Biblioteka publikoak: 100 liburutegiren instalazioak eta zerbitzuak aztertu ditugu, Espainiako 18 hiritan

Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

Garbiketa eta mantentze-lanak, informazioa eta erabiltzaileenganako arreta, eta ezinduentzako irispideak, horiek dira biblioteka publikoen alderdirik onenak
1 otsaila de 2009
Img tema listado

Lau liburutegitik batek ez du gainditu kalitate proba: haien zerbitzuak gabeziak ditu eta segurtasunaren atalean ere huts egiten dute

/imgs/20090201/tema1.jpg
Teknologia berriak hedatu ahala, liburutegi publikoen izaera aldatuz joan da; liburuak begiratzeko, gordetzeko eta hartzeko leku izan dira betidanik, eta orain, horri utzi gabe, bestetarako leku ere bihurtu dira: fonoteka, bideoteka, ordenagailu gela, wifi bidezko konexio gunea… Erabiltzaileek hala eskatu dutelako moldatu behar izan dute beren jarduera, baina, hala ere, alde handiak daude liburutegi batzuetatik besteetara. Halaxe egiaztatu du CONSUMER EROSKI-k egin duen azterketak (100 biblioteka bisitatu ditugu, Espainiako 18 hiriburutakoak). Hamarretatik hiruk soilik dauzkate ikasketa gelak taldeentzat, % 15ek ez dauzkate wifi guneak, eta 22 liburutegitan soilik aurkitu ditugu gauzak uzteko armairutxoak doan.

/imgs/20090201/tema2.jpg
Gainera, % 40k ez daukate gunerik bideo artxiboak edo soinu artxiboak ikusteko. Gabezia horien ondoan, ordea, badituzte alderdi oso ongi zainduak ere: informazio eta arreta ona eskaintzen dute (bibliotekako gelak eta aretoak non dauden eta nola aurki litezkeen adierazten duten kartelak bista-bistan egon dira % 87tan), irispide egokiak dituzte guztientzat, eta oso txukun eta garbi daude (% 90etan egoera onean eta apaletan ordenatuta aurkitu ditugu mailegatzeko eta kontsultatzeko materialak).

/imgs/20090201/tema3.jpg
CONSUMER EROSKI-ko teknikariak bibliotekaz biblioteka ibili dira abendu erdialdean; unibertsitate-bibliotekak aztertu dituzte (17), Estatuaren Biblioteka Publikoak (14) eta udal edo eskualde bibliotekak ere bai (69). Honako hiriburu hauetan egin dute azterketa: Bartzelona, Madril, Murtzia, Bilbo, Malaga, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Alacant, Iruñea, Donostia, Gasteiz, A Coruña, Kordoba, Valladolid, Cadiz, Granada eta Oviedo. Proba guztiak egin ondoren, lau liburutegitatik batek ez du gainditu CONSUMER EROSKI-k jarri dien azterketa. Batetik, biblioteka-egoitza guztiak zorrotz aztertu dituzte gure teknikariek, eta arretaz zaindu dute bakoitzak zer informazio eta zerbi-tzu eskaintzen dituen, zein irispide dauzkan, zer-nolako segurtasuna duten eta nola zainduta eta garbituta dauden. Bestetik, liburutegiko txartela egiteko zer egin behar den galdetu dute, eta mailegu eta kontsulta sistemak nola funtzionatzen duen ere bai. Liburutegiek eskaintzen duten zerbitzua, oro har, ‘onargarria’ iruditu zaie gure teknikariei. Emaitza horixe lortu dute zerbi-tzuen eta segurtasunaren arloan ere. Informazioak eta irispideek emaitza ‘ona’ lortu dute, eta garbitasunak eta mantentze-lanek, berriz, ‘oso ona’. Hiriak banan-banan hartuta, Bilbokoek lortu dute emaitzarik onena (‘oso ona’), eta atzetik etorri zaizkie beste hiri hauetakoak (emaitza ‘ona’ izan dute): A Coruña, Bartzelona, Kordoba, Granada, Madril, Murtzia, Donostia eta Gasteiz. Beste batzuk maila ‘onargarrian’ geratu dira (Cadiz, Malaga, Oviedo, Sevilla, Valentzia eta Valladolid), eta, azkenik, beste zenbaitek ez dute gainditu proba (‘hala-holako’ emai-tza lortu dute): Alacant, Iruñea eta Zaragoza.

