Hortz-higienea

Helburua: aho osasungarria

Ezinbestekoak dira elikadura orekatua, egunero higiene egokia egitea eta dentistarengana aldian behin joatea.
1 otsaila de 2003
Img consejo del mes listado

Helburua: aho osasungarria

Gure hortzeria, aurkezpen-txartel garrantzitsua izateaz gain, digestio-aparatuaren lehen zatia da. Elikagaien mastekatze egokiak, adibidez, urdaileko zenbait arazo saihesten ditu, eta soilik gure atzeko haginak egoera onean badaude egin daiteke. Ahoaren higiene desegokiak eragin ditzakeen beste arazo batzuk txantxarra, gingibitisa edo infekzioak dira, ahoko patologia ohikoenak, hain zuzen. Eraginkorra izan dadin, aho-garbiketa modu eta tresna egokiekin egin behar da. Egunero minutu batzuk horretan baliatuz gero, bizi osorako hortzeria osasungarria eta polita ziurtatzen da.

  • Komenigarria da dentistari 3 urtetik aurrera ohikotasunez bisita egitea, izan ere adin horretan osatzen da hortzen erupzio primarioa. Adin horretatik aurrera ohiko kontrolak 6 hilabetean behin egin behar dira, edo urtean behin, gutxienez; halaber, ultzerak, txantxarra, hatsa, hortz-oietako odol-jarioa, hortz mugikortasuna, txistu-alterazioa, etab. izaten den guztietan.
  • Elikadura garrantzi handikoa da ahoarentzat; azukre kariogenikoek (karamelu eta gozokietan daudenek) ahoa kaltetzen dute; barazkiek, aldiz, garbitu eta aho-hortzetako osasuna indartzen dute. Esneak eta esnekiek kaltzio nahikoa ematen diete hortzei osatzen ari direnean.
  • Ez ezazu hortzeria behartu fruitu lehorrak puskatuz, eta saia zaitez edari edo elikagai hotz edo beroegiak ez hartzen.
  • Tabakoak kalte egiten dio ahoaren osasunari, izan ere hortz-oien gaixotasuna okerragotzen laguntzen du.

Hortzak eskuilatzearen artea

  • Saia zaitez hortzak eskuilatzen otordu bakoitzaren ondoren (gosaria, bazkaria eta afaria). Ez ezazu utz 15 minutu baino gehiago igarotzen otordua bukatu eta hortzak eskuilatzen hasi arte.
  • Soilik egunean behin garbitu baditzakezu, egin ezazu ohera joan aurretik, izan ere ametsetan gaudenean txistu gutxiago sortu eta mingaineko mugimenduak murriztu egiten dira, eta horrek bakteria-plakak sortzea errazten du, baldin eta aho-higiene egokia egin ez bada.
  • Aukera ezazu punta biribilduko burua duen hortz-eskuila txikia, hortz guztietara erraz iristeko. Filamentu leunak eta punta biribilduzkoak izan behar ditu, hortz-oietako lesioak saihesteko. Alda ezazu eskuilaz bi hilean behin.
  • Erabil itzazu fluorra duten hortzetako pastak. Esmaltearen egitura indartzen dute eta txantxarra sortzeko aukera %20 eta %40 bitartean murrizten.
  • Eskuilatu piezak bi edo hiruko multzotan. Ziurtatu eskuila hortz-azal guztietara iristen dela. Horretarako, egin ezazu pixkanaka eta ordena bat jarraituz: has zaitez goiko masailezurreko hortzekin, eta jarrai ezazu behekoekin. Hirutik lau minutura bitartekoa da garbitasuna modu ezin hobean egiteko kalkulatzen den denbora.
  • Garbitu itzazu hortzak leunkiro, eta beti hortz-oitik abiatuz, zikinkeria hara ez eramateko. Gogoan izan indartsuegi eskuilatuz gero hortzak eta oiak kaltetu eta hortzetako hipersentsibilitatea sorraraz dezakezula.
  • Ez zaitez mihia garbitzeaz ahaztu. Mihian bakteria kopuru handia pilatzen da eta, beraz, beharrezkoa da zaintzea aho-osasunari eutsi nahi badiogu. Garbitzeko, igurtzi ezazu leunkiro aurreraka, hortzetako eskuila edo mihi-garbigailu bat erabiliz.
Hortzetako hariaren erabilera egokia
  • Zaindu itzazu hortz-tarteak. Hortzen artean ia lekurik ez baduzu, erabil ezazu hortzetako haria. Hortzen artean (hortz galerak eta mugimenduak direla eta) nahikoa leku baduzu, erabil ezazu eskuila interproximala deitzen den eskuila berezia.
  • Hortzetako hariaren erabilera haurrengan hamabi urtetik aurrera da soilik komenigarria; izan ere adin horretan jada garapen neuromuskular egokia lortu dute teknika eraginkortasunez kontrolatzeko.
  • Mugi ezazu haria goitik behera hortzaren alboko aldetik. Ez ahaztu haria azken haginetako alboko aldeetatik pasatzeaz. Haria erabili ondoren, garbitu ezazu ahoa janari hondarrak edo jausitako plaka hondarrak ezabatzeko.