Auto-laguntza

Egunero hamar minutuko topaketa

Egunean zehar atseden une bat hartzeak oreka psikikoari mesede egiten dio eta geure burua hobe ezagutzeko aukera ematen digu
1 uztaila de 2005
Img interiormente listado 179

Egunero hamar minutuko topaketa

/imgs/20050701/interiormente01.jpg
Eguneroko jardunean zeregin ugari eta lan asko egin behar izaten ditugunez, astirik (gutxi, dena den) harrapatuz gero atseden hartzeko baliatzen dugu. Baina galdutako indarrak suspertzeko aprobetxatzen dugun tartetxo horrek ez dakarkigu nahitaez geure buruaz arduratzeko moduko jarduera-etenik. Areago, dinamikak askotan eramaten gaitu baliagarri ditugun ordu libre horiek gainerakoei eskaintzera eta eginkizun sozialak betetzera, geure premia eta desirak bazterrean utzirik. Kanpoaldekoak funtzionatuko badu, geure barne-zaletasunekin ahazteko gauza gara asmotan. Joera horrek -ez da altruismoa, horrela baderitzogu ere- ez ditu ezagutzen edo errespetatzen norbera atseginez dabilen eremuaren mugak eta horrek, bere aldetik, ukapen pertsonala sortarazten du eta, azkenean, haserrean eta hira probokatzen du gizakiarengan.

Geure burua bigarren mailan uzteko ohitura horrek gure itxura ikusi eta gure zaletasun eta gustukoez arduratzeko gauza izan ez gaitezen ahalbidetzen du. Geure buruaz interesik ez izate horrek ezkutatu egiten gaituenez, geroz eta gutxiago agertzen gara gainerakoen aurrean. Iritsi nahi dugun espazio horretan gure asmoak ez dira kabitzen, zeukaten garrantzia erauzi egin diegu eta. Une batzuetan geure buruarenganako arreta eskatuko dugun arren, exijentzia gisa egingo dugu hori, besteak gurekiko zordun hautematen baititugu, geure burua moztu edo galarazi duena geu baikara, geu gara gustuko jardueretan aritzeko betarik edo nahi dugun pertsonekin izateko astirik hartzen ahantzi garenok. Are eta gehiago, haren faltarik sumatu ere egiten ez badugu ere, bada hor bazterrean utzi eta ahantzitako sail bat, garrantzi handikoa: nork bere buruarekin aritzeko tartetxo bat hartzea egunero, minutu gutxi batzuk badira ere.

Geure denbora antolatzea

Hamar minutu aski dugu sail hori berreskura dezagun. Horren zifra txikia jartzea agian barregarri gerta dakioke norbaiti baina, geure gainerako jarduera guztiak antolatzen ditugun modu berean, zergatik honako hau aintzat ez hartzea? Erabakitzen dugun denbora-tarte horrek eta, areago, horrela egiteak, honakoak agintzen dizkigu:

  • Geure burua aintzat hartzea.
  • Gure jardueren lehentasunetan geure buruarentzat toki bat jasotzea.
  • Garrantzitsuak garela sinestea.
  • Besteak zaintzen digun bezala, geure burua ere zaintzea.
  • Gure existentzia mimatzea.

Senide edo adiskide batek egunean hamar minutuko tartea eskaintzea eskatuko baligu ez genioke uko egingo, seguruenik. Zergatik ez jardun horrelako ardura eta arretaz geure buruarekin? Zergatik kostatzen zaigun horrenbeste garen bezala sentitzea, hots, pertsona garrantzitsua? Geure burua aintzat ez hartzearen eta ez maitatzearen ondorioz, agian?

Garen bezala onartzea

/imgs/20050701/psico.jpg Pertsona gehien-gehienok egina dugu erdietsi beharreko gizaki-eredua eta, eredu guztiekin gertatu ohi den bezala, ezin izaten dugu errealitate bihurtzen. Hori, berez, ez da kaltegarria, ereduzkoa eta errealitatezkoaren arteko alde hori bizitzako alderdi askotan hautematen baita. Arazoa ondoren dator, dikotomia hori frustrazioaren iturburu bihurturik, geure buruarekin haserretzera garamatzanean izan nahi (eta, okerreko bidetik, zoriontsu egingo gintuzkeela uste) dugun horretara iristeko gauza ez garela ikusirik. Geure burua gustatuko omen litzaigukeen bezala islaturik ez ikusteak frustraturik eta geure buruarengan fedea galduta sentiarazten digu: horrek esan nahi du ez dakigula geure akatsak onartzen, ezta geure bertuteak ere. Geure burua gustatzen ez bazaigu, nekez nahi izango dugu bakartasunean egotea, nekez geure buru horri egunean tartetxo bat eskaintzea, hamar minutu baizik ez bada ere. Baina hori ezin izan daiteke saiakera ez egiteko aitzakiarik.

Nola gozatu geure betaz bakartasunean

Geure buruari hamar minutu eskaini bai, baina ez…

  • Egin behar genukeen edo egiteke dugun guztiarekin itotzeko.
  • Gure atsekabe fisiko zein emozionalak gogorarazteko.
  • Kezkak buruan bueltaka ibiltzeko.
  • Gure arazoei konponbideak bilatzeko.
  • Burua nekatzeko.
  • Gure kezka edo pentsamendu errepikatuekin entzerratzeko.

Geure buruari hamar minutu eskainiz gero…

  • Geure arazoei ihes egiteko, kezketatik eta obligazioetatik at atseden hartzeko.
  • Geure buruari ematen aitortzen garrantzia egiaztatzeko.
  • Geure bakartasunarekin konektatzeko.
  • Geure gorputz eta gogoarekin fisikoki bakarrik egoteko.
  • Geure burua sakonago eta hobeto sentitu eta ezagutzeko.
  • Geure burua ez baztertzeko.

Hamar minutu horretan:

  • Zenbaitetan, pentsamenduak oldeka pilatuko zaizkigu, bestetan banan-banan etorriko dira, inoiz ez da bakar bat azalduko. Pentsamenduei bidea eman behar zaie, horietako bakoitzean gelditzeke, interesik eman gabe.
  • Hasieran baliteke tarte hori deseroso gertatzea, ezagutzen ez dugun norbaitekin espazioa eta denbora partekatzen dugun lehen aldi horretan bezala.
  • Geure burua aditzen ohituko gara, aurrerantzean ere arrotz ez gertatzeko.
  • Geure buruaren laguntzaz gozatzeko gustua eta atsegina bilatuko dugu.