Liburuak kontsultatzeko eta mailegatzeko leku izan zirenak, denborarekin, informazio zentro, kultura gune eta heziketa eremu bihurtu dira, eta hainbat bitarteko eskaintzen dituzte horretarako: automailegu zerbi-tzuak, erakusketa aretoak eta Interneteko bilaketak egiteko tresnak. Gabeziak, hala ere, nabarmenak dira oraindik, eta horrexegatik lortu dute liburutegiek, batez beste, hain emaitza apala (‘onargarria’). Lautatik batek, izan ere, ez dauka banakako ikasketa gelarik, eta hamarretatik hiruk soilik dauzkate taldeentzako ikasketa gelak. Gainera, biblioteken % 15ek ez daukate wifi gunerik, % 17k ez daukate ordenagailu gelarik Interneterako sarbidearekin, eta % 25ek soilik dauzkate automailegurako lekuak; erabiltzaileek gauzak gordetzeko armairutxoak, berriz, 22 bibliotekatan soilik dira doakoak. Fotokopia zerbitzua hirutatik batean soilik dago. Bideo eta soinu artxiboak ikusteko guneak ere eskas samar aurkitu ditugu (% 40k ez dauzkate). Bideoteka, fonoteka eta hemeroteka zerbitzuak, aldiz, hamarretatik zortzitan badaude.

Biblioteken zeregin nagusietakoa argitalpenak maileguan uztea da. Aztertu ditugun biblioteka guztiek uzten dituzte liburuak maileguan; aldizkariak % 40tan eraman daitezke, eta egunkariak % 6tan. Bilbon, batek izan ezik, gainerakoek aukera ematen zuten aldi berean liburuak, CDak, DVDak eta egunkariak edo aldizkariak hartzeko. Granadan eta Valentzian, berriz, ezin da Bibliotekatik kanpora atera maiztasun jakineko argitalpenik. Aldi berean material gehien eramateko aukera Bartzelonako bibliotekek eskaintzen dute: dozena bat har daitezke, 3 asterako (gainerakoek, batez beste, 5-6 gauza uzten dituzte, eta 15 egunerako uztea izaten da ohikoena). Aitzitik, Zaragozan aztertu ditugun gehienetan, bi gauza baino ezin dira hartu. Mailegu-denbora motz geratzen denean, luzatzeko aukera izaten da: Madrilgoek eta Donostiakoek eskaintzen dute erraztasun gehien horretarako (hilabetez luzatzen dute). Mailegua moldatzeko, bibliotekara bertara joan beharra dago % 91tan, posta elektronikoz egin daiteke % 42an, telefonoz deitu eta txarteleko datuak emanda % 63an, edo Internet bidez % 9an.

Aztertu ditugun biblioteka guztiek uzten dituzte liburuak maileguan; aldizkariak % 40tan eraman daitezke, eta egunkariak % 6tan. Bilbon, batek izan ezik, gainerakoek aukera ematen zuten aldi berean liburuak, CDak, DVDak eta egunkariak edo aldizkariak hartzeko. Granadan eta Valentzian, berriz, ezin da liburutegitik kanpora atera maiztasun jakineko argitalpenik. Aldi berean material gehien eramateko aukera Bartzelonako bibliotekek eskaintzen dute: dozena bat har daitezke, 3 asterako (gainerakoek, batez beste, 5-6 gauza uzten dituzte, eta 15 egunerako uztea izaten da ohikoena). Aitzitik, Zaragozan eta Bilbon aztertu ditugun gehienetan, bi gauza baino ezin dira hartu. Mailegu-denbora motz geratzen denean, luzatzeko aukera izaten da: Madrilgoek eta Donostiakoek eskaintzen dute erraztasun gehien horretarako (hilabetez luzatzen dute; Bilboko guztiek, aldiz, bi egunez baino ez).
Mailegua moldatzeko, bibliotekara bertara joan beharra dago % 91tan, posta elektronikoz egin daiteke % 42an, telefonoz deitu eta txarteleko datuak emanda % 63an, edo Internet bidez % 9an. Erabiltzaileak nahi duen liburua bibliotekan ez badago, biblioteka-arteko mailegu zerbitzua eskaintzen dute hamarretatik zortzik (Madrilgo eta Iruñeko gehienek ez daukate halakorik). Alacanten, Bartzelonan, Cadizen, Malagan eta Gasteizen, materiala batetik bestera eramatea soilik ordaindu behar izaten da 14 bibliotekatan (euro 1 eta 23 artean kostatzen da).

Autonomia erkidego bakoitzean ofizial diren hizkuntzetakoak ez ezik, beste hainbat hizkuntzatako liburuak ere gero eta gehiago eskatzen dituzte erabil-tzaileek. Biblioteken % 92k eskaintzen dute aukera hori, nahiz eta kopurua eta ugaritasuna asko aldatzen den batzuetatik besteetara. Eskaintzarik osatuena hiriburu hauetan aurkitu dugu: Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Donostia, Gasteiz, A Coruña eta Granada. Ingelesezko eta frantsesezko liburuak aurki litezke gehien, eta alemanez, italieraz eta portugesez argitaratuak ere badira. Zenbaitetan ikusi ditugu liburuak arabiera, txinera, errusiera, errumaniera eta japonieraz.

Segurtasuna eta digitalizazioa

Segurtasuna hobetu liteke

Lburutegia dagoen eraikinak segurtasun sistema egokiak eduki behar ditu erabiltzaileak babesteko, halaxe agintzen du legeak. Gehienek, ordea, gabeziaren bat edo beste daukate. Biblioteken % 75etan, ez dugu ikusi segurtasun kamerarik eraikin barruan, eta ia % 70etan, kanpoan ere ez. Segurtasun zaindariak % 28tan soilik ikusi ditugu sarbideak zaintzen, eta lau bibliotekatatik batek ez du eduki larrialdi irteerarik. Halako irteerak ageri dituztenen ia erdiek, gainera, itxita eduki dituzte (oztoporik ez dute izan, hala ere). Alde onak nabarmentzen hasita, honako hauek egin litezke: % 90ek larrialdiko argiak dauzkate, eta gela guztietan su-itzalgailuak. Hala eta guztiz ere, suaren aurkako aterik ez daukate askok (% 76k), suteetarako hargunerik ere ez (% 70ek) eta ur ihinztagailurik ere ez dugu ikusi % 62tan, hodi malgurik ere ez % 36tan eta su detektatzaileak ere falta izan dituzte % 18k.

Guk bisitatu ditugun ehun biblioteketatik, hiri hauetakoak soilik egoten dira irekita goiz eta arratsalde etenik gabe, asteko bost egunetan: Cadiz, A Coruña, Kordoba eta Madril. Banan-banan aztertuta, honako egoerak ikusi ditugu: Bartzelonan, unibertsitate-biblioteka batek astean 87 ordu egiten ditu irekita, eta Valladolideko udal biblioteka batek, berriz, 12 ordu baino ez astelehenetik igandera, eta Donostiako beste batek, astean 15 ordu. Bartzelonan aurkitu dugun unibertsitate-biblioteka hori 08:30ean irekitzen dute, eta goizaldeko 01:00ean itxi (gainerako gehien-gehienak 19:00en eta 22:00en artean ixten dituzte). 37 liburutegi itxita egoten dira larunbatetan, eta bakarra ireki igandeetan.

Liburutegi digitalak

Informazioaren teknologiak bete-betean sartu dira jende askoren bizimoduan, eta bibliotekek ere ezin diote horri ihes egin. Urte batzuetatik hona, hainbat erakunde (hezkuntza arlokoak, publikoek eta pribatuak) lanean ari dira paperean argitaratu diren hainbat obra, artikulu eta argitalpen formatu digitaletan ere jartzeko. Biblioteka digitalen proiektuei esker, besteak beste, jakinduria orokortu ahal izango dela uste da. 2007. urtetik aurrera, adibidez, doan kontsultatu daitezke Internet bidez Espainiako legeria historikoaren funts guztiak, 1810eko Cadizko Gorteetatik hasita (Espainiako Diputatuen Kongresuan daude gordeak). Modu horretan, jendearen eskura daude eta, aldi berean, ongi zaindu eta babestuak, eta inork ezingo ditu fisikoki manipulatu dokumentu baliotsu horiek. Baina jakinduria eta teknologia berriak lotzeko asmoa ez da horretara mugatzen, ezta gutxiago ere. Europako Batasuna biblioteka digital bat eratu nahian ari da, eta asmoa zera da, 2010. urterako sei milioi liburu jartzea herritar guztien eskura.

UNESCO erakundea ere antzeko proiektua gauzatzeko bidean ari da 2006. urteaz geroztik: Munduko Biblioteka Digitala edo antzeko zerbait egin nahi dute. Asmoa da biltegi handi bat sortzea Interneten, libre eta doakoa, eta han biltzea hainbat hizkuntzatan dauden kultur material “ohiko eta bakanak”. Biblioteka publikoen kudeaketan eta funtzionamenduan aspaldi samar sartu ziren teknologia berriak, eta horren ondotik, digitalizazioaren fenomenoa iritsi da berriki, eta poliki-poliki aurrera doa. Horixe erakusten du Germán Sánchez Rupérez Fundazioaren txosten batek (Biblioteka Publikoak Espainian. 2001-2005 dinamikak). Duela lau urte, bi biblioteka publikotatik bakarrak erabiltzen zuen tresna hori bibliografia funtsak katalogatzeko; % 37k soilik zeukaten katalogo automatizatua eta web formatuan eskuragarri jarria, eta beste hainbestetan, erabiltzaileek ez zeukaten Interneterako sarbiderik, bibliotekek ez baitzuten eskaintzen zerbitzu hori.

Arreta, garbitasuna, irispideak eta konparaketako taula

Arreta egokia

CONSUMER EROSKI-ko teknikariek proba praktiko bat egin dute liburutegi guztietan: liburu bat bilatzen saiatu dira katalogo-ordenagailuetan (Charles Darwin-en The origin of species liburuaren gaztelaniazko bertsioa aurkitzen saiatu dira unibertsitate-biblioteketan, eta Patrick Süskind-en Das Parfum, die Geschichte eines Mörders liburuaren gaztelaniazko bertsioa gainerakoetan). Zazpi bibliotekatan, erabiltzaileak ezin izan dira sartu katalogo informatizatura (hori gertatu da Alacanteko erdietan eta Zaragozako bitan, eta Murtziako eta Valladolideko beste bitan). Zerbitzu hori eskaintzen duten hamarretatik bederatzitan, teknikariak oso erraz moldatu dira, eta neke handirik gabe jakin ahal izan dute liburua beste norbaiti utzia dagoen eta bibliotekako zein apaletan aurki litekeen. Cadizen, Zaragozan eta Murtzian libre aurkitu dituzten ordenagailuak matxuratuta egon dira (salbuespena izan da hori). Teknikariek sistemak probatu ondoren, bibliotekako langileei eskatu diete laguntza, eta proba berbera egin dute orduan ere. Hamar liburutegitatik seitan, arreta egokia eskaini diete. Zerbitzu bereziki ona eman diete Bilbon, Granadan eta Oviedon. Beste zenbait lekutan, aldiz (Alacanteko, Cadizko, Madrilgo, Malagako eta Valladolideko liburutegi batzuetan), funtzionarioak ohar batzuk baino ez dizkiete eman gure teknikariei; ez diete jakinarazi non dagoen liburua, eta bilatzen ere ez diete lagundu.

Beste proba praktiko bat ere egin dute teknikariek: bazkide txartela egiteko informazioa eskatu dute. Liburutegi askotan, ordea, ez diete informazio-orririk eman (% 47tan soilik eskuratu dute funtzionamendu arauei buruzko dokumentazioa). Informazio-orri horietan, bazkide txartela eta mailegu zerbitzua nola erabili behar den adierazi diete, eta zer zigor jartzen dituzten maileguan hartutakoak epez kanpo bueltatzeagatik. Bestalde, hamarretatik zortzik ez diete jakinarazten bazkideei zein liburu berri iritsi diren bibliotekara, nahiz eta % 68k bereiz jartzen dituzten jendearen bistara, zer iritsi den ikus dezaten. Alacanten aztertu ditugun guztiek eta Donostiako lauk mezua bidaltzen diete bazkideei material berriak iritsi direla jakin dezaten (gutuna edo mezu elektronikoa).

Gabezia gehien, seinaleen atalean antzeman dituzte gure teknikariek. Biblioteken % 79k ez dute adierazten informazio-orri bidez han badutela erreklamazio liburua, % 63tan ez dugu ikusi inolako informazio-oharrik esanez badagoela iradokizunak biltzeko postontzi bat, eta % 67tan ez dago kartelik esateko zer egin behar den larrialdi bat edo sute bat gertatzen denean. Gainera, bostetatik batean ez dute panel bidez jakinarazten non dauden larrialdi irteerak, eta zortzitatik batean, bibliotekako arauak zein diren ere ez dute adierazten (sakelakoa itzali behar dela, barruan ezin dela ez jan eta ez edan…).

Garbitasuna eta irispideak, onak

Liburutegi batek zerbitzu ona emango badie erabiltzaileei, ongi zainduta eta txukun egon behar du. Bisitatu ditugun liburutegien % 90 oso ongi egon dira kanpoaldetik, eta eraikinaren hormak ere oso ongi zainduta eduki dituzte. Eraikina bera ere oso ongi zainduta eta oso txukun aurkitu dugu ia gehienetan (% 75 hala egon dira, eta Cadizkoak, Kordoba, Oviedokoak, Donostiakoak eta Gasteizkoak nabarmendu dira besteen gainetik). Barruko giroak eta argitasunak garrantzi handia dute liburutegi bat erosoa izan dadin, eta alderdi horiek egoki zainduta eduki dituzte bibliotekarik gehienek. Komunak ere garbi egon dira hamarretatik bederatzitan.

Bestalde, liburutegiek aukera eman behar dute erabil-tzaile ezinduek ere, besteek bezain eskura izan ditzaten kulturaren, informazioaren eta hezkuntzaren arloko ekimenak. Liburutegien % 84tan, legeak agin-tzen duen bezain ate zabalak aurkitu ditugu kanpoan eta barruan (gurpil aulkian doazenak pasatzeko modukoak). Gelak eta aretoak ere zabalak ote diren egiaztatu dugu, aski leku dutenak erabiltzaile ezinduak ere eroso ibili ahal izateko. Bederatzi bibliotekak ez dute proba hori gainditu (Valladoliden, Iruñean, Cadizen, Kordoban, Murtzian, Sevillan, Valentzian eta Donostian aurkitu ditugu halakoak). Gainera, lautatik batean, komunek ez dute bete irispideei dagokien araua. Iruñean, aztertu ditugun bost biblioteketatik bakarrak ere ez dauzka komunak egokituta.

Braille hizkuntzan idatzitako kartelak % 10etan soilik aurkitu ditugu, eta are biblioteka gutxiagok eskaintzen dituzte braillez idatzitako liburuak. Sevillan, Murtzian, Granadan, Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan aztertu ditugun batzuetan soilik daude.