarifetan. Helmuga eta konpainiaren arabera aldatzen bada ere, batzuetan murrizketa hori txartel prezioaren erdiraino jaisten da. Bi urtetik beherako haurrek eserlekua edukitzea nahi baldin baduzu (konpainia guztiek ez dute eskaintzen aukera hori), bi eta hamabi urte bitarteko umeei aplikatzen zaien tarifa berbera ordaindu beharko dute.
Haur txikiak, bidaiari berezi-bereziak
- Ahal dela, har itzazu aurrealdeko eserlekuak.
- Ibilbide luzeetan, eskatu haur txikientzako sehaska eta aulkiak. Horretarako, aurretiaz jakinarazi beharko diozu hori aire konpainiari.
- Ipini haur txikiaren aulkia barne aldeko eserlekuetan, leihotik gertuenekoetan, aurrera begira eta gerrikoa lotuta. Ez jarri inola ere larrialdiko irteerez aurretik.
- Hobe da haur txikiak likidoa maiz edatea.
- Kontrola ezazu haren gorputz tenperatura.
- Belarrien presurizazioa saihesteko, edoski ezazu haurra edo emaiozu txupetea.
Trenez
- Lau urtetik beherako haurrak doan doaz trenez, non eta eserlekurik betetzen ez duten.
- Eserlekua hartzen duten hamabi urtetik beherako umeei tarifaren murrizketa egingo zaie, ibilbidearen arabera.
- Eskualdeko trenetan deskontua jasotzeko gutxieneko adina 11 urte da; abiadura handiko trenean, aldiz, 13 urte.
- Umeak bakarrik bidaiatzea nahi baduzu, eska ezazu Sarrera-Kontrolean, idatziz.
- Lau eta hamaika urte bitarteko umeek Bidai Zerbitzu Osagarrira jo dezakete, lagunik gabe joan behar badute.
Itsasontziz
- Transmediterránea konpainian bi urte bitarteko umeek doan bidaiatzen dute, non eta eserlekurik betetzen ez duten. Bi eta hamabi urte bitartekoek tarifaren %50 bakarrik ordaintzen dute, berariazko baldintzen arabera xedatutako tarifetan izan ezik.
- Tanger eta Nadorrekin lotzen duten nazioarteko bidaietan portzentaia hori lau eta hamabi urte bitarteko umeen tarifei aplikatzen zaie.
- Itsasontzi batzuek umeentzako haurtzaindegi moduko jolastokia daukate.
Lojamendua
- Lojamendu erreserbak egitean, berrets itzazu interesgarri gertatuko zaizkizun zerbitzu guztiak (sehaskak, tronuak, jolastokiak…); ez izan kezkarik, eskatu horien gaineko informazio osoa.
- Ume bat baino gehiagorekin baldin bazoaz, ez izan dudarik: landetxeak eta turismo-konplexuak dira egokienak zure familiarentzat, haurrentzako jolastokiak, bestelako zerbitzuak eta berdeguneak izaten dituzte horiek eta, gainera, etxean bezalako erosotasuna eskaintzen dute, espazio libre handiago daukatelarik. Horregatik dute umeek jarduteko askatasun handiagoa.
- Hotelak, ordutegi zorrotz eta errespetatu beharreko isiltasuna ezaugarri nagusi izaki, arau horiek uler ditzaketen ume helduagoentzat dira aproposagoak.
- Kanpina, berriz, zereginetan (denda antolatu, sukaldean lagundu, etc.) esku har dezaketen neska-mutil helduagoak daudenean komeni da.
Aire-konpainien gaineko informazioa
Iberia
- Konpainia honetako hegaldietan, bi eta hamabi urte bitartekoek tarifaren %50 bakarrik ordaintzen dute, estatu barnean.
- Nazioarteko hegaldietan, helmugaren eta aplikaturiko tarifaren arabera, portzentaia hori aldatu egiten da; eskaintza berezi batzuetan deskontu hori ez da aplikatu egiten.
- Eserlekurik betetzen ez duten bi urtetik beherako haurrek tarifaren %10 ordaintzen dute; eserlekua hartze badute, bi eta hamabi urte bitarteko haurrei ematen zaien tratamendua aplikatuko zaie.
- Kontinente arteko hegaldietan Iberiako hegazkinek zortzi hilabete bitarteko haur txikientzako sehaskak eskaintzen dituzte.
- Hegazkinetako segurtasun-arautegiak xedatutakoa betetzeko, bidaiari heldu batek bi haur txikirekin bidaia egitea nahi badu, automobilerako aulki homologatua eduki beharko du; bertan haurretako bat ipiniko du, beraren aldameneko eserlekuan. Beste haurtxoa bidaiari helduak besotan eramango du, tripulazioak entregatuko dion gerriko osagarria lotuta. Horrelakoetan, eserlekua okupatzen duen haur txikiaren tarifari dagokionez, bi eta hamabi urte bitarteko haurrei ematen zaien tratamendua aplikatuko zaio.
Air Europa
- Konpainia honetan bi urtez beherakoek ez dute ez eserlekua okupatzeko, ez ekipaia eramateko eskubiderik. Pertsona heldu bakoitzeko haur txiki bakar bat onartzen dute, gainera.
- Bi eta hamabi urte bitarteko neska-mutikoek eserlekua okupatzeko eskubidea eta ekipaje-frankizia dute. Hegaldien arabera, deskontua %40raino irits daiteke.
- Air Europak ez du onartzen lagunik gabeko adin txikikorik. Hamabost urte ez badituzte, gutxienez hamazortzi urteak beterik dituen heldu batekin joan beharko dute. Hiru ordutik gorako eskalarik duten hegaldietan ere ez du onartzen konpainia honek lagunik gabeko adin txikikorik.
- Horregatik, Air Europak adin txikikoentzat bi lagun-zerbitzu eskaintzen ditu:
- UM, 5 eta 14 urte bitarteko bidaiarientzat derrigorrezkoa. Hamabi urtetik beherakoek, ibilbideko, 20 euro ordaindu behar dituzte zerbitzu honengatik eskalarik gabeko hegaldietan eta 30 euro eskaladunetan. Zerbitzu hori doan emango zaie 12 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoentzat, deskontu gabeko tarifa ordaindu badute.
- Young People zerbitzua, 14 eta 18 urte bitartekoentzat. Aukerazkoa den zerbitzu hau, bidaiariak edo senideek hala eskatuta bakarrik eskainiko da. Honetako tarifak ere berberak dira.