Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.

2000 efektua: inkesta : Oraindik ere badira zalantzak, baina lasai gaude

Egutegia aurrera doa eta 2000. urteko urtarrilaren bateko egun mitikoa hain hurbil izanik, aste gutxi barru jakingo dugu zenbateraino ziren egia eta zenbateraino gehiegikeria edo alarmismoa 2000 efektuaren inguruan iragarri dituztenak

2000. urteari ongi etorria nola emango diogun

  • Urte bat gehiago izango da, besterik gabe: 20 lagunetik batek bakarrik du 2000. urtean bestela egingo ez lukeen zerbait egiteko asmoa. Eta gehienek ezkontzea eta bidaia egitea aipatzen dute.
  • Gazteak, kezkatuago, edo informatuago? 30 urtetik beherakoen heren batek uste du bere ordenadoreak jasango duela 2000 efektuaren eragina; biztanleria orokorra hartuta, sei lagunetik batek bakarrik du iritzi hori.
  • Gabon gaua eta Urtezahar gaua, aurrekoen antzekoak baina giro gehixeagorekin: 20 lagunetik batek bakarrik du Gabon hauek bereziki ospatzeko asmoa. Eta inkestatuen artetik, 12tik batek bakarrik adierazi du Gabon Zahar gaua beste urtetan ez bezala ospatuko duela, gehienek etxetik irten edo festa bereziren batean parte hartuz.
  • Urteberri eguna, bidaian. Gabonzahar gaua modu berezian ospatzeko asmoa duten hamar lagunetik batek dio urte berriak etxetik urruti harrapatuko duela, turismoko bidaian.
  • Banaka batzuen iritziz, hondamenak iritsiko dira: 40 inkestatutik batek dio 2000. urteak hondamenen bat ekarriko duela, naturak eragindakoa gehienen ustetan.
  • Festarako gogoa dago: hirutik batek uste du erakunde publikoek diru gehiago eskaini behar luketela 2000. urtearen etorrera behar bezala ospatzeko.
  • 2000. urtean zehar ez gara asko aldatuko: inkestatuen %15ak bakarrik egin du aldaketarako promesa edo erronka pertsonal handiren bat 2000. urterako. Asmorik errepikatuenak: osasuna zaindu eta lanpostu bat lortzea.
  • 2000 efektuak ez gaitu izutzen, lasai gaude: ia inork ez du (inkestatuen %0,1ek bakarrik) urtarrilaren bata aurretik “badaezpada” janariak pilatzeko asmorik, eta %5a baino gutxiagok saihestuko du urte hasieraren aurreko eta ondorengo orduetan hegazkinean bidaia egin, igogailua hartu, elektratresnak erosi edo bankuko eragiketak egitea.

Hamar aholku baliagarri 2000 efektuaren aurrean

  • Batez ere, lasaitasuna. Seguruekin herritarrentzat pasadizo bitxi hutsak izango dira 2000 efektuaren eraginak (enpresentzat ez horrenbeste). Nolanahi ere, 2000.aren efektuak 12 ordu lehenago antzemango dira Zelanda Berrian. Eta izango dugu hango berri, mundua ez baita alferrik “aldea globala”.
  • Ezustekoren bat gertatzen bada, joka dezagun zuhur eta zentzuz. Telefono lineak ez kolapsatzen saiatu behar dugu. Larrialdiko zerbitzuek eragina izango lukete.
  • Produktu edo eletratresnaren batek 2000 efektuaren aurrean nola erantzungo ote duen zalantza baduzu, galdetu saltzaileari edo fabrikatzaileari. Kasu guztietan, gorde itzazu tresnen garantiak. Estatuko Kontsumo
  • Institutuaren esanetan, erabiltzaileek eskubidea izango dute 1996aren ondoren egin eta 2000 efektuaren eragina jasaten duten tresnen kasuan kalteordaina jasotzeko.
  • Egaizta ezazu, hartarako diseinatuta dauden programak erabiliz, zure ordenadorea 2000. urterako egokituta dagoen eta, badaezpada, urte berria baino lehen egin programa eta fitxategien babes kopia.
  • Gorde itzazu urte amaieran eta hasieran erabiltzen dituzun ordainagiri eta deskontu guztien (aseguru-poliza, txartel bidezko ordainketa, maileguen ordainagiri eta abarren) frogagiriak.
  • Fakturazioko akatsik gertatuta ere, badaezpada gorde itzazu gas, argi eta telefonoaren ordainagiri guztiak eta arretaz begiratu 2000. urteko lehen fakturak.
  • Galdetu zure enpresan zer neurri hartu den eta zure lanean zer gorabehera izan daitekeen.
  • Etxean alarma baduzu, galdetu instalatzaileari 2000 efekturako prestatuta dagoen. Eta har ditzala behar diren neurriak arrazoirik gabe piztu edo bestelako gorabeherarik izan ez dezan.
  • Galde ezazu eraikineko elementu komunak prestatuta dauden: igogailua, bideo-atezainak, berokuntza-galdarak, garajeetako ate automatikoak eta alarmak. Egiaztatu (administratzailearen edo mantenimenduko enpresen bitartez) arazorik ez dela izango.
  • Gozatu Eguberria eta Urtezaharra. Espero dezagun arazorik ez izatea. Eta zorte on 2000. urterako. Eta hurrengoetarako.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak