Aldaketek ahalegina areagotzea dakarte
Aurrez berdeguneekin, gero jolasguneekin edo minusbaliatuen beharrizan arkitektonikoetarako egokitzapenekin gertatzen zen bezala, berriz ere argi geratzen da agintari publikoek herritarren bizitza-kalitatean maila handiagoa lortzeko kompromisoa areagotu egin behar luketela. Eta tinko jarraitzen dugu horretan, inguruko errealitatearen erradiografia ateratzen, bereziki gure eguneroko bizitzari zuzenean eragiten dioten gaietan. Erabiltzaileari erabaki praktiko eta komenigarrienak hartzeko baliagarri izango zaizkion informazioak ematen ahalegintzen gara. Zuek, irakurle estimatuok, helarazten dizkiguzuen komentarioen argitan, eta CONSUMERek egindako ikerketek hilero komunikabideetan lortzen duten oihartzun-soziala ikusita, ez dirudi erabat oker gabiltzanik.
Azken urteotan abiada bizian gertatzen dira aldaketak gure gizartean: euroaren sarrera, lehen monopolio ziren sektoreak – energia edo telefono zerbitzuak esaterako- liberalizatzea, familiako gastuan izan diren aldaketak (gero eta aisialdi gehiago eta elikadura gutxiago), bioteknologiaren goraldia eta telekomunikazioak, Erronkak dakartza benetan egoera aldakor honek CONSUMER bezalako argitalpen batentzat. Irakurle-erabiltzaile gisa dituzuen espektatibak asetzea espero dugu.
Testuinguru berrira egokitzeko bide horretan sartzen da CONSUMER Gida Praktikoen jaiotza (lehen emanaldiak, Parke Naturalei buruzkoak, oso harrera ona izan du), edo CONSUMER Interneten hainbat hizkuntzatan argitaratzea. Aurtengo urtea, gainera, aldizkarian gertatuko diren aldaketen lekuko izango da, eta milurteko berria agurtzeko gure aurpegirik onena erakutsiko dugu: ingurugiro-gaietan garapen eutsigarria eta arlo humanoan solidarioa bideratzea eta guztioi hobetoxeago bizi izaten lagunduko digun informazioa ematea helburu nagusi duen argitalpenaren aurpegia. Jaso ezazue guztiok gure agurrik beroena eta 1999 honetarako oparotasun- eta zorion-desiorik zintzoena. Urte berria izan bedi guztiontzat etorkizun hobe baterako atea